Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.



URTE OSOKO KRONIKA


2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz.

HISTORIOA

Esan beharra dago azken urtean ez ginela urte honetako ikasle berdinak, zeren eta nahasi gaituzte. Bestalde, nik betidanik ikasi dut Romo, beraz ezin dut beste ikastetxeen kritika egin, baina pasaden urtean Euskara eta Literaturan emandako materia ez zitzaidan batere gustatu: aditzak ziren batik bat egun guztietan zehar. Idazlanak ez ziren ia kontatzen eta gainera, biz pa hiru egiten genituen urte osoan. Beste urteotan, aldiz, ez genituen aditzak landu eta idaztea zen garrantzitsuena. Niretzako hobeto, idaztea asko gustatzen zaidalako. Beste aldetik, urte honetan, Euskara gustatu zaidan ikasgaia izan da eta hizkuntzen artean, Lengua eta Euskara izan dira nire gogokoenak. Gauzak ez dira izan mekanikoak eta klaseetan adibidez, guk asko parte egin dugu eta hori eskertzekoa … Bestela, a ze aspergarria!.

Hasieran, aitortu behar dut, Euskara ikasgaia beldurra ematen zidala, pasaden urtean izandako arazoekin eta edukitako irakaslearekin dela eta. Gainera, banekien batxilergoa askoz zailago izango zela eta gehiago lan egingo beharko nuela. Eta ikasleei dagokienez, denak ezagutzen nituen, batzuekin hobeto konpontzen naiz beste batzuekin baino, baina nire ustez denok ondo konpondu gara guztiekin. Esate baterako, klaseko ikasle guztiekin Whatsapp talde bat sortu genuen urte hasieran eta edonork gauza bat behar izan duen momentuan, eduki izan du, beste bat bidali ala azaldu egin diolako. Baina zoritxarrez, irakasleekin ez da horrela izan; urte honetan, eduki ditudan irakasleak ez zaizkit batere gustatu, ez klaseak emateko moduagatik, ez gureenganako tratuagatik. Uste dut irakasle gehiago zure metodologia erabili beharko luketela; hau da, klaseetan gure parte hartzea handiagoa izatea eta ez guk pasiboki hor egotea. Materialari dagokionez, uste dut zuk emandako materiala nahikoa izan dela dena ondo egiteko, zerbait behar izan dugun momentuan zuk bidali duzu, ez beste irakasle batzuk bezala, zure kabuz egin behar duzula esaten dutenak, ideiarik ez eduki arren.


  • Argitaratutako lanak:
    • WIKIPEDIAN
      • The Fault In Our Stars (Eleberria)
      • The Fault In Our Stars (Filma)
      • Nazismoa
      • Desmond Doss
    • ZU ZEUN:
      • Itxaropen baten bila
      • Askatasuna gizartean… bai ala ez?

GELAKO GIROA

Lehen esan dudanez, gure klasean ondo konpontzen gara guztion artean, beraz, ondo pasatzen dugu guztion artean. Gogoeta eginez gogoratu naiz egun batean nola ikaskide bati leihotik estutxoa jausi egin zitzaionean … Zelakoak garen! Beno, laburbilduz, urte honetan neukan lagunekin oso ondo pasatu dut eta jendea hobeto ezagutzeko ere balio izan zait


AHOSKOTASUNA

Guztira 4 ahozko egin ditudala uste dut, eta gehien gustatu zaidana Dinosaurioen erakusketa eta aurkikuntza batena izan zen. Hori gogokoena izan arren, asko landu egin ditut beste guztia eta nire ustez, ahozkotasuna gehien kostatzen zaina atala da, beraz, ahozkoak prestatzerakoan, nire ahizparekin ipintzen nintzen ispilu baten aurrean eta egindako lana botatzen nuen, nire ahizpa nituen arazoak esaten zizkidan.

Saioetan txandak errespetatu izan ditut, ezin dut esan beti egin dudanik, gezurra esango nukeelako eta nire ikaskideak, batzuk kenduz, hori ere egin izan dute.Bestalde, klasean bideoak ikusi edo testuak irakurtzerakoan, adi egon naiz eta irakasleak esan duena egin dut gehienetan.

Egia esateko, ikasturtean erdaraz mintzatu izan naiz lagunekin. Ohitura dela suposatzen dut, baina beti dago gai horretan hobetzeko aukera. Hala ere, euskaraz ondo hitz egin eta idazten dudala pentsatzen dut, eta orain dela 3 urte Coca Cola- txapelketara joateko hautatua izan nintzen.


