Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2
Beti zurekin, Hachiko
Azalpen testua
2016 irailean
Ainhoa Agirrezabala

Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea




2016-2017 ikasturteko kronika

  • HISTORIA: Nik ez dut inoiz ikastetxez aldatu, hau da betidanik Erromon ikasi izan dut, etxe alboan daukadalako eta oso gustura egon naizelako.
  • SARRERA: Nire ustez aurtengo klase giroa nahiko ona izan da nahiz eta jende gehiegi klase batean egon.
  • KONPARAKETA: DBH eta batxilergoa konparatuz, nire ustez aurten kurtso errazagoa izan da orokorrean, baina batez ere euskara ikasgaia. Beste urteetan gramatikan aritzen ginelako denbora osoan, baina, aurten, aldiz, idazlan ugari egin izan ditugu, gramatika hauetan lantzen.
  • IKASTURTE HASIERA: urte hau hastean, oso gogorra izango zela pentsatzen nuen, baina orain, bukatzen ari dela, konturatu naiz ez dela izan hain zaila.
  • GELAKO GIROA: lehen aipatu dudan moduan, klaseko giroa nahiko ona izan da. Egia da jende gehiegi geundela eta oso zaila zela denok isilik egoten saiatzea. Baina horretaz aparte, erlazio oso ona eduki dugu denon artean.
  • AHOZKOAK: egia esanda ahozkoetan ez nahiz oso ondo ibili, egia esanda ebaluazio honetan bakarra egin dut. Baina nire ikaskideek klasean bere ahozkoak grabatzen zeuden bitartean, nik errespetatu ditut eta baita parte hartu izan dut, Gorkak galderak egiten bazituen.
  • IRAKURMENA: aurten hiru liburu irakurri ditugu. Irakurtza gorrotatzen duen pertsona bat izanda, esan behar dut nahiko gustura irakurri ditudala, ipuinak zirelako. Liburuekin nire idazteko ahalmena ere hobetu dut hauen azterketak eginez.
  • METODOLOGIA: lehen esan dudan bezala, aurten euskara ikasgaia ez da beste urteetan izaten zen modukoa izan. Liburuarekin gramatika egitera oso ohituta nengoen eta aurten guztiz ezberdina izan da, idazkera eta hitz egiteko gaitasuna lan egin dugulako.
  • IDAZMENA: aurten idazlanak garrantzia gehien izan duen atala da. Azterketak egin ez ditugunez, hauetan idazteko modua eta gramatika ere landu dugu. Gainera, ikaskideen lanetan hobekuntzak egiteko aukera izan dugu, eta nire ustez horrela askoz hobeto ikasten da, akatsetan gehiago murgiltzera lagundu digu.
  • IDAZLANIK ONENA: urte honetan hainbeste idazlan egin ditut non ez dakit zein izan den hoberena. Mota askotako idazlanak egin ditugu, lagunarteko gutunak, azalpen testuak, iritzi testuak, liburuen laburpenak, etb. ZUZEUn argitaratutako nire iritsi testuarekin ( eraso sexistak ) oso gustura nago, zeren eta lehen aldia izan da leku publikoan argitaratzen nuela. Baina nire ustez egindako idazlanik hoberena David Bisbali buruz egin nuena da. Lan gogorra eta luzea izan zen, euskarako wikipedian ez zegoela berataz ia ezer ez idatzita, horregatik gaztelaniako wikipedia orria itzuli nuen. Asko gogoko dut idazlan hau, wikipedian argitaratzea lortu dudalako, eta gainera, jendea lagundu ahal dudalako lan honekin. Hau da, norbaitek David Bisbali buruz zerbait ikasi nahi badu, euskarako wikipedian sartu eta hortxe dago nik idatzitako informazioa.

