Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi Artikulua
2016 irailean






2
Uda Gau Bateko Ametsa
Azalpen Testua
2016 irailean






3
iritzi artikulu
Iritzi artikulua
2016 irailean 13an


Wikipedia
eu.wikipedia.org


4
Detreminismo Biologikoa
Azalpen Testua
2016 Otsaila






5
San Balentin
Proposamena
2016 Otsaila



Nire blog Blog




Azalpen testua

Urriaren 8a



Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK























2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen zaiatuko naiz.

Askartza Klaret ikastetxeatik etorri nintzen Artaza Romora, arteko irakasketak eskaintzen zituen institutu bakarrenetarikoa zelako. Nahiko urduri nengoen, txikia nintzenetik Askartzan egon izan nintzelako eta nire lagun guztiak han zeudelako baina hasieratik ikusi nuen Artazan oso ondo moldatuko nintzela. Klaseko gehienekin oso ondo ibili nintzen hasieratik eta nahiz eta zenbait arazo izan ditudan batzuekin, oso pozik nago ezagutu ditudan lagun berriekin. Irakasleak ere oso atseginak ziren eta ez dut inorekin arazorik izan.

Irakasteko modua zeharo ezberdina da bezte ikastolarekin konparatuz. Aldaera handiena Euskara irakasgaian ikusi dut, inoiz ez baitnuen modu honetan eman. Oso egokia iruditzen zait idazlanen bidez lan egitea, unibertsitatean sartzeko frogan horrela izango delako eta gure idazkera praktikatzeko ideai ezin hobea iruditzen zaidalako. Leku publikoren baten gauzak publikatzeak beldurra ematen zidan, baina wikipedian editatzen ikasi ostean oso erreza dela ikusi dut. Azterketarik ez egoteak arraroa iruditu zitzaidan hasieran baina egokia dela uste dut, gramatika ikasteko modurik hoberena hizkuntza erabiltzea delako.

Hasieran nahiko zaila egiten zitzaigun klaseak ematea, oso zaratatsuak ginelako eta oso azkar galtzen genuelako arreta. Halahere, pixkanaka pixkanaka hau hobetzen joan gara eta gaur egun arazorik gabe ematen ditugu klaseak. Hau Artearen Oinarriak irakasgaian ikusi egin da, adibidez, kurtsoa hasi zenean ezin genituelako bronkarik gabe klaserik eman eta gaur egunenan oso giro ona eta lasaia lortu dugulako. Elkar entzutea asko kostatzen zitzaigun baina nire ustez asko hobetu egin gara horretan ere. Klaseko notak ikustean nabarmena da ere hobekuntza hori, gehienak asko igo baitute haien media.


Nahiko jendaurreko ahozko aurkezpenak prestatu egin ditut eta kurtsoan 3 aurkeztearen erronka bete eta gainditu egin dut. Guztiak maila antzekobatean daudela esango nuke, ez nuke bat azpimarratuko. Gehienak narrazioak izan dira eta horregatik hurrengo urtean horrelakorik eginez gero azalpen testuren bat aurkeztea nahiko nuke. Bezteen ahozkoak errespetuz entzun egin ditut, Klaseetan nahiko adi egon nahiz eta bideo edo pelikularen bat jartzen genuenean aditazun handiz entzuten nuen. Bezteak ez molestatzeko klasean isiltasun minimo bat mantendu dut nahiz eta batzuetan konturatu gabe gehiegi hitz egin. Irakasgai ezberdinetan aurkezpenak egin behar izan ditugu eta horretarako eskemak prestatzen zaiatu egin nahiz, lana errezteko. Diapositibekin ere lagundu egin nahiz irakasgai hauetan, entzulearen arreta erakartzeko oso baliogarriak direla iruditzen zaidalako. Noizbaitetan ere klase aurrean zerbait azaldu egin dut, San Balendin-go proposamena Irantzurekin batera egin nuenean bezala. Hitz egiteko txandak eskatu ditut beti.

Aurten irakurri behar genituen hiru liburuak irakurri ditut: Fikzioaren Izterrak (Ur Apalategi), Krimenak (Ferdinand von Schirach) eta Antologia bat (Iban Zaldua). Nire aitak Berria egunkaria erosten du beti, bere euskara praktikatzeko, eta nik ere irakurri egiten dut noizbait gertakari garrantzitsuen berri izateko. Astekaria artikuluak irakurtzen ditut batzuetan ere nire euskera maila hobetzeko ez baitut askorik euskeraz irakurtzen. Bidalitako Hans Christian Andersen ipuinak ere irakurri ditut, txikitatik gustatzen zitzaidalako idazle honek batu zituen istorioak eta euskarazko egokitzapena nolakoa zen ikusi nahi nuelako. Klasean kronometroarekin lan egin genuenean nahiko azkar ibiltzen naizela ikusi nuen beste ikasleekin konparatuta, nire ustez ideia ona da eta kurtso hasieran eta amaieran egin beharko genukee hobetu dugun guztia ikusteko. Komiki azokan erositako euskarazko komiki bat irakurri nuen ere.

