Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
Andrea A





1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2
A Head Full of Dreams-Coldplay
Azalpen testua
2016 irailean
Andrea A

Wikipedia
eu.wikipedia.org



Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog


3
Arrazismoa eta desberdintasuna
Iritzi-artikulua
Urria
Andrea A
Iraide A


Blog

http://zuzeu.eus/gaztea/arrazismoa-eta-desberdintasuna/




Laburpena eta iritzi testua








4
Miss Peregrine's Home for Peculiar Children

Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)


Andrea A






Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK






















2016-2017ko kronika




2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz. Nik lehen hezkuntza ikasi nuen Madre del Divino Pastor ikastetxean; bertan egon nintzen 13 urte eta ikastetxe horretan ez zegoenez batxilergoa egiteko aukerarik, beste institutura aldatzeko beharra izan nuen. Madre del Divino Pastor ikastetxean B eredua zegoenez irakasgai guztiak euskaraz ematen genituen matematika izan ezik. Erabaki nuen batxilergoa euskaraz egingo nuela, nire euskara maila hobetzeko baita irakasle-ikasketak egiteko ere; zeren eta hemen lan egiteko egokiena da. Pasaden urteko ikaskide guztiek A eredua egitea erabaki zuten, baina nik euskaraz ikasi nahi nuenez beste institutu bat aukeratu nuen.Klasera iritsi nintzenean ez nuen inor ezagutzen baina bigarren egunean konturatu nintzen Anne, Andrea, Iraide eta Enma ezagutzen nituela. Bigarren egunean Gabriela eta Aizea ezagutu nituen baita klaseko kide guztiak ere. Lehenengo astea pixka bat berezia iruditu zitzaidan lagun berriak egin nituelako eta irakasgai berriak nituelako. Irakasleak oso jatorrak iruditu zitzaizkidan, eta orain ere. Ikasgela izugarri handia iruditu zitzaidan Divina Pastorakoak oso txikiak ziren-eta. Eta metodologiak guztiz ezberdinak izan ziren niretzat, inoiz ez nuen egin aurkezpenik ezta ahozkorik. Uste dut Baina oso esperientzia ona izan da jendaurrean hitz egiteko eta lotsa alde batera uzteko.


“Harpausoak” blogean hainbat idazlan egin ditut; eta gehienak gustukoa dudan gai bati buruz dira.Lehenengo idazlana gutun bat idaztea izan zen; baina, normala denez, ez nuen oso ondo egin. Bigarren idazlana Coldplay musika taldeari buruz egin nuen; eta zuzenduz gero Wikipediara igo nuen. Zuzeu blogean, desberdintasunari eta arrazismoari buruz idatzitako artikulua igo nuen. Wikipediara Kendall Jennerri buruz idatzitako azalpen testu bat igo nuen; bertan bere bizitzaz hitz egin nuen; baita bere familiaz ere.Gustuko dudan aktore baten biografia Wikipediara igo nuen( Alex O’Loughlin) eta kurtsoan egin dudan lanik hoberena izan da.Wikipedian argitaratu dudan azken dokumentua Hawaii Five-0-koa izan da. Nire ustez, lanik luzeena izan da, gustukoa dudalako.Institutua hasi zenean oso lotsatia nintzen baina jendearekin hitz egiten hasi nintzenean gertaera barregarri asko gertatu ziren. Andrea etorri ez zen egun batean Annerekin eseri nintzen. Ekonomiako irakasleak esan zenuen Anek ariketa egin behar zuela eta biok erantzun genuen. Esan dudan moduan, lehen asteetan oso lotsatia nintzen zeren eta ez nuen ia inork ezagutzen; baina jendearekin hitz egiten hasi nintzenean lotsa leku batera utzi nuen eta klaseko kide guztiekin hitz egin nuen. Aurtengo lagunak oso umoretsuak direnez; noizbait komentario barregarriren bat botatzen dute; eta ezkertzekoa da eguna oso luzea egiten delako.


Inoiz ez nuen egin ahozkorik; beraz aurten nire lehen ahozko egin dut. Lehenengoan oso urduri nengoen eta txarto atera zitzaidan; gainera berotze-globalaz hitz egin nuen eta denbora igaro ahala; pentsatzen dut gaia pixka bat astuna izan zela. Bigarrenean, El Conquistador del Fin del Mundo telesailaz hitz egin nuen; nik gustuko dudan programa bat delako. Telesail hau lehen denboralditik ikusten dut eta astero ikusten dut ematen duten saioa. Pentsatuta dut nire hirugarren ahozkoa Gu ta Gutarrak realityari buruz egitea (mutil eta neska gazteen arteko elkarbizitzan oinarritzen den ETB1 telebista kateko reality show bat da). Klaseko kideek, gehiengoa,oso ondo lantzen du ahozkotasuna. Pixka bat lotsatia naizenez ez dut ia klasean hitz egiten, bakarrik beharrezkoa denean. Ikasgai guztietan ahozkoren bat egin dut; ekonomian, historian, gaztelanian, filosofian… Lehenengo alditan oso urduri nengoen eta ez nuen oso ondo azaldu, azaldu beharrena. Konfiantza hartu nuenean errazago egin zitzaidan jendaurrean hitz egitea; horregatik hitz egiteko gaitasuna hobetu dut.


Esan dudan moduan, ez dut klasean hitz egiten beharrezkoa ez bada. Gainera nire alboan ez dago inork, beraz ez naiz deskuidatzen. Ia beti adi nago klasean baina noizbait deskonektatzeko beharra daukagu; eguna arinago pasatzeko. Noizbait filosofiako irakasleak bideo bat ipintzen du eta adi egoten saiatzen naiz ahalik eta informazio gehien harrapatzeko. Klasekoek aurkezpen edo ahozkoren bat egiten dutenean adi egoten naiz; nire txanda iristen denean gustatuko litzaidake haiek ere adi egotea. Aurkezpen bat egin behar badut, informazioa bilatzen dut( gehienetan interneten) geroago liburuan, koadernoan edo dokumentu batean dagoen informazioari gehitzeko. Hau amaitzen dudanean nik egindako eskema bat egiten dut; hitz inportanteak nabarmenduz eta esaldi gutxi baina inportanteak idazten. Historian bi diapositiba-aurkezpen egin ditut. Lanaren gaia dakidanean* informazioa bilatzen dut interneten edo liburu batean. Hau eginda, eskema moduko idazlan bat egiten dut ideia inportanteak finkatzeko. Aurkezpena luzea bada diapositiba bakoitzean bi edo hiru argazki ipintzen ditut atseginagoa izateko. Diapositiba bakoitzean ez dut ezer idazten, bakarrik esaldi bat, entzuleak jakiteko zeri buruz hitz egingo dut.


Aurten liburu asko irakurri ditut; euskara irakasgaiari dagokionez, Krimenak liburua irakurri dut. Ferdinand Von Schirach, Alemaniako abokatu batek idatzi zuen; bertan krimen batzuen historiak azaltzen dira, baita abokatu-kontuak ere. Liburu hau asko gustatu zitzaidan, egindako krimenak interesanteak iruditu zitzaizkidalako. Gehiengo kapituluak ondo ulertzen ziren baina bigarrena Tanataren Katilua ez nuen oso ondo ulertu eta bi aldiz irakurri behar izan nuen. Bigarren liburua Fikzioaren Izterrak da, eta Ur Apalategi idazlea egin zuen. Bertan zazpi narrazio aurkitu ditzakegu, batzuk atsegingarriagoak eta beste batzuk ez hain atsegingarriak. Lehen egunetan Gorka Azkaratek klaseko kideekin hiru istorio konpartitu zituen Driven bidez. Ergatibu kapitulua gehien gustatu zitzaidan kapitulua izan zen, oso dibertigarria iruditu zitzaidalako eta oso azkar irakurtzen zelako. ZuZeu blogean lau artikulu idatzi nituen; eta denbora nuenez artikulu batzuk irakurri nituen, Ongi Etorri Errefuxiatuak adibidez ( Ainhoa Agirrezabalak egindako artikulua).