Idazlanen aspektua ere hobetu izan egin dut kurtsoan zehar, lehen ez nuen inoiz orrialde marradunik idazteko erabiltzen, egia izanda nahiko zuzen idazten dudalako. Baina konturatu nahiz txantiloia laguntza handia ematen duelako eta askoz txukunagoa geratzen dela idazlan bat hau erabiltzen badut. Gorkak ere nola idazten irakatsi digu, zenbat paragrafo egin, zer hiztegi erabili segun eta zer idazlan geunden idazten eta nola testu bat koherenteagoa izaten lagundu digu. Egia esanda, nahiko pozik nago aurten egindako lanarekin.
  • JARRERA: nire ustez euskara ikasgaian nahiko jarrera ona izan dut, klasean ez dut asko molestatu eta parte hartu izan dut gehienetan. Arreta kontuan, beharbada egon behar izan nuen baino gutxiago egon naiz, baina hori betidanik izandako gauza da. Hori hobetzen ari dudala uste dut. Bina horretaz aparte, Gorkak klasean esandakoa egiten egon nahiz eta lehen esan dudan bezala ez dut asko molestatu.
  • AUTOEBALUAZIOA: hau guztia esanda, aurten nire euskara maila asko igo dela uste dut eta baita izateko maila ere.

Azkenik, 7 edo 8 bat merezi dudala uste dut, lehen esan dudan moduan kurtsoan zehar hobetuz joan naizelako, nahiz eta ahozkoetan nahiko atzeratuta egon.


ZURETZAT ENE MAITEA


Txori-merkatura joan nintzen
Eta txoriak erosi nituen
Zuretzat
Ene maitea

Lore-merkatura joan nintzen
Eta lorek erosi nituen
Zuretzat
Ene maitea

Burdin zaharren merkatura joan nintzen
Eta kateak erosi nituen
Kate astunak
Zuretzat
Ene maitea

Eta gero
Esklaboen merkatura joan nintzen
Eta han bilatu zintudan
Baina ez zintudan aurkitu
Ene maitea

Testua eta testuingurua


Poema hau Jacques Prévertek 1946. urtean idatzitakoa da, “Paroles” obraren barruan dago. Autore frantses honek zinemaren munduan hainbat lan egin zituen, gidoilari moduan.

Jacques Prévert 1900. urtean jaio zen, beraz I. mundu gerraren osteko aldia bizi izan zuen, baina 77 urterekin hil egin zen. Garai hartan gerra aurretik zeuden baloreak desagertu ziren eta jendeak galduta ikusten zuen haren burua. Horregatik, artean eta literaturan mugimendu abangoardistak sortu ziren. Adibidez, André Bretonek 20.hamarkadan Parisen sortutakoa, surrealismoa, alegia. Mugimendu honen helburua garaiko gizartea aldatzean eta zegoen frustrazioa desagertaratzean datza. Hau lortzeko autore surrealistek pertsonen inkontzientzara heltzen saiatzen ziren, geroago haien lanetan plasmatzeko idazkera automatikoaren laguntzaz.

Testu mota


“Zuretzat ene maitea” poema hau genero lirikoari dagokio. Testu honetan pertsona maiteminduta bat daukagu haren maitaleari hitz egiten baina erantzunik izan gabe.

Edukia


Poema honetan Prévertek erlazio bat sortzen du maitasun librea eta dependientearen artean, azkena kritikatzeko asmoarekin. Autoreak sinbolo asko erabiltzen ditu amodio istorioa kontatzeko. Poemak bi zatitan banatuta dago, lehenengoa bi estrofek osatzen dute, sinbolo positiboak erabiltzen ditu maitasun askea eta polita azaltzeko, horretarako txoriak eta loreak erabiltzen ditu.
Poemaren bigarren partea azkeneko bi estrofek osatzen dute, baina kasu honetan maitasun dependientea azaltzen du sinbolo negatibo edo posesiboak erabiliz, hala nola, kateak eta esklaboak.

Egitura


Lehen aipatu dugun bezala, poema hau bi zatitan banatuta dago. Lehenengo partean maitaleak oso polit azaltzen du bestearengan duen maitasuna, edo horren itxura ematen dio. Baina beste estrofetan argi geratzen da maitasun hori ez dela osasuntsua, nahiko posesiboa. Horregatik, azkenean, maitaleak ihes egiten du.

Forma


Poema honetako estrofa guztiek egitura berbera dute, errekurtso paralelikoa erabiltzen duelako, gainera, honekin poemak erritmoa hartzen du. Lehen aipatu dudan moduan poema sinboloz beteta dago maitasuna azaltzeko.

Gainera, anaforaz beteta dago “zuretzat ene maitea” bertsoekin.

Poemak lau estrofa ditu, hiru lau bertso-lerroekin eta azkena bost bertso-lerroekin.