Erabili dugun sistema egokia iruditu zait, gramatika memoriaz ikastea baino erabilgarriagoa da praktikan jartzea nire ustez eta idatzien bidez hau lortzen dugula uste dut. Berrigorrezko idatzi gehiago egin beharko genituela uste dut, kurtso hasieran egin genuen gutunaren bezalakoak horrela irakasleak gurehobekuntza ikusteko gai izango zen, oso zaila baita koaderno digitalean dauden lan guztiak zuzentzea. Ikasle bezala informatika gelako orduak hobeto erabili ahal izango genituela uste dut, oso azkar galtzen baitgenuen arreta.

Lan koadernoaren idatzien karakterre helburua lortu izan dut, batez ere azalpen testuetan arreta gehiago jartzen horiek baitziren geroago wikipediara igo ahal izango nituen lanak, baina iritsi artikuluak ere landu egin ditut.Idazterako orduan beti Elhuyar hiztegia erabili dut, hitzen bat nola esaten jakiten ez nuen momentuetarako. Geroago nire idatzi guztiak Zuzenekin zuzendu ditut nire akats guztiak konpontzeko. Nire lagunei lagundu egin diet haien artikuluak idazten eta zuzentzen eta haie laguntza ere eskatu diet zerbait ondo egongo zen ziur ez nengoenean. Wikipedian Bi artikulu argitaratu ditut "Silly Symphonies" eta "Uda Gau bateko ametsa" horretaz aparte bezte bi itzuli ditut "Gauza bihurtze sexuala" eta determinismoari buruzko lana. Nire Twitterrean badaude euskeraz egiten nahiago duten pertsonak eta horregatik haiekin euskaraz mintzatzen naiz

Nire ustez idatzitako lanik onena "Uda Gau bateko ametsa" antzerkiari buruzko lana izan zen. Lan honen istorioa euskarara pasatzera oso zaila egin zitzaidan nahiko korapilatsua zelako, baina azkenean lortu egin nuela uste dut. Gainera Wikipediara igotzeko gai izan nintzen. Paperezkoen artean bakarrik bat egin genuen, iritzi artikulu bat, eta hau ere nahiko ondo geratu zitzaidala uste dut.

Nire ustez jarrera ona izan dut klasean, irakasleak eta ikaskideak errespetatu ditu eta huts egiteak bakarrik gaixorik egon naizenean egin ditut. Xuxen, euskalbar eta horrelakoak erabiltzen ikastea nireidazlanak hobetu dituela uste dut, autozuzenketarako oso beharrezkoak baitira horrelako tresnak.

Esan dudanez nire ustez hobeto egin dudan lana "Uda Gau bateko ametsa"ri buruz egindako idazlana da. Ikasturtea gainditutzak eman behar zaidala uste dut euskaraz idazteko eta hitz egiteko gai naizela erakutsi dudalako.

Jarrera ona izan dudala ere uste dut, materiala ekartzen nuen, txandak eskatzen nituen, eta adi egoten nintzen.

Euskara egiten dut normalean nire lehengusu lehengusinekin, haiek etxean beti horrela egiten baitute. Interneten ez dut gehiegi erabiltzen, baina, esan dudanez, twitteren ditudan lagun batzuekin euskeraz ibiltzen gara. Nire lagun batekin feminista talde euskaldun batek ematen dituen hitzaldietara joaten naiz ere, eta lagun honi ulertzen laguntzen diot, ez baitauka euskara maila handirik.

Hau guztia kontuan izanda, nire ustez 7-8 bat merezi dut.

1.- Historia
2.- Gelako giroa
3.- MINTZ
4.- IRAK
5.- Metodologia
6.- IDAZ (30.000 karaktereen erronka-eta)
7.- Nire aurtengo idazlanik onena
8.- Nire jarrera
9.- Euskararen erabilera
10.- AUTOEBALUAZIOA + nire buruari AUTO-KALIFIKAZIOA (0-10)

GAUZA BIHURTZE SEXUALA

Gauza bihurtze sexuala pertsona bati objektu sexual bat bezala ikusten zaionean gertatzen da. Edertasuna eta ezaugarri sexualak haren nortasunetik banatzen dira eta beste gizaki bati gozamena emateko tresna bat bezala ikusten zaio. Feminismoa gauza bihurtze hau kritikatzen du, generoen arteko ezberdintasunak handitzen baititu.

Emakumeen Gauza Bihurtzea haien gaitasun intelektualak baztertzen ditu, eta gizonezkoak gozatzeko tresna sexualetan bihurtzen ditu. Komunikabideetan (iragarkietan, aldizkarietan...) honen eredu asko ikusi ahal ditugu.
Urte askoetan zehar emakumea haren ezaugarri fisikoen arabera balioztatua izan da. Objektu bihurtze honek arazo
psikologikoak ekartzen ditu, depresioa esaterako, haien gaitasuna eta adimena ez direlako aintzat hartzen. Haurtzarotik nerabezarora pasatzean, neskak
Related image
Related image
beldurra, nazka edo lotsa sentitzen
dute askotan objektu sexualak bezala ikusten hasten
baitzaie. Neska gazteak gauza bihurtze honi
sentikorragoak dira eta
haien itxuraren bitartez boterea, errespetua eta aberastasuna lortu ahal dutela irakasten zaie.