Klasean gure liburuan dauden hainbat testu irakurri ditugu, batez ere asken hilabeteetan. Egun batean, Gorkak kronometroa ipini zuen gure arbelean irakurtzeko denbora kontrolatzeko. Esperientzia ona iruditu zitzaidan etxean zerbait irakurri behar badut zenbat denbora behar dudan kontrolatzeko. Ikasturtea hasi zenean Whatsappa euskaraz instalatu nuen baina iruditu zitzaidan ez zegoenik oso ondo eginda; beraz gaztelaniaz ipini nuen (pentsatuta daukat telegram euskaraz erabiltzea).

Nahiz eta Madre del Divino Pastor ikastetxean B eredua ikasi, irakasleekin ez genuen euskaraz hitz egiten, eta noizbait irakasleak gaztelaniaz azaltzen zituzten gauzak. Aurtengo irakasle guztiak euskaraz hitz egiten dute gurekin eta materia azaltzerakoan beti euskaraz egiten dute. Nik ez nuen irakasgaien metodologia aldatu zeren eta irakasleek erabiltzen dutena egokiena da.


Gure koaderno digitalean, Harpausoak, hainbat idazlan igo ditut. Igo nuen lehenengo idazlana lagun bati idatzitako gutuna zen. Idatzitako lehen lana izan zenez ez nuen oso ondo egin baina idazten eta idazten nire euskara maila hobetuz joan da. Idazlana egiteko egiten dudan lehenengo pausoa Wikipedian edo beste web- gune batetik informazioa ateratzea da. Gero, lehenengo zirriborroa egiten dut eta birpasatzen dut akatsak zuzentzeko. Hau eginda, bigarren zirriborroa egiten dut eta birpasatu eta gero gure koaderno digitalean idazten dut. Ez dut inolako zuzentzailerik erabiltzen nire ordenagailuak ez duelako onartzen; baina laguntza behar badu klaseko lagun bati eskatzen diot zuzentzeko. Lagun horrek zerbait hobetu badit berak egindako lanak zuzentzen eta irakurtzen ditut, faborea itzultzeko.


Klasean egindako idazlanak edo azterketak ( Krimenak eta Fikzioaren Izterrak liburuenak) uste dut nahiko ondo egin ditudala.Txantiloia erabili dut orrian idatzitakoa txukunagoa geratzeko eta hobeto ulertzeko. Nire ikuspuntutik nahiko letra ulergarria dudala pentsatzen dut, hobetu behar dut lerroak zuzenagoak egiten baina orokorrean ondo idazten dut. Hamar lerro idatzi baditut paragrafo batean idazten dut, idazlana pisutsuegi ez egiteko eta begi bistan txukuna izateko. Beste esaldi bat egin baino lehenago pixka bat zer esan nahi dudana pentsatzen dut, sentsua eta koherentzia izateko. Azterketa entregatu baino lehen, idatzitakoa hasieratik irakurtzen dut zuzenketaren bat egiteko eta birpasatzeko. Idazlana hasteko sarrera moduko paragrafo bat egiten dut, bigarrenean istorioaren gakoa azaltzeko. Amatu behar dudanean, bukaera moduko beste paragrafoa egiten dut( zazpi edo zortzi lerrokoa); azalpena ez mozteko eta jakiteko azalpena amaitu dela.


Klasean duzun jarrera oso inportantea da; niretzat behintzat; zeren ez bazara ondo portatzen ez dituzu azalpen guztiak ulertuko eta zure nota pixka bat jaitsiko da. Nire ikuspuntutik beharrezkoak ez diren ez- etortzeak ez dira ezertarako balio, irakasleak egindako azalpenak galduko dituzu-eta. Ikasgelan, guztion artean sortzen dugun giroa oso garrantzitsua da ikasteko aukera ona edo ez hain ona izateko. Orokorrean giro ona egon da gure ikasgelan, normala da azterketak ditugunean urduri egotea; beraz ez dut inolako kexarik. Egia da; ez baduzu inoiz ahozko bat egin pixka bat zaila egiten dela( batez ere lehenengo ahozkoan), baina euskaraz hitz egiten eta irakurtzen zure ahozkotasuna hobetu ahal duzu. Gramatikaren aldetik, nire ustez beharrezkoa da aditzak ondo jakitea baina hau ere ikasi ahal duzu idazten. Aurrean esan dudan moduan, Hawaii Five-0-ri buruz egindako azalpen testua nire lanik onena izan da. Gustuko dudan gaia aukeratu nuen, banekielako oso azkar idatziko nuela. Beraz, ikasturtea gainditutzat eman behar zait nire euskara maila asko hobetu dudalako eta ahalegin handia egin dudalako nota hoberena ateratzeko. Oso inportantea da giro txarra ez sustatzea, bizikidetasuna ez okerragotzeko.


Lehenago esan dudan bezala, ikasleon jarrera oso inportantea da horregatik irakaslea etortzen denean liburuak mahai gainean izatea saiatzen naiz. Klasean nagoenean ez nago inoiz telefonoa erabili, errespetu falta iruditzen zaidalako. Gainera nota ona atera nahi baduzu adeitsu egon behar zara eta beharrezkoa da denborarik ez galtzea. Ikasturtea hasi ginenean Gorka Azkaratek esan zigun idazlanak nola egin behar ziren. Hau da, zuzentzaile ortografiko bat deskargatu ahal genuen baita on-line hiztegiak ere. Esan dudan moduan nik ez dut zuzentzaile ortografikorik erabili nire ordenagailua ez duela onartzen baina on-line hiztegiak egunero erabiltzen ditut. Lehenago esan dudan moduan klasean ez dut gehiegi hitz egiten, bakarrik beharrezkoa denean. Uste duk klaseko guztiok hitz egiteko txandak errespetatzen ditugula, agian egun batean debate bat egiten ez da txandaren bat errespetatu baina gehienetan bai. Irakasleak eta ikasleak entzuterakoan gauza bera gertatzen da. Ostiraletan azken orduan pixka bat etsi gaude klasea amaitzea nahi dugulako eta ezin dugu beti adi egon.


Egunen bat institutuko liburutegira joan gara taldeka ikasteko edota lanaren bat amaitzeko. Aurten ez dut liburu asko irakurri zeren ez dut denborarik, hori dela eta kurtsoan zehar irakurri beharreko liburuak irakurri ditut. Guztira zazpi liburu irakurri ditut, hiru euskarakoak, hiru gaztelaniakoak eta bestea ingelesekoa. Orokorrean irakurri ditudan liburuak nire adineko pertsonak irakurtzekoak dira, Krimenak izan ezik ( bazeuden istorio batzuk ezatseginak zirenak, nire gusturako). Gure koaderno digitalean (Harpausoak) hamabi artikulu eta azalpen testu idatzi ditut, guztira 35.268 karaktere. Koadernoan dauden idazlan batzuk Wikipediara igo ditut( Coldplay, Fith Harmony, Kendall Jenner, Alex O’Loughlin eta Hawaii Five-0) eta besteak ZuZeu blogean idatzi ditut (Homo Teknologikus, Gaur egungo hezkuntza-sistema, Benetan askeak gara? eta Arrazismoa eta Desberdintasuna).


