Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
Andrea Anacabe





1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2
Master Of Puppets - Metallica.
Azalpen testua
2016 irailean
Andrea Anacabe

Wikipedia
eu.wikipedia.org

https://eu.wikipedia.org/wiki/Master_Of_Puppets_(Albuma)



Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog




Argudio testua





Blog


3
Gaur egungo hezkuntza
Azalpen testua
Urria
Andrea Anacabe


Blog




Laburpena eta iritzi testua








4
The Imitation Game

Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)


Andrea Anacabe





5
Saoirse Ronan
Biografia




Wikipedian
https://eu.wikipedia.org/wiki/Saoirse_Ronan



Festaren mutikoa

Laburpena

Abendua



Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.




Urteko kronika


Ikasturte honetan nire euskara maila hobetzeko zenbait gauza egin ditut. Dokumentu honetan laburpen txiki bat egingo dut.


  1. Historia:
  • Sarrera: Aurreko ikasturteko nire klasea nahiko desberdina zen. izan ere, urte bakoitzean klaseak aldatzen dituzte institutu honetan. Baina, Romo eskolan betidanik ikasi dudanean orokorrean txikitatik ezagutzen nuen jendearekin egon naiz. Bestalde, ikasturte honetan beste institutuetatik etorritako pertsona batzuk ezagutu izan ditut.


  • Konparaketa: Aurrean esan bezala, betidanik ikasi izan dut Itzubaltzetako ikastetxe eta institutuetan, beraz, ezin dut konparatu.


Euskara irakasgaia oso didaktikoa izan da, euskera ikasteko beste era batekin lan egin dugulako. Zentzu horretan, gaztelania irakasgaia antzekoa izan da. Bestalde, ingelesean liburua lantzen jardun izan dugu kurtso osoan. nire ustez, bi metodoak eraginkorrak izan dira.


  • Kurtsoa: Kurtso hasiera zaila da beti, guztiontzat. Baina denborarekin gauzak onera joan ohi dira.


Irakasleei buruz hitz egiterakoan, nahiko jatorrak izan direla esango nuke. Bronka gutxi izan ditugu eta gehienek gure dudak argitzeko eta lanekin laguntza emateko prest egon dira. Bestalde, batzuk materiarekin pasatu direla uste dut. Hori gutxi izango balitz, azken hiru-hilabete honetan amaitzeko denbora ez zutela iruditu zait, teoria mordo bat ikasi behar dugulako!


Ikaskideei dagokienez, oso ondo moldatu nahiz. Klaseko giro egokia izan dela uste dut, hilabete hauetan zehar zenbait arazo izan. Gainera, aurrean esan bezala, lagun onak egin ditut kurtsoa hasi zenetik. Zentzu horretan, oso pozik nago.


  • Argitaratutako Idazlanak:


Wikipedian:


  • Master Of Puppets.
  • Saoirse Ronan.
  • Chris Pratt.
  • Stranger Things.
  • U.N.C.L.E. Operazioa.
  • Helloween.
  • Amaia Vázquez.
  • Tommy Hilfiger.


Zu Zeun:
  • Gorputza eta moda.
  • Bergarako argazkilari bertutetsua.
  • Tribu Urbanoak eta esteriotipoak.


Blogean:


  • Aske al gara?


  • Ordezkariaren hautapena: Urte guztietan bezala, inork ez zuen klaseko ordezkaria izateko gogorik. Baina, azkenean Aizea gure klaseako ordezkaria bihurtu zen. Egia esanda, oso lan ona egin du.


  1. Gelako giroa:
Lehenengo puntuan aipatu dudan bezala, orokorrean klaseko giroa ona izan da. Hala ere, pertsona batzuekin beste batzuekin baino askoz hobeto moldatzen naiz. Baina hori normala da.


  1. Ahozkotasuna:
Guztira 5 edo 6 ahozko egin ditudala uste dut (Summertime istorioa partekatu behar didate, eta beste bat falta dela esnago nuke). Nire ustez, onena azkena izan da. Antisorgailu hormonalak eta hauek sorrarazten dituzten arazoei buruz mintzatu nintzen. Jendaurrean hitz egitean oso lasaituta sentitu nintzen eta nahiko ondo egin nuelaren burutazioa daukat. Gainera, ahozko horri esker Amaia Vazquez psikologo eta sexologo euskaldunaren azalpen testua egitera animatu nintzen. Betiere ahozkoak prestatzeko nire eskemak edo laburpenekin lanean ibili naiz eta egia esanda, ez ditut diapositibak erabili.


Saioetan txandak beti errespetatu izan ditut eta hitz egin nahi banuen eskua altxatu eta nire txanda eskatu dut. Nire ikaskide guztiek hori ere egin izan dute. Nire mahaikideen bakarrizketak arretaz entzun ditut. Bideoak ikusi edo testuak irakurtzerakoan, adi egon naiz eta irakasleak esan duena egin dut.


Egia esateko, ikasturtean erdaraz mintzatu izan naiz lagunekin. Ohitura dela suposatzen dut, baina beti dago gai horretan hobetzeko aukera. Hala ere, euskaraz ondo hitz egin eta idazten dudala pentsatzen dut.


  1. Irakurmena:
Aurten, euskarako irakasleak eskatuta, hiru liburu hauek irakurri ditut:


  • Ferdinand Von Schirach - Krimenak.
  • Ur Apalategi - Fikzioaren izterrak.
  • Iban Zaldua - Ipuinak, antologia bat.


Gainera, euskara klaseetan idazlanei garrantzi handia eman diegu eta artikulu, istorio… asko irakurri ditugu. Kronometroak jartzeak batzuetan pixka bat urduri jarri nau, ez dut gogoko presiopean lan egitea.


Nire kabuz, aldiz, ZuZeun hainbat artikulu irakurri izan ditut. Ahozkoak egiterakoan, web-orrialde asko kontuan hartu izan ditut. Horren ondorioz, testu gehiago irakurri ditut. Ez dut Astekaria edo Mugikaria bezalako telefono appak deskargatu mugikorrean lekurik ez daukadalako.


  1. Metodologia:
Aurten erabilitako metodologia, hau da; Komunikazio-ikuspegia, Ikuspegi komunikatiboa, hizkuntzen irakaskuntza komunikatiboa edo metodo komunikatiboa (testuei garrantzia handiago ematea), oso egokia iruditu zait. Unibertsitatera sartzeko frogagatik erabilgarria dela pentsatzen dut batez ere. Baina nire ustez, klaseak didaktikoagoak izan beharko lirateke. Iza ere, egun batzuetan euskara ordu osoan jesarrita eta azalpenak entzuten egoten gara.


  1. Idazmena:
Kurtso honetan zehar hainbat testu mota idatzi ditut, hala nola: azalpen testuak, iritzi testuak, gutunak, elkarrizketak, ipuinak edo filme-kritikak. Dudarik gabe nire idazlanen kalitatea nabarmen igo da. Izan ere, kurtso hasierako gutuna egiterakoan urduri samar nengoen eta ez nekien ia zer ipini behar ziren karaktereak lortzeko.


Argitaratzekoan, idatzitako testuak birpasatu ditut. Oso txarto sentituko nintzateke akatsez beteriko testu bat argitaratu izango banu. Xuxen, Euskalbar eta Hobelex erabili izan ditut, nahiz eta batzuetan arazoak izan azkenengoarekin. Nire ikaskideen testuak zuzentzen saiatu nahiz, batez ere Andrea, Ane, Iraide, Gabriela eta Aizearenak. Hala ere, beste klaseetako ikasleek egindako lan pare bat zuzendu izan ditut. Eta, logikoa denez, Gorkaz gain lagun batzuei nire testuak zuzentzeko eskatu diet. Asko lagundu didate. Zentzu horretan nahiko adi egon naiz.


  • Irakaslearen blogan testu bat baino ez dut argitaratu. Filosofia arloko irakasleak askatasunari buruzko testu bat egitea proposatu zigun. Ikasle gehienek Zu Zeun haien testuak argitaratu zituztenez, beste toki batean egitea erabaki nuen.


  • Wikipedian eta Zu Zeun goian aipatutako beste testuak argitaratu ditut. Oso interesagarria iruditu zait, gehienbat gure gustoko gaiei buruz idatzi ahal izan dugulako. Gainera, Zu Zeun sari batengatik borrokatzen egoteak oso erakargarria izan da.


  • Twitter ez daukadanez ezin izan ditut #literotua mezua zeukaten testu txikiak idatzi: Baina, Whats Appen eskolako neska batzuk daukagun talde batean euskaraz hitz egiteko aukera izan dut.


  1. Zein izan da aurtengo idazlanik onena?:


Koaderno digitalean dauden eta argitaratuta daudenen artean


Nire aurtengo idazlanik onena aukeratzeko momentuan duda asko izan nituen, baina azkenean Gorputza eta modadela esango nuke.


Idazlan onena izan dela pentsatzen dut, lanean jardun egon nintzelako hainbat egunetan zehar: internetek eskaintzen zidan informazioa irakurtzen, ideak antolatzen, testua birpasatzen eta txukuntzen… Nahiz eta Zu Zeun fama handia ez lortu, irakurtzen dudanean oso harro sentiarazten nau esan bezala ahalegin handiak egin nituelako (__http://zuzeu.eus/gaztea/gorputza-eta-moda/__).


Paperetan idatzitakoen artean


Nire idazlan kuttunena Ferdinand von Schirachek idatzitako Krimenakkontakizun baten laburpena izan zen. Azterketa batean galdetu ziguten eta nire ipuin gustuenetarikoa zenez, nahiz eta Summertimenire gogokoena izan. Nahiko ondo gogoratzen nuen bilbea eta ez nuen problemarik izan idazteko orduan. Are gehiago, birpasatzeko denbora izan nuen.