Auto gauza bihurtzea emakume batek haren balio psikologiko eta intelektual baztertzen dituenean eta bere fisikoari
bakarrik garrantzia ematen dionean gertatzen da. Hau
telebista, iragarkietan, pornografian, zineman eta
komunikabide guztietan ematen den influentziaren erruz gertatzen da.



DISNEYREN PRINTZESA BERRIA

2016ko azaroan Disneyk bere proiektu berria ekarri zigun. Polinesiako printzesa honen izena Moana izan zen.



Aniztasunari dagokionez, Korporazio hau ez da beti eredu hona izan. Orain arte atera dituen printzesak ezaugarri fisiko
oso antzekoak zituzten. Hau agerian agertzen da, batez ere Anna eta Elsaren diseinuetan, Rapunzelek eduki zuen 3D
panpinaren kopia huts bat direlako. Eragin hain handia daukan enpresa batek edertasun eredu bakarra sustatzea oso
kaltegarria izan ahal da, batez ere kontuan hartuta Disneyren filmak ume txikiak ikusten dituztela batez ere. Printzesa
guztiak oso antzekoak badira, ume hauek zuria, altua eta argala ez diren pertsonak itsusiak direla pentsatzen hasiko dira. Hau ere estandar hauek betetzen ez dituzten umeen autoestimazioa hondatuko du.


Image result for moana
Image result for moana

Horregatik latindar Amerikar ezaugarriak dituen pertsonai bat
edukitzea, eta gainera printzesa izatea oso onuragarria izan da nire ustez. Ezer gutxi lortzen da koloreko neskei Disney
pertsonaiak bezain ederrak direla esatea, gero multinazional
hau ez bada horrelako diseinuak ateratzen ausartzen, publikoak gustuko izango ez dituen beldurrez.



Edonola ere, hau ez da arauak apurtzen dituen Disney printzesa bakarra. Tiana, Jasmine eta Mulán, mota guztietako
neskak arrakasta izan ahal dutela erakusten digute, baina beste alde batetik, pertsonai honetaz askoz panpin eta jostailu
gutxiago egiten dira, eta Disneyren kanpainak alde batera uzten ditu gehienetan. Talde honen ordezkariak, Cinderella,
Snow White, Belle, Aurora... izaten dira normalean, fama gehien dutenak, eta Disneyren Marketing taldearen ustez,
umeak politago aurkitzen dituzten printzeak direlako.Gorputz
araumailea dutenak "garrantzi" gehiena daukatenak dira, eta besteak "salbuespenak" bezala ikusten ditugu.



Asko pozten nau maite dudan elkarte bat, berdintasunerako horrelako urratsak ematen dituela ikusteak, eta munduko neska eta mutil askoentzat, oso polita izango da bere antzeko ezaugarriak dituen printzesa eder bat izatea, edertasuna milaka formak dituelako.


ANIMAZIOAREN URRATSAK

Animazioa dirudiena baina askoz zailagoa da, eta pazientzia handia eskatzen du. Modu eta teknika ezberdinak daude,
baina nik, animazio tradizionalaren urrats ezberdinak azalduko ditut, historian zehar gehien erabili den estiloa izan delako:

Storyboard: Filmaren eszena ezberdinak modu oso eskematikoan marrazten dira.
Marrazkiak ez dira oso landuak izan behar, baina argi erakutsi behar dute pertsonaiak
zein egoera eta tokian dauden. Gure animazioa ahotsak izango baditu oso garrantzitsua da aurretik grabatuta izatea.

Animatic: Ahotsak grabatuta daudela eta zuzendariak erabili egingo ez diren eszenak gidoiatik kendu dituela, animatic bat sortzen da. Hemen storyboardean geneukan eskemari animazio sinplea ematen diogu, eta
soinuarekin nahasten dugu. Marrazkiak oraindik ere zirriborroak baino ez dira, baina gure animatzaileak, sortu duten eskemari jarraituta, benetako animazioan lan egiten haziko dira.

Animazioa: Animatic- a garbira pasatzen da. Urrats honetan marrazki guztiak kontu handiz marrazten dira, eta, filmaren
kalitatearen arabera, marrazki kopuru ezberdinak jarriko ditugu segundo bakoitzeko.

Hauek dira urratsik nabarmenenak, baina, hau baino lehen, lan handia egiten da
pertsonaien diseinua eta eszena bakoitzaren giroa aukeratzeko. Gainera atzealde guztiak
marraztu egin behar dira, xehetasun handiz.


IPARRALDEKO HIZKUNTZAK

Norvegiera

Norvegiera germaniar hizkuntza bat da, mendebaleko eskandinaviarren azpitaldekoa. Norvegiako hizkuntza ofiziala da, suedieraren eta danieraren oso antzekoa. Bi idaztarau ditu: bokmål («liburu hizkuntza») eta nynorsknorbegiera berria»).