Nire ustez, zein nota merezi dudan esango dut; baita zergatiak eta argudioak ere. Hirugarren ebaluazio honetan bederatzi bat merezi dut nire euskara maila asko hobetu delako, eta hau gertatzeko esfortzu ikaragarria egin dudalako. Inoiz ez nuela inolako ahozkorik egin nota ona merezi dut zeren eta hasieran lotsatia izan arren, ahalkea alde batera utzi dut. Gainera, nik idatzitako artikuluen eta testuen gehiengoa Wikipedian edo Zuzeu blogean argitaratu ditut. Baina inportanteena ez da karaktereen kopurua, baizik lan guztiak gustura egitea eta hori lortu dut.





"DEFENTSA LEGITIMOA"


Lenzberger eta Beck trenaren nasan zeuden. Beckek delitu asko egin zituen eta atxilotu egin zuten. Bere haurtzaroa zaila izan zen. 15 urterekin adingabeentzako barnetegi batera joan behar izan zen eta denbora igaro ahala okertuz joan zen. Lenzbergerrek beisbol bate berri bat zeraman eta bere lagunak labana bat. Nasan, adineko andre bat zogen, gazteak berarengana hurbildu ziren. Andrea korrika egiten hasi zen eta nasatik desagertu zen.

Lenzberger eta Beck barre egiten hasi ziren eta berehala gizon bat nasan zegoela konturatu ziren. Gizonak betaurreko handiak zeramatzan eta egunkaria irakurtzen zegoen. Lenzbergerrek eta Beckek gizona probokatzen hasi ziren. Kolpe bat eman zioten eta betaurrekoak lurrera bota zizkioten. Gizonak ez zuen ezer egin. Lenzbergerrek eta Beckek probokazio bat izango balitz bezala hartu zuten eta labana ateratzea erabaki zuten. Gizonak labana hartu zuen eta Lenzbergerri sastada bat man zion. Beck harrituta geratu zen baina gizona oso azkarra zela-eta, karotidan golpe bat man zion. Gizona berriro nasaren bankuan eseri zen. Lenzberg trenbidera jausi zen eta Beck nasan.

Polizia nasara heldu zen. Gizona nasaren bankuan eserita zegoen eta gazteen gorpuak, bata trenbidean eta bestea nasaren lurrean botata zeuden. Bigilantzia- kamerak gizonak egindakoa filmatu zuten; baina ez gazteek egindakoa. Komisarian 15.600 euro zeramala adierazi zuten poliziek; baita tabako-kutxa bat. Abokatuek eta poliziek ez zekiten gizona nor zen eta froga gutxi zeudelako atxilotzea erabaki zuten. Abokatuek berarekin hitz egin zuten baina ez zuen ezer esan. Poltsikoan txartel bat zeraman eta poliziak "key client" bat zela adierazi zuten. Kasuan lan egiten zutenek hilketa negozio ilegal batzuk egiteaz izan zela.

Epaiketaren eguna iritzi zen. Nasan egun horretan zeuden lekuko batzuk zeuden (adineko andrea eta emakume bat). Berehala esan zuten gazteek beisbol bate bat zeramatela eta gizona probokatu zutela. Aste bat lehenago, epaiketa egin zen eta bederatzi urtez atxilotzea erabaki zen. Adineko andrearen eta emakumearen azalpena adierazi eta gero abokatuak defentsa propioaz hilketa egin zuela adierazi zuen.

Liburua astuna iruditu zait. Badaude kapitulu batzuk, bigarrena adibidez, ez direla ondo ulertzen. Berdea, Etiopiara eta Summertime kapituluak asko gustatu zaizkit, zeren eta egindako krimenak eta istorioak oso bitxiak direlako.


"HOMO TEKNOLOGIKUS": XXI. MENDEAREN GIZAKIA


external image dispo.jpg

Orain, ordenagailuaren pantailaren aurrean zaude, edota mugikorrari begira, ezta? Noizbait pentsatu duzu zenbat alditan begiratzen duzun zure mugikorra?


Esnatzen garenean, mugikariaren iratzargailua amatatzen dugu eta egunean zehar 11 aldiz egiaztatzen dugu ea mezurik badaukagun. Ameriketako Estatu Batuetan egindako esperimentu batek 85 aldiz begiratzen dugula esaten du eta normaltzat hartzen dute ekintza hau. Metroz bidaiatzen baduzu, seguruenik ikusi duzula jendea mugikorrari begira edota hitz egiten. Zure familiarekin jatetxe batera joaten bazara, ziur aski zure alboan dauden gazteek mugikorrarekin daudela. Zertan ari gara? Esperimentuek gizakiok bost orduz mugikorra erabiltzen dugula esaten dute, eta egokiena 35 minutuz erabiltzea izango lizateke. Etxetik irtetean, gustuko ditugun abestiak entzuten ditugu eta eskolara edo lanera irizten garenean ere erabiltzen dugu. Badirudi ez garela konturatzen teknologia erabiltzea obsesio bat bihurtzen ari dela.
Mugikorrak agertu zirenean bakarrik dirudunek erosteko ahalmena zeukaten. Gaur egun, mundan 5 mila milioi mugikorrak daudela estimatzen da. Edonork erosi dezake unitate bat. Orain pentsatu zenbat aplikazio deskargatu dituzun eta zenbatetan irakurri dituzun baldintzak. Ez ditugu pribatutasun baldintzak irakurtzen zeren eta deskargatu egingo dugun aplikazioa segura dela pentsatzen dugulako. Aplikazio bat gure mugikorretan instalatzean gure argazkiak, kontaktuak, bidalitako eta jasotako mezuak eskuratzeko aukera dute. Badaude telefono batzuk, hilabetero Txinara bezeroaren informazio guztia bidaltzen dituztenak. Hau gizartea kontrolatzeko erabiltzen da eta ez zerbitzu hobe bat eskaintzeko.
Google, Amazon, Facebook eta Apple munduaren jabeak dira. Enpresa hauek gure bizitzak kontrolatzen dute egunero. Adibidez, Googleek badaki bilatzen dugun guztia eta bidalitako eta jasotako mezuen edukiarekin bereganatzen da. Instagram aplikazioa erabiltzen dutenek bizpahiru argazki igotzen dituzte egunero,eta horrela haien bizitza arriskuan ipintzen dute.
XXI. munduaren gaixotasun arraroena mugikorrak sortutako da. "Nomofobia" deituriko gaixotasun honek mugikorrarik gabe egoteko fobia da, normalean bizioak sortutakoa. Bakarrik gure mugikorraren pantaila begiratzen dugu edota ordenagailuaren pantaila eta ez gure aurrean dagoena.
Gure aurrean gauza zoragarriak daude eta telefonoarekin egon beharrean gure bizitza aprobetxatu beharko genuke.






HAWAII FIVE-0



external image Hawaii-Five-0.jpg
Hawaii Five-0 Estatu Batuetako krimen- eta drama-telesaila da. 1968-1980 urteetan igorritako telesailaren moldaketa da. K/O Paper Products eta101st Street Television dira sailaren produktoreak.

CBS katean estreinatu zen, bertsio originala emititu zuena. Lehen bertsio bezala, talde elitista bat jarraitzen da, Hawaiiko estatuan delitugintza murrizteko. 2010eko irailaren 20an estreinatu zen, jatorrizko telesailaren estreinaldiaren baino 42 urte geroago. 2010eko azaroaren 21ean, CBS kateak Hawaii Five-0 sailak sasoi bakoitza 24 kapitulu izango zituela adierazi zuen.2011ko urtarrilaren 23an, telesailak rating altuena lortu zuen, lehenengo sasoiaren hamabosten kapituluak 19.230.000 ikusle izan zituen Estatu Batuetan. 2011ko maiatzaren 15an saila berritu zuten eta 2011ko irailaren 19an estreinatu zen. 2015eko maiatzaren 11an, CBS kateak Hawaii Five-0 berritu zuen seigarren sasoia egiteko.