IRAKURMENA

Aurten, euskarako irakasleak eskatuta, hiru liburu hauek irakurri ditut:
  • Ferdinand Von Schirach - Krimenak.
  • Ur Apalategi - Fikzioaren izterrak.
  • Iban Zaldua - Ipuinak, antologia bat.

Gainera, zu esan bezala klaseko lehen egunean eta lehen esan dudanez, ikasgai honetan idazlanei garrantzi handia eman diegu eta klaseko lan ia guztia artikulu edota istorioak irakurtzen izan da
Nire kabuz, aldiz, ZuZeun hainbat artikulu irakurri izan ditut baina ez egunero, aspertzen nintzenean gehienak
Ahozkoak egiterakoan, niri gustatzen zitzaizkidan gaiak landu ditut eta egunkarietan edota ezagutzen nituen web orrietatik hartu dut informazioa . Beste aldetik, ez dut Astekaria edo Mugikaria bezalako telefono appak deskargatu mugikorrean lekurik ez daukadalako.

IDAZMENA
Kurtso honetan zehar hainbat testu mota idatzi ditut, hala nola: azalpen testuak, iritzi testuak, gutunak, elkarrizketak edo ipuinak .Lehen esan dudanez, banekien idazten baina urte honetan asko hobetu dut.

Argitaratzekoan, idatzitako testuak birpasatu ditut baina usted ut batzuetan ez dudala aski begiratu eta hainbat akatzekin argitaratuko ditudala. Xuxen erabili dut baina Euskalbar eta Hobelex ez, arazoak izan ditudalako. Hasieran hainbat testu zuzendu nituen Idoiarenak adibidez, baina geroago egiteari utzi egin nuen eskatu diet.

ZEIN IZAN DA AURTENGO IDAZLANIK ONENA?
Koaderno digitalean dauden eta argitaratuta daudenen artean
Ez ditut izan dudarik hau hautatzerakoan; nire idazlanik onena Desmond Doss-ena izan da.
Hau aukeratu dut zeren eta gehien gustatu zaidan gaia izan da. Filma zineman ikusi nuen, “Hasta el ultimo hombre” izenekoa. Benetako istorio batean oinarrituta zegoela esan zidaten eta jakin mina piztu zitzaizkidan. Zegoen informazio guztia gaztelaniaz zegoen eta orduan hau egiteko gogo itzelak eduki nituen.

Paperetan idatzitakoen artean
Gehien gustatu egin zaidan idazlana Ferdinand von Schirachek idatzitako Krimenak kontakizun baten laburpena izan zen. Azterketa batean galdetu ziguten eta ez zen nire gogokoena, baina bai gehien ulertu nuena eta orduan, erraza egin zitzaidan.


Idazterako orduan nahiko ondo moldatu izan naizela uste dut. Idazteko orduan inoiz ez ditut eskemak egiten, gehiago nahasten naizelako. Bestalde, nire idazlanetan kohesioa, koherentzia, sintaxia … ondo garatzen ditudala uste dut. Hori dela eta, kurtsoaren helburu nagusienetako bat betetzea lortzen dut: komunikatzea.

JARRERA
  • IKASGELAN

    Lehen esan dudanez, ikaskide guztiak 3 edo 4 izan ezik, ezagutzen nituen eta ondorioz, oso eroso egon naiz kurtsoan zehar. Ondo portatu eta lasai egon gara klase guztietan. Gainera, beti irakasleen aholkuei, aginduei... men egin diegu.


    Klaseko itxurari dagokionez, nire lekua nahiko txukun egon da. Bestalde, berogailuaren alboan esertzea ondo etorri zait, zeren eta negua hotz asko egiten zuen ikasgelan.Egia esanda, nik mugikorra beti dut alboan eta batzuetan mezu garrantzitsuak bai begiratu ditut. Baina, gehiengoa bezala, ezin izan dut batzuetan txirrina jo baino lehenago batzen ez hastea. Ordu asko dira, eta gose gara.

Metodologiari dagokionez, testuekin asko ikasi ahal dela esan behar dut. Euskalbar, Hobelex, Xuxen… bezalako tresnak erabiliz eta zuk emandako materiala eskuetan edukita euskara maila hobetzeko aukera handia izan dugu.

  • ETXEAN
    Argitaratu izan ditudan testu guztiak etxean egon ditut, eta oso harro nago lortutako emaitzekin. Egia da klase batzuetan informatika gelara Joan garela baina egia esanda, ez dut asko aprobetxatu ordu horiek, testuak idazteko etxean erosoago nagoelako. Beste aldetik, gaztelaniaz idazten ditudan testuak hobeagoak izan arren, Euskaraz egindakoetan lan ordu eta esfortzu gehiago dute.

