Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2
Ni zu baino lehen
Azalpen testua
2016 irailean
Jone Gallego

Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Errefuxiatuak
Iritzia
azaro
Ane Larzabal
Joane Durán


ZuZeu.eus esteka hemen



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








(Me before you)

Filmaren fitxa

2016



Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.



2016-2017ko KRONIKA

Sarrera:

Ikasturte honetako dinamikak euskara ikasgaia beste modu batera ikusten lagundu dit. Kurtso hasieran ez nekien benetan funtzionatuko zuenik, koaderno digitala, gramatikarik ez... aldaketa handiegiak zirela uzte izan nuen. Baina orain esan dezaket guztiz efektiboa izan dela, eta bai euskaran bai beste arlo gehiagotan asko aurreratu dudala esan dezakedala uste dut.


Historia:

Nik lehen hezkuntza Gobela ikastolan ikasi nuen, eta benetan oroitzapen onak dakarzkit bertan igaro nituen urteetan pentsatzeak. Artaza-Romo eta Gobela ikastola oso desberdinak dira. Ikastolan euskara sustatzeko milaka ekintza egiten genituen eta haur guztiek hitz egiten genuen euskaraz bai irakasleekin zein ikaskideekin. Nik pertsonalki, ez nuen gaztelania ondo menperatu 5 urte edo bete nituen arte, etxean euskaraz irakatsi zidatelako gaztelaniaz baino lehen. Esan beharra daukat ere ikastola oso txikia zela eta denok ezagutzen genuela elkar, txiki-txikienetatik nagusienetaraino. Gero institutura igarotzerakoan giroa guztiz aldatu zen, eta euskara askoz gutxiago erabiltzen hasi ginen pixkanaka pixkanaka. Irakasleei dagokienez, bai ikastolan bai institutuan irakasle onak izan ditudala esan dezaket, oso gertuak eta lagunkoiak ere. 1. eta 2. mailan Pili Basarte izan nuen irakasletzat, eta bera izan zen eta bera izan zen idazkera azpimarragarria nuela esan zidan lehenengo irakaslea, horrek asko motibatu ninduen. Beti atera izan dut nota dezentea euskaran eta espero dut horrela jarraitzeko kapaz izatea.


Gelako giroa:

Esan beharra daukat aurtengo klase giroa orokorrean nahiko penagarria izan dela, eta uste dut denok pentsatzen dugula berdin. Normalean kurtso amaieran alako taldearekiko sentipen bat eduki ohi dut, baina aurten ez. Beharbada izan da talde handiegia izan garelako edo batzuk ez direlako behar bezala portatu, baina bata edo bestea berdin da, gauza da ni pertsonalki adibidez ez naizela oso eroso sentitu. Pasibotasuna eta txantxetarako gogoa konstantea izan da klasean, eta ez dut hau esan nahi inor salatzeko ezta gutxiago ere, orokorki hari naiz hitz egiten. Ala ere bake aldiak egon dira ere, eta aldi horietan nahiko ondo ibili garela esango nuke nik, beraz arazoa beharbada kopuruan egon da.

Ahozkotasuna:

Pasaden urteetan ahozkotasuna lantzeko beste metodo oso desberdinak eta askoz sinpleagoak erabili ditugu, beraz aurten gure burua grabatzea klase aurrean pixka bat beldurgarria izan dela esango nuke nik. Baina etorkizunera begira oso lagungarria izan dela uste dut. 3 ahozko egin ditut kurtso honetan zehar, eta nire hoberena Irlandako independentziari buruzkoa dela esango nuke. Parte hartzeari dagokionez, nahikoa parte hartu dudala esango nuke, ez beste ikasgai batzuetan bezain beste baina nahikotxo. Txandak errespetatuz noski.


Irakurmena:

Ikasturte honetan hiru liburu irakurri ditugu:
  1. Antologia I - Iban Zaldua
  2. Krimenak- Ferdinand Von Sirach
  3. Fikzioaren izterrak- Ur Apalategi
Ez nintzateke ausartuko gehien gustatu izan zaidana hautatzera, baina beharbada hain esplizitua izango ez balitz Krimenak liburua hautatuko nuke. Astunena Fikzioaren Izterrak dela esango nuke, istorio interesgarriak ditu, baina denbora gehiago eman behar duzu ondo ulertu nahi baduzu. Nire kabuz Zuzeu-n testu ugari irakurri ditut, bai nire ikaskideenak zein ezezagunenak, eta berria etxetik ikusi dudan pare bat alditan irakurri arin bat ere eman izan diot. Astekaria eta Argiari ere aukera bat eman izan diet, baina interesgarriena nire ustez Zuzeu izan da. Bertan mugimendu handia dagoela uste dut nik eta horrek are interesgarriago egiten du.

Metodologia:

Aurten aplikatutako metodologia oso berritzailea izan da guztientzako, baina onerako berriztapena izan dela esango nuke. Beste kurtsoetan baino askatasun gehiago izan dugu aurten, eta uste dut selektibitateari begira eta orokorrean etorkizunari begira hau oso lagungarria izan dela. Ahozkoen grabazioak, informatika gelan egindako lana... hauetatik etekina atera dugula esango nuke nik, bai euskara zein informatika arloan asko ikasi bai dugu . Baina, nire ustez, batzuetan irakaslea ez da objetiboa izan, baina beharbada ni naiz metodologia berri honetara guztiz egokitu beharra daukana, eta hori da dena.