Bere Historia

Antzinako eskandinaviar-tik datoz gaur egun Iparraldeko herrialde haietan egiten dituzten hizkuntzak. Vikingoek Europan zehar zabaldu zuten antzinako hizkuntza hura Errusiaraino, denbora tarte batean inoizko hizkuntzarik zabalenetarikoa izanda.

Danimarka eta Norvegiako Erresumako garaian daniera zen hizkuntza ofiziala. Hiri inguruetan eta klase altuetako jendearengan ohikoa zen danieraz hitz egitea norvegierazko azentuarekin eta bertako aldaerak erabiliz, bien arteko nahasketa bat alegia. Bi herrialdeak banatu zirenean, daniera-norvegiera eredu hori gelditu zen mintzaira ofizial moduan eta apurka-apurka joan zen bilakatzen bertako osagaiak hartuz.

XX. mendearen hasieran, idatzizko eredu propioa egiteko aktibitatea handia izan zen. Mende horren erdialdean, hizkuntza honetan egindako filma batek lehenengo eta azken aldiz irabazi zuen Oscar saria, dokumental onenaren kategorian, 1951an, Thor Heyerdahlen "Kon-Tiki"k hain zuzen ere.

Azkenik, Norvegieraren Kontseilua (Norsk språkråd) aktiboan egon zen 1974tik 2005era. Urte hartan Norvegiako Hizkuntzaren Kontseiluak ordezkatu zuen (Språkrådet).

Dialektoak

Hizkuntza hau, beste askok bezala, hainbat dialekto ditu. Bost multzo nagusi daude: Iparraldeko norvegiera (nordnorsk), Trøndelageko norvegiera (trøndersk), erdialdeko norvegiera (innlandsmål), mendebaleko norvegiera (vestnorsk) eta ekialdeko norvegiera (østnorsk).

Suediera

Suediera Europako Iparraldean hitz egiten den hizkuntz Germanikoa da. 9 eta 14 millioi pertsonen hartean hitz egiten dute hizkuntz hau mundu osoan zehar, hiztun gehienak Finlandian, Suedian eta Alan Irletan daudelarik.



Suedieran eta Finlandian hitz egin zen 700 urte zehar, 1802. urtean Finlandiera hizkuntza ofiziala bihurtu zen arte. Hau Errusiarren plan baten erruz gertatu zen Finlandiako Dukadoa Suedieraren influentziatik baztertzeko. Gaur egun Finlandiako ehuneko 5,6a Suediera ama hizkuntz bezala daukate, eta ehuneko 38a bi hizkuntzak hitz egiten dakite. Eskoletan derrigorrezkoa dira 1970. urtetik.



Finlandiako hizkuntz ofiziala da gaur egun Finlandierarekin batera. Alan uharteetan ere hitz egiten da, eta hizkuntz ofiziala da, Finlandiera berriz ez eta ez da eskoletan irakasten.



Europako hizkuntz ofizialen artean aurkitzen dugu.

Dialektoak

Hainbat dialekto ditu hizkuntz hau, esate baterako:

östsvenska mål (Finlandian eta Estonian hitz egiten da )

gotländska (Gotland uhartean hitz egiten da)

götamål (Gotland uhartean hitz egiten da)

norrländska mål (Suediako Iparraldean)

sveamål (Svealand eta Mälan hitz egiten dute)

skånska mål (Suedierako hegoaldean)



Daniera

Daniera (dansk) hizkuntza eskandinaviarra da, hizkuntza germanikoen taldekoa. Sei milioi pertsona inguruk hitz egiten du eta Danimarkako zein Faroe uharteetako (faroerarekin batera) hizkuntza ofiziala da.

Herrialde hauetan hitz egiten da, baina ez da guztietan hizkuntz ofizial bezala hartzen:

Dinamarka

Feroe Irlak (Dinamarka)

Groenlandia (Dinamarka)



Schleswig-Holstein (Alemania)



Danieraren hainbat hitz Iparraldeko hizkuntza zaharretatik datoz, baina Alemaniera bere hiztegian influentzia handia izan du ere. Ingelesarekin antzekotasun asko ditu, bi hizkuntza hauen istorioan zehar oso elkartuta egon direlako, baina, nahiz eta hitz asko antzekoak izan, oso desberdinak dira ahoskatzeko orduan. Antzekotasun hauek bikingoak Ingalaterra konkistatu zutenean etorri ziren.



Dialektoak



Hauek dira hizkuntza honen zenbait dialekto:



Selanda (Sjællandsk)



Jutlandia (Jysk)



Bornholm (Bornholmsk)



Fionia (Fynsk)



Ezinezkoa da Danieraren dialekto guztiak esatea, Dina-marka 400 uhartea inguru dituelako, eta, uhartea bakoitzean, modu ezberdin batean hitz egiten dutelako.



Antzekotasunak



Hirurak hizkuntz Germanikoak dira, beste hainbat mintzaira ezberdinekin batera. Ez dira famatuenak baina hizkuntz germanikoen familiaren zati handi eta garrantzitsu bat hartzen dute.



Protonondotik eta Nordiko zaharretik datoz, eta, Dinamarkan, Norbegieran, Suedian, Feroe Uharteetan, Islandian eta Groenlandian hitz egiten dira batez ere.