ARGUMENTUA

Hawaiiko gobernadoreak polizia-talde berezi bat sortu du, estatuan delituak murrizteko eta kriminalak kontrolatzeko. Taldearen goiburua ohiSEAL Steve McGarrett da, bahiketak eta ekintza-terroristak ikertzen dituena. Polizia-taldea betetzeko Danny “Danno” Williams detektibea elkartzen da. Chin Ho Kelly eta bere lehengusina Kono Kalakaua taldea betetzen dute.Kapitulu bakoitza gorputz edo krimen batekin hasten da, gobernariak unitateari krimena esleitzen dio. Lan taldeak gobernariaren autoritatea erabiltzen du krimenera heltzeko, horrela immunitate diplomatikoa izatea lortzen dute.

Telesaila aurreratu ahala, Chin-ek poliziatik dirua lapurtu zuela eta polizia-taldetik bota zutela desestaltzen da. McGarret beste aukera ematen dio Five-0 taldean parte hartzeko, ez duela ezer sinesten. Steve McGarret-en aita hil zuen terrorista atxilotu eta gero, kriminal misteriotsu batek McGarret-en aitaren hilketari buruz informazioa bilakatzen du. Ezagutarazten da “Wo Fat” Yakuzarekin zerikusia duen gaizkile bat dela, eta McGarret-en amaren hilketaren arduraduna dela.


PERTSONAIAK

  • Alex O'Loughlin Steve McGarrett fragata-kapitaina da, ohiNavy SEAL.

  • Scott Caan Danny Williams da, Newarketik etorri den ohipolizia da. Hawwaii-ra heltzen da bere emaztea eta bere alaba etxez aldatzen direnean.

  • Daniel Dae Kim Chin Ho Kelly da. Honoluluko polizia zen baina karguari uko egin zion hondatze faltsuagatik.

  • Grace Park Kono Kalakaua da, Honoluluko Polizia Akademian graduatu zen eta surflari profesionala zen.

  • Masi Oka Max Bergman auzitegiko medikua da.

  • Ian Anthony Dale Adam Noshimuri da, mafiako milioidun baten semea eta Kono Kalakauaren senarra da.


BIGARREN MAILAKO AKTOREAK

  • Jean Smart Pat Jameson gobernaria da, lehenengo sasoiaren amaieran hiltzen dute.

  • Taylor Wily Kamekona da.

  • Claire van der Boom Rachel da, Danny-ren emaztea.

  • Teilor Grubbs Grace Williams da, Danny-ren alaba.

  • Kelly Hu Laura Hills da, gobernariaren segurantza ordezkaria da, lehenengo sasoiaren amaieran hiltzen dute.

  • Taryn Manning Mary Ann McGarrett da, Steve-ren arreba.

  • Will Yun Lee Sang Min da.

  • James Marsters Victor Hesse da eta bigarren sasoiaren hasieran hiltzen dute.

  • Al Harrington Mamo Kahike da.

  • Dennis Chun Duke Lukela Sarjentua da.

  • Mark Dacascos Wo Fat da.

  • Terry O'Quinn Joe White Tenientea da, armadan zegoenean Steve-ren aholkularia izan zen. Five-0 ra batzen da Steve Jameson gobernariaren hiltzailea dela esaten denean.

  • Richard T. Jones Sam Denning gobernaria da, Jameson gobernaria hil eta gero kargua hartzen du.


PRODUKZIOA

Historia

Hawaii Five 0 berriro telebistetan ikusteko ideia bat zegoen, baina 2008ko abuztuaren 12an CBS-ek telebistetan berriro ikusiko zela adierazi zuen. Berria ona izan zen Hawaii estatuak bertsio berria ikustea espero zuelako. Lehenengo sasoiaren produkzioa 2010ean egin zen.

Castinga

2010eko otsailean, Daniel Dae Kim-ek Chin Ho Kelly-ren pertsonaia interpretatuko zuela adierazi zen. Geroago, Alex O´Loughlin aukeratu zuten Steve McGarret interpretazeko. Grace Park Kono Kalakaua interpretatuko zuela eta Scott Caan Danny Williams izango zela aldarrikatu zen.

Telesailaren produktoreek jatorrizko bertsioari gorazarre egin zioten, Steve McGarret-ek erabiltzen duen autoa berrerabiltzen( jatorrizko bertsioan Jack Lordek erabili zuen).

Musika

Hawaii Five-0 telesailak jatorrizko bertsioan erabilitako abestiaz baliatzen da.

Harrera

2010eko maiatzaren 19an, The Honolulu Advertiser iritzia eskaini zuen "Gidoi azkarra daukan telesail azpikaria da”.Ameriketako Estatu Batuetan estreinaldia14.20 milioi teleikusleek ikusi zuten eta People´s Choice saria irabazi zuen.

EMISIOAK


  • Kanada:Global Television Network eta CJON-TV kanalak 2010ean estreinatu zen.
  • Australia: Network Ten kanalak 2011ko urtarrilaren 30ean estreinatu zuen. Bertsio originala Nine Network-en estreinatu zen.
  • Bulgaria: Nova Televisionkanalak 2011ko urtarrilaren 4an antzeztu zuen, baina ez zuten bertsio originala eman.
  • Herbeherak: Veronika kanalak 2011ko urtarrilaren 17an antzeztu zuen.
  • Espainia: FOXkanalak 2011ko urtarrilaren 18a eman zuen.Cuatro kanalak eta Energy kanalak ekainaren 21ean lehenego kapitulua eman zuten.
  • Finlandia: Nelonen kanalak 2011ko otsailaren 2an eman zuen.
  • Latinoamerika: Liv kanalak 2010eko urriaren 20an estreinatu zuen Latinoamerika osoan. Urriaren 26an bigarren sasoia estreinatu zen.
  • Mexiko: Azteka 7kanalak 2011ko maiatzaren 30ean eman zuen.
  • Puerto Rico: Wapa TV kanalak2011ko otsailalean eman zuen.
  • Txile: UCV Televisión kanalak la estrenó en marzo de 2011.
  • Venezuela: Venevision kanalak 2012ko abuztuaren 3an lehen aldiz eman zuen.2012ko uztailaren 10ean bigarren sasoia eman zuen.
  • El Salvador: Canal 6 kanalak 2011ko maiatzaren 15ean lehen aldiz eman zuen.
  • Ekuador: Ecuasiva kanalak 2011ko irailaren 11an eman zuen.
  • Kolonbia: Citytv kanalak 2011ko irailean estreinatu zuen.
  • Costa Rica: Telecticakanalak 2011ko urriaren 26an eman zuen.
  • Peru: América Televisión kanalak 2012ko apirilaren 9an estreinatu zuen.
  • Uruguay: Teledoce kanalak 2012ko otsailean eman zuen.
  • Paraguay SNT kanalak 2014ko martxoan estreinatu zuen.
  • Argentina: Canal 9 kanalak 2016ko maiatzaren 8an lehen aldiz eman zuen.



AZALPEN TESTUA
external image latest?cb=20150908102710

Alexander O´Lachlan Alex O´Loughlin izenarekin ospetsuagoa (1976ko abustuaren 24an, Canberra, Australian)aktore australiarra da.

2010. urtetik Hawaii Five-0 telesailean protagonista da, Steve McGarret pertsonaia interpretatzen. Egindako rolik ospetsuenak; Kevin Hiatt (The Shield telesailean), Mick St. Jhon (Moonlight) eta Stan (The Back-up Plan) dira.

BIOGRAFIA

Sydney, Australian jaio zen eta bere aita fisika eta astronomia irakasle ospetsua da. Bon Scott bere aita biologikoa zela zurrumurrua zebilen, baina informazio faltsua zela egiaztatu zen. 2002an NIDA-n ( National Institute of Dramatic Art) graduatu zen. Bere bizitza pribatuari buruz, bi seme ditu: Saxon eta Lion O´Loughlin. Saxon 1996an jaio zen, Alex 20 urte zituenean eta ez da bere amaren identitatea ezagutzen. Lion 2012ko azaroaren 25ean jaio zen, bere ama Malia Jones surflari eta modeloa da. Bi urte geroago, 2014an, Alex eta Malia ezkondu ziren.