Idazterako orduan nahiko ondo moldatu izan naizela uste dut. Denbora faltagatik ez dut inoiz eskemarik egiten nire ideiak antolatzeko, baina beti aurreikusten dut nolako egitura izango duen idazlanak hasieratik amaierararte. Beraz, nire idazlanetan kohesioa, koherentzia, sintaxia… ondo garatzen ditudala uste dut. Hori dela eta, kurtsoaren helburu nagusienetako bat betetzea lortzen dut: komunikatzea.


Idazterako orduan nire akatsik larriena txantiloia ez erabiltzea izan dela uste dut. Ez daukat hura klasera ekartzeko ohitura eta hori dela eta klasean idatzitako lanak ez zaizkit espero bezain ondo atera. Hurrengo idazlanerako txantiloia ekartzen saiatuko naiz.


  1. Jarrera:
Ikasgelan


Klase eta ikaskideekin oso eroso egon naiz kurtsoan zehar. Ondo portatu eta lasai egon gara klase guztietan. Gainera, beti irakasleen aholkuei, aginduei... men egin diegu.


Klaseko itxurari dagokionez, nire esparrua nahiko txukun egon da. Bestalde, materiala beti izan dut prest (eta ondo gordeta, badaezpada) eta mugikorra klasera eran ohi ez dudanez ez dut mezurik begiratu. Baina, gehiengoa bezala, ezin izan dut batzuetan txirrina jo baino lehenago batzen ez hastea. Ordu asko dira, eta gose gara. Hala ere, adi egoten saiatu naiz, azalpen garrantzitsurik ez galtzeko.


Metodologiari dagokionez, bostgarren puntuan esan bezala oso eraginkorra izan dela uste dut, baina esan bezala klaseak didaktikoagoak izan beharko lirateke. Hori gutxi izango balitz, aditzak landu behar ditugula uste dut, oinarrizkoa delako gure hizkuntzan aditzen erabilera menperatzea. Ez dugu gramatika nahikorik ikasi.


Bestalde, testuei dagokienez, asko ikasi ahal dela esan behar dut. Euskalbar, Hobelex, Xuxen… bezalako tresnak erabiliz euskara maila hobetzeko aukera handia dago. Niri behintzat, asko lagundu didate dudetan nenbilenean.



Etxean


Etxean testu gehienak idatzi ditut. Izan ere, nahiz eta astean behin informatika gelara joan, ezinezkoa da argitaratutako testu guztiak idaztea eta ikaskideei haien testuekin laguntzea. Baina, etxean testuak egitea ez da batere ez aspergarria izan. Izan ere, asko gustuko dut idaztea eta irakurtzea, hori bat, denbora izanez gero. Ikaskurte hau nahiko estresagarria izan da zentzu horretan.


  1. Euskararen erabilera klasean


Egia esateko, klasetik kanpo ez dut euskaraz maiz hitz egiten. Gehien mintzatzen naizenean nire amamarekin edo Markinako lehengusuekin da. Euskara gutxi erabiltzea ohitura eta gaztelaniak nagusitasuna duen eremu batean bizi izatearen ondorioa dela suposatzen dut.


Nire mugikorrean Whats App eta Instagramen ez dut euskara erabili. Baina, bestalde, interneten zenbait esparru euskaldunetan aritu izan naiz batzuetan, hala nola; YouTubeko kanaletan, blogetan…


  1. Autoebaluazioa


Aurrekoa kontuan hartuta, ikasturte honetan nire euskara maila eta testuen kalitatea hobetzea lortu dut. Gainera, orain tresna gehiago dauzkat hau are gehiago hobetzen joateko (Hobelex, Xuxen…).


Bakarrizketei dagokienez, internet eta nire ahaleginei esker nire aurkezpenen kalitateak gora egin du hilabete hauetan zehar. Gaur bertan entzun ditut nirekin partekatutako guztiak eta diferentzi nabari ahal da.


Klaseetan esan bezlaa adi-adi egon naiz. Ikaskideek laguntza izanez gero hor egon naiz eta ahal izan dudan bezala azaldu dizkiet gauzak, betiere euskaraz eta errespetuz hitz egiten. Bestalde, elkarrizketetan ez dut asko parte hartu. Hitz egitea baizik entzutea nahiago duten pertsona horietakoa naiz.


Nahiz eta lotsa pixka bat izan, noizean behin nire ahozkoak entzun ditut etxean.


Liburuei burz hitz egiterakoan, euskarazko hiru irakurri ditut kurtso honetan zehar. Baina hau ez da irakurtzea gustuko ez dudalako, baizik eta denbora askorik izan ez dudalako. Batxilergoa nahiko gogorra da.


Esan bezala, Andrea, Ane, Iraide, Gabriela eta Aizearen testuak zuzentzen saiatu nahiz, eskuragarri nituen baliabideekin (Xuxen, Hobelex…). Gainera, beste klaseetako lagunen testuak zuzendu ditut ere. Ez dut izan “entrenatzaile pertsonal” bat, baizik eta nik zuzendutako pertsonen laguntza jaso dudala.


Laburbilduz, Gorkak esandakoa ahalik eta hoberen betetzea izan da nire helburua. Zorionez, metodologia honekin ondo ibili naiz eta 12 idazlan argitaratu eta 5 edo 6 ahozko egitea lortu dut eta, logikoa denez, nire euskara mailak gora egin du.


Hori dela eta, hamar bat merezi dudala uste dut. Izan ere, hiru hilabete honetan nire ekoizpenak maximora heldu da. Lanean jardun ibili naiz testuak idazten, ahozkoak prestatzen eta liburuak irakurtzen. Gainera, lehen eta bigarren hiru hilabeteetan nota bera atera nuela ikusita, arrazoizkoa iruditzen zait azken txandan berdina lortzea.






Tommy Hilfiger
external image Tommy-Hilfiger-009.jpgThomas Jacob Hilfiger (New York, 1951ko martxoaren 24a), Tommy Hilfiger bezala hobeto ezagutua, moda diseinatzaile estatubatuarra da. Bere izena daraman enpresaren sortzailea da.
Tommy Hilfiger bederatzi umeek osatutako familia irlandar baten bigarren semea da. Oso txikia zenetik modaren munduan lan egingo zuela argi izan zuen. 1969n ropa hippiearen banatzaile bezala lan egiten hasi zen. Geroago, 70. hamarkadaren amaiera eta 80. hamarkadaren hasieraren artean (disko era) Jordache arropa markan lan egiteari ekin zion.

Urte batzuk geroago, 1985n, bere lerro propioa sortu zuen. Ia batere ezagutua izanik, mezu hau zuen kanpaina kaleratu zuen: "Gizonezkoen arropen lau diseinatzaile hoberenak: Ralph Lauren, Perry Ellis, Calvin Klein eta Tommy Hilfiger dira". Ordutik aurrera, Tommy Hilfiger mundu mailako arropa marka garrantzitsuenetarikoa bihurtu da.

2010ko martxoaren 15ean, Phillips-Van Heusenek Tommy Hilfiger enpresa erosi zuen $3000 milioi ordainduz.

Bestalde, Tommy zurrumurru famatu baten biktima izan zen. Esaten dutenez, Oprah Winfreyren programan bere arropa "klase altuetako pertsona zurientzat dela eta bere jantziak txerriei botako liekeela Afroamerikar bati eman baino lehen". Hala ere, gertakari hori ez da inoiz ere ez telebistan agertu, eta ez dafo interneten ikusteko aukera. Azkenean, Tommy Oprahren programara joan zen eta hori guztia gezurra zela azaldu zuen.



Amaia Vazquez


Amaia Vazquez Hernanin bizi den psikologo kliniko eta sexologa euskalduna da. Deustun jaio zen 1961eko urriaren 3an. Hainbat arlotan lan egiten jarduten du: haur eta gazteen prebentzioan eta irakasleen eta gurasoen formakuntzan, psikoterapian... Nahiz eta eskola eta herriz herri hitzaldiak eta formazio zikloak eman, kontsulta bat du Hernanin. Gainera, irratian aritzen ohi da.

Gaztaroa eta ikasketak
Beste gauza batzuen artean feminismoak asko eragin zion Amaiari. Izan ere, feminismoa deskubritzean sortu zitzaion sexologia ikasteko grina.
Bestalde, betidanik argi izan zuen psikologia ikasi nahi zuela. Unibertsitatera joaterakoan karrera zituen buruan: zuzenbidea eta psikologia. Baina azkenean, zenbait faktore zirela-eta, psikologia ikastea erabaki zuen. Donostiako Zorroaga unibertsitatean aurrera eraman zituen bere ikasketak. Bere ustez, oso esperientzia interesgarria izan zen eta bera eta bere ikaskideek asko ikasi zuten.
Karrera bukatu baino lehenago sexologia ikasi zuen. Egun batean Efigenia¡o Amezua, Espainiako sexologiaren aita, Frankoren garaian sexologiaz hitz egiteagatik kartzelan sartu zutena, ekarri zuten hitzaldi bat ematera. Amaiari asko gustatu zitzaion eta gai honi buruzko ikastaroak egiteari ekin zion.