Idazmena:

Esango nuke Idazmena dela ikasturte honetan gehien landu dugun arloetako bat, asko hobetu dudala esango bai nuke. Auto zuzentzaileen eta nire ikaskideen laguntza ezinbestekoa izan da, ez nukeen inoiz imajinatuko zenbat ikaskide batek edo zuzentzaile bat instalatzeak zenbat lagundu ahal duen. Koadernoan egindako lanetaz nahiko arro nago, eta hobetzen jarraitzea espero dut.


Zein izan da aurtengo idazlanik hoberena? Zergatik?:

Nire ustez nire idazlanik hoberenak honako hauek dira:
  1. Zuzeu-n argitaratua: Ongi etorri errefuxiatuak
  2. Wikipedian argitaratua: Waris Dirie
  3. Paperean idatzitakoa: Zortea
  4. Koaderno digitalean: Berdea
Ongi etorri errefuxiatuak da guztietatik nire gogokoena, eta ez hoberen idatzia dagoena delako, baizik eta idazlan horren esker konturatu nintzelako zelako polemika eratu dezakezun hitz gutxi batzuk erabiliz, eta baita konturatu nintzen faxistak edozein lekutakoak izan ahal direla.
Waris Dirieren testua asko gustatu zitzaidan nola geratu zitzaidan idatzia, eta oso pozik sentitu nintzen hainbeste miresten dudan emakume hau orain euskaraz bilatu ezkero ere aterako dela pentsatzean.
Zortea azterketa nola idatzi nuengatik gustuko dut, normalean asko luzatzen bainaiz eta falta ugari izaten ditut baina honetan bi falta baino ez nituen izan eta oso sinple eta ordenaturik zegoen idatzia.
Berdea istorio txiki eta pixka bat pertsonala da eta ez nengoen oso ziur igo ala ez, baina pozik nago igotzeaz, asko gustatu bai zitzaidan nola atera zen istoriotxo hau.

Jarrera:

Nire jarrera nahiko ona izan dela esango nuke, ikaskideak eta irakaslea errespetatu ditut, ikasgelako giroa nahiko txarra izan bada ere (batzuetan).


Sabinen Bahiketa


Kondairak dioen legez, Romulok, Erromako erregeak, bere hirira biztanleak erakartzeko alboko herrietako iheslariei babesa eskaini zien. Baina lortu zituen biztanle guztiak gizonak ziren eta beraz, ezin izango zuen hiria mantendu emakumerik egon ezean.

Arazo horri aurre egiteko Romulo erregeak, Neptuno jainkoaren omenez kirol proba batzuk antolatu zituen Erroman bertan. Inguruetako herrietako biztanleak ere gonbidatu zituen, haien artean Sabindarrak, haien seme eta emakumeak eraman zituztenak. Egoera aprobetzatuz, erromatar bakoitzak sabindar emakume bat bahitu zuen. Hauek lasaitzeko, haiekin ezkontzea besterik ez zutela nahi esan zieten, eta hori ohoretzat hartu beharko luketela Erroma jainkoek aukeratutako hiria zelako.

Emakume sabindarrek baldintza bakarra ipini zieten: etxean, haiek aginduko zutela eta ez gizonak, eta josteaz soilik arduratuko zirela beste etxeko-lan guztiak alde batera utziz.

Gizon sabindarrak traizionatuta sentitu ziren, bai Erromatarren zein emakume sabindarren partez, eta *kapitolinoa inguratuz Erroma erasotzea erabaki zuten. Emakume sabindar baten laguntza izan zuten, Tarpeiarena hain zuzen ere.
Tarpeiak sabindarrei lagunduko ziela esan zuen bere ezkerreko besoan zeramatenaren truke. Tarpeiak urrezko brazaleteak nahi zituen, baina sabindarrek uste izan zuten eskutuetaz ari zela, eta beraz hauek emakumearen gainera bota zituzten Tarpeia Gaixoa zanpatuz. Hilketa honen lekuak *Tarpeiaren Arroka izena hartu zuen, bertatik traidoreak amildegian behera botatzen zituzten antzinako denboretan.

Azken guda hasteko zela, emakume sabindarrak bi taldeen artean jarri ziren eta hauek geldiarazi zituzten. Azkenean bankete oparo bat ospatu zuten bakea ospatzeko. Ondoren, Tito Taziok, sabinako erregeak, Romulorekin bat egin zuen eta diarkia sortu zuten.

*Kapitolinoa: Erromako mendixka txikia.

*Tarpeiako arroka: Antzinako Erroman exiztitzen zen malda zankar bat dugu, Kapitolina mendixkaren alboan kokatua. Errepublika garaian bertatik hiltzaile eta traidoreak botatzen zituzten.


Esaiozu yes ingelesari


Gaur egun, ingelesa dugu hizkuntza unibertsal gisa, eta gero eta
garrantzitsuagoa da hizkuntza ospetsu hau menperatzea, ate asko zabaltzen dizkizulako. Halaber, gure herrian euskaldunon ingeles-maila Europako batez bestekoaren azpitik dago.

Euskal Herrian dugun arazo honi aurre egiteko, hainbat neurri har ditzakegu, geroz eta errazagoa bai da ingelesa ikasteko akademia edo dena delako aurkitzea. Gainera, ingelesa jakiteak ez dizu soilik atzerrian balioko. Hemen bertan ere kurrikulumean ingelesa dakizula gehitzeak eta hori frogatzeko titulu bat edukitzeak ez dizu inolako kalterik egingo. Baina hori lortzeko, nahikoa esfortzu jartzeko prest egon behar duzu, eta baita konstantea izateko ere. Behar bada hori izango da gure maila baxuaren arrazoietako bat.