LAN SOLIDARIOAK

Gaur egun Donate Life Amerika O´Loughlin elakrtearen embaxadorea da.

JARDUERA PROFESIONALAK

Bere karrera 2004an hasi zen, Oyster Farmer filmean Jack Flange pertsonaia interpretatu zuenean. Man-thing, Feed eta The incredible journey of Mary Bryant filmetan jarraitu zuen interpretazoarekin. 2005ean James Bond bihurtzeko aukera izan zuen baina ez zuten hautatu. Abustuaren 5ean The Daily Telegraphe egunkarian rol hori gorroto zuela adierazi zuen.


2007an The Shiel banaketara elkartu zen Kevin Hiatt detektibea interpretatzeko. Azkenean, proiektua alde batera utzi zuen Moonlight telesailean parte hartzeko. Urte horretan Augustus Rush draman jokatu zuen Fressie Highmore, Jonathan Rhys Meyers, Keri Russel, Terrence Howards eta Robin William-ekin.

2010ean, Hawaii Five-0 telesailera elkartu zen, Steve McGarret fragata-kapitainaz; Scott Caan, Daniel Dae Kim eta Grace Park aktorekin. Sasoi bakoitza 24 kapitulu ditu eta gaur egun 6 sasoi ditu.


TELESAILAK ETA FILMAK

URTEA
TITULUA
PAPERA
2004
Oyster Farmer
Jack Flange
2005
Man-Thing
Eric Fraser
2005
Feed
Michael Carter
2005
The Incredible Journey of Mary Bryant
Will Bryant
2007
The Invisible
Marcus Bohem
2007
The Shield
Kevin Hiatt
2007
Augustus Rush
Marshall Connelly
2007
Moonlight
Mick St. John
2008
Whiteout
Russell Haden
2009
Criminal Minds
Vincent
2009
Three Rivers
Dr. Andy Yablonski
2010
The Back-Up Plan
Stan
2010
Hawaii Five-0
Steve McGarret



GAUR EGUNGO HEZKUNTZA-SISTEMA external image Fotolia_50098231_Subscription_Monthly_XXL--644x362.jpg

Gaur egungo irakasbidea ez da egokiena. Lehen mailako irakaskuntzan, DBH-n, batxilergoan eta unibertsitatean egiten diren azterketen helburua hezkuntza hobetzea da. Ikasleok ikasten dugu azterketak gainditzeko eta nota ahalik eta hoberena ateratzeko; baina egin eta bi edo hiru asteetan ez dugu ezer gogoratzen. Hau hezkuntzaren arazoa da, ez gurea. Azterketak beste modu batean antolatu behar dira ikasleok azterketa egin eta gero eman duguna ikasteko eta gogoratzeko. Unibertsitatera sartzeko frogak jendea sailkatzeko baino ez dira baliagarriak. Nota baxuago ateratzen baduzu ez daukazu aukerarik nahi duzun karrera ikasteko. Bakarrik dirua daukatenek unibertsitate pribatuetara joan ahal dira eta besteak ikasketak baztertu eta lanean hasi behar dira, ez badute nota altua lortzen.


Lanak jarri beharko ziren azterketen ordez; gehiago ikasteko eta kontzeptuak barneratzeko. Horrela irakasgai guztiak gustura ikasiko eta nota onak aterako genituzke. Hala ere, ia ikastetxe guztietan arbela-digitalak daude, aurkezpenak egiteko, klaseak atsegingarriagoak egiteko eta ikasleak arreta handiagoa ipintzeko. Baina hau ez da konponbide egokiena. Ikasleak klasean esku hartzeko klasearen dinamika aldatu behar da. Adibidez, liburuetan dauden kontzeptuekin joko bat egin, non ikasleek haien hitzekin azalpena eman behar dute baina era dibertigarrian. Edota iragarkizunekin, ikasleak txikiak badira.


Badago jendea arazo ekonomikoengatik ezin dutenak ordenagailuak erosi edo Interneta kontratatu. Gazte hauek arazo larriak izango dituzte lan bat entregatzerakoan eta irakasleek bidalitako dokumentuetatik ikasterakoan. Hori dela eta, ikasle guztion egoera berdina izan beharko zen ikasterakoan tresna berberak erabiltzeko. Baina gehiegikeriak beti kaltegarriak dira, ordenagailua asko erabiltzen baduzu, begietako infekzio edo lesio bat pairatu dezakezu.Orduan, ordenagailuak eta mugikorrak erabili ahal dira baina itxurazko kopuruan. Finlandian ezarritako hezkuntza-sistema bikaina da. Hezkuntza dohain da 7 urtetik 16 urtetara. Doakotasun hau beharrezkoak diren liburuak, tresneria eta janaria barne hartzen ditu eta horrela gazte guztiek ikasteko aukera daukate.

Nire ustez, ezinbestekoa da hezkuntza-sistema aldatzea gaztaroari on egiteko. Ez da beharrezkoa egun osoa ordenagailuekin lan egitea begientzat kaltegarria delako. Liburuak erabiltzea onuragarria da, adituek esaten duten bezala ordenagailu batean irakurtzea ez da liburu batean irakurtzea bezala. Beraz, hezkuntza-sistema aldatzea gure eskuetan dago.


AZALPEN TESTUA WIKIPEDIAN ARGITARATUTA



Kendall Nicole Jenner(Los Ángeles, Kalifornian, 1995ko azaroaren 3an) modelo estatubatuarra da.

Biografia
external image cf98b94a246cbc2581f856b27afdb386.jpg
Kendall Jenner 1995ko azaroaren 3an jaio zen Kalifronian. Bere aita, Bruce Jenner, medailadun olimpikoa da (geroago Caitlyn Jenner) eta bere ama Kris Jenner enpresaria. Ahizpa txiki bat dauka, Kylie Jenner deiturikoa. Bere amaren aldetik hiru ahizpa eta neba bakarra ditu: Kourtney Kardashian, Kim Kardashian, Khloe Kardashian eta Robert Kardashian JR. Aitaren aldetik, Caitlyn (Bruce) hiru neba eta ahizpa bakarra ditu: Brody Jenner, Casey Jenner, Brandon Jenner eta Burt Jenner. Bere bigarren izena, Nicole, bere amaren adiskidetik, Nicole Brown Simpson, eskuratu zuen. Kalifornian hazi zen Kylierekin. Sierra Canyon School ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasi zuten. 2012an etxean ikastea erabaki zuen eta 2014an graduatu zen.

Modelajea
2009ko uztailaren 12an Whilhemina Models konpainiarekin kontratua sinatu zuen eta 2009ko abenduaren 21ean bere lehen lana "Forever 21" markarekin izan zen. 2010eko apirilaren 19an Teen Vogue aldizkariaren aplikazioan, Snapshot, agertu zen. 2011an, Sherri Hill markarekin hasi zen ibiltokiko modelo gisa eta New Yorkeko moda astean parte hartu zuen. Gainera, White Sands Australia eta Leah Madden desfileetan esku hartu zuen. 2013ko azaroaren 21ean, Kendall The Society Management- ekin kontratu bat sinatu zuen eta hilabete gutxietan W Magazine- eta V Magazine-entzat paratu zuen. 2014ko udaberrian, Kendall, Marc Jacobs, Giles Deacon, Chanel eta Givenchy-rentzat paratu zuen. Pariseko Moda Astean, Sonia Rykiel, Bailmain, Gyvenchy eta Chanel-entzat lan egin zuen eta Gisele Bundchen eta Cara Delevigne-rekin ekitaldi feminista batean parte hartu zuen. 2014ko azaroan, Kendall eta Delevigne adierazi zuten ez zutela Victoria's Secret Fashion Show-ean parte hartuko.