Lana:
Amaia Vazquez Euskal Herrian sexologiaz mintzatzen lehenetarikoa izan zen. Hasieran, Bizkaian hitz egiten zuen erdaraz. Geroago, Gipuzkoa eta Nafarroako zonalde euskaldunetan aritu izan zen. Lehenengo urteotan ikusleek (helduenek batez ere) ez zeuden ados haren hitzaldien gaiei buruz, gazteei praktika ez-sanoetara bultzatzen ari ziela esanez.
Amaiaren esanetan, esperientzia dibertigarriena Euskadi Irratikoa izan zen. Hor, Arantxa Iturbe eta Jaime Otamendirekin elkarlanean aritu zen. Bestalde, hainbat urtetan Euskadi Gaztean aritu izan zen Dani Arizalarekin batera.
Bestalde, Amaiak hitzaldeak ematerakoan fribolitateak alde batera uzten eta azalpenak osasun eta zientzia ikuspegi batetik ematen ditu.
Gaur egun sexu-hezkuntza eta psikologo-terapeuta lanak egiten ditu. Gainera, haur eta nerabeekin lan egiten du.

Tribu Urbanoak eta Esteriotipoak

"Tribu Urbanoak" ohitura, gustu, zaletasun... berdinak dituzten pertsona gazteen subkulturak dira. Hitz hau famatua egin zenetik, nerabeak sailkatzeko hainbat eta hainbat talde sortzen joan dira.

XX. mendearen erdialdetik aurrera, jende gazteak osatutako multzoak agertzen joan ziren herrialde garatuetan aurrerapen teknologikoa eta sentitzen hasia zen askatasunari esker. Nerabeek identitate eta ideia propioak izan nahi zituzten, orduko gizartearen arauei aurre egiteko.

Tribu gehienak 1980ko eta 1990ko hamarkadetan sortu ziren. Izan ere, iturri batzuen arabera "Tribu Urbano" terminoa Michel Maffesolik soziologoak asmatu zuen 1988n (Le temps des tribus). Horietako batzuk: Punkak, Rockeroak, Raperoak, Heavieak, Gotikoak... izan ziren.

Hala ere, XXI. mendea hastean, subkultura hauen gainbehera etorri zen. Aurreko urteotan gazteen arteko biolentzia nahiko hazi zen eta nahiz eta errua gizarte-egoerarena izan, tribu urbanoek ondorio negatiboak pairatu zituzten. Gero eta jende gehiago tribuak eta kale-biolentzia elkar erlazionatzen eta besteak haien janzkeragatik aurretik juzgatzen hasi zen. Hor hasi zen arazoa.

Gaur egun, gero eta Tribu barregarriago eta zentzugabeagoak sortzen dira. Ondorioz, nerabe askoren nortasuna azken moden menpean dago, gehienetan desberdin ez sentitzeko. Gainera, antza denez "Tribu Urbano"en kideek haien nortasun eta itxurarekiko oinarrizko ezaugarri batzuk dituzte. Hortaz, edonor "pare bat triburen parte" izan liteke. Googlen estekak klikatuz txorakeri iraingarri mordo irakurtzeko aukera izango duzue. Aurkitutako zenbait adibide:

"Emoak"
Mutilak beltzez janzten ohi dira eta neskak arrosaz. Haien orrazkerak begi bat estaltzen die, batzuetan biak, haien identitatea ezkutatzeko asmoz. Entzuten duten musika maitasunean, amorruan eta desilusioan oinarritzen da. Gehienetan depresioa pairatzen duten pertsonak dira. Honek harreman sexualak laster izatera bultzatzen die eta ETSak izan ditzakete. (Ze zentsua du horrek?)

Entzuten dituzten musika talde batzuk dira: Panda, Alesana, Tokyo Hotel, 30 Seconds to Marts, Fall Out Boy, Panic at the Disco... Janzteko orduan, Vans zapatilak, izerdiko jertseak, marrazki femeninoak dauzkaten kamiseta estuak, pantaloi beltzak eta estuak, piercingak espainetan... daramatzate. (Beraz, edonork jantzi ditzakeen arropak.)

Bestalde, antza denez, ohitura bat da Emoen artean haien buruei mina ematea beste norbaitek mindu dielako.

"Rockeroak"
Indibidualistak, tradizionalistak eta errebeldeak dira. Haien sentimeduak indarkeria, heriotza eta amorruaren bidez helarazten dituzte. Garagardoa edaten ohi dute tabernetan. Janzkerari dagokionez, mutilek kamiseta beltzak eta larruzko jakak daramatzate. Neskek larruzko gonak edo praka estuak eta ilea tindatuta daramate. Askok baketsuak dirudite gogaitzen dieten arte.

Rockero gehienak haien gustuko musika talde batean jotzen dute. Gauean kalean parrandan egotea edo tabernetan edatea gustuko. (Benetan, hau negar egitekoa da...)

"Raperoak"
Behe-mailako pertsonak dira. Biolentoak dira. Raperoen abestiek bizitza maila pobrea, drogak, kaleko bandak, materialismoa eta armei buruz hitz egiten dute.

Hasieran, Raperoek arropa oso handia eta lasaiegia erosten zuten hotzetik hobeto babesteko. Geroago, arropa horiek haien anai txikiei edo umeei ematen zieten. Hauei, are txikiago geratzen zitzaien arropa hori, baina pobreak zirenez erabili behar zuten. Geroago, moda bihurtu zen joera hau. Bestalde, osagarri metalikoak eta bonetak eraman ohi dituzte. Erabiltzen dituzten marka batzuk: Boy London, Givenchy, Jeremy Scott, Snapback...
Raperoek aerosolak erabiltzen dituzte idazteko. Beti errimak bilatzen ari dira. Normalean eskuekin mugimenduak egiten dituzte abestean.

"Reggaetoneroak"
Matxistak dira eta emakumeak iraintzen dituzte, entzuten dituzten abestiak bezala. Reggaetona hip-hop eta reggaetik datorren musika bat denez, raperoen antzera janzten dira: arropa handia, gorrak, metalezko osagarriak, eskumuturreko handiak, Nike edo Jordan zapatilak...

Gehienak zakarrak eta problematikoak dira. Raperoak bezala, kaleko banda baten parte dira.


Adibide hauekin zera adierazi nahi dut: gaur egungo gizarteak besteei buruzko aurre-suposizio okerrak egiten dituela askotan. Ez genuke norbait ezagutu baino lehenago juzkatu behar. Izan ere, ondo hausnartzen badugu konturatuko gara zenbat jende ezagutzea ukatu dugun aurreiritzi ergel hauengatik.



Jon Kortajarena ezagutzen


external image Nu3BoBPUxsnuSv37GgG5W9lwkHqVCR1__yVv1MEjhFRPRO7dVvBq6ACd3IPnHzDNoKopogz8SI-BRF7djGLNwITYzNAd5Zdhyrd_TUvtIz5LM2Spkmh45ma-nD-qu3tpcZEZICAz
Dena hasi zen 2016ko apirilaren 2an. Lagun batekin Bilbora joateko Areetako metroan gelditu ginen. Prisa geneukanez, ez ginen makillatu, bakarrik rimel pixka bat. San Mameseko geltokian jaitsi eta ibiltzen hasi ginen Bilboko auzoetaz gozatzen. Indautxu inguruan geudenean, taberna baten ondoan pasatu ginen eta han Jon Kortajarena bere koadrilarekin eserita zegoela ohartarazi ginen. Ezin genuen sinestu! Jon Kortajarena gure aurrean zegoen! Jon agurtzea nahi genuen, baina, zer esango genion mundu osoak ezagutzen duen top model bati? Taberna zegoen eraikina inguratu genuen, eta 30 minutu geroago, gure lagunari konbentzitu genion berak gu ordez hitz egiteko. Ai, ama! Zergatik erabaki genuen hori? Desastre hutsa izan zen! Hatzamarrarekin kolpetxoak ematen deitu zion, Jon harrituta buelta eman zen arte. Hau izan zen elkarrizketa:

  • Ehh… zu zara Jon…? -buelta eman zen guri begiratzeko- Nola zen?
  • Kortajarena - erantzun genuen deseroso biak.
  • Hori hori… Neska hauek zurekin argazki bat atera nahi dira. -esan zuen azkarregi eta handik joan zen. Biak shook-ean geratu ginen. Jon ere harrituta zegoen.
  • Beno, galdetu nahi genizun ea zurekin argazki bat atera ahal bagina. -esan genuen lotsaz beterik.
  • Bai, noski! Zein mugikorrarekin egiten dugu argazkia? -galdetu zigun.

Dena oso azkar igaro zen. Oso jatorra izan zen gurekin. Argazkia atera eta Joni eskerrak eman ondoren, gure laguna bilatzera joan ginen. Ikusi genion bezain laster bronka bota genion. Momenturik lotsagarriena pasatzea egin zigun! Argazkia ikusi bezain pronto, makillajea ez generamala konturatu ginen. Ai ene! Zelako aurpegiak! Hala ere, gure sare sozialetan publikatu genuen argazkia.

Beraz, gure aholkua da: Bilbora bazoaz, guapoa jarri. Ez dakizu nor aurkituko duzun edo zer gertatuko den.


U.N.C.L.E. operazioa


external image man-from-uncle-poster-2015.jpg
U.N.C.L.E. operazioa Guy Ritchiek zuzendutako film estatubatuarra da. 1960ko hamarkan telebistan emandako "CIPOL agentea" izeneko telesaiaren moldaketa bat da. Pelikula honen protagonistak Henry Cavill eta Armie Hammer dira. Lehenengoak Napoleon Soloren papera antzezten du eta bigarrenak Illya Kuryakinena. Film honetan ere Alicia Vikander, Elizabeth Debicki, Jared Harris eta Hugh Grant agertzen dira. Gidoia Ritchie eta Lione Wigramek idatzi zuten.