Gure haurrak eskolan beste Europar herrialdeetan baino askoz lehenago hasten bai dira ingelesa ikasten, baina ala ere maila apal-apala dute. Beraz pentsa dezakegu gauza ez dela ahalik eta arinen haste ingelesa ikasten, baizik eta hasten garenetik konstanteki eta gogotsu praktikatzea. Eta praktikatzearekin ez dut esan nahi ahalik eta klase edo eta ariketa gehiago egitea, baizik eta gure eguneroko bizitzan nolabait txertatzea.

Gaur egun, edozein hizkuntza ikasi nahi baduzu gramatika izango da gehien landuko duzuna, ziur nago. Irakasle askok gramatikari soilik ematen bai diote garrantzia, eta nire ustez hori ez da hizkuntza ikasteko Adibidez: filma, telesail edo dena delakoa ikusterakoan, originala ingelesez badago hori ikusten zaila zinateke, ez zara aspertuko eta gainera ingelesa ikasteko aukera aparta izango duzu. Diru nahiko izan ezkero, beste herrialde batera joateko aukera ere badago, eta ahal izan ezkero bi aldiz pentsatu gabe egiteko esango nizuke, ez baitago hizkuntza bat ikasteko modu polit eta efektiboagorik txikitatik dakitenengatik ikastea baino.

Beraz, nire uste apalean, Euskal Herriko biztanleok ingelesera gehiago gerturatu ezkero, askoz errazago eta beldur gutxiagorekin ikusiko genuke dena. Batzuetan ahaztu egiten baitzaigu hizkuntzek benetan zertarako balio duten, eta gainditu beharreko beste ikasgai baten modura ikusten dugu. Baina hori baino askoz gehiago dira hizkuntzak. Hizkuntza herrialde bakoitzaren isla da, eta komunikatzeko ezinbesteko tresna.





Berdea.
Orain dela denboratxo bat, Ongi etorri errefuxiatuak idatzi ondoren idatzi nuen istorioa.
Egunero bezala, urez betetako pitxerra buruan nuela amonaren etxerantz abiatu nintzen. Bidean nindoala, nire aitaren oroitzapenak etorri zitzaizkidan. Gure aita, aita baino askoz gehiago izan zen niretzat, ama ez nuen ezagutu, ni jaiotzerakoan hil baitzen. Nire aitak zaindu ninduen haurtzaro osoan, beti ni zaintzen egoten zen, horregatik maite nuen hainbeste aita. Umetan amamarekin batera maitatu ninduen pertsona bakarra izan zelako.
Berak beti esaten zidan etorkizun hobea nahi zuela niretzat, eta horretan jarri zituen ahalmen eta etxean geneukan diru apurra.
Joan egin zen, lotan nengoela musukatu ninduen:
- “Zure bila bueltatuko naiz, etxea, ura, ogia, jostailuak, denetarik izango dugu”.

Nire osaba Seidurekin bion zoriontasunaren bila, amona besarkatuz, iparralderantz , Europarantz, desagertu ziren. Geroztik bakarrik sentitzen naiz, hutsune batek jarraitzen nau egunean zehar.
Bi urte pasatu dira hori gertatu zenetik, bi urte aita ikusi barik, bi urte hutsuneak jarraitzen nauela gero eta handiagoa. Joan zenetik nire amonarekin bizi naiz, amona gero eta zaharragoa, bera da nik zaintzea eskatzen duena. Bazkaria, etxea, ortua. Asti apur bat dudanean eserita ateko zirrikitutik aurreko zuhaitzari begira egoten naiz denbora eta denbora. Txoritxo txiki bat han aurrean egoten da beti, ematen du,ni bezala, bakarrik dagoela. Orduak eta orduak igaro ditzaket hari begira, ez naiz inoiz aspertzen.
Zuhaitza da kilometro eta kilometrotan, gure etxe inguruan ikus daitekeen kolore berde bakarra, Afrikako basamortu lehor honetan. Aitak esaten zidan gure lorategia zela, azpian bion artean lore bat landatu genuen, han itzalean, orduan oso polita, horia eta zuria, gaur zimeldua.
-“Hau baino hobea izango dugu bueltatzen naizenean, loreak, zuhaitzak, belarra, berdea, leku guztietan berdea, hori baita zure gustuko kolorea.”
Txoria zuhaitzetik lorearentzat kantatzen ari dela ematen du, gure etxeko iluntasunetik hari begira kantatzen duela dirudi, bere kantu ederrarekin alaitu eta berpiztu nahian dabilela.
Larunbat guztietan, eguna argitu orduko, meskitara joan baino lehen, ur putzuaren aurrean dagoen muino harritsura igo eta iparraldera begira ematen dut.
- “Bueltatuko zela esan zidan.”
Ahotsa, oroimenak, aurpegia, irribarrea, itxura, denborak desitxuratu egiten du nire aitaren irudia.
- “Aita bueltatu, mesedez.”
Ematen du eguzkia gaur lehenago altxatu dela, ura inoiz baino astunagoa buruan, bidea inoiz baino luzeagoa, aldapa inoiz baino maldatsuagoa.
Etxe aurrean zuhaitzaren azpian amama dago beti bezala, baina ez dago bakarrik.
-“Zer egiten du Alik gurean ? Zergatik dago amamarekin berbetan ? Zergatik dago amama lurrera begira? Zergatik Ali, normalean hain alai, serio-serio dago?”
Arinago joan behar dut, izerdi tantak labaindu egiten dira pitxerra eta ilearen azpitik, arnas estuz beraiengana hurbildu naiz.
Amonak burua altxatu eta malkoak irrist masailetatik, tristuraz begiratu nau, Alik eskuan, Seiduk bidalitako gutuna dauka. Gure ametsetako herrira heltzeko zorian zegoenean, patera irauli eta nire aita ito egin zen.
Egin dut bazkaria, txukundu dut etxea, amamaren zurrunga atzean entzuten dut,lasai, kanpoan eguzkiak gogor astintzen du ingurua.
Zirrikitutik begira, zuhaitzean ez da txoririk ageri, lorea ostera biziberritu egin da, aitarekin landatu nuenenean zituen koloreak berriro agertu dira, oso polita da itzalpean.
Amamak badaki. Bihar, egunak argitu baino lehenago abiatuko naiz iparralderantz, Europarantz, lortuko dut lorategia, lortuko ditut jostailuak, lortuko dut ura eta ogia, lortuko dut berdea.
“LORTUKO DUT ASKATASUNA”