EUSKARAREN ERABILERA KLASEAN:
Denok dakigun moduan, ikasgelatik kanpo oso jende gutxi egiten du euskaraz. Hori ez da harro egoteko gauza bat, baina txikiak ginenetik komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza gaztelania da. Nire ustez, euskaraz hitz egitea zerbait derrigorrezkoa ikusten dugu, institutuan horrela erakutsi digutelako eta horregatik gutxiago erabiltzen dugu.

AUTOEBALUZIOA:
Aurrekoa kontuan hartuta, ikasturte honetan, Euskara arloa beste modu batez ikustea lortu dut eta hau gutxi balitz, nire euskara maila eta testuen kalitatea hobetzea lortu dut. Gainera, orain tresna gehiago dauzkat hau are gehiago hobetzen joateko (Hobelex, Xuxen…).



Klaseetan eta nire ustez, adi egon naiz eta nire ikaskideei lagundu izan diet ahal dudan momento guztietan. Bestalde, elkarrizketetan asko parte hartu dut, hitz egitea asko gustatzenh zaidalako, beste pertsonekin komunikatzeko edota ondo pasatzeko. Baina beste aldetik, entzutea ere gustatzen zait, beste pertsonak laguntzea ondo sentitzen laguntzen didalako.



Urte honetan 3 liburu irakurri ditut eta klasean esandakoak izan dira. Euskaraz irakurtzeko oso motela nahi egia esan eta denbora gutxi izan dut gehiago irakurtzeko.



Laburbilduz, irakaslea esandako gauza guztiak egiten saiatu nahiz eta esaten denez, saiakera da garrantsitzuena… baina ondo egitea lortu dudala uste dut.

Hori dela eta, hamar bat merezi dudala uste dut. Izan ere, hiru hilabete hauetan nire hobekuntza ikusten dela uste dut. Lehenengo ebaluaketan, 8 bat atera nuen eta aldiz, bigarrenean, 9. Nire ustez eta emandako arrazoiengatik hamarra merezi dut.

Desmond Doss

https://en.wikipedia.org/wiki/Desmond_Doss
https://es.wikipedia.org/wiki/Desmond_Doss

Desmond Thomas Doss, 1919ko otsailaren 7an jaioa, AEBko Ohore domina eskuratu zuen lehen kontzientzia eragozlea izan zen. Doss Amerikako Estatu Batuetako armadaren kaporala izan zen, baina domina irabazi zuenean, lehen mailako soldadua zen. Desmond 2006ko martxoaren 23an hil zen.

Biografia
Desmond arotz baten, Willian Thomas Doss-en, eta Bertha E. Doss-en semea zen eta Lychburg, Virginian, jaio zen.

Bigarren Guda Mundiala hasi ostean, Doss, Newport News, Virginian, kokatuta zegoen ontziola batean hasi zen lan egiten zaintzaile gisa. Desmondek armadan izena eman zuen eta zerbitzu militarrean 1942ko apirilaren 1an hasi zen, Lee zelaian, Virginian, baina geroago Fort Jackson-era, Hego Caronilara, bidali zuten, 77. Infanterian sartzeko. Bitartean, bere anaia, Harold Dossek, USS Lindsey ontzian zerbitzatu zuen.

Dossek armadan iragarri zuen ez zuela soldadu etsairik hilko eta ez zuela armarik erabiliko, bere kristau sinesmenak errespetatzeko. Honen ondorioz, mediku zerbitzuetara bidali zuten.

Bere pelotoiarekin, 1994an, zerbitzatzen ari zen bitartean, Guam-en eta Filipinetan, hainbat soldadu zaurituei lagundu zien su azpian eta trebezia honengatik, brontzezko izarraren domina eskaini zioten. Okinawako gatazkaren bitartean, Doss-ek Maedako labarrean zaurituta zeuden 75 soldaduen bizitza salbatu zituen. Okinawa gatazkan, soldadu hau lau aldiz zauritu zuten eta 1945ko maiatzaren 21an hortik atera zuten US Mercy-aren barruan. Honela, Desmond Doss bere herrialdeari lagundu zion; bere kideen bizitza salbatuz. Dossek ez zituen bere sinesmen bakezaleak inoiz alde batera utzi.