Sinopsia:
Gerra Hotzan oinarrituta dago. Napoleon Solo amerikarrak eta Illya Kuryakin errusiarrak haien arteko ezberdintasunak alde batera utzi behar dituzte elkarrekin lan egiteko. Haien helburua organizazio kriminal misteriotsu batekin amaitzea da. Aztar bat baino ez daukate: desagertutako zientzilari alemaniar baten alaba. Baina, neskatoa organizazioan sartu ahal izateko modu bakarra da. Bi agenteek denboraren aurka borrokatu beharko dira zientzilaria garaiz aurkitzeko eta gizartea salbatzeko.
Aktoreak:

Henry Cavill

Napoleon Solo
Armie Hammer
Illya Kuryakin
Alicia Vikander
Gaby
Elizabeth Debicki
Victoria Vinciguerra
Luca Calvani
Alexander Vinciguerra
Sylvester Groth
Uncle Rudi
Hugh Grant
Alexander Waverly
Jared Harris
Adrian Sanders
Christian Berkel
Dr. Udo Teller
Misha Kuznetsov
Oleg
Guy Williams
Smith Kapitaina
Marianna Di Martino
Desk Clerk
Julian Michael Deuster
Laguntzailea
Andrea Cagliesi
Kapitain arrantzalea
Riccardo Calvanese
Bigarren gizona
external image The-Man-from-Uncle-2.jpg

Bibliografia:
http://wwws.warnerbros.es/themanfromuncle/
http://www.imdb.com/title/tt1638355/


Helloween


Helloween Hamburgon, Alemanian, sortutako Power Metal eta Speed Metaleko talde bat da. Bere taldekideak Power Metalaren gurasoak bezala ezagutzen dira. Taldea 1978an hasi zen jotzen Gentry ezizenarekin eta zenbait aldaketa eta gero Kai hensenek eta Piet Sielckek Helloween izena jarri zioten. Taldeak izen hauek izan ditu: Gentry, Second Hell, Iron Fist eta Helloween.



Taldekideak gaur egun
Jotzen duten instrumentua
Andi Deris
Ahotsa
Michael Weikath
Gitarra
Sascha Gerstner
Gitarra
Markus Grosskopf
Baxua
Dani Löble
Bateria


Aintzinako Taldekideak
Jotzen duten/zuten instrumentua
Piet Deris
Ahotsa, gitarra
Kai Hansen
Ahotsa, gitarra
Michael Kiske
Ahotsa
Ingo Schwichtenberg
Bateria
Roland Grapow
Gitarra
Uli Kusch
Bateria
Mark Cross
Bateria
Stefan Schwarzmann
Bateria



Stanger things


external image strangerthingsgif.0.gifStranger Things 2016an Netflix platamormak sortutako zientzia fikziozko telesai estatubatuarra da. Matt eta Ross Duffer anaiek idatzi zuten eta Shawn Levyk produzitu zuen. Lehenengo emanaldia 2016ko uztailaren 15an izan zen. Hasieratik kritika ezinhobeak izan zituen; prentsak aktoreen interpretazioa eta karakterizazioa eta telesaiaren erritmoa, atmosfera eta honek zeukan Steven Spierlberg, John Carpenter, Stephen King, Rob Reiner eta George Lucasen (1980 hamarkadako zuzendari eta autoreak) erreferentziak maite zituen.


Sinopsia
1980ko hamarkada. Hawkins, Indiana. Will Byers izeneko 12 urteko mutiko bat desagertzen da gauean bere etxera bueltatzean. Dustin Henderson, Mike Wheeler eta Lucas Sinclair izeneko mutikoak haien laguna aurkitzeko asmoarekin ikerketak egiten hasten dira. Aldi berean, natura-gaindiko botereak dituen neskato bat agertzen da. Neska hau, Hamaika izenez ezagututa, Willen lagunei laguntzen die. Gainera, Hawkinsen polizia-ofizialak (Jim Hopper), Willen amak (Joyce Byers), Willen anai nagusiak (Jonathan Byers) eta Mikeren arrebak (Nancy Wheeler) ikertzeari ekiten diote. Pixkana pixkana, gobernuaren sekretu batzuk argitzen dira, neskato arraro horrekin eta Willen desagertzearekin oso lotuta daudenak.

Pertsonaiak eta aktoreak
Pertsonaia
Aktorea
Joyce Byers
Winona Ryder
Jim Hopper
David Harbour
Mike Wheeler
Finn Wolfhard
Hamaika
Millie Bobby Brown
Dustin Henderson
Gaten Matarazzo
Lucas Sinclair
Caleb McLaughlin
Nancy Wheeler
Natalia Dyer
Jonathan Byers
Charlie heaton
Karen Wheeler
Cara Buono
Dr. Martin Benner
Matthew Modine
Bob Newby
Sean Astin
Max
Sadie Sink
Billy
Dacre Montgomery
Bárbara Holland
Shannon Purser
Steve Harrington
Joe Keery
Will Byers
Noah Schnapp
Lonnie Byers
Ross Partridge
Power ofiziala
Rob Morgan
Callahan ofiziala
John Reynolds




Bitxikeriak:
  • Millie Bobby Brownek Hamaika interpretatzeko ilea izugarri moztu behar zuen. Duffer anaiek hau lortu zuten neskatoari Charlize Theronek Mad Maxen zeramatzan orrazkera erakusten.
  • Telesaiaren hasieran agertzen den tipografia Dungeons & Dragons liburuetan erabili zena da.
  • Will desagertu zen estalgunean ferra bat zegoen. Ferra hori alderantziz zegoen, sorte txarra adierazten duena.
  • Lehenbiziko titulua "Montauk" zen, "Montauk Project" gobernuaren experimentuan oinarrituta.
  • Wynona Ryderrek Joyce Byers interpretatzeko bere itxura Meryl Streeptek Silkwood pelikulan zuena bezalakoa izatea eskatu zuen.



Defentsa Legitimoa
Lezberg eta beck bi gaizkile ziren. Egun batean, Hanburgora zihoan tren bat hartzeko tren-geltoki batean zeuden. Lenzbergek metalkezko beisbol bate bat zeraman. Beckek andre bat zirikatu zuen eta biak banku batean jesarri ziren.

Bat-batean, banku batean eserita zegoen gizon bat ikusi zuten. Gizon hura Lenzberg eta Becki biktima aproposa iruditu zitzaien eta zirikatzen hasi ziren. Honek ez zuen ezer erantzuten, bi mutikoei probokatuz. Beckek eta Lenzbergek gizona erasotzen saiatu ziren, baina hau defendatu zen eta azkenean bi erasotzaileak hil zituen, labana bat haien gorputzetan sastakatuz. Liburuaren idazleari abokatu enpresa bateko abokatu batek eskatu zion gizon hura defensatzeko, Key-Client baten aginduetan. Ez zekien ezer kasuari buruz, bakarrik hilketa bat izan zela.

Dalger komisarioak ez zuen akusatuekin hitz egiten kasu oso ondo ezagutzen ez bazuen. Baina Lenzberg eta Beck hil zituen gizonak ez zuen ezer esaten. Ezin izan zuen ezta haren hatz.markengatik identifikatu ere. Beraz, gizon hura defendatuko zuen abokatuari; hau da, liburuaren idazleari, ezinezkoa zela esan zion. Akusatuak ez zion ezer esan, baina Dalgerrekin kamera batek grabatutako trenbidean gertatutako hilketa ikustean dena haren ustez oso garbi zegoen: defentsa legitimoa izan zen. Dalgerrek, berriz, gizon hark zerbait txarra zeukala uste zuen.

Epaiketaren unea heldu zen, akusatuak abokatuaren kamisa bat zeraman. Hitzik esan barik jarraitzen zuen. Epaileak trenbidean gertatutako hilketan bideoa hainbat aldiz ikustarazi zuen. Kesting izeneko fiskalak gizon horrek egin zituen neurrigabekeriak azaldu zituen, baina abokatuak ezta epaileak ez zuten aintzat hartu. Abokatuak esan zuen bere bezeroak ez zuela hitz egiten agian bere identitatea babestu behar zuelako eta hori egiteko eskubide osoa zuela. Azkenean akusatuak ez zuen zigorrik jaso.

Epaiketa eta gero, Dalgerrek abokatuari esan zion susmo txarra zuela. Hilketaren egun berean poliziak labanaz hildako beste pertsona bat aurkitu zuen. Ez zegoen arrastrorik, profesional batek egin zuen. Baina, susmo txarra baino ez zenez eta inolako frogarik ez zegoenez ez zen ezer egin.

Abokatuak bere bezeroa atera zuen auto batean. Kotxetik atera eta ezer esan gabe desagertu zen. Denbora pasa eta abokatuak abokatu enpresako hitz egin zuen abokatuarekin geratu zen. Ezin zion esan enpresaren Key-Clientaren identitate baina akusatuari utzitako alkondara bueltatu zion. Abokatuak bota zuen.







Bat-bateko ezkontza

2015eko udako egun bat zen, abuztuaren 3a hain zuzen. Nire lagun batzuk mozorro-festa bat egingo zuten gau hartan. Ni aingeruz jantzi nintzen eta nire ilea lisatu nuen. Ispiluan begiratzerakoan oso guapa nengoela pentsatu nuen. Alkandora bat hartu eta festarantz abiatu nintzen.