Hizkuntzen lehia
Atzo, astelehenero eta asteazkenero bezala, ingelesa ikastera joan nintzen nire etxe alboan dagoen akademiara. Akademia txiki honetan 14 eta 22 urte arteko gazteak daude, beraz haietako zenbait unibertsitatean daude jadanik. Beste asko, ostera, institutura goaz oraindik. Gure irakaslea ingeles jatorriko gizon heldu bat da, nahiko irakasle ona eta jatorra dena.

Klaseak beti izan ohi dira nahiko sinpleak, baina atzo, asko haserretu ninduen zerbait gertatu zen klasean. Esan dudanez nire klasean unibertsitatera doazen hainbat ikasle daude, eta gure irakasleak unibertsitatean ikasten duen bati honako galdera hau egin zion: zuk karrera gazteleraz edo euskaraz ikasten duzu? 18 urteko gazteak, euskaraz ikasten zuela erantzun zion eta bat-batean irakasle ingelesak, guztiz asaldaturik, galdetu zion mutilari ea zergatik, euskarak ez zuela ezertarako balio esanez.

Nik ezin nuen sinetsi entzun nuena, txikitatik dakidan hizkuntza eta betidanik eskolan ikasi dudan hizkuntza minutu baten gizon atzerritar horrek euskara mantentzearen alde egin den guztia suntsitu egin nahi zuen. Badakit nire ingeles-irakasleak bezala pentsatzen duten beste hainbat pertsona badaudela, baina ez nuen inoiz baten iritzia entzuteko plazerra izan, eta une honetan entzundakoak benetan mindurik sentiarazi ninduen.

Irakasle honek, hizkuntzarekiko ditugun sentimenduak alde batera utzi eta praktikotasuna jarri zuen aurretik, ingelesa eta gaztelera soilik ikasi beharko genukeela esanez. Hori esan zuenean nik barre egin nuen eta berak esan zidan egia zela berak zioen guztia eta jadanik inork ez zuela euskararik hitz egiten. Klaseko gazteok euskararen alde hainbat argumentu eman genizkion baina berak munduko erantzun guztiak balitu bezala bere ideia defendatu zuen klasea bukatu zen arte.

Ez dut pentsatzen gizon hau pertsona txarra denik, ezta gutxiago ere, baina momentu hartan munduko pertsonarik ezjakinena eta lotsagabeena iruditu zitzaidan. Nor zara zu gure hizkuntza mespretxatzeko? Bakarrik ingelesa hizkuntza unibertsala delako horrek ez du esan nahi beste hizkuntza txikiagoak baino errespetu gehiago edo tratu desberdina merezi duenik.

Hizkuntza guztiak dira garrantzitsuak bakoitzak dituen hizlari kopurua alde batera utzita. Badaude oso praktiko eta baita oso ederrak diren hizkuntzak, eta ikasi beharrekoak direnak, ingelesa adibidez kasu honetan, baina bada praktikotasuna baino indartsuagoa den zerbait: sentimendua eta herri baten batasuna.






Waris Dirie


Waris Dirie (1965 Galkayoko eskualdea, Somalia) modelo,idazle eta emakumezkoen mutilazio genitalaren aurka borrokatzen duen ekintzailea da. 1997tik 2003. urtera arte ONUko emakumezkoen mutilazio genitalaren aurkako enbaxadorea izan zen 2002. urtean bere erakundea propioa sortu zuen arte: Waris Dirie EMG aurka borrokatzeko fundazioa (emakumezkoen mutilazio genitala).

Bizitza

Waris Dirie Darod klanaren partaide zen familia musulman somaliar baten jaio zen. Waris izenak "desertuko lorea" esan nahi du. Bere jaioteguna dela eta ez da datu zehatzik aurkitu, urteari dagokionez 1965. urtean jaio zen. Hiru urte zituela genitalak mutilatu zizkioten. Hamahiru urte zituela berriz, bere gurasoek bera baino askoz nagusiagoa zen gizon batekin ezkontzera behartu nahi izan zuten, haien kultura zein erlijioaren ezaugarri den ezkontza hitzartu batean. Warisek berriz, haren gurasoen erabakiari aurre eginez, ezkondu baino egun bat lehenago ihes egitea erabaki zuen, basamortua zeharkatu eta Somaliar hirigunera iritsi zen, Modagisciora alegia, non bere ahizparen etxean babestu zen eta geroago bere izekorenean.