2014ko azaroaren 15ean Kendall-ek iragarri zuen Estée Lauderen aurpegia izango zela eta markak 50.000 jarraitzaile lortu zituen Instagram-en. 2015eko urtarrilaren 8an, Kendall aukeratu zuten Marc Jacobs-en udaberriko kanpaian parte hartzeko. Azaroaren 3an Victoria's Secret Fashion Show-ean parte hartuko zuela adierazi zuen.

Emanaldia

Kendall 2007an ospetsua egin zen, bere familiaren showari esker: Keeping Up with the Kardashians. 2010ean, Jenner hautatu zuten Blacklight abestiaren bideo musikalean parte hartzeko. Hawaii Five-0 telesailean agertu zen, A.J pertsonaia interpretatzen. Jenner, Strawberry pertsonaia bikoiztu zuen kapitulu batean, 2014ko urtarrilaren 20an argitaratu zena.
Kendall-ek eta bere ahizpa Kylie-k aldizka ekitaldi publikoak aurkezten dituzte. 2011ko abuztuaren 6an, Glee-ren estreinaldia aurkeztu zuten. Kendall-ek Billboard Music Awards, American Music Awards eta Much Music Video Awards sariak aurkezten ditu bere ahizpekin.

Idazkera
2014an, Kendall eta Kylie "Rebels" eleberria argitaratu zuten: City of Indra, Maya Sloan-en laguntzarekin.

Marka propioa

Kendall-ek bere familiarekin bi azazkal-berniz ditu Kardashian Kolors Nicole by OPI markakoak. 2013ko azaroaren 15ean, Kendall-ek eta Kylie-k arropazko marka atera zuten "The Kendall and Kylie Collection", PacSun lankidetzarekin. 2014ko uztailean Metal Haven by Kendall & Kylie izendatutako bitxi-bilduma atera zuten


Bizitza pertsonala
2010ean, bere ahizpak, Kim Kardashian, argitaratu zuen bere ahizpa Justin Bieber-ekin ibiltzea nahi zuela.2012an Kendall Julian Brooks-ekin urte bateko harremana izan zuen; baina 2013ko abustuan amaitu zen Julian desleial izan zela eta.Jenner Cara Delevigne, Gigi Hadid eta Hailey Baldwin-ekin adiskidetasuna mantentzen du; baita Justin Bieber-, Cody Simpson eta Jaden Smith-ekin.2014ko maiatzean, Kendallek primerako etxebizitza bat erosi zuen($1.4milioikoa).

Filmografia
* 2007-gaur gun Keeping Up with the Kardashians


  • 2008: E! True Hollywood Story

  • 2010: Kourtney and Khloe Take Miami

  • 2011: Kourtney and Kim Take New York

  • 2011: Khloé & Lamar

  • 2012: Hawaii Five-0 AJ pertsonaia

  • 2012: America's Next Top Model

  • 2014: The Annoying Orange,Srawberry pertsonaiaren ahotsa ipintzen


BENETAN ASKEAK GARA?


external image liberta2.jpg
Galdera hau egunero egiten da baina filosofoek inportantzia handiagoa ematen diote. Suposatzen da gizakiok ekintzak libreki egiteko gaitasuna daukagula, baina benetan libreak gara?Pertsonok ez bagara gai nahi duguna egiteko ez dugu lortuko gure askatasun propioa; barneko askatasuna eta guk nahi ditugun gauzei buruz erabakiak hartzeko eskubidean datza.

Filosofian determinismoa gertaera, ekintza eta erabaki guztiak kausaltsun-printzipioaz eragindakoak direla baieztatzen duen teoria da. Horrela, dena kausa-efektu kate batez gertatzen da, erabakimen askea eta zoria ukatuz. Nire ustez gure gizartea determinismo eta indeterminismoaren artean dago. XXI. mendeko gizartean komunikabideak presio handia bultzaten dute ( adibidez azkeneko moda erakusten duten modeloek daukaten gorputza-eredua sustatzea baino ez dute nahi) eta horrek eragin handia dauka pertsonen izaeran.

Edo estatuek sortutako lege batzuk ley mordaza esate baterako. Lege honen arabera debekatuta dago kaleratzeak geldiaraztea edota manifestazio bat egite Senatuari komunikatzen ez badiozu. Hori dela eta determinismo sozialaren menpean gaudela esango nuke. Gizarteak autoritarismoaz baliatzen da; zigorrarekin, marjinazioarekin… arauak inposatzen ditu eta botertsuek nahi dutena egiten da.Gizakiok ez gaude determinatuta, erabaki bat hartzerakoan gure etorkizuna guztiz aldatuko duela. Bestetik gizartea baldintzapenarekin funtzionatzen da. Pertsona berezi bat badago gizarteaK txarto ikusiko du eta presioarekin bere izaera aldatzen saiatuko da. Lehenegoz, boterea dutenek kritikaz baliatuko dira boteregabeari, kasu honetan ezberdina denari suntsitzeko. Gero xurgagarri duen guztia bereganatu dute eta manipulazioaren bidez haiek nahi dutena egingo du. Sadismoaren helburua min egitea da bestea dominatzeko eta menperatzen dituzte pasiboak bihurtu arte,

Laburtzeko, nire ustez ez gara batere askeak zeren eta boteretsuek gizartea manipulatzen dute presio sozialaren eta autoritarismoaren bidez . Horrela gizakiok haiek nahi dutena egingo dugu konturatu gabe.

Ondo, Ane; azpimarraturiko esaldiak zuzendu behar dira, Moreaz idatziak hobetzeko aholkuak dira.

Leonor


FITH HARMONY

Fith Harmony Ameriketako Estatu Batuetan sortutako emakumezkoen musika-taldea da. 2012an The X Factor programan hasi ziren abesten eta bukaeran hirugarren postua lortu zuten.Taldea bost kideek osatzen dute: Lauren Jauregui, Alison Brooke Hernández, Normani Kordei Hamilton, Dinah Jane Hansen eta Karla Camila Cabello. X Factor promagatik atera zirenean, haien lehen abestia argitaratu zuten “ Miss Moving On” Bilboard Hot 100 zerrendan sartu zena. Urte bat igarota taldea MTV Video Music Awards saria irabazi zuten “The Artist to Watch” abestiarekin. 2015eko otsailean lehen albuma argitaratu zuten “Refection” deituta; eta aste bat igarota Bilboard Digital Albums zerrendan lehen postua irabazi zuen. “Work from Home” abestia haien lehen top 10a bihurtu zen eta haien fama alde guztietara hedatu zen abesti honi esker. Haien sari-zerrenda izugarrizko abiadurarekin hasi zen( iHeartRadio Music Award bat, hiru MTV Europe Music Awards, hiru MTV Video Music Award, American Music Award bat, Bilboard Women in Music Award bat eta zazpi Teen Choice Awards). Sari-zerrenda honekin The X Factor txapelketan fama gehien lortu duen taldea izendatu duten.