Hizkuntza honetako bat ulertzeko gai izanez gero, besteak ere ulertu ahal izango dituzu. Ikerketen arabera Norbegiera dakitenak taldeko beste hizkuntzak hoberen ulertzen dituztenak dira, eta, Daniera ala Suediera dakitenak arazo gehiago izaten dituztenak dira.



200. urtean hizkuntza hauek sortzen hazi ziren, Suedian. Gero Kolono Eskandioagoak Uharteetara eraman zituzten. Horrela herrialde bakoitzean hitz egiten ziren hizkuntzekin nahasi ziren, eta gaur egun ezagutzen ditugun hizkuntzak sortu ziren.


Fikzioaren Izterrrak

Ipuineko pertsonaia garrantzitsuenak narratzailea eta Katxalyn dira. Narratzaileak izen ona daukan idazle euskalduna da, urte asko eman dituena horretaz lan egiten. Ipuinean zehar,bere idazketa mota eta lanak zahartzen ari direla pentsatzen du, ez daukatelako Katxalynen idazkien arrakasta berbera. Katxalyn, berriz, idazle hasi berria da. Haren lanak ospe handia irabasten ari dira, hain dira ezagunak non bere liburua gaztelainara itzuli dioten dagoeneko. Oso neska ederra eta konfiantzaz betea da ere. Haietaz aparte beste pertsonauua batzuk agertzen dira, narrazailearen emaztea, adibidez.

Narratzaileak 1.Pertsonan hitz egiten du eta gure istorioaren protagonista dugu. Subjektiboa da eta fidagarria, gauzak bere ikuspuntutik kontatzen ditu baina gezur handirik esan gabe.

Laburpena

Gure pertsonai naguasia esperientzia handiko idazlea da. Bere izena Googlen tekleatu eta Katxalyn blogeroak idatzitako kritika zorrotza irakurtzen du bere liburu berriari buruz. Kasualitatez astero zutabe bat idaztera gonbidatzen diote beste bi idazleekin batera eta haietako bat Katxalyn hori da. Baietza ematen die baina azkar damutu egiten da, nesk honek idazten dituen artikulu guztietan protagonista barregarri uzten saiatzen baitza. Halahere idazleak Katxalyn nahiko ederra dela pentsatzen du. Buenos Airesera joatera gonbidatzen diote, Katxalynekin batera. Aeroportuan neskaren liburua aurkitzen du eta inbidia sentitzen du, berari asko kostatu zitzaiolako zerbait argitaratzea. Buenos Airesen neskarenganako sentitzen duen erakarmena handituz doa. Ipuin bat idazten du bere egoera deskribatzen duena. Harreman sexualak izango dituzten momentuan alua depilatuta daukala ikusten du, eta honen erruz interesa galtzen du. Etxera bueltatzean emazteak diborzioa eskatzen dio Katxalynen blog-a irakurri duelako eta honek Buenos Airesen gertatutako guztia azaltzen du. Handik egun batzuetara gutun bat jasotzen du, neskaren aluko ileekin.

Silly Symphonies

Silly Symphonies (Sinfonia leloak) Walt Disney Productions produzituko film laburren multzoa izan zen. Mickey Mousen laburmetraieletan ez bezala sail honetan ez ziren pertsonai jarrairik agertzen. Donald ahatearen lehenengo agerpena Silly Symphonies sailean izan zen (The Wise
Little Hen 1934), baita Plutoren lehen agerpena Mickey gabe (Just Dogs 1932).
Resultado de imagen de silly symphonies
Resultado de imagen de silly symphonies


Hasierako film laburrek, 1929 eta 1932 urteen artean eginda, ez zuten arrakasta handirik izan, The Skeleton Dance izan ezik. Zinema gehienek ez zituzten pertsonai famaturik agertzen ez ziren marrazkiak igorri nahi eta Silly Symphonies kalitate gutxiko animazioa bezala ikusten zuten. United Artist,
Silly Symphonies Mickey Mousekin harremanetan egon ezean banatuko ez zituela azaldu zuen eta honen ondorioz laburmetrail guztien hasieran "Mickey Mouse Silly Symphonies aurkezten ditu" idatzita zeukan irudi bat agertzen zen.

Disney Dr.Herbert Kalmusek egindako Technicolor prozesu berri baten frogak ikusi zituen, "RG color space" teknika ordezkatuko zuena. 1935ean Disney prozesu berri honen eskubideak emango zizkion hitzarmena sinatu zuen Technicolor-ekin. "Flowers and The Trees" laburmetraia arrakasta handia izan zuen eta "Silly Symphonies" "Mickey Mousen" marrazkien parean jarri zen.
Three Little Pigs (1932), The Grasshopper and the Ants (1934), The Tortoise and the Hare (1934), The Country Cousin (1936), The Old Mill (1937), Wynken, Blynken, and Nod (1938), y The UglyDuckling (1939, jatorriz zuri-beltzez eginda zegoena 1931n), Walt Disney-k egindako laburmetrailik famatuenetarikoak dira.