1981. urtean Londresera joan zen bizitzera, bere osabaren etxera, garai artan hura Londreseko somaliar enbaxadore baitzen. Bertan,etxeko andre bezala jardun zuen. Bere osaba, ordea, Somaliara bueltatu behar izan zen bertan piztutako guda zibila zela eta. Ordutik aurrera Waris hirigune britaniarreko hainbat pisutan bizi izan zen Mcdonald´s-en garbitzaile gisa lan egiten zuen bitartean. Lanean ziharduelarik Terence Donovan argazkilariaren arreta deitu zuen. Warisek hemezortzi urte zituen orduan eta hainbat argazki egin zizkion garai artan ezezaguna zen Naomi Campbellekin batera, Pirelli egutegiaren portadarako.Gutxi barru, Voguen agertutako lehen modelo beltzarana bihurtu zen.

Ondoren Chanel, L’Oréal, Revlon, Versace, Cartier... eta beste marka ugarirekin lan egin zuen. Milan, Paris eta moda munduko desfile zein ibiltoki garrantzitsuenetan parte hartu zuen. Azkenik, 1995. urtean BBCk modelo afrikarraren bizitza dokumental batean biltzea erabakitzen du, Una nómada en Nueva York izenpean.

1997. urtean, bere ibilbide profesionala inoiz baino hobeto zihoanean, Laura Zivek Marie Claire aldizkarirako egin zion elkarrizketan Warisek lehengo aldiz hitz egiten du txikitan jasandako mutilazio genitalari buruz. Urte horretan ONUko emakumezkoen mutilazio genitalaren aurkako enbaxadore izendatua izan zen. 1997. urtean Somaliara bidaiatu zuen bere familia bisitatzeko helburuarekin eta bertan gelditu zen 2000. urtera arte.

1998. urtean Basamortuko lorea izenburupean bere lehen liburua argitaratu zuen, beste gauza batzuen artean mutilazio genitalari buruz hitz egiten du liburuak, giza eskubideak aldarrikatzen dituen heinean. Oso pertsona famatua zela eta, bere liburuak arrakasta handia eskuratu zuen eta bide batez munduak EMG-ren arazoa ezagutaraztea eragin zuen. 1998. urtean Waris Diriek Africa saria eskuratu zuen emakumezkoen eskubideen alde borrokatu izanagatik. Urte berean, Glamour magazineko irakurleek urteko emakume izendatu zuten. 2001.urtean bere bigarren liburua argitaratu zuen, Egunsentia basamortuan, liburu hori zela eta Paulo Cohelorekin batera Corine Award saria eskuratu zuen urteko liburu salduena izatearen ondorioz.

Sariak:


  • Afrika saria gobernu alemandarrak emandakoa1999
  • Women of the year Award Glamour Magazine aldizkariak emandakoa 2000
  • Corine 2002 Egunsentia Basamortuagatik
  • World Social Award 2004
  • Arzobispo-Oscar-Romero saria
  • Prix des Générations 2007 World Demographic Association15
  • Chevalier Légion d'Honneur Nicolas Sarkozyk emanda 2007
  • Martin-Buber-Plakette der Stichting Euriade 2008

Filmografia eta liburuak:

Filmeak:
  • The Living Daylights (1987)
  • James Bond: Alta Tension
Liburuak:
  • Basamortuko lorea (1998)
  • Egunsentia basamortuan (2004)
  • Basamortuaren semeak (2005)
  • Amarentzako gutuna (2007)
  • Schwarze Frau, weißes Land (2010)




Entropiarena
Ipuin honetan narratzailea fidagarria da, 1 pertsonan idatzita baitago. Protagonista, bere emaztearekin kokoteraino dagoen unibertsitateko irakasle bat dugu. Honek, bere emazteak, Georgiara bidaiatu behar duenean lan kontuengatik, emaztea ez dagoela aprobetxatzen du nahi duen beste egiteko eta baita zikintzeko ere. Arantxa, alegia, garbitzaile sutsua da eta beraz zikinkeria ez du batere gustuko ezta desordena ere.

Protagonistaren eta bere emaztearen etxea, ondorioz, beti dago txukun, emaztea Georgiara joaten den arte. Emaztea kanpoan duen bitartean gizonak zaborra metatzeari ekiten dio, bere emazteak etxea garbi mantentzeko pausoak zakarretara botaz. Denbora gutxian, etxea jadanik dago zakarretan murgildurik gauza bat izan ezik, senar_ emazteek gazte garaian koralean irabazitako trofeo handi bat. Trofeo hau salaren erdian dago jarrita, eta nire ustez haien artean geratzen den maitasunaren sinbolo moduko bat da, beraz honek ez du tokitik mugitzen ez zikintzen.

Gure protagonista etxean bakarrik dagoela manifestazioetara joaten hasten da astebururo eta Marrubi izeneko ikasle batekin oheratzen da aprobatu baten truke. Gizonaren etxean biltzen dira beti, eta han zeudela, baten, Marrubik trofeoa ukitzen du, hau ikustean protagonistak zaplazteko bat ematen dio gazteari, honek ezer esan gabe alde egiten du haserre.

Gizonak bere txerritokian bizitzen jarraitzen du Arantxa bueltatu baino egun batzuk lehenagorarte. Momentu horretan berriro zegoen moduan jartzeko ahaleginak egiten ditu, eta baita lortu ere. Arantxa bueltatzen denerako ez du desastre horren arrastorik usten, dena txukun usten du, baita trofeoari dirdira ateratzen dio ere eta gelako mahai gainean ipintzen du argiaren efektua egin dezan Arantxari gustatzen zaion moduan. Ala ere Arantxak purrustaka segitzen du Georgiatik bueltatzerakoan.