Resultado de imagen de fotos famosas de la historia
Resultado de imagen de fotos famosas de la historia

Hor, nire lagun mina Aintzane nuen zain. Ez zegoen ni bezain polit jantzita. Dena esan beharra dago, Aintzane ez zen oso erakargarria. Mutilek berataz alde egiten zuten, baina neska oso jator bat zen! Berandu heltzeagatik pixka bat haserretu zen. Berehala konpondu genuen edari bat hartzen. Dantzan hasi eta mutiko batek begiratzen ari zidala konturatu nintzen. Itxura galanteko mutil bat zen: oso altua, errubioa eta begi berdeekin. Minutu pare bat geroago, nigana

hurbildu zen eta bere izena Inozentzio zela aitortu zidan. Nahiko astuna eta erromantikoegia zen, baina guapoa zenez ez zitzaidan inporta. Biak batera dantzan hasi ginen eta ordu pare bat geroago nitaz maitemindurik zegoela konfesatu zidan. Ni,oso edanda negoen eta ezkontzea proposatu nion. Bere autoan sartu eta zuzenean epaitegira joan ginen.

Buruko min handi batekin esnatu nintzenean, etxe ezezagun batean nengoela konturatu nintzen. Ohetik altxatu eta pilula baten bila abiatu nintzen sukaldera. Han, festan ezagututako Inozentzio aurkitu nuen gosaria prestatzen zegoela. Galdetu nion ea zergatik nengoen han, eta dena kontatu zidan: ezkondu ginen eta bere etxera bizitzera joatea erabaki nuela biok batera poz-pozik elkar egoteko. Asko beldurtu nintzen, Inozentzio bromatan egon behar zen, hortik ihes egin behar nuen. Horretarako, mahaian zegoen kafeontziarekin buruan kolpe gogor bat eman nion eta han konorterik gabe utzi nuen Inozentzio. Nire gauzak hartu, eta handik korrika atera nintzen. Ez nekien non nengoen, ikusten nuen bakarra arto-zelai oso handi bat zen. Nola aterako nintzen hortik? Nire mugikorra hartu nuen Aintzaneri deitzeko, baina ez zegoen estaldurarik.

Korrika hasi nintzen, eta 10 minutu geroago, errepide batekin topo egin nuen. Ez nuen asko itxaron behar kotxe bat handik agertzeko. Jauzika eta zeinuak egiten hasi nintzen autoa gelditzeko, eta halaxe izan zen. Kotxean igo nintzen eta gidariari eskatu nion handik urrun zegoen edozein hiritara eramateko. Gidaria nirekin hitz egiten hasi zen eta ez zuen errepiderantz begiratzen. Segundu batzuk geroago, kolpe handi eta gogor bat sentitu nuen, gero anbulantziaren soinua, eta hortik aurrera… ezer.





Elkarrizketa gure lagun Iosebarekin:



Ioseba Anton, 1996an jaio zen argazkilari amateur bergararra da. 2012an argazkilaritzaren munduagatik interes handia izaten hasi zen eta 15 urterekin bere lehen reflex-kamera eskuratu zuen. Gauzak horrela, bere kabuz era guztietako argazkiak egiteari ekin zion bere kamera ahalik eta hoberen menperatu arte.

Pare bat urte geroago, benetan argazkilaritza atsegin zuela eta lan gehiago etahobegoak egin nahi zituela ohartzean, Barakaldon ("Samar" dendan) argazkilaritza- eta edizo- fotografikorako ikastaroetara joaten hasi zen. Hor, gauza asko irakatsi zizkioten. Denborarekin, argazkiak egiterakoan zeuzkan akatsak konpontzeko, ekipamendua berritzen joan da: tripodeak, objektibo berriak...

Urte honetan argazkilaritza digitalean espezializatu eta zerbitzuak eskaintzen hasi da. 20 urte dituela, argazkilaritzarako sarbide-ikastaroak ematen ditu. Gainera, Bilboko "The Travellers"en *** argazkilari ofiziala da.
      • The Travelers kontu hori edonork ulertuko du? Besterik gabe?

Gehiago jakin nahi izanez gero, eskuragarriusten dugu bere web-gune berriaren esteka:


Anne:Eguerdi on. Hasiko gara elkarrizketarekin.

Ioseba:Aupa! Oso ondo.
Anne: Nola eta zergatik hasi zinen argazkilaritzan?

Ioseba: Nola eta zergatik? Beno ba kontatuko ditzuet pixka bat nire ibilbidea, ez? Ni argazkilaritzan txikitatik gustatu izan jabet argazkixak ateratzea. Gurasok bazeuken halako argazki kamera nahiko zaharra zana, eta horrekin ibiltzen nitzan pixkat tontoarena egiten eta holan. Eta gero, benetan gustatzen hasi jaten eta esan non “zergatik ez erosi niretzat kamara bat, ez?” Klaro, ni azkenean txikixa nintzen, 14-15 urte neuzkan eta ez neukan dirurik hortarako. Orduan hasi nintzan ematen zozten diru hori dana ahorratzen eta holan eta lortu nuen benetan argazki kamara erosten. Orduan hasi nitzan nere kabuz pixkat eta gelditu nitzan nire amaren laguna zanakin eta berekin holaxe explikatzen gainetik, ze nik ez neukan ideiarik bez argazki kamara zela zoian. Ze klaro, zen argazki kamara digitala holako berrixa, reflexa, ta ez neukan ideiarik ez erabiltzen. Botoi danak neretzat ziren ezezagunak eta horrela hor pixkat jolasten eta hola, eta hortik aurrera hasi nintzan aurrera egiten.

Andrea: Zer nolako argazkiak egiten dituzu? Eta, horretarako, zein kamera erabiltzen duzu?

Ioseba: Argazki motei dagokixonez azkenean, nik ikasteko be jendeari eskatu dotzat ba neri laguntzeko eta eurei argazkixak ateratzen. Orduan, gaur egun gehien bat egiten ditut erretratuak diranak, jendeen argazkixak eta holan. Horretarako bere egunean erosi nuen kamera oindino erabiltzen dut. Hori argazki kamera digital bat, reflexa dana, objetiboak eta bai dauzkatela berrixak baina horrekin ibiltzen naiz eta, gustora.

Nerea: Zer gomendatuko zenioke argazkilaritzan hasiko den edonori?

Ioseba: Argazkilaritzan hasiko dan pertsona berri bati ba lehenik eta behin gehixana informatzeko. Nik adibidez esan beharra daukan erosi nebala nere kamara bai asko irakurriz baina asko jaikin barik. Orduan bai gomendatuko nebala asko informatzea benetan kamara horrekin zer lortu nahi daben jakiteko. Horrekin erosi ahalko dau kamara mota bat edo beste bat eta horrekin gero ba aurrera egiten. Eta benetan ba ikastaro matitxeko ze asko egiten dauena da halako argazki kamara on bat erosi baina gero benetan erabiltzerako orduan egitxen da automatikoa jarri eta fuera. Azkenean argazki kamera hauek daukate izugarrizko jolasteko aukera ona eta manualean ibiltzeko nik gomendatuko nutzen benetan ondo ikastea erabiltzen eta partidu on bat ateratzen kamarari.

Anne: Zer nolako lanak egiten dituzu?

Ioseba: Azkenik pixkat hasi naiz mundu profesionalari begira. Baina ez profesionalki baizik eta ni afizionaua naiz baina azkenean mundu honetan ibiltzea diru asko suposatzen dau; argazki kamerak, objektu berriak, materiala oso garestixa da… Orduan bai hasi naizela ba hori, lan batzuk eskaintzen. Alde batetik, ikastaroak ematen ditudala, esan dutzen moduan argazkilaritzan hastea be informatzea eta asko ikastea da. Eta neri bere egunean ba bai gustoko jaten ikastea modu eraginkor batean benetan ondo ikasteko. Orduan nik eskaintzen dudan ikastaroa horretan finkauta: teoria pixka bat, eta gero gehixana praktika da ze azkenean horren bitartez ikasten da. Gero eskaintzen dut halako sesinoak eta ateratzen ditut sesinoak bai indibidualki, bai taldean dana dalakoa. Beti be kanpoan ze nik azkenean gaztea naiz eta ez daukat ez nolako dendarik, estudixorik ez ezebez. Bestalde, halako lanak ba enpresei begira webgune baterako argazkixak edo dana dalakoa. Enpresa batekin ibili naiz justo azkenaldixean.


Chris Pratt


external image chris-pratt-sma-09nov16-07.jpg
Chris Pratt (Virginia, Minnesota 1979ko ekainaren 21a, - ) aktore estatubatuarra da. Telebistan hainbat lan egin ditu, adibidez Everwood, The O.C. edo Parks and Recreation telesaietan. Rae Dawn Chong aktore/zuzendariak aurkitu zuen. Guardians of Galaxy (2014) eta Passengers (2016) bezalako filmetan protagonista izan baino lehen Wanted, Moneyball eta Zero Dark Thirty pelikuletan agertu zen.

Chris Pratt Virginian jaio zen. Hiru anaien artean txikiena da. Bera jaio eta laster bere familia Lake Stevensera (Washington) bizitzera joan zen. Han Prattek bere aktore-karrera hasi zuen, antzokietan paper txikiak antzeztuz. Geroago, egoitzaz aldatu eta Mauira (Hawaii) joan zen. Hor, Bubba Gump Shrimp Companyn zerbitzari bezala lan egiten ari zenean Rae Dawn Chong ezagutu zuen. Raek Chrisen itxura eta energia gogoko izan zituen eta berak zuzendutako Cursed Part 3 (2000) film laburrean parte hartu zuen. Momentu hartan hasi zen Chrisen benetako aktore-karrera: hainbat paper lortu eta Evenwood telesaian Bright Abbott izeneko pertsonaia antzeztu zuen 2002tik 2006ra.