Animazioaren munduaren barruan Silly Symphonies pertsonai, prozesu, teknika eta istorio esperimentazioak dira. Berrikuntzen artean koloreekin egindako animazio estilo ezberdinak, animazio metodo errealistagoak, efektu bereziak eta istorio dramatikoagoak aurkitzen ditugu. Animazio laburmetrail hoberenaren Oscar saria 7 aldiz jaso zituzten marrazki bizidun hauek.



San Valentin


Euskara, gaztelania edo Ingelesean egiteko ekintza proposatzen dugu.


Resultado de imagen de san valentin
Resultado de imagen de san valentin

Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailakoek egiteko ekintza (Irakasleak ere nahi izanez gero)

Zertan datza ekintza?

Ikasleak gutun bat idatzi behar izango dute (nahi izanez gero, etxean prestatutako beste gutunak ere aurkeztu ahal izango dituzte). Gutun hauek haien lagun edo maitaleei zuzenduta egongo dira.
  1. Eskolako norbaiti zuzenduta egon beharko dute gutunak.
  2. Gutunak gainetik begiratuko dira eta, irainik egonez gero, ez dira banatuko.
  3. Ikasle bakoitzak gutun bat idatziko du gutxienez.

Noiz?


Otsailaren 10ean eta otsailak 13an idatziko dira gutunak, eskola orduan, eta otsailaren 14an gelaz gela batu eta banatuko ditugu.

external image ed3ecfc40c6e25c8a94a20ae9a120553.jpg




Determinismo Biologikoa

Determinismo Biologikoak giza joakera gizabanako bakoitzaren genetikak kontrolatzen duelaren ideia defendatzen du.

Determinismo mota honen arabera, gizakiak partekatzen ditugun jokabide arauak eta talde ezberdinen hartean sortzen diren ezberdintasun sozialak, jaiotzetik jaso ditugun ezaugarriak sortzen dituzte. Gizartea biologiaren islada dela argudiatzen du.

Determinismo Genetiko bezala ezagutzen diren teorien multzoak batzen ditu. Gizaki bizidunen jokabideari azalpen bat ematea bilatzen dute, haien egitura genetikoaren bidez.

Ez daude erabateko Determinismo Biologikoa existitzen dela defendatzen duten frogarik. Bizidunen portaera biologia eta ingurunearen harremanen ondorio dira.


Determinismo Biologikoa eta Genetikoa Gizartean

Determinista Biologikoek arrazakeria, ezberdintasun sozialak, lehiakortasuna, gudak, gosea, gaixotasunak, agresibitatea, sexuen arteko ezberdintasunak, erabakimen askea eta altruismoa defendatzen dituzte. Gen berdinak kompartitzen dituzten gizakien arteko eskuzabaltasuna eta akzio desinteresatuak defendatzen ditu, eta gen ezberdinak dituzten gizakien arteko lehiakortasuna. Modu horretan gizon-emakumeok egiten ditugun ekintza eskuzabal guztiak gure senideen artean izango ziren, gure gen-ak mantentzeko helburuarekin. Gure senide ez diren gizakiei egindako mesede guztiak zerbait irabazteko izango ziren, eta ez guztiz desinteresatuak. Charles Darwinen hautespen naturalean oinarritzen da haien teoria. Pasarte honek azalpen batzuk behar ditu; baita lehiakortasuna eta altruismoa nola bateratzen diren darwinista sozialengan ere azaldu beharko zenuke

Ideia hauek kritika ugari jaso dituzte autore ezberdinen partez R. C. Lewontin, Steven Rose, Leon J. Kamin edoStephen Jay Gould, esaterako. Haien ustez, Determinismo Biologikoa gizarte talde batzuek dauzkaten abantailak, eta botere politiko, sozial edo ekonomikoak babesteko erabiltzen da. Munduan nagusitzen den sistema kapitalista defendatzeko erabiltzen dela argudiatzen dute.

Image result for darwinismo
Image result for darwinismo



Determinismo Kosmologikoa

Determinismo Kosmologikoaren arabera gure ekintzak aurretik zehaztutako egitasmo baten ondorio dira, patu bezala ezagutzen dena. Estoikoek izan ziren teoria honen defendatzaile nagusiak.

Determinismo Kosmologikoa Estoizismoan

Estoikoen arabera, badago eutsi ezineko indar bat, gure egite guztiak gidatzen dituena. Gauzak arrazoi zehatz bategatik gertatzen dira eta horregatik ez gara etorkizunean gertatuko denari buruz larritu behar. Jakintsuak, bere patua ezagutzeko gai izan ahal da, teleologiaren bidez (helburuen ikerketa), ataraxia( Nahasmendurik gabeko bizitza) eta apatia (Kanpo indarren aurreko jarrera ikaragaitza) bilatuz. Estoiko garrantzitsuen artean hauek aurkitzen ditugu:

-Zenón de Citio (333 a. C. – 264 a. C.) Estoiko eskolaren sortzailea eta kalkulu infinitesimalaren aitzindaria.
-Lucio Anneo Séneca (4 a. C. - 65 d. C.) Patuari buruzko zenbait liburu idazteagatik eta haren hizlaritza trebeagatik ezagutzen da.
-Epicteto(55 a. C.-135 a. C. ) Ongia eta gaizkia patuaren eskuetan zeudela argudiatzen zuen, eta hauek erabakimen askea baldintzatzen
zutela.