Konklusioa


Poema hau asko gustatu zait, lehenengo bi estrofek oso ondo eta polit margozten dutelako maitasuna. Baina, azken biek, aldiz, nahiko inpaktatuta utzi naute, ez nuelako espero. Baina adibide oso ona da maitasun motak ulertzeko, batez ere toxikoa eta posesiboa.


ZORTEA


“Zortea” ipuin hau Krimenak ipuin-bildumakoa bat da. Ipuinaren hasieran narratzailea orojakilea dela dirudi hirugarren pertsonan kontatzen duelako, baina istorioa amaitzen doan heinean, pertsonai batek kontatzen duela argi geratzen da. Kasu honetan pertsonaia hori abokatua da, liburu osoan zehar hainbat kasu azaltzen.

Istorio hau Irinarekin hasten da, guda asko dagoen leku batean bizi den neska bat, eta haurtzaro ez oso ona bizi duenak. Guda garaian Irinaren neba hil egiten dute, neskatxoaren aurrean, eta gero bera bortxatzen dute.

Irinak Alemaniara joatea erabakitzen du, Berlinera, alegia. Bertan prostituta bezala lan egiten du. Egun batean, Kalle ezagutzen du, etxe gabeko gizon bat. Irina mesede erraldoi bat egiten dio berarekin bizitzera joateko esanez.

Irina lan egiten ari zen bitartean, berarekin larrua jotzen zebilen gizon Potolo bat bat-batean hil egiten da, bihotzeko batengatik. Arazo larri bat zegoen, Irina ez zegoen legalki herrialde horretan, horregatik ezin zen inork konturatu gertatutakoaz, bestela Alemaniatik Joan behar izango zuen. Kallek mesedea bueltatzea erabakitzen du eta gorpuarekin Irinari laguntzen dio, hau zatitan moztuz.

Azkenean, kasua jakin egiten da eta epaitegira Joan behar dute, baina zorte oso ona izaten dute abokatuak modu natural batean hil zela dakielako, ez zeudelako kontrakoa esaten duen frogarik, horregatik karguak kendu zizkieten eta izan zuten zortean pentsatzen geratzen dira.




DAVID BISBAL


David Bisbal Ferre ( Almería, Espainia, 1979ko ekainak 5 ) espainiar abeslari bat da. Espainiako Telebistan emandako “Operación Triunfo” ( OT ) abesteko programan ezaguna bihurtu zen, bigarren postuan geratuz.

Bere salmenta mundiala 6 milioi kopietan estimatzen da ( diskoak, zuzenean emandako grabazioak, diskoen bilketak).

Biografia:

David Bisbal José Bisbal eta María Ferreren semea da. 1979ko ekainaren 5ean jaio zen, Almerian. Bi anai-arreba ditu, Jose María ( 1968 ) eta María del Mar.
David Almeriako Goya ikastetxean ikasi zuen baina 15 urte zituenean ikasketak utzi zituen ez zitzaiolako gustatzen eta bere aitarekin lan egiten hasi zen mintegi batean. 1997. urtean lan egiten eta abesten zuen bitartean mintegiko jabeak ondo abesten zuela entzun zuen eta Almeriako “Orquesta Expresiones” orkestrara sartzeko froga batera joatea gomendatu zuen, bertan honen senarra produktorea zela aprobetxatuz. Orkestran sartzea lortu zuen eta bi lan hauetan egon zen denbora luzean. 2001. urtean “Operación Triunfo” programara presentatu zen bigarren postuan geratuz eta sekulako ezagutza lortu zuen. 20016. urtean Elena Tabladarekin erlazio bat izan zuen eta bere alaba bakarra izan zuten, Ella.
Gaur egun, David Bisbalek Madrilen, Almerian eta Miamin bizi da.

Ibilbide profesionala:

2001-2002: “Operación Triunfo”
Orquesta Expresiones orkestran zegoen bitartean OT-n sartzea erabaki zuen eta froga Bartzelonan egin zuen. 2001. urtean, programa honetako lehenengo edizioko 16 parte-hartzaileetariko bat izan zen. Bigarren postuan geratu zenez, urte hartako Eurovisión programan Rosa Lopez, OT-ko irabazleari koroak egin zizkion David Bustamante, Chenoa, Gisela eta Geno Machadorekin batera.