ALLY BROOKE
Allyson Brooke Hernandez (1993ko ekainaren 7) bere gurasoak Mexikon jaio ziren( Jerry eta Patricia Hernández). X Factor programan sartu zen “On My Knees” abestia abestuz gero.


external image 3f7b91f00bce40763fe57317e3b789d1.jpg




LAUREN JAUREGUI

Lauren Michelle Jauregui( Miami, 1996ko ekainaren 27) abeslari eta musikagile kubatarra da eta gaur egun Fith Harmony musika taldean parte hartzen du. The X Factor programan bakarlari giza abestu zuen baina gehiengo osoa lortuz gero taldean parte hartzea erabaki zuen.external image fe193edb-2b86-4f94-9883-69291f6419f1.jpg




NORMANI KORDEI
Normani Kordei( Atlanta, Georgia 1996ko maiatzaren 31) New Orleans-en bizi zen bere familiarekin eta Housten hirira lekualdatu ziren Katrina hurakana haien etxea sutzituz gero. 13 urteekin bere lehen abestia argitaratu zuen eta paper txiki bat lortu zuen HBO telesailean.external image rs_600x600-160807114848-600.normani-kordei.cm.8716.jpg










DINAH JANE HANSEN

Dinah Jane Hansen (Santa ana, California 1997ko ekainaren 22) bere gurasoekin Gordon eta Milika Fot´aika eta bere neba-arrebekin. Dinah The x Factor programan aurkeztu zuen bere burua “If I Were a Boy” abestia abesten eta Saioa egin eta gero epaimahaiak adierazi zuen Beyoncé baino hobeago abestu zuela. Hansen Beyoncé, Leona Lewis, Ciara, Mariah Carey eta Etta James ditu ergin-musikal giza. Bukaerako proban abestiaren letra ahastu zuen eta programatik bota zuten baina geroago Fith Harmony taldean parte hartzea lortu zuen.2015ean Moana filmean parte hartzeko kastinga egin zuen baina ez zuten aukeratu.
external image dinah-jane-hansen.jpg





KARLA CAMILA CABELLO
Karla Camila Cabello(Kuba, 1997ko martzoaren 3). Bost urterekin La Habana eta Mexikon bizi zen eta sei urterekin Estatu Batuetara lekualdatu zen bere familiarekin. Haurtzaroan hispaniar artisten abestiak,normalean Celia Cruz eta Alejandro Fernandez,entzuten zituen. Camilak The X Factor programan aurkeztu zuen bere burua Ipar Carolinan.Ez zegoen denborarik bere burua aurkezteko baina produktroeek esan zioten tarte bat egongo bazen abestuko zenuke. Abestu eta gero epaimahaiak lau boto positibo eman zizkioten eta programan parte hartu zuen.
Azken proban Camila bota zuten eta berriro deitu zuten Fith Harmony taldean abesteko.2015eko azaroan I Know What You Did Last Summer abestia argitaratu zuen Shawn Mendes abeslariarekin, eta Estatu Batuetan 20. postua losrtu zuen. 2016ko azaroan “Bad Things” abestia argitaratu zuen Machine Gun Kelly raperoarekin duo bat eginez gero eta 10.postua lortu zuen Bilboard Hot zerrendan. 2016ko abenduaren 19an musical-taldeak sare sozialen Bidet azaldu guten Camila taldetik irtengo zela.
external image Universal+Music+Group+2016+GRAMMY+After+Party+dzXdQgQH9A3l.jpg








TITULUA
IDAZLEAK
PRODUKTOREAK
IRAUNALDIA
"Top Down"
Linnéa Deb, Joy Deb, Anton Malmberg Hârd af Segerstad eta Maurice Simmonds
The Family
3.40
"Boss"
Eric Frederic, Joe Spargur, Daniel Kyriakides, Gamal Lewis, Jacob Hindling eta Taylor Parks
Ricky Reed, Joe London, Daylight eta Parks
2.51
"Sledgehammer"
Jonas Jernberg, Megan Trainor eta Sean Mason JR
Jeber, Harvey eta Sean Mason Jr
3.50
"Worth It" feat Kid Ink
Priscilla Hamilton, Mikkel Storleer Eriksen, Tor Erik Hermansen eta Ori Kaplan
Stargate eta Kaplan
3.44
"This is How We Roll"
Katherine Nestel, Tinashe Sibanda, Nelly K, Mike Molina,Lukasz Gottwald, Theron Thomas eta Henry Wlter
Dr.Luke, Cirkut eta Tommy Parker
4.32
"Everlasting Love"
Victoria Monét eta Shane Stevens
Tommy Brown eta Travis Sayles
3.04
"Like Mariah" feat Tyga
Jonathan Rotem, Raja Kumari,Justin Tranter,
Michael Nguyen-Stevenson,Mariah Carey,
Jermaine Dupré eta Manuel Seal, Jr.
J.R Rotem eta Dupri
3.28
"Them Girls Be Like"
James Abrahart, Monét eta Sibanda
T-Collar, Monét, Emily Warren eta Brit Burton
2.42
"Reflection"
Julian Bunetta, Hindlin eta Monét
Monét
3.08
"Suga Mama"
Trainor eta Chris Aparri
Flict
3.39
"We Know"
Monét, Kyle Steward II Brown, Monét eta Bunny DeBarge
Monté
2.57
GUZTIRA: 37.35 min







EZ DAGO AMAITUTA




ARRAZISMOA ETA DESBERDINTASUNA - IRITZI ARTIKULUA
external image 13868517013_3ced614fd1.jpg

Gaur egungo gizartea oso aurreratuta dagoela pentsatzen dugu, baina hau ez da errealitatea. Egunero ikusten ditugu berriak non jendea hiltzen dute, adibidez pertsona beltzak edota emakumeak direlako. Hau ez da bakarrik beste herrialdeetan gertatzen, Europan eta gure inguruan ere gertatzen dira gauza hauek. Guztiok ikusi dugu noizbait kalean pertsona batek beste pertsona beltz bati gaizki begiratzen edota aktu matxistak.Emakume guztiok entzun ditugu noizbait komentario matxistak, hala nola, sukaldean egon behar garela, semeak zaindu behar ditugula... eta gizarteak komentario mota hauek normaltzat hartzen ditu. Biztanleriaren adimena iraganean gelditu da eta badirudi ez dela inoiz aldatuko.
Arrazismoa modernizatu egin da “ahulago” eta “zuzenago” izateko. Arrazista baten profila aldatu da: orain ez dituzte adierazten haien sinesmenak jende aurrean, baizik eta defendatzen dute berdintasunaz oinarritutako trataera. Baina praktikan, deserosotasuna eta beldurra sentitzen dute.
Arrazismoarekin amaitzeko irtenbide batzuk daude. Adibidez, haurrei irakastea kolore, erlijio, ohitura… ezberdineko pertsona ugari daudela eta hori normala dela. Pertsona horiek guk ditugun eskubide berdinak dauzkatela eta ezin dugula hori ukatu. Matxismoa eta desberdintasunarekin amaitzeko gauza bera egin behar da. Irakatsi behar da emakumeok gizonek egin ahal dituzten gauza guztiak guk ere egin ahal ditugula. Gizonek eta emakumeak eskubide berdinak izan behar ditugu, guztiok pertsonak gara eta.
ZUZEU BLOGEAN ARGITARATUTA

http://zuzeu.eus/gaztea/arrazismoa-eta-desberdintasuna/



MISS PEREGRINE'S HOME FOR PECULIAR CHILDREN - ZINEMA-KRITIKA


external image miss_peregrine.jpg


Estreinaldia: 2016ko irailaren 30Ean (AEB-tan)

Jatorrizko izenburua: Miss Peregrine's Home for Peculiar Children

Zuzendaria: Tim Burton

Urtea: 2016

Generoa: Fantasia eta abentura

Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak

Gidoia: Jane Goldman

Musika: Mike Highman eta Matthew Margeson

Argazkigintza: Bruno Delbonnel

Muntaketa: Chris Lesbenzon

Eszenografia: Eli Griff

Protagonistak: Eva Green, Asa Butterfield, Ella Purnell, Chris O'Dowd, Allison Janney, Terence Stamp, Kim Dickens, Rupert Everett, Judi Dench eta Samuel L.Jackson

Iraupena: 127 minutu


SINOPSIA

Ransom Riggs-en nobela batean oinarrituta dagoen Tim Burton-en fantasiako film izugarria da. “Miss Peregrine's Home for Peculiar Children” filman Jacob deitutako gazte baten historia kontatzen da. Bere aitona hil egin aurretik aztarna batzuk utzi zituen, aztarna horiek jarraituz irla misteriotsu batera helduko da, non istorio liluragarri bat ezagutuko du. Pixkanaka-pixkanaka Jacobek konturatuko da dena ez dela berak pentsatzen zuen moduan. Itxuraz, umezurztegian bizi zen jendea botereak zeuzkatela eta oraindik bizirik daudela konturatu da. Lortuko du Jacobek istorioaren misterioei irtenbidea aurkitzea? Garaiz aurkituko du bere boterea bere etsai beldurgarriari aurre egiteko?