Image result for estoicos
Image result for estoicos

=

=

Iritzi Artikulua


Liburu, telesail edo filmetan kontatzen dizkiguten istorioak gehienetan faltsuak direla badakigu. Inork ez luke pentsatuko (ume txikiak izan ezik) Super- Heroiak existitu ahal direnik, edo Darth Vader, Casper eta horrelako fikziozko pertsonaiak benetan bizi izan zirelarik. Hala ere komunikazio bide hauek erakusten dizkiguten irakaspenak gure buruan geratzen dira, eta gure jokabide morala garatzean kontuan izaten ditugu. Horregatik umeentzat pentsatuta dauden istorioak balore positiboak transmititzen dituzte, eta konturatu gabe handik ikasten dute. Kontakizun hauetan lapurketa gauza on bat bezala aurkeztuko bazuten, umeak lapurtzea ondo dagoela pentsatzen haziko ziren eta horregatik haurrentzat zuzenduta dauden lanak ematen duten mezua asko zaintzen dugu.

Zoritzarrez nerabezaroan dauden neska-mutilak irakurtzen dituzten liburu gehienen autoreak ez dira konturatzen haien irakurleengan izaten duten eraginetaz. Horregatik askotan tratu txarretan eta posesibitatean oinarritzen diren harremanak perfektuak eta idealak bezala aurkezten dizkigute, honek dakarren ondorio larriak kontuan izan gabe. Gazteen artea %18 batek mutil agresiboak erakargarriagoak direla uste dute eta bakarrik %2,5 batek genero indarkeria arazo larria dela uste du.

Balore arriskutsu hauek irakasten dituen libururik berrienetarikoa "After" izena dauka. Urteetan zehar erakutsi dizkiguten amodiozko istoria normala bezala aurkezten digute. Neska zintzo eta langilea mutil harroputza aldatzen zaiatzen da, baina bera ere gauzak modu ezberdin batean ikusten hazi dela konturatzen da azkenean (Grease filmaren antzeko istorioa). Nahiz eta beste pertsona bategatik aldatzearen kontzeptua oso erromantikoa ez izan, honetan bakarrik geratuko bazen ez zen arazo handirik egongo. Zorritzarrez ez da horrela izaten, erlazio txar baten hainbat adibide aurkitzen ditugu liburu honetan, hainbeste dira non ezin izango genuke guztiak hemen azaldu. Baina adibide batzuk bildu ditut azaltzen hari naizena hobeto ulertzeko. Mutilak (Hardin) liburu osoan zehar neska (Theresa) mesprezuz tratatzen du eta haien lagunen aurrean beheratzen du:


After53
After53


After55
After55


Hardin bere haserrea kontrolatzeko arazoak ditu eta, honen erruz, Theresa haren erreakzioaren beldur izaten da askotan. Baina idazleak ez ditu mutilaren amorru erasoak kondenatzen eta protagonistari "bizirik dagoela" sentiarazten diola azaltzen du:

After15
After15


After21
After21


Horretaz gain haren mugikorra baimenik gabe hartu eta kontrolatzen du, mezuak ezabatzen eta idazten. Neskak janzten duen arropa ere kontrolatzen du: arropa luzearekin janzten denean lazgarria dela esaten dio, eta arropa laburra eta politarekin janztean besteen aurrean horrela ez joateko agintzen dio.
After6
After6

Arazoa ez da harreman toxikoak liburuetan erakustea, baizik eta erlazio perfektuak bezala aurkeztea. Honen erruz gazte askok, Hardin printse maitagarriaren eredu bezala daukate, eta ez tratu txarretara iristeko arriskua duen gazte harroputzarena. Horregatik gaztaroaren artean ez dago bidegabekeria hauenganako kontzientziazio handirik, erlazio on eta osasuntsu baten daukaten irudia desitxuratuta dagoelako.

Hala ere, horrelako liburuak gustuko badituzu, baina fikzioan baino ez direla onargarriak ulertzen baduzu ez dago arazorik. Horregatik, nire ustez, publiko helduago baterako zuzenduta egon beharko ziren literatura lan hauek.
Resultado de imagen de after libro
Resultado de imagen de after libro





Uda-Gau bateko ametsa

Uda-gau bateko ametsa (A Midsummer Night's Dream) 1590 eta 1597 urteen artean William Shakespearek idatzitako komedia bat da. Antzerkilaritza-literaturaren klasiko bat bezala ikusita dago mundu mailan. Sir Tomar Berkeley eta Elizabeth Kareiren ezkontzaren oroimenez idatzi egin zen, 1596ko otsailean.

Felix Mendelssohnek obertura eta beste lan musikal batzuk idatzi zituen antzerki honetan oinarrituta eta XIX. mendean zehar bere musika erabili zen Shakespearen antzezlana laguntzeko. 1960. urtean Benjamin Britten lan honi buruzko opera bat konposatu zuen.