2002-2003: “Corazón latino” eta hasiera internazionalki
Operación Triunfo amaitzean Vale Music konpainiarekin kontratu bat sinatu zuen solista moduan bere lehenengo diskoa grabatzeko, “Corazón latino”. Hau 2002. urteko abuztuaren 20an merkatura heldu zen. Miamin grabatu izan zen. Arrakasta itzela lortu zuen eta disko hau bere lehenengo saria irabaztera eraman zuen, 2002ko diskorik hoberenagatik.
1.000.000 kopia baino gehiago salduta David gaztelania mintzatzen diren tokietara abiatu zen bere diskoa sustatzeko, eta bertan Grammy Latino bat irabazi zuen, artista hoberena moduan.
Urriko 31an bere lehenengo ibilaldia hasi zuen 12 herrialdeetatik pasatuz.
Gaur egun 1.700.000 kopia salduta daude.

2004-2005: “Bulería”
2004.urteko urtarrilaren 12an Bulería estreinatu zen, bere bigarren diskoko singlea. Urte bereko otsailaren 10ean album osoa salmentan jarri zen. Denbora gutxi pasa eta gero urrezko diskoa lortu zuen Venezuelan eta Kolonbian.
2004.urteko azaroan Alemaniara lehenengo aldiz joan zen Joana Zimmer abeslariarekin duo bat egiteko, “Let´s make history”.
Album hau 1.300.000 kopia baino gehiago saldu ditu eta horietako 1.000.000 Espainian izan dira. Horrela bere bigarren Diamantezko Diskoa lortu zuen. Alejandro Sanz-ekin batera Espainiar abeslari bakarra da Diamantezko Disko bat baino gehiago lortzen.

2006-2008: “Premonición”, Europa eta Japonia
Bere lan berriko lehen singlea, “Quién me iba a decir” 2006.urteko abuztuan atera zen. Urriaren 3an bere hirugarren albuma atera zuen, Premonición.
Urriaren 24an Estrasburgon abestu zuen, Europako parlamentuaren xedean, bere abestiak 25 herrialdeen ordezkoen aurrean.
2008an Rihanna abeslariarekin duo bat egin zuen “Hate That I Love You”, Espainian eta Mexikon biak batera abesten ikusteko aukera egon zen.
Urte horretan Luis Fonsi, Alex Sinteks eta Noel Shajris abeslariekin lan egin zuen eta “Aqui estoy yo” abestia egin zuten. Honen esker, David Bisbalek bere bigarren Grammy Latinoa lortu zuen.

2009: “Sin mirar atrás”
Sin mirar atrás bere laugarren lanaren izena da. Merkatura atera zen 2009.urteko urtarrilaren 20an Espainian, Latinoamerikan eta Estatu Batuetan. Honen lehenengo singlea “Esclavo de sus besos” sekulako arrakasta izan zuen hiru leku hauetan.
Urte bat geroago bere ahotza ipini zuen “La última canción” pelikularako, Miley Cyrus-ekin batera.

2011-2013: “Herederos y una noche en el teatro real”
David Bisbalek bereziki abestu zuen Argentinako telenobela batentzako; Herederos de una venganza”. Telenobela hau herrialde honetako famatuenetarikoa zen.
2011.urteko azaroaren 5ean bere lehenengo DVD akustikoa atera zuen; “Una noche en el teatro real”. Album honetako ibilbidean Davidek Espainiako, ipar Amerikako, Hego Amerikako eta Europako hiriburu nagusietako teatro garrantzitsuenetan abestu egin zuen. Adibidez; Londreseko Royal Albert Hall, New Yorkeko Carneige Hall eta Buenos Aires-ko Luna Park.
2012.urteko azaroaren 15ean bere hirugarren Grammy Latinoa lortu zuen.

2014: “Tú y yo”
Disko honetako lehen singlea, Diez mil maneras, 2014.urteko urtarrilaren 23an estreinatu zen eta arrakasta handia izan zuen bere lehen astean. Ibilbidea Argentinan hasi zen, Latinoamerikako herrialde batzuetatik pasatzen eta Espainian amaitu zen. Martxoaren 18an album osoa estreinatu zen. Disko honetan hainbat abeslariekin kolaboratzen du; India Martinez, Antonio Orozco, Manuel Carrasco, Vega eta Sandy. Album honekin batera Bisbalek medio-metraila bat egin zuen, Kike Maíllok zuzenduta eta Maria Valverdek protagonizatzen.