CASTING-A

2014ko uztailaren 28an, Eva Green aukeratu zuten Miss Peregrinen papera egiteko.
2014ko irailaren 24an, Tim Burtonek esan zuen Asa Butterfield egingo zuela paper bat bere filman, baina oraindik antzezkaria ez zekien ezer.
Azaroaren 5an, publikatu zen Ella Purnellek eta Asa Butterfieldek filman parte hartuko zutela.


FILMAZIOA

Planifikatuta zegoen filmazioa Londres hirian izatea 2014ko abuztuan.
2015eko otsailaren 17an Tampa Bay Times esan zuen eszena batzuk filmatzen hasiko zirela hirian.
Eszena batzuk Hillsborough eta Pinellas-en eta Belgikan filmatu ziren.



Tim Burtonek egindako filmenetako onena da, mundu irreal eta fantastiko batera eramango zaitu eta garrantzitsuena, filma, Jacob-ek sentitzen duena igortzen du. Barre egingo duzu, negar egingo duzu eta ikaratuko zara. Tim Burtonek egindako film guztietan (Aliciaren abenturak Lurralde Miresgarrian, Charlie eta txokolate-lantegia…) izaera bereizgarria agertzen da esfortzurik gabe naturaltasun harrigarri batekin. Adierazi behar da, film hau ikustean ezinbestekoa dela oroimin pixka bat sentitzea. Azken finean, film hau izugarrizko produkzioa da eta merezi du zinemara joatea ikustera.







AZALPEN TESTUA


Coldplay Ingalaterrako rock alternatiboko taldea da, 1997an Londreseko hirian sortu zen. Taldeko kideak Chris Martin (ahotsa, giltzadia eta gitarra), Jon Buckland (gitarra nagusia), Guy Berryman (baxu elektrikoa) eta Will Champion (bateria, ahotsak eta beste hainbat musika tresna) dira.

Arrakasta lortu zuten “ Yellow” abestiarekin, eta jarraian Parachutes (2000) debut albuma argitaratu zuten. Mercury saridunetan izendatu zuten. Ordutik aurrera estudioko lau bilduma argitaratu eta beraiekin sari garrantzitsu eta ugari lortu dituzte, gainera mundu osoan zehar 50 milioi diskotik gora saldu dituzte. Taldearen abestietako hitzen ezaugarri nagusietakoa barne-behaketan datza.


A Head Full Of Dreams Coldplayk grabatu duen zazpigarren albuma da, Parlophone eta Atlantic Records-ek 2015ko abenduaren 4an argitaratu zuten.

Ghost Stories albumak 2015ean Billboard Music Awards zerrendaren 1. postua lortu zuen, rock kategorian.

A Head Full Of Dreams.


Abestiak:

ABESTIAREN IZENA
PRODUKTOREA(K)
IRAUNALDIA
“A Head Full Of Dreams”
Rik Simpson-Stargate
3:43
“Birds”
Rik Simpson-Stargate
3:49
“Hymn for the Weekend”(Beyonce-rekin)
Rik Simpson-Stargate-Digital Divide
4:18
“Everglow”
Rik Simpson-Stargate
4:42
“Adventure of a Lifetime”
Rik Simpson-Stargate
4:23
“Fun”(Tove Lo-rekin)
Rik Simpson-Stargate
4:27
“Kaleidoscope”
Rik Simpson-Stargate
1.51
“Army of One”
Simpson-Stargate-Daniel
6:16
“Amazing Day”
Rik Simpson-Stargate
4:31
“Colour Spectrum”
Green
1:00
“Up&Up”
Rik Simpson-Stargate
6:45
"Miracles”
Rik Simpson-Stargate-Green
3:55


45:45min GUZTIRA

Album honetan parte hartu duten pertsonak:


Coldplay - taldekideak

• Chris Martin - ahots printzipala, pianoa, gitarra akustikoa

• Jonny Buckland - gitarra elektrikoa

• Guy Berryman - baxua

• Will Champion -danborrak, perkusioa, koruak.


Koroko laguntzaileak


Nico Berryman

Jonah Buckland

Violet Buckland

Blue Ivy Carter

Ava Champion

Juno Champion

Marianna Champion

Rex Champion

Aubrey Costall

Harvey Costall

Brian Eno

Elise Eriksen

Hege Fossum Eriksen

Selma Eriksen

Jacob Green

Sophia Green

Daniel Grollo

Finn Grollo

Kat Grollo

Mathilda Grollo

Max Harvey

Rofi Harvey

Idil Hermansen

Isak Hermansen

Alison Martin

Apple Martin

Moses Martin

WIKIPEDIAN ARGITARATUTA

https://eu.wikipedia.org/wiki/A_head_full_of_dreams








LAGUN ARTEKO GUTUNA



BLUE SKY (Gobernuz Kanpoko Erakundea)

Etiopian, 2016ko irailaren 15a

Kaixo Emily:

Zer moduz? Azkenean zer egin duzu udan, Alemaniara joan zara? Zelan doa ikasturte berria?


Ni Etiopiara joan nintzen, Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egiteko. Erakundea "Blue Sky" deitzen da eta Etiopiako biztanleek bizi kalitatea hobetzeaz arduratzen da. Interneten ikusi nuen iragarkia eta hor bertan adierazten ziren bidaiaren helburuak: herrixka txiki batean lan egitea eta jendeari laguntzea. Abuztuaren 17an Etiopiara heldu nintzen eta bertako mundua ez da guk ezagutzen dugun bezalakoa. Ez dago eskolarik, etxerik ezta ospitalerik.


Egin genuen lehenengo gauza herrixkaren egoera ikustea izan zen. Arratsaldean, erakundeko pertsona guztiok eskola bat egiten hasi ginen eta herrixkako jendearekin lan egin genuen. Erakundeko pertsona guztiok Etiopiaren kultura pixka bat ezagutu nahi genuen. Herrixkako jendearekin janaria prestatu, eta denok batera bazkaldu genuen. Etiopiako janaria Europakoa baino askoz ezberdinagoa da. Gurekin etorri ziren bost mediku bertako haurren gaixotasunak sendatzeko. Biharamunean herrixkaren erdialdean putzu bat egin genuen edateko ura izateko.


Haur guztiek oso pozik zeuden eskola berri bat zeukatelako eta aurpegi horiek ikusten dituzunean konturatzen zara herrialde pobreetan dagoen urritasuna oso larria dela. Geu ez gara konturatzen gure bizitza luxuzkoa dela, etxe bat daukagula, eskolara joaten garela eta etxera heltzen garenean janaria prestatuta eta edateko ura daukagula. Afrikan, Europan baino matxismo handiagoa dago, emakumeek ezin dituzte autoak gidatu, kalera bakarrik atera edota lan egin.


2017ko udan nirekin etorri behar zara Blue Sky erakundearekin lan egiteko eta pertsonen bizitza hobetzen laguntzeko. Bidaia ez da hain garestia eta zure etxera itzultzen zarenean, Europako gaur egungo gizartea hain txarra ez dela konturatzen zara. Espero dut Etiopian zuk ikustea.


Besarkada handi bat,

Ane