Argumentua:

Teseo eta Hipolitaren ezkontza gertatzen den bitartean hasten da istorioa. Atenasen girotuta dago, Antzinako Greziarren garaian eta bost ekitaldiz osatuta dago. Hermiaren Aita, Egeus, Demetriorekin ezkontzera behartu nahi dio, baina bera Lisandroz maiteminduta dago. Hain handia da hauen maitasuna non basora ihes egiten dute.

Hermia Helenari haien egitasmoa azaltzen dio, uste osoa baitauka bere lagunean. Helena, berriz, Demetriori kontatzen dio, beraz maiteminduta baitago. Demetrio haserre bizian jartzen da hau entzutean eta maiteminduen atzetik joaten da Helenarekin batera, Lisandro hiltzeko asmoarekin.

Aldi berean Oberon eta Titania, maitagarrien errege eta erregina, eztabaida bat izaten dute. Oberon Indiar maitagarri bat gerrari bihurtu nahi du, baina Titania ez dago honekin ados, maitagarri honen ama Titania laudatzen baitzuen. Oberon haserretu egiten da eta Titania zigortzeko Puck iratxoari lore berezi baten bila bidaltzen du. Lore honekin edari miragarri prestatu ahal da, eta lotan dagoen gizon-emakume baten egien gainean jarri ezkero ikusten duen lehenengo gizakiaz maiteminduko da hau.

Helana Demetriorekiko sentitzen duen maitasuna erakusten saiatzen da, baina mutilak mespretxurekin erantzuten dio. Oberon hau ikustean Puck bidaltzen du Demetrio maitemindu dezan, baina iratxoa Lisandrorekin nahasten du eta hau Helenaz maitemintzen da. Demetrioren sentimenduak aldatu ez direla ikustean berriz bidaltzen du Puck eta oraingoan ondo egiten du honek bere lana. Bi Ateniar mutilak Helenaz maiteminduta daude, baina neska berari adarra jotzen hari direla uste du. Hermia ez du ulertzen zergatik Lisandro alde batera utzi dion eta bere lagunari errua egozten dio.

Teseo eta Hipolitaren ezkontzan parte hartuko duten antzezlariak basora sartzen dira. Hauetako bat, Nick Bottom, Puck-ekin topatu egiten da eta honek sorgindu egiten du aktorea. Asto baten burua ematen dio. Bottom ez da konturatzen eta abesten hasten da, Titania esnatuz. Honi esker maitagarrien erregina berarekin maitemintzen da. Oberon honetaz baliatzen da maitagarri indiarra eramateko. Bere nahia betetzean Titania eta Atheniarrak sorginkeriatik askatzen ditu, eta Bottom-eri bere burua itzultzen dio.

Esnatzean bizi duten guztia amets bat baino ez dela izan pentsatzen dute. Demetrio Hermiagatik sentitzen zuen maitasuna galtzen du, Lisandrorekin ezkontzeko bidea irekitzen.

Teseo eta Hipolitaren ezkontzan “Piramo eta Tisbe” lana antzezten dute Bottom eta bere kideak. Hain txarto egiten dute non ikusleak komedia bat ikusten hari direla pentsatzen dute. Honen ostean lotara joaten dira pertsonaiak eta Puck amaierako bakarrizketa bat egiten du.
Resultado de imagen de sueño de una noche de verano
Resultado de imagen de sueño de una noche de verano




Iritzi-Artikulua

Azken urteotan, ziur aski herrialdearen egoera nahasiagatik gizarte mugimendu asko sortu egin dira. Gazte askoren parte hartzea funtsezkoa izan da, haiek izan baitdira, gehien bat, mugimendu hauek bultzatu dituztenak.
Gizarte konpromiso handien daukaten gazteak familia dirutsuetatik ez datozenak izaten dira normalean. Krisialdiaren ondorioak eta bidegabekeria gehien jaso dituztenak dira eta horregatik zuzengabekeria horiek aldatzeko prest daude.
Resultado de imagen de jovenes manifestaciones
Resultado de imagen de jovenes manifestaciones

"Cyber-aktibismoa" da gazteek mundua aldatzeko erabiltzen duten bide bat. Arazoak ikusgai jartzeko eta haien ondorio larriak azaltzeko apartekoa da egiten duten lana.Neska-mutilak blog-ak, Twitter, Instagram edo Youtube kontuak irekitzen dituzte, bere mezua ahalik eta pertsona gehiengana helduarazteko asmoarekin. Baina gazteek ez dute bakarrik Interneten bidez laguntzen, kale agerraldi gehienen antolatzaileak eta parte hartzaileak 30 urte baino gutxiago daukaten gizon-emakumeak izaten dira.
Nire ustez gazteek gizarte konpromiso handia daukate, bereziki esperientzia gogorrak bizi izan dituztenak. Badaude, noski, gai hauengan jakin-minarik ez daukatenak ere baina, nire ustez, gehiengo batek badauka gutxienez larritzen dion arazo sozial bat. Askotan gazteek helduak baino argiago ikusten dituzte bidegabekeriak, ez daudelako haien bezain ohituta. Horregatik, funtsezkoa da gazteen parte hartzea mugimendu hauetan eta Kontu honi garrantzi handiagoa eman behar genioke.