Bere izena O.C. ren aktoreen zerrendan agertu zen 2006tik 2007ra. Ondoren, nahiko famatua bihurtu zen klase bateko komedia paperengatik. Amy Poehler sitcom Parks and Recreation komedian parte hartu zuen 2015ra arte.

Prattek Strangers With Candy (2005), Wanted (2008), Jennifer's Body (2009) eta Bride Wars (2009) filmetan lanak egin ditu. Baita ere Bradd Pitt's Moneyball (2011) Zero Dark Thirty (2012) eta The Lego Movieen parte hartu du. 2014an Guardians of the Galaxy film arrakastatsuaren protagonista antzeztu zuen. 2015an, Jurassic World pelikulan agertu zen. Bere azken lanetako bat Passengers filma (2016) izan da.

Filmografia:

Filma
Urtea
Pertsonaia
Jurassic World 2
2018
Owen
Guardians of the Galaxy Vol. 2
2017
Peter Quill
Passengers
2016
Jim
The Magnificent Seven
2016
Josh Faraday
Jem and the Holograms
2015

Jurassic World
2015
Owen
Guardians of the Galaxy
2014
Peter Quill
The LEGO Movie
2014
Emmet Brickowski
Delivery Man
2013
Brett
Her
2013
Paul
Movie 43
2013
Jason
Zero Dark Thirty
2012
Justin - DEVGRU
10 Years
2012
Cully
The Five-Year Engagement
2012
Alex Eilhauer
Moneyball
2011
Scott Hatteberg
Take Me Home Tonight
2011
Kyle Masterson
What's Your Number?
2011
Disgusting Donald
Deep in the Valley
2009
Lester Watts
Jennifer's Body
2009
Roman Duda
Bride Wars
2009
Fletcher
Wanted
2008
Barry
Walk the Talk
2007
Cam
Strangers With Candy
2006
Brason
Motorcycle
2006
Chris
Cowboy Ninja Viking

Duncan


Sari eta izendapenak:

2016

  • Critics Choice Award as Best Actor in an Action Movie Jurassic Worldengatik.

2015

  • Saturn Award as Best Actor Guardians of the Galaxy-gatik.
  • BTVA Feature Film Voice Acting Award as Best Male Lead Vocal Performance in a Feature Film The Lego Movie-gatik.
  • BTVA Feature Film Voice Acting Award as Best Vocal Ensemble in a Feature Film The Lego Movie-gatik.
  • Critics Choice Award as Best Actor in an Action Movie Guardians of the Galaxy-gatik.
  • COFCA Award as Actor of the Year Guardians of the Galaxy eta The Lego Movie-gatik.
  • COFCA Award as Best Ensemble Guardians of the Galaxy-gatik.
  • Jupiter Award as Best International Actor Guardians of the Galaxy-gatik.
  • Blimp Award as Favorite Male Action Star Guardians of the Galaxy-gatik.
  • MTV Movie Award as Best Male Performance Guardians of the Galaxy-gatik.
  • MTV Movie Award as Best Shirtless Performance Guardians of the Galaxy-gatik.
  • MTV Movie Award as Best Musical Moment Guardians of the Galaxy-gatik.
  • MTV Movie Award as Best Comedic Performance Guardians of the Galaxy-gatik.
  • MTV Movie Award as Best Hero Guardians of the Galaxy-gatik.
  • OFTA Film Award as Best Breakthrough Performance – Male Guardians of the Galaxy-gatik.
  • OFTA Film Award as Best Voice-Over Performance The Lego Movie-gatik.
  • Shorty Award as Best Actor on Social Media.
  • Teen Choice Award as Choice Summer Movie Star: Male Jurassic World-gatik.

2014

  • CinemaCon Award as Breakthrough Performer of the Year.
  • DFCS Award as Best Ensemble Guardians of the Galaxy-gatik.
  • DFCS Award as Breakthrough Artist Guardians of the Galaxy-gatik.
  • Golden Schmoes as Breakthrough Performance of the Year Guardians of the Galaxy-gatik.
  • (2nd place) Golden Schmoes as Favorite Celebrity of the Year.
  • NFCS Award as Best Ensemble Cast Guardians of the Galaxy-gatik
  • PFCS Award as Best Ensemble Acting Guardians of the Galaxy-gatik.
  • Teen Choice Award as Choice Animated Movie The Lego Movie-gatik.
  • Young Hollywood Award as Super Superhero Guardians of the Galaxy-gatik.

2013

  • Critics’ Choice TV Award as Best Supporting Actor in a Comedy Series Parks and Recreation-gatik

2005

  • Teen Choice Award as Choice TV Sidekick Everwood-gatik.

2004

  • Teen Choice Award as Choice TV Sidekick Everwood-gatik.


Iturriak:
http://chris-pratt.org/
http://celebrities.prettyfamous.com/l/4/Chris-Pratt





Aske al gara?
Betidanik eztabaidatu da ia gizakiok aske garen ala ez. Honetarako, hainbat filosofok eta pentsalarik teoria ugari proposatu dizkigute haien iritzia arrazoitzeko. Nire ustez, nahiko determinatuta gaude, gure borondatea ez delako librea gehienetan.

external image tumblr_nbr7lrdlx21qgk2yao1_1280.jpg
Determinismoak esaten du fenomeno guztiak kausa bat edo batzuengatik gertatzen direla, gure ekintzak kausa horren ondorioak direla. Gaur egun, egoera hau determinismo sozialak hoberen azaltzen du. Gizakiak baldintzatuta gaude hainbat faktoreengatik, adibidez: izaeragatik, nazionalitateagatik edo egoera sozial eta ekonomikoagatik. Gizarteak betidanik kontrol sozialen bidez (zigorrak, berrespenak, marjinazioa...) inposatu izan dizkigu araua batzuk. Adibidez, eskolek, erlijioek, gobernarien diktadurek, genero rolek... era batean behartzen gaituzte haien zerbitzari otzanak izango bagina bezala, nahiz eta gu ez ohartu. Hobbesek esaten zuen bezala lege hauek beharrezkoak dira gizaki indibidualen interesak lortzeko, beteko ez bagenitu kaosa nagusitu egingo baitzen. Zenbait autoreek, horien artean Kant eta ilustratu liberalek, Jean Paul Sartre,(Kant eta ilustratu liberalak) pentsatzen dute guztion askatasun indibiduala murriztu behar dela taldekoen berdintasuna lortzeko. Harrigarriena hori benetan gertatzen dela da. Baina bidezkoa da? Zergatik herrialde batzuetan pertsona batek bere benetako orientazio-sexuala ezkutatu behar du guztiak pozik egoteko? Zergatik haurrek lan egiten dute guk arropa polita janzteko? Zergatik gerrak gertatzen dira gutxi batzuei mesede eginez?... Denbora batez hausnartuz nabaritu ahal dugu injustizia sozial ugari.

external image tumblr_mx3po1dc931qbsz85o1_500.jpg
Baina, bestalde, gure gizartearen arau zapaltzaileei aurre egin ahal diegularen burutazioa dugu. Izan ere kanpo askatasunak, nahiz eta galtzeko aukera (ez)egon (espetxean sartzean, herritarrak adierazpen-askatasuna galtzean...), kritikoak eta borrokalariak izatera bultzatzen gaitu. Gainera, askatasun indibidualari esker, besteen nahiak ez digu mugarik jartzen. Kanten ustez, libre izatea kritikoa izatea izango litzateke. Horretarako filosofo prusiarrak, nahiz eta oso utopikoa iruditu, aldaketa juridiko bat eta gerren amaiera proposatzen zuen. Bestalde, Freudek pentsatzen zuen gerra(hobe thanatos, heriotzaren bulkadaz mintzatu) zela gizakiaren egoera naturala, askatasun burugabea eta kontrol gabekoa adierazten duelako. Filosofoak "Thanatos" izendatu zuen joera hori. Nahiz eta berez indarkeria eta heriotzaren pertsonifikazioa adierazi, Sigmundentzat heriotzaren pultsioa edo irrika esan nahi zuen, hau da, bizitzaren borroka alde batera uztea hilobira eta gelditasunera bueltatzeko. Honekin zera adierazi nahi dut: norberak bere askatasunaren ideia du, beraz ezin da mundu guztia asebete eta gure askatasuna murrizten da.

Konklusioetara etorriz, erabat aske ez garela esango nuke, pertsona boteretsu gutxi batzuk gizartea kontrolatzeko ahalmena dutelako eta guztion parekotasuna izateko bakoitzaren askatasuna murriztu behar delako. Baina, guztiok elkar borrokatzen badugu, bidegabekeria asko desagertzea lortuko dugu guztion onurako.

==

==

Gorputza eta moda


Gaur egun anorexia, bulimia, bigorexia edo ortorexia kasuak oso ohikoak dira gure adineko gazteen artean. Izan ere, komunikabideetan ikusten ditugun gorputzak gure jokabidea determina ditzaketen faktoreak dira. Googlen gai honi buruzko esteketan klikatuz gero, informazio asko eta hainbat berri topa ditzakegu. Gai honi buruzko datuak kezkagarriak dira: gaur egungo neskatoen %10a ez dago pozik bere gorputzaren itxurarekin, nesken %37ak elikadura-desorden bat pairatzen du, gero eta gazte gehiagok lodi egoteari beldur diote...