1945ko maiatzean, Okinawan, Estatu Batuek marine batailoi bat bidali zuten posizio japoniar bat eskuratzeko. Posizio hori 120 metroko labar baten gainean zegoen. 120 metroko pareta igo eta gero, beren etsaien su bortitz batekin topatu egin ziren. Doss-ek bere lagunak nola hiltzen ziren ikusten ari zen eta bere burua babestu ordez, 75 soldadu atera zituen infernu horretatik; batzuk arrastaka eta beste batzuk bere bizkarraren gainean. Hori eginda eta etsaien balak saihesten, soldaduak labarraren ertzera eramaten zituen eta hortik soken bidez jaisten zituzten beste soldadu batzuek. Hainbat egunetan zehar zaurituak zaintzen egon zen, berak hor egonda zeukan arriskua aintzat hartu barik. Maiatzaren 21ean, Shuri alboan, granada baten metraila hankak zauritu zizkion. Esku ohe batekin hortik eramango zuten momentuan, Doss-ek beste soldadu bat ikusi zuen, bera baino okerrago zegoena, eta bere esku ohea utzi zion bere kideari. Orduan, tiro bat jaso zuen besoan, hezur bat apurtu ziona. Zutik ipini ezinik, beso bat zaurituta eta inork lagundu ezinik, fusil bat hartu zuen eta besoa bermatu zuen, kanpaina ospitalera heldu arte.

Armadan, hasieran, soldadu batzuek Doss txantxetan erabiltzen zuten, baina balentria hauek jakin eta gero, kemenaren eta determinazioaren sinbolotzat hartu zuten.

1946an, Desmond-ni Tuberculosia diagnostikatu zioten, Leyten erantsi zuena. Geroztik, tratamendu bat hartu zuen bost urte eta erdiz, eta honek biriki bat eta bost saihets hezur koskatu zitzaizkion. Izan ere, 1951an baja militarra eman zioten, %90ko desgaitasuna zuelarik. Dossek tratamendu militarra izaten segitu zuen baina 1976an, antibiotiko gaindosi baten ondorioz, gor geratu zen eta %100 desgaitasuna eman zioten. Baina 1988an inplante batekin entzumena berreskuratu zuen.

Doss-ek familia bat osatu zuen Rising Fawn-en, Georgian, baserri txiki batean: Dorothy Schutte-kin ezkondu zen 1942ko abuztuaren 17an eta seme bat eduki zuten: Demosnd “Tommy” Doss Jr., 1946an jaioa. Dorothy, 1991ko azaroaren 17an hil zen auto istripu batean eta Doss 2993ko uztailaren 1ean berriro ezkondu zen Frances Duman-ekin.

Desmond Doss 2006ko martxoaren 23an hil zen, Piamonte, Alabaman, arnasa hartzeko arazoak zeukanez ospitaleratuta izan eta gero, Ohorearen domina eman zioten egun berean. 2006ko apirilaren 3an lurperatua izan zen Tennessee Hilerri Nazionalean, Chattanoogan.

Beste ohore batzuk

1990ko uztailaren 10ean, Georgiako autobide bati izen berria ipini zioten: “ Desmond T. Doss-en ohorean egindako autobidea”.

2000ko martxoaren 20an Doss-ek Georgiaren ordezkarien kameraren aurrean agertu zen eta aipamen berezia jaso zuen bere balentriengatik.

Herri kulturan
  • Doss-ek Kontzentzia Eragozpenaren gai nagusia da
  • Hacksaw Ridge bere bizitzan oinarrituta dagoen filma da eta Estatu Batuetan 2016ko azaroaren 4 proiektatu zen. Gregory Crosby-nek idatzitako historioan oinarrituta, Mel Gibson zuzenzu zuen pelikula, Andrew Garfield pertsonaia nagusiaren papera edukita. Proiektu hay Bill Mechanic, David Permut, Steve Longi, Gregorio Crosby eta Terry Benedict ekoiztu zuten.



NAZISMOA:

Nazismoa

Hitler izan zen nazi alderdiaren sorreraren buruzagia. Adolf Hitler Baunnau izeneko herrian, Austrian, jaio zen 1889.urtean. I. MG bolondres modura aritu zen, nahiz eta ezgai zela esan zioten. Aro honek asko markatu zuen. Versallesko itunarekin ez zegoenez ados, sozialistei, komunistei eta judutarrei gorroto itzela hartu zien eta honen ondorioz, guda deklaratu zien. Laisterrekin harremanetan jartzen da, Alemaniar Langileen Alderdiarekin, abertzaleak zirenak, lehen esandakoen kontra joateko. 1920. urtean, Langileen Alderdiaren 25 puntuak idatzi zituen eta hauek izan ziren Nazismoaren oinarriak eta urte bat geroago, beste alderdi batzuekin batzen da, Alderdi Nazional Sozialista sortuz.