2016-2017: “Hijos del mar”
Hijos del mar bere seigarren albuma da eta Estatu Batuetan, Suedian, Ingalaterran eta Espainian grabatuta izan da. Merkatura atera zen 2016.urteko abenduaren 2an, single moduan “Antes que no” izanda, nahiko arrakasta handiarekin. Azken disko honen beste single bat “Duele demasiado” da eta Unicef-ekin batera eginda dago, guden ondorioak pairatzen dituzten umeei zuzenduta.

Telebista:
-2011: “Los únicos” telenobelan gonbidatuta
-2012: “La Voz” Espainiako abesteko programa bat
-2013: “Solamente vos” Argentinako telenobelan gonbidatuta
-2013: “Jane the virgin” bere abesti bat abesten
-2014: “La Voz Kids” Espainiako umeentzako abesteko programa
-2016: “La Apuesta” Mexikoko programa

Telesailak:
-Hospital Central ( 2006 )
-Los Únicos ( 2011 )
-Aída ( 2011 )
-Solamente vos ( 2013 )
-Jane the virgin

Diskografia:
-2002: Corazón latino
-2004: Bulería
-2006: Premonición
-2009: Sin mirar atrás
-2014: Tú y yo
-2016: Hijos del mar

Telenobeletarako eta telebistako programetarako abestiak:

-Cuidado con el ángel: Dígale
-Hasta que el dinero nos separe: Mi princesa
-Herederos de una venganza: Herederos
-Juro que te amo: Juro que te amo
-Mamá Mechona: Mamma ( ojos mégicos )( Jose Andrés Ossandón)
-Piel de otoño: Esta ausencia
-Por siempre mi amor: Para enamorarte de mi
-Showmatch con Marcelo Tineli: Hoy
-Corazón que miente: Corazón que miente

Kolaborazioak:

-Te miro a ti ( Miley Cyrus amerikar abeslariarekin)
-Hate That I Love You ( Rihanna amerikar abeslariarekin)
- Tu ausencia ( Alicia Villarreal mexikar abeslariarekin)
-Let´s make history ( Joana Zimmer alemaniar abeslariarekin)
-Wavin´ Flag ( gaztelaniazko bertsioa Knaan somaliar abeslariarekin)
-24 horas ( Espinoza Paz mexikar abeslariarekin)
-24 horas ( balada bertsioa Espinoza Paz mexikar abeslariarekin)
-No hay 2 sin 3 (Cali & El Dandee abeslariekin)
-Aqui estoy yo ( Luis Fonsi, Aleks Syntek eta Noel Schajris abeslariekin)
-Y si fuera ella ( Alejandro Sanz espainiar abeslariarekin)
-Sufrirás ( Pixie Lott ingeles abeslariarekin)
-Nunca me olvides ( Darina mexikar abeslariarekin)
-Doy la vida ( Malú espainiar abeslariarekin)
-Te voy a olvidar ( Malú espainiar abeslariarekin)
-Hombre de tu vida (Sandy brasilgo abeslariarekin)
-Lo que vendrá ( Antonio Orozco espainiar abeslariarekin)
-Cara o cruz ( Luciano Pereyra abeslari argentinarrarekin)
-Without you ( Andra rumaniar abeslariarekin)
-Que tendrás ( Leo Jímenez espainiar abeslariarekin)




EL FUEGO EN EL QUE ARDO


“El fuego en el que ardo” Mike Lightwood idazle espainiarrak idatzitako eta 2016. urtean argitaratutako amodiozko nobela bat da. Homosexualitatea XXI. mendean nerabeen artean plasmatzen du.

Liburu honetako protagonistak berak istorioa kontatzen du, lehenengo pertsonan, narratibo estiloa erabiliz. Hala ere, hainbat elkarrizketa ikus daitezke, sare-sozialen bitartez izandako elkarrizketekin batera.

Protagonistak:
Nobela honetako pertsonai nagusia Oscar da, 16 urteko mutil bat. Hainbat arazoekin batera bizi behar du bera den moduan izateagatik, homosexuala. Oscarrekin Sergio bigarren pertsonai nagusia da, homosexuala ere bai, baina Oscar laguntzen saiatzen da haren arazoekin.

Bigarren mailako pertsonai moduan, Fer, betidaniko Oscarren lagun mina, bere ama eta ahizpa María eta bere irakasleetako bat, Ana dira. Hauek ahal duten guztia egiten dute Oscar laguntzeko.