Baina, nor da ezbehar honen arduraduna? Askok “Ana eta Mía” bezalako webguneei edo azkenaldian oso ezagunak bilakatzen ari diren “challenge” horiei errua leporatzen dizkiete. Nire ustez problemaren benetako jatorria modaren industria da. Zoritxarrez, gero eta nerabe gehiagori (gehienbat neskei) eragiten die. Egia da Interneten, telebistan eta aldizkarietan dagoela gazteei haien gorputza horrela desitxuratzeko mugiarazten dien informazioa, baina hori guztia modelo etxeen eta haien liderrengatik hasten da. Hori gutxi izango balitz, emakumeei buruzko iruzkin mingarriak egin dituzten diseinatzaile batzuk, haien artean Karl Lagerfeld. Chanel eta Fendiren zuzendari sortzaileak behin esan zuen “inork ez duela desfileetan emakume lodiak ikusi nahi”,


h.jpgIzan ere, kasu larrienak pasagunean ikus daitezke. Korridore amaigabe eta luze hau agertoki moduko bat dela esan daiteke. Hor, diseinatzaileek haien arropa bilduma berriak erakusten dituzte lehen aldiz. Edo, hobeto

esanda, hor haien “luxuzko” trapuak daramatzaten gorputz ahul eta eskualido batzuk erakutsarazten dituzte. Zorionez, orain hau ez da munduko pasagune guztietan gertatzen, jadanik modeloen osasuna errespetatzen dituzten neurriak aplikatu baitira.


Bestalde, nire iritziz arazo hau komunikabideek erakusten dituzten gorputz gero eta argalagoengatik handitu da. Gaur egun gero eta abeslari, aktore eta modelo gehiagok sare sozialetara igotzen dituzte haien gorputzen argazkiak, haien artean meheena izateagatik borrokatzen arituko balira bezala. Gainera, haietako asko profesionalek PhotoShoparekin editatuak dira. Honekin zera helarazten digute: haiek bezalakoak ez direnak ez dira arrakastatsuak ezta xarmagarriak.



Zoritxarrez, gaur egun horrelako inposaketak onartzen ditugu gure janzteko, pentsatzeko, bizitzeko, jateko... modua determinatuz. Baina honetaz hausnartuz gero, presio-sozial hau ohargarriki nabaritzen dugu. Beraz, gure garaiko modaren industriak eskatzen dituen nolakotasun osasungaitzen aurka joan behar dugu, Karl Lagerfeld bezalako diseinatzaileei eta komunikabideetako moda zentzugabeei aurre eginez.




Ikaskideekin egun bat Durangoko Azokan
Autobusetik jaitsi ginenean, berehala heldu ginen Durangoko Azoka ospatzen zen eraikinera. Ez genuen denbora gehiegi itxaron hor sartzeko. Sartu bezain pronto, postuak behatzen egon ginen ordu erdi gutxi gora behera. Asko poztu ginen “Gatibu” eta “Vendetta” musika taldeko kideak azokan zeudela ikustean.

Honen ostean, bi gauzetaz konturatu ginen: alde batetik, ikaskide askok azokatik joan zirela, eta bestetik, Euskal Herriko beste institutu batzuetako ikasleek gure antzeko inkesta betetzen hari zirela. Ondorioz Gorka bilatzen saiatu ginen baina, haren ordez, Ainhoarekin topo egin genuen. Beraz hari galdetu genion papera ia bete behar genuen. Baietz esan zuenez, eraikineko postu eta informazio-puntu guztietatik galdezka ibili ginen.

Azkenean, alboan zegoen parkera atseden hartzera joatea erabaki genuen galdera guztiak beterik ez euki arren. Hamaiketakoa jan bezain pronto, mugikorrekin argazkiak eta bideoak egiten jarduten ibili ginen, autobusa heldu zen arte. Nahiz eta maila honetan txango gutxi izan, egun horretan primeran ibili ginen. Durangoko Azoka benetan bizitzekoa da!

da!.jpeg



Festaren mutikoa


Anne eta biok gaztelaniazko ikasgaian egindako ipuinean Alazne izeneko neskaren istorioa kontatzen da.

Alazne 19 urte dituen Leioako unibertsitateko ikaslea da. Egun batean, Ricky, bere lagunik onena, ea berarekin festa batera joan nahi duen galdetzen dio. Alazneri ez zaizkio festak asko gustatzen, baina azkenean, baietz esaten dio. Hor dagoela, bat-batean, Ricky galtzen du, eta edari baten bila joaten denean mutil bat ezagutzen du. Hurrengo egunean, Alazne etxe ezezagun batean esnatzen da, ez du aurreko gauaz ezer gogoratzen. Hala ere, bere etxera bueltatzen da ezer gertatu ez balitz bezala. Hilabete bat geroago, haurdun dagoela konturatzen da. Oso urduri jartzen da ez dakielako zer gertatu den eta zer egin, orduan Rickyri deitzen dio. Biok batera etxearen jabea eta festako mutiko ezezagun hori aurkitzen dute. Zoritxarrez, mutikoak, Ekaitz deitzen dena, modu txarrez esaten dio abortatu egin behar duela. Alaznek umea izan nahi du eta berarekin eztabaidatzen hasten da. Azkenean, bere etxetik haserre eta korrikan joaten da. Parke bateko eserleku batean gelditzen da eta negarrez hasten da. Segundo batzuk geroago, Ricky agertzen da eta besarkada handi bat ematen dio. Rickyk zin egiten dio bera umearen aitaren papera egingo duela, nahiz eta homosexuala izan, eta poz-pozik biziko direla hirurok batera.





Saoirse Ronan



Wikipedia(e)tik

external image 220px-Saoirse_Ronan_TIFF_2%2C_2012.jpg
Saoirse Ronan New Yorken, AEBn, 1994ko apirilaren 12an jaio zen jatorri irlandarreko aktoresa estatubatuarra da. Paul Ronan aktore irlandarrak eta Monica Ronanek daukaten alaba bakarra da. Saoirsek hiru urte zituenean, Irlandara joan zen bizitzera eta Carlowko konderrian hazi zen. Txikia zenean bere aitari laneraino laguntzen zion askotan.

Saoirse telebistan The Clinic (2003) eta Proof (2004-2005) telesailetan agertu zen lehen aldiz. Garai hartan, Harry Potter eta Felixaren Ordena filmean Luna Lovegood izeneko pertsonaia interpretatzeko frogak egin zituen, baina azkenean Evanna Lynch aukeratu zuten. Saoirsek ospea irabazten hasi zen Atonement (2007) Joe Wrightek zuzendutako pelikulari esker. Han Briony Tallis izeneko 13 urteko neskato bat interpretatu zuen.

Ronan bi aldiz izendatu dute Oscar Sarietan, Atonement (2007) eta Brooklynen (2015) egindako lanarengatik, eta hiru aldiz BAFTA Sarietan. Guztira, hiru Urrezko Globo Sari, bi Aktoreen Sindikatuen Sari eta Satellite Sari bat irabazi ditu, besteak beste.

Zenbait datu interesgarri:

  • Aktoresak herritartasun bikoitza dauka: AEBko eta Irlandako hiritarra da.
  • Gaur egun New Yorken bizi da.
  • Bere izan osoa "Saoirse úna Ronan" da.
  • Bere izenak "Askatasuna" esan nahi du.
  • Bere abizenak ingeleraz "little seal" esan nahi du.
  • Oscar Sarietara izendatutako aktoresa gazteetariko bat da.
  • 6 sari eta 10 izendapen lortu zituen Brooklyn filmean egindako lanarengatik (Colm Tóibínen izen bereko liburuaren egokitzapena).

Filmografia: [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea
Filma edo Telesaila
Interpretatutako pertsonaia
2017
Lady Bird
High School Senior
2017
On Chesil Beach
Florence
2016
The Seagull
Nina
2016
Loving Vincent
Margaret Gachet
2015
Weepah Way for Now
Emily
2015
Brooklyn
Ellis
2015
Stockholm, Pennsylvania
Leia Dargon
2014
Robot Chicken
Various Characters
2014
Lost River
Rat
2014
The Grand Budapest Hotel
Agatha
2013
Justin and the Knights of Valour
Talia
2013
How I Live Now
Daisy
2013
The Host
Melanie Stryder / Wanda
2012
Byzantium
Eleanor
2011
Violet & Daisy
Daisy
2011
Hanna
Hanna
2010
The Way Back
Irena
2010
The Secret World of Arrietty
Arreitty
2009
The Lovely Bones
Susie Salmon
2008
City of Ember
Lina Mayfleet
2007
Death Defying Acts
Benji McGarvie
2007
Atonement
Briony Tallis (13 urte)
2007
The Christmas Miracle of Jonathan Toomey
Celia Hardwick
2007
I Could Never Be Your Woman
Ozzie
2005
Proof
Orla Boland
2003-2004
The Clinic
Rhiannon Geraghty

Iturriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://hoycinema.abc.es/perfil-cine/saoirse-ronan-122980/biografia.html
http://www.boomsbeat.com/articles/105813/20151211/50-facts-saoirse-ronan.htm
http://www.boomsbeat.com/articles/105813/20151211/50-facts-saoirse-ronan.htm






Gaur Egungo hezkuntza- Iritzi artikulua




Denok dakigun bezala, gaur egungo hezkuntzaren metodologia ez da atzoko gauza bat izan. Izan ere, ikasleok egiten ditugun azterketak eta "ikasteko" erabiltzen ditugun liburuek hezkuntzaren atzerapena eta eraginkortasun eza agerian uzten dituzte.