Niri ipuin hau ez zait gustatu, matxismo asko ikusten baitut bertan. Gizona jeloskor dago bere emazteak berak baino lanpostu hobea duelako eta horrek lotsa ematen dio. Baita ere ikusten da gizonak ez dakiela ezta arropa garbitzen ere eta amarengana jotzen du. Amak, Arantxak bere semea abandonatu duela uste du, bere ardura balitz bezala.





Determinismoa

Determinismo hitzaren esanahi etimologikoa Latinetik dator, hiru osagai latindar hauen batuketatik hain zuzen ere:
  • De- aurrizkia “beherantz edo gorantz” norabidea adierazteko erabiltzen dena.
  • Terminare aditza, “amai dezan” edo “muga jartzeko” sinonimo duena.
  • -ismo atzizkia, “doktrina” bezala itzul daitekeena.

Determinismoa doktrina edo korronte filosofiko bat da, non fenomeno edo gertaera guztiak arrazoiren batez zehaztuta daudela baieztatzen den. Honek esan nahi du, errealitatea beti kausa baten fruitu dela.

Ideologia hau, Newtonen teorien ospearekin batera agertzen da lehenengo aldiz zientziaren munduan, hala ere, zientzia eta filosofia oraindik ere bat zirenean, determinismoaren aintzindaria Sokrates izan zela esan ahalko genuke. (Sokrates determinista ote? zergatik ?)

Hala ere,Newtonen garaian, jendeak zientziak erantzun guztiak dituela hasten da pentsatzen (zientifismoa), eta ahalik eta aurkikuntza zientifiko gehiago aditzera eman, geroz eta gehiago hedatzen da pentsamendu hau. Bi ideia hauek, zientifismoa eta determinismoa, kausalitate printzipioa dute oinarritzat,determinismoak fenomeno guztien baldintza kausal eta unibertsala baieztatzen baitu.

Oinarrizko printzipio hau ikusgai da Pierre-Simon Laplace matematikalari frantsesak idatzitako saiakera filosofikoan (1814). Laplac-en determinismoa, determinismo mekanizista deitutakoa, determinismo metafisikoa edo absolutua da, hau da unibertso guzti-guztian eragina duena. Baina, filosofo askok absolutismo horrek determinismoa fatalismoarekin nahasten duela uste izan duten. Fatalismoa, determinismo erradikalizatua da, eta zera esan nahi du: jaiotzen garenetik gure patua jarraitu eta onartu behar dugula, eta hura aldatzeko ezin dugula ezer egin, beraz, horrek askatasun gabeko bizitza edukitzera eramango gintuzke.

Historian zehar askotan nahastu izan dira bi ideia hauek, baina desberdintasun handi bat dute: determinismo absolutua kausa-ondorio lege naturala du oinarritzat eta ez du desira ez egitasmo jainkotiarrik adierazten, fatalismoak ostera bai. Arrazoi horiengatik desberdindu behar da ondo teoria teleologikoa (xede edo helburuaren azterketa filosofikoa) kausalitatearen teoriatik.

Determinismoa 12 mota desberdinetan bereizi daiteke gure askatasunaren zein atalean eragiten duen arabera. Hona hemen mota horiek:
  1. Determinismo fisiologikoa
  2. Determinismo psikologikoa
  3. Determinismo soziologikoa
  4. Determinismo teologikoa
  5. Determinismo biologikoa (genetikoa)
  6. Ingurumeneko edo hezkuntzarekiko determinismoa
  7. Determinismo ekonomikoa
  8. Determinismo kosmologiko
  9. Karaktere sozialezko determinismoa
  10. Determinismoa fisikan
  11. Determinismo mekanizista

Mota horien artean guk nabarmenduko ditugunak determinismo biologiko eta genetikoa dira.

Determinismo biologikoaren arabera gizaki eta animalia guztien jokabidea bakoitzak duen genetikak baldintzatzen du. Honek esan nahi du gizakia ez dela askea, haien portaera berezkoa eta oinordetzakoa baita. Beraz jokabide txarra duen pertsona bat ezin izango liteke aldatzerik ezta gizartea saiatuko balitz ere, bere senaren kontra ezin izango litekeelako egin.

Adibidez, determinismo mota honen islada argia ikus daiteke XIX. mendearen bigarren zatian Naturalismo izeneko mugimendu literarioaren eleberrietan. Emile Zola izan zen mugimendu honen aintzindari. Eleberri hauetan, askotan pertsonaiak gurasoen adikzioen (alkoholismoa adibidez) ondorioz animalien antzeko jokabidea hartzen dute. Beraz haur horiek haien gurasoen arazoengatik determinaturik jaiotzen ziren. Mugimendu hau Espainian Elizak debekatu egin zuen albedrio librea ukatzen zuelako eta hori kristau erlijio oinarrizko prinzipio baten kontra jotzea zelako. Frantzian, bere jatorrizko herrialdean ordea, hedapen handia egon zen.

Ezin dugu ahaztu ere determinismo geografikoa aipatzea. Determinismo geografikoa pertsona bakoitza non jaio den eta bertako kultura eta ohiturek pertsona bakoitzean duten eragina hartzen du kontuan. Adibidez oso desberdintasun handia sumatzen da Afrikako herrialderen bat Europako batekin konparatu ezkero. Europan bizi itxaropen handiagoa, emakumeen eta orokorki pertsonen eskubide garatuagoak, hezkuntza publikoa, osasun zerbitzuak…eta abar ditugu, bertako lurralde ugarietan ez, ordea.

Determinismo teologikoari dagokionez, gure akzioak Jainkoaren borondateak zehazten ditu, beraz alberdio librea alde batera utzi eta predestinazioan sinesten du.