Azkenik, antagonista moduan, ikastetxeko ikaskidea Carlos, bere lagunetako bat Darío eta bere aita daude. Hauek hirurak ez diote ezer onik ematen protagonistari.

Egitura:

Liburu hau hiru ataletan banatuta dago, berrogeita zortzi kapitulu motzekin haien barruan. Liburu honetan bigarren istorio bat kontatzen da “Flashback” batzuen bitartez.

Sinopsia:

Oscar Madrileko nerabe arrunt-arrunta da eta ez dauka ezer beste lagunen edo ikaskideen artean ezberdintzeko. Dena ederki doa bere bizitzan ikastetxe osoak haren orientazio sexuala ezagutzen duen arte. Hemendik aurrera Oscarren bizitza sekulako aldaketa sufritzen du. Bere ikaskideek ez dute onartzen bera den modukoa izatea eta horregatik protagonistaren bizitza infernu batean bihurtzen dute. Bizitzen jarraitzeko gogoak gero eta gehiago gutxitzen zaizkionean Sergio agertzen da, bera baino urte bat helduagoa den Judo-n ezagututako mutil bat. Hau, Oscar maite duten pertsonekin batera, protagonistak bizitza modu ezberdin batean eta positibo batean ikustea saiatzen dira.

Nire iritzi pertsonala:
“El fuego en el que ardo” nire libururik gustokoenetarikoa da, zeren era gai tabuak oso era naturalean eta zuzenean azaltzen dituelako, nahiz eta nahiko gogorrak izan.
Nik pertsonalki liburu hau pertsona guztiei gomendatuko nieke, baina bereziki protagonistak bezala sufritzen duen diskriminazioa eta jazarpenak esperimentatu dutenei.
Arazo hori ez dutenei ere nobela gomendatzen diet, asko ikasten delako gai hauetako liburuak irakurtzen.



ENTROPIARENA


Iban Zalduak idatzitako “Antologia bat” liburuaren atal hau “Entropiarena” du izena, ipuin nahiko laburra. Lehenengo pertsonan idatzita dago, protagonistaren ikuspuntuak irakurleari erakusteko.


Fernando eta Arantxa ezkonduta dagoen bikote bat dira, nahiko normala, baina protagonistak arazo bat dauka; ez zaio bere emaztearen jarrera gustatzen garbiketari dagokionez. Arantxa garbiketarekin obsesionatuta dago, beti gauzak ondo ipintzen eta Fernandori errieta egiten logela ez badauka ondo batuta eta polita.


Hau egunero gertatzen da Arantxa Georgiara joaten den arte, bost hilabetez. Fernandok hau aprobetxatuz, denbora luze horretan ez du ezer egiten, ez logela batu ez etxe osoa garbitu ere. Ez du ezer egiten, unibertsitatera joaten denean aparte, han irakaslea delako. Bertan Fernandok Marrubi ezagutzen du, bere ikasle bat, eta Arantxa neskarekin engainatzen du. Baina, protagonistak bere emaztea maitatzen jarraitzen du.


Fernandoren etxean dauden egun batean, Marrubik, halako trofeo bat hartzen du, baina modu txarrean galdetzen du ea zer den. Fernandori segundo batzuetan bihotza gelditzen zaio. Sari hori oso garrantzitsua delako berarentzat eta Arantxarentzat, biek batera irabazi zutelako. Gainera, Arantxak oso ondo garbituta eta ipinita dauka.


Hori gogoratzean Fernando oso urduri jartzen da eta Marrubi jotzen du. Ez dute berriko elkar ikusten eta Fernandoren zorionerako neskak ez du kolpeari buruz ezer kontatzen. Marrubik azterketak egin ez bazituen ere, Fernandok bost batekin gainditzen du.


Egun gutxi ditu protagonistak etxe osoa batu era garbitzeko, hortik gutxira Arantxa dator eta. Emaztea heltzen denean etxea beti bezala dago, baina gauza bakarra esaten du; trofeoa pixka bat mugituta dagoela, honek ondo jartzen du eta gauzak beti bezala jarraitzen dute.


Nire ustez ipuin hau nahiko sinplea izan da, ez zirelako ustekabeko gauzak agertzen, Taxistarenean edo Psikiatrarenean bezala. Baina horretaz aparte, gustatu zait, ez nauelako beste batzuk bezala asperturik utzi.