Zergatik behartzen gaituzte inoiz ez erabiliko eta azterketa egin eta astebete geroago ahaztuko ditugun kontzeptuak ikastera? Irakasle gehienen erantzuna selektibitate "beldurgarri" horri aurre egiteko dela da. Alde batetik, egia da; baina ez al dago unibertsitatera heltzeko modu mesedegarriago bat?


Hezkuntzaren teoria finkatzeko institutuek praktikak eskaini beharko lituzkete. Gainera, ikasleek gustuko dituzten gaiei buruzko lana nolakoa den ezagutuko lukete, unibertsitateko karrera segurtasun gehiagoz aukeratzeko. Halaber, azterketa praktiko gehiago egon beharko ziren eta liburu potolo eta zaharkituak erosi ordez irakasleen apunteetatik ikasi beharko genuke.


Beraz, sinatu eskaera hau gobernuak hezkuntza moderno, erreala eta probetxugarriago bat eskaintzen hasteko.






Zinema-kritika:


THE IMITATION GAME



The_Imitation_Game_poster.jpg

Zuzendaria: Morten Tyldum

Urtea: 2014

Herrialdea: AEB

Gidoia: Graham Moore

Aktoreak: Benedict Cumberbatch, Keira Knightley, Charles Dance, Matthew Goode, Mark Strong, Rory Kinnear, Tuppence Middleton, Allen Leech, Ancuta Breaban, Steven Waddington, Tom Goodman-Hill, Matthew Beard, Hannah Flynn, James Northcote, Lee Asquith-Coe.



Ingalaterra, 1952. Bi poliziek Alan Turing berebiziko matematikalariaren etxean sartzen dira, lapurketa bat ikertzeko asmoarekin. Azkenean, homosexuala izateagatik atxilotzen dute. Nock detektibeak, zientzilaria ikertzen eta bere kontrako frogak bilatzen aritu den poliziak, bere iraganari buruz galdetzen hasten dio (espia errusiar bat dela pentsatuz). Turingek Bigarren Mundu Gerran zehar Bletchery Parken kide batzuen laguntzarekin Alemaniarren "Enigma" izeneko kodea nola deszifratu zuen kontatzen dio eta Nock ohartzen da Alan benetako heroia dela eta hanka sartu duela.




Bigarren Mundu Gerrari buruzko ia pelikula gehienak berdinak dira. "The Imitation Game", aldiz, ezberdina da. Ez ditu borrokatu ziren soldadu zahartuen oroitzapenak erakusten, ezta Alemaniarren ikuspuntua eta egoera gerran zehar, ezta odolez eta biolentziaz beteriko bataila bukaezinak, baizik eta Bigarren Mundu Gerraren amaiera finkatu eta milioika pertsonen bizitzak salbatu zituzten pertsonen esperientziak kontatzen dira. Beraz, film honetako protagonistak Gerrako heroiak direla ere esan daiteke. Pelikularen gauzarik onena pertsonaien antzezpen bikaina, istorioa kontatzeko era eta Turingen egoera hobeto ulertzeko etengabe agertzen diren flashbackak dira. Nire ustez, istorio honek garai hartako (eta gaur egungo) homosexualen aurkako gizarte-bidegabekeriei buruz hausnartzeko oso lagungarria da. Izan ere, Alan Turingek urte asko egon zen bere benetako joera sexuala ezkutatzen eta bere sekretua ezagutu zenean, kartzelara ez joateko medikazioa hartzen hasi zen "gaixotasun" hura sendatu ahal izateko. Nahiz eta pelikula hau tentsioz beteta egon eta hunkigarria izan, protagonistaren jokaera eta mania ezohikoek barrea sorrarazten dutela esan beharra dago. Alan Turingen izaera eta historia benetan miresgarria dela pentsatzen dut, eta "The Imitation Game"-en gidoilari eta zuzendariak oso ondo islatzen jakin izan dute. Nire ustez, filma izugarri interesgarria da, eta gai honetako pelikularik onenetarikoa da. Aurrekoa dela eta, "The Imitation Game" nire film kutunenetariko bat da.






Azalpen testua

Master of puppets


//Master Of Puppets// Metallica izeneko thrash metal-eko talde estatubatuarraren hirugarren diskoa da. 1986ko martxoaren 3an argitaratu zen. Album honek Billboard zerrendaren 29º postua lortu zuen, eta 80.hamarkan gehien saldu zen diskoenetako bat izan zen (Guztira 6.100.000 saldu ziren). Metallicaren album onenetarikotzat hartzen da, batez ere Lars Ulrichen bateria eta Kirk Hammetten gitarrarengatik.

Ride The Lightning diskoa bezala, Flemming Ramussenek produzitu zuen. Diskoak ez dauka abestien bideorik, garai hartan taldeak ez zuelako nahi. Abestiek taldearen beste aurreko lanetan baino enfasi lasaiagoa daukate. Abesti guztiek bost minutu baino gehiago irauten dute.

Master Of Puppets Metallicak Flemming Ramussekin grabatu zuen azken diskoa izan zen. Baita ere Cliff Burton baxu-jotzailearen azken albuma izan zen, Cliff Burton 1986ko irailaren 27an Suedian izandako autobus istripu baten hil baitzen.

Template:Master Of Puppets

Abestiak

Disko guztiaren iraupena: 54 minutu.
Izena
Iraupena
Battery
5:10
Master Of Puppets
8:38
The Thing That Should Not Be
6:32
Welcome Home (Sanitarium)
6:28
Disposable Heroes
8:14
Leper Messiah
5:38
Orion
8:12
Damage, Inc.
5:08


Datu interesgarriak

- Grabaketa egiten ari zirenean, James Hetfieldek istripu bat izan zuen gurpil-ohol batean zebilen bitartean. Beraz, Metal Church taldeko James Marshall kontratatu zuten gitarra jotzeko Hetfield berreskuratzen zen arte.
-Taldeak kontzertuetan "Battery" jotzen duten bakoitzean James Hetfildek entzunleei zera galdetzen ohi die: "Are you Alive? How does it feel, to be Alive?" [1] (Bizirik al zaudete? Nolakoa da bizirik egotea?).
- The Thing That Should Not Be" abestiak H.P. Lovecraft idazlearen istoriei erreferentzia egiten du, Ride The Lightning diskoko The Call Of Ktulu bezala.
- "Welcome Home (Sanitarium)", "Master Of Puppets", "Disposable Heroes", "Battery" eta "The Thing That Should Not Be" Guitar Hero bideo-jokoan jo ahal dira. "Battery" berriz, Rock Band 2an.
- Albumak 20 urte bete zituenean, 2006an, Metallicak abesti guztiak jo zituen Escape from the Studio '06 izeneko biran.
Kirk_Hammett_playing.jpg

Kredituak


Metallica

  • Hetfield - ahotsa, gitarra erritmikoa, gitarra akustikoa ("Battery" abestian).
  • Kirk Hammett - gitarra.
  • Cliff Burton - baxu elektrikoa, koruak.
  • Lars Ulrich - bateria, perkusioa.

Produkzioa

  • Flemming Rasmussen
  • Metallica
  • Andy Wroblewski
  • Michael Wagener
  • Mark Wilzcak
  • Mike Gillies
  • George Marino
  • Michael Alago

Bilgarria

  • Peter Mensch – azalaren ideia.
  • Don Brautigam – azalaren diseinua.
  • Ross Halfin; Rich Likong; Rob Ellsi – argazkia.

Iturriak

-external image placeholder?w=200&h=50[2] The Best-Selling Albums of the 80s.
-external image placeholder?w=200&h=50[3] Metallicaren web-gune ofiziala.
-external image placeholder?w=200&h=50[4]external image placeholder?w=200&h=50
-external image placeholder?w=200&h=50[5] (ingelesez).
-external image placeholder?w=200&h=50[6] (gaztelaniaz).





Lagunarteko gutuna



Tanzania, 2016ko irailaren 15a,

Kaixo Andrea!

Zelan zaude? Ikasturte berria hasi da? Nolakoak dira zure irakasle eta ikaskide berriak? Espero dut dena ondo egitea.

Esan nizun bezala, nire lan berriari buruz hitz egingo dizut. Dakizun bezala, urte erdi bat daramat "Save Africa" izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundean lan egiten lagun batzuekin batera. Gure helburua Afrikako herrixka baten biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da.

Dagoeneko gauza asko egin ditugu. Herriko jendearen baliabideak oso urriak direnez, arropa, sendagai eta janari nahikoa eraman dizkiegu. Bestalde, anbulatorio txiki bat eta eskola bat eraiki ditugu. Gainera, irakasle-ikasketak ikasi nituenez, matematikak, ingelesa eta gaztelania irakasten hasi naiz eskolan. Honek guztiak herriko jendea ezagutzen lagundu dit. Hori gutxi izango balitz, ostiral gauetan herriko plazan festa bat antolatzen da. Musika prestatzen dugu eta ia herri guztia etortzen da. Hau dela eta, haien kultura eta ohiturak hobeto ezagutzeko aukera izan dut.

Jende honi laguntzea benetan esperientzia paregabea iruditu zait, haien egoera eta bizi-kalitatea hobetzen ari nagoelako. Baina, zoritxarrez, dirua agortzen ari zaigu eta laster ezin izango ditugu baliabideak erosi. Badakit oso enpatikoa zarela eta besteak laguntzea gogoko duzula, horregatik Erakundearekin elkarlanean aritzeko eskatzen dizut. Dirua biltzeko eta hona bidaltzeko norbait behar dugu. Benetan, diru hori behar dugu.

Mesedez, anima zaitez!

Anne