Azkenik determinismo ekonomikoa dugu. Determinismo mota honen arabera gizarteak baldintza ekonomikoen arabera eboluzionatzen du. Determinismo ekonomikoa, oso nabaria da marxismoan non gizartea gainestruktura eta infraestruktura betean dagoen banatuta.



Determinismoaren eta askatasunaren arteko gatazka hau Sokratesetik hasita beste filosofo garrantzitsuetara arte: Spinoza, Leibniz, Kant, Schopenhauer, Nietzsche…. Izan da planteatua.

Psikologiaren arloaren barruan konduktismo edo Behaviourisim izeneko korronteari leporatu zaio gizakiaren askatasunean ez sinestea. Esate baterako, Skiner psicólogo konduktistaren Walden dos izeneko zientzia fikziozko eleberrian (1945) gatazka hau agerian geratzen da. Eleberri honetan hiri bat eraiki nahi da printzipio zientifiko batzuk jarraituz. Helburua bistanle guztiak zoriontsu izatea da, bere betebehar guztiak lortu ahal baidituzte, baina horretarako “programatuta” daude, nolabait esateko. Skinerrek proposatzen duena utopia bat da, gizakien sufrimendua desagertaraziko zuela uste baitzuen, baina objekziorik garrantzitsuena da biztanle hauek ezin izango luketela bere askatasuna erabili.

Beste adibide bat Anthony Burgess, A Clockwork Orange izeneko eleberria da. 1962.urtean argitaratu zuen eta distopia bat dela esan dezakegu. Hemen ere Paulov txakurraren esperimentu ospetsuan bezala, Alex protagonistak (kriminal eta hiltzaileak) terapia bat jasotzen du bere jarrera eraldatzeko, eta indarkeria gorrotarazteko. Terapia, esan dugunez, konduktista da, eta liburuan ikusi dezakegu, azkenean berari esker, Alexek bere burua gizartaratzea lortzen duela. Pelikula bat egin zen eleberrian onarrituta ere, eta honetan terapiak ez du lortzen pertsonaia berreskuratzea hau da, gizartaratzea. Lan hau, bai eleberria, bai filma, oso polemikoak izan ziren eta aipatutako eztabaida, determinismo eta askatasunaren artekoa ere ageri da.

Determinismoa oso gai sakona da, eta horregatik filosofo ugarik horaindik asko landu behar dela uste dute.


Lan ederra, Ainhoa, informazio asko batu duzu eta ondo idatzita,falta gutxi batzuk kenduta, Zure azalpenak, baina, ez ditu aipatutako 12 determinismoak nahiko bereiztu,

Leonor




Ongi etorri errefuxiatuak


Gizakiok, gure planetako lurra hainbat herrialdetan banatu genuenetik, bizitzeko erabiltzen ditugun lurraldeak gure izena daramatela uste izan dugu. Hau da, nolabait inorena ez zen lurra geureganatu eta gure jabetza pribatua balitz bezala erabili izan dugu. Honek arazo ugari sortu ditu beste herrialde batzuetatik ihesi datozen pertsonei babesa emateko orduan. Pertsona horiek, arrazoi ugari izan litzakete ihesari ekiteko, adibidez: hondamendi naturalak, guda, arrazoi politikoak, aukera falta... Haien herria, eta batzuetan haien familia, beste bigarren aukera bat izateko utzi behar izan duten pertsona adoretsu hauek "errefuxiatu" hitzarekin ditugu ezagun.

Gerta daiteke, zuri irakurle, errefuxiatu hitza entzutean, burura datorkizun lehen irudia hirugarren munduko azal iluneko gizon, ume edo emakume batena izatea, eta gaia zugandik urrun sentitzea. Bada utzidazu zerbait garbi uzten, gezurra badirudi ere edozein herrialdetako edonor heldu daiteke errefuxiatu bat izatera, beltza, asiarra zein zuria izan. Espainiako guda zibilaren ondorioz, milaka biztanlek Hego Amerikara egin zuten ihes haien bizitza salbatu nahian, edo eta bigarren mundu gudan, non, beste hainbat pertsonek, haien herria utzi behar izan zuten beste herrialde batean babesa aurkitzeko itxaropenez.

Gaur egun, bigarren mundu gudaren ostean, historian erregistratutako errefuxiatu alerta gorena ari gara bizitzen, momentu honetan 3.000.000 pertsona bai daude bizimodu berri eta hobe baten bila mundu osoan zehar, adibidez: Somalian, Calaisen, Ugandan... Guregandik hurbilen daukagun kasua, halaber, Siriako errefuxiatuena da. Siriako biztanleak ia egunero heltzen dira Greziako kostaldera mafien eskutik oso egoera txarretan, edo beste askotan pateren ezegonkortasunagatik ez dira lurrera ailegatzen. Hala ere, Europara ailegatzen direnenean haiek uste duten baino askoz bizimodu latzagoa dutela uste dut nik, krisia dela edo herrialde askoren xenofobiarengatik. Herrialde batzuek, adibidez, jihadismoa jarri dute arrazoi bezala, eta beste batzuetan lan faltaren kontua erabili dute.

Beraz errefuxiatu hauek dakartzaten europar amets hori, berehala joaten da pikutara benetan dagoen giroa ikusi eta gero. Gainera, esan beharra dago, azken hilabete hauetan errefuxiatuak, esplotatuak eta oso egoera txarrean bizitzen eduki dituztela aditzera eman dela. Lotsagarria iruditzen zait, norbait, pertsona gaixo hauen egoera penagarriaz baliatzea bertatik etekina ateratzeko, hau da, lagundu beharrean pertsona hauek esklabo bilakatuz.