DESLOKALIZAZIOA



Termino hau laurogeiko hamarkadan hasi zen erabiltzen gure herrialdean, industria birmoldaketen garaian. Egoera ezaguna bihurtu zen eta mende bukaeran oihartzun handia sortu zuen gizartean eta politikan.


Haren ondorioz enpresa askok produkzioa lekualdatu zuten, eta Espainian inbertitzen zuten, enpresa batzuk gure herrialdera deslokalizatzen. Hau da, enpresa baten produkzioak lurralde batetik beste batera mugitzea.

Azken urte hauetan, ordea, alderantziz gertatzen da Espainian, enpresek hirugarren herrialdetan inbertitzen dute eta batzuk deslokalizatu egiten dira.


Enpresa hauek babes sozial txikiagoa, gizartean gutxi aurreratuak ez daudenak eta soldata baxuak dituzten herrialdeetara mugitzen dira. Produkzioa han, merkeagoa delako. Gainera herrialde haietan ingurumenaren kontserbazioan ez dute ardura askorik. Hauez gain, badira beste arrazoi batzuk zeinek deslokalizazioa sortzen dutenak. Merkatuan sartzekoak: Ingurune geografikoa, komunikabideak, lehengaiko hurbiltasuna, zergen ordainketak (gutxiago ordaintzen delako) etab.


Deslokalizazioaren ondorioz, enpresak beste herrialde batzuetan inbertitzen dute, baina alde egin duten lurraldetik kalteturik utziko dute langabezian egongo diren langileekin eta EAM-a jaitsi egingo da herrialde harentzat.





ERASO SEXISTAK


Erreza da gai honi buruz hitz egitea eta norberaren iritzia ematea egoera honetatik pasatu ez den pertsona bat bazara. Erreza da egun batzuk pasata esan duzunaren edo pentsatu duzunaren berri buruan ez izatea, baina, eraso sexistaren bat sufritu dituen norbaitek? Ez dut uste gertatutakoa burutik hain azkar kentzen zaienik, edo inoiz ahaztu ahalko dutenik, hobeto esanda. Eta hori jende gehiagok kontuan izan behar duela uste dut.

Gero eta erasoen kasu gehiago agertzen dira berrietan Espainian, batez ere aurten, udan. Urtaro honetan zehar Euskal Herriko herri gehienetan jaiak izan dira, eta ez da erasoen berri entzun ez dugun egunik; Bilbon, Algortan, Leioan, etab. Kasu gehienetan, guztietan ez esatearren, neskak izaten gara biktimak. Primeran pasatzeko egun bat izatetik zure bizitzako egunik txarrenera pasatzera aldatzen da segundotan, pozez beteriko bizitza bat edukitzetik traumaz beteriko bizitza bat edukitzera pasatzen zara, inolako errurik izan gabe.

Betidanik esan digute gauean kaletik bakarrik ibiltzea arriskutsua dela, eta hobeto dela norbaitekin joatea, baina nik pertsonalki hori esaten dutenei gauean irteteko eskubidea kenduko nieke. Zergatik bizi behar dugu beldurrez? Gu, neskak ohartarazi beharrean, zergatik ez diete mutilei irakasten denok berdinak garela eta denok kalera eta jaietara beldurrik gabe joateko eskubidea dugula? Arazo hau txikiak ginenetik dator, mutilak neskak ez jotzen irakasten dituzte eta neskak mutilengandik gure burua defenditzen ikasten dugu, baina hori nahiko matxista dela ez duzue pentsatzen? Neskok ahulagoak garela txikitatik buruetan sartzen digute.

Nire ustez, jendea XXI. mendean gaudela ohartu behar da, eta topikoak atzera bota. Beti besteengan pentsatuz.




Beti zurekin, Hachiko




Beti zurekin, Hachiko, Estatu Batuar drama pelikula bat da, Japoniar txakur baketsu batean oinarrituta, Hachiko izenekoa. Pelikula hau egiteko 1987 urteko Japoniar “Hachiko Monogatari” pelikula hartu zuten eredutzat. Filma hau Stephen p. Lindsey idatzi eta Lasse Hallstromek zuzendu egin zuen. Richard Gere, Joan Allen eta Sarah Roemer dira pertsonai nagusiak. Estatu Batuetan 2009ko abuztuaren 8an zinematan atera zen.