1923. urtean Munich-en estatu kolpe bat ematen saiatzen da, “Garagardotegiaren Putsch-a” izenez ezagutzen dena, baina honek ez zuen arrakasta izan eta Hitler preso sartu zuten. Kartzelan zegoela, Mein kampf izeneko, --euskaraz Nire borroka-- liburuaren lehenengo zatia idazten du. Baina ez zen bere bizitza osoan kartzelan egon eta hemendik ateratzerakoan, SSak sortzen ditu, Alderdi Naziaren segurtasuna antolatzeko. 1929ko Krack-aren ondorioz, Alemaniak krisi egoera larri batean murgildu zen eta egoera hau aprobetxatuz, Hitlerren hitzaldia indartu eta zabaldu zen. Urte bat geroago, alderdi naziak 3 miloi militante zituen.

Esan beharra dago Alderdi Nazional Sozialistaren “sozialista” hitzak, apaindura hutsa dela eta langileak erakartzeko bakarrik erabili zutela baina klase ertainak eta kapitala erakarriko ditu batez ere. Hitlerrek kartzelan zegoela idatzitako liburuan ideologia naziaren oinarriak zeuden, sistematizazioa falta zen bakarrik. Hitler ez zuen programa oso zehatz bat jarraitzen, baizik eta ideia sinpleen bitartez masak bereganatzen zituen, ideia horiek behin eta berriz eta oso ozenki errepikatuz. Honen helburua gizartearen bihotzean sartzea zen eta jadanik hor egonda, honen instintu primarioak agerraraztea. Horretarako, hedabidea, irrati eta mikrofonoak maisuki erabiltzen zituzten beraien diskurtsoak adierazteko.

Hitlerrek, arraza zuria hobesten du beste guztien artean eta zurien artean berriz arraza “Arioa” indartsuena dela argudiatzen du. Horrela, Alemanian, judutarren aurkako gorrotoa zabaldu zen eta beste Europear herrien mespretxua ere. Hitler Gobineau, idazle eta pentsalari frantsesak, idatzitako “Arrazen desberdintasunak” liburuan oinarritzen da bere ideologia arrazista argudiatzeko. Bestalde, Alemanek beste herrialde batzuetako pertsonekin ezkontzea debekatu egiten da; hau da, Alemaniarra bakarrik nahastu gabekoa izango da.

Alemania naziaren ustez, judutarrak ahulagoak ziren eta Hitlerren ustez, Lehen Mundu Gerran edukitako porrota judutarren errua izan zen eta hainbat arau ipini zituen hauen kontra: juduek baztertuta mantendu behar ziren, alemaniar arraza ez zikintzeko eta Daviden izarrarekin markatuta atera behar ziren kalera. Azkenik, 1993. urtean, judutarrak kontzentrazio esparruetara bidaltzea erabakitzen dute.



Faxismo italiarra

ITALIAR FAXISMOA:


Gerra ostean herrialde guztiei gertatzen zaien bezala; 500.000 pertsona galtzen ditu gerran eta galerak ez dira behar bezala ordaintzen eta Italia lurralde gehiago aldarrikatu zituen; Trentino, Istriako iparraldea, Trieste…

Egoera ekonomikoa ere asko aldatu zen; gudak ekarritako galeren ondorioz, hondamendi ekonomikoan murgildu zen herrialdea. Hau gutxi balitz, ekonomia zeharo zaharkituta baten menpe bizi ziren, %55 nekazaritzatik bizi zelako. Hirietan, aldiz, industriak beherakada itzela eduki zuen eta honen ondorioz, langabezia areagotu egin zen. Zor publiko erraldoia eratu egin zen eta honi aurre egiteko, inflazio handi eta soldatak izoztu egin ziren.

*

Gizartea ekonomia baino okerrago zegoen. Gizartea tentsioz beteta zegoen, bai landa eremutan zein industriguneetan; adibidez, greba guztiak borroka armatuetan amaitzen ziren. Orduan, nekazariek lurrak okupatzen hasi ziren eta garai hartan egon zen Errusiar iraultzak eragin handia izan zuenez, batzuk eredutzat hartu zuten. Hau ikusita, lurjabeek eta industria buruek, nekazarien beldurrez, gobernu sendo bat eskatzen dute eta Faxistek haien ohuei kasu