Nire ustez, gizakiok, elkarri lagundu beharko genioke, guk geuk sortutako mugak apurtuz. Hasieran esan dudan legez, mundua ez baita inorena, gaur egun boteretsuena dela dirudien arren. Beraz, eman diezaiegu errefuxiatuei gaur, behar duten babesa, bihar beharbada guk behar izango baitugu.

Zabal ditzagun mugak eta esan dezagun: Ongi etorri errefuxiatuak!



external image ongie_etorri_errefuxiatuak.png
external image refugiados.jpg











Argitaratua:
http://zuzeu.eus/mundua/ongi-etorri-errefuxiatuak-3/




Ni zu baino lehen (Me before you)

Ea argitaratzeraino hobetzen duzun artikulu hau <gorkaazk>
https://en.wikipedia.org/wiki/Me_Before_You_(film)

Ni zu baino lehen 2012an Jojo Mojesek idatzi zuen eleberrian oinarritutako film drama-erromantiko Britainiarra da. Filma honen zuzendaria Thea Sharrok dugu, eta gidoilaria Jojo Mojes, oinarritutako eleberriaren idazle bera. Emilia Clarke eta Sam Claflin dira filma honetako protagonistak, baina aipatzekoak dira beste pertsonaia hauek ere: Jenna Coleman, Charles Baile, Matthew Lewis, Ben Lloyd-Hughes eta Janet McTeer. Warner Brosen eskutik estreinatu zen 2016ko uztailaren 1ean.

Sinopsia:
Louisa Clarck bere herritik inoiz atera ez den hogei urteko gazte alai, gogotsu eta maitagarri bat da. Sei urtez kafetegi batean lan egin ostean, Louisa bertatik kaleratzen dute, eta beraz beste lan baten bila hasten da bere familia mantendu ahal izateko. Azkenik, bere herriko Traynor andre eta gizon aberatsek kontratatzen dute, haien seme elbarritua, Will Traynor, zain dezan. Will, negoziozko gizona eta kirolzalea izan ohi zen, istripu baten ondorioz tetraplegiko gelditu zen arte. Geroztik tristura hutsean murgildurik bizi da Will gaztea, eta gero eta gogo gutxiago ditu bizirik irauteko, baina Louisak bere baikortasun eta goxotasunez, Willen begiak irekitzen saiatuko da.

Aktoreak:


Produkzioa:
2014ko apirilaren 2an konfirmatu zuten Thea Sharrokek filma zuzenduko zuela, eta urte bereko Irailean kastina zabaldu zuten aktore aktoresak hautatzen hasteko. Pelikula 2015eko apirilean hasi zen grabatzen, eta 2015eko ekainaren 26an eman zen bukatutzat. Filma honen aurrekontua 20.000.000$ekoa da eta etekina 205.585.778$ekoa izan zen.

Harrera:
Ni zu baino lehen kritika mistoak jaso ditu kritikoen eskutik, eta hobeak publikoaren eskutik. Adibidez Rotten Tomatoes izeneko webgunean, kritikoek % 57ko onarpena eman diote, eta ikusleek ostera %72koa. IMDek, ostera, 7,5eko puntaketa ematen dio drama erromantiko honi, 1000 erabiltzaileen laburpenetan oinarrituz.

Resultado de imagen de me before you
Resultado de imagen de me before you

Kanpo-loturak:
https://en.wikipedia.org/wiki/Me_Before_You_(film)
https://es.wikipedia.org/wiki/Yo_antes_de_ti_(pel%C3%ADcula
https://www.rottentomatoes.com/m/me_before_you/



2016ko abuztuaren 25a, igandeaLampedusa uhartean
Kaixo lagun maitea,

Zer moduz? Espero dut Londresen ondo egotea eta lana eta festak konbinatzeko gai izatea.

Gutun hau idazten dizut, pasa den udako oporretan, telebistan ikusi genuen gobernuz kanpoko erakunde horrek sortutako iragarkiaz oroitu nintzelako atzo, eta nola esan genuen, iragarki hartan ageri zen bezala, egunen batean jende gaixo hura laguntzeko zerbait egingo genuela. Eta gaur, hemen nago, Lampedusa uhartean emigranteei laguntzen.

Hemen nagoela, lagun, benetan baiezta diezazuket errealitatea iragarkia baino askoz ere ikaragarriagoa dela, eta siriar biztanleen egoera askoz ere latzagoa dela. Jakingo duzun legez, emigranteak txanela handietan datoz ona bizitza hobe baten bila, baina hemen itxaropen izpi bat ere ez da hautematen.

Gehiengoa umeak direla esango nuke, baina heldu ugari daude ere bai, noski. Gaur bi patera heldu dira, eta hemen daramadan denboran beste asko mediterraneoko itsasoan galdu eta hondoratu dira. Batzuetan oso zaila egiten zait lanean jarraitzea, baina eguna bukatzen denean pozik sentitzen naiz, jende gaixo hori laguntzeko zerbait egin dudala pentsatzean.

GKE honetan Europako hainbat lagun gaude, Hendaiako bi mutil daude eta haiekin euskaraz hitz egiteko aukera daukat, eta horrela lanari buruz eroso mintz gaitezke.

Espero dut hurrengo urtean nirekin etortzeko aukera izatea, nahi izan ezkero, noski. Hemen laguntza falta dute eta badakit zu oso gustura ibiliko zinatekeela. Boluntario moduan etorri nahi izan ez gero bidali mezuren bat!

Ikusi arte,

Ainhoa A.