Pelikula Ronnieren isrorioarekin hasten da, Parkerren iloba, non Ronnie, eskolan bere heroia nor den azaltzen ari den, eta Hachiko aukeratzen du, bere aitonaren txakurra. Umeak kontatzen du nola Parker, haren aitonak egunero tren bat hartzen zuen lanera joateko eta nola goiz batean txakur bat aurkitu zuen tren geltokitik bakarrik ibiltzen, kaiola batetik jauzita. Txakurra ikustean Parker jaunak liluratuta geratu zela eta etxera eraman egin zuela azaltzen du Ronniek. Honen ondorioz aipatzen du nola Hachik Parker egunero tren geltokira laguntzen duen, eta nola arratsaldero geltokira bueltatzen den honi ongietorria ematera, egun batean ere ez utz eginez. Baina ohitura hau tragedia bategatik apurtzen da.



Pelikula hau, adin guztientzako egokia da, mezu garrantzitsua ematen duelako; fideltasuna, eta nola ekintza sinpleena detaile handiena izateari pasatzen den.


Aipatzekoa da ere istorio hau errealitatean gertatu zela. Hachiko Japoniar txakur bat izan zen, Akita arrazakoa. Japonian bertan eta mundu osoan famatua bihurtu zen bere jabearekiko zuen leialtasunagatik. Gaur egun, Chuken Hachiko izenarekin ezagutzen da; Hachi: “zortzi” (oparotasunaren seinalea ere esan nahi du) eta Ko: “hostoa”. Hachiko bederatzi urtez bere jabea geltokian itxaroten egon zela hilda aurkitu zuten.


Horregatik, gaur egun Tokion, Japonian dagoen Shibuya geltokian txakur honen estatua bat eraikita dago.


Resultado de imagen de hachiko estatua
Resultado de imagen de hachiko estatua
Resultado de imagen de HACHIKO
Resultado de imagen de HACHIKO


INFORMAZIO ITURRIAK:

http://ruta-33.blogspot.com/2015/07/hachiko--el-perro-mas-leal-de-la-historia.html


https://es.wikipedia.org/wiki/Hachik%C5%8D#Muerte_de_Hachik.C5.8D


https://es.wikipedia.org/wiki/Siempre_a_tu_lado,_Hachiko






Lagunarteko gutuna


Kaixo Joane !
Badakizunez, ni GKEek egiten duten lanean oso interesatuta dagoen pertsona naizela. Horregatik, aurten UNICEFen murgilduta egon naiz. Nire denbora librean, egiten dituzten batzarretara joaten naiz.

Magisteritza ikasi dudanez, erakundekoek Ugandara joatea proposatu didate, bertan dagoen herri txiki batean umeei klaseak emateko. Hasieran pentsatu nuen ez nuela baietz esango, irakatsi behar ditudan umeak zazpi urtetik hamabi urterakoak direlako eta nik normalean ume nagusiagoei ematen diedalako klasea, baina esperientzia ona izan zitekeela pentsatu nuen eta onartu nuen. Horregatik idazten dizut, hemen gauzak oso desberdinak direlako Europarekin konparatuz, ume gehienak analfabetoak direlako eta haien eskolak egoera oso txarrean daudelako. Nire ustez, ez da normala guztiok bizi garen munduanalde hain handiak egotea, horregatik hilero diru kopuru bat herri honetara bidaltzea erabaki dut.

Aukera hau aprobetxatuz, Erik bisitatu dut, bertan laguntzen dudan umea. Hona etorri aurretik familia eta lagunei txiki geratzen zitzaien arropa eskatu nien. Oso eskuzabalak izan ziren eta herriko beste ume batzuei ere oparitu nien.

Umeei arropa ematearena arrazoi bategatik aipatu dut. Uste dudalako jendeak kontzientziatzen hasi behar duela munduan, gauzak ez direlako norberaren etxean diren bezalakoak, eta badaudelako herri asko eta asko ez dutela ezta jatekorik ere.

Horregatik, zu animatzen zaitut GKE honetan parte hartzera eta, honekin batera, familia eta lagunei gauza bera gomendatzea ere eskatu nahi dizut, oso garrantzitsua izango litzateke niretzat.

Musu handi bat eta ea lasten ikusten dugun elkar !

Ane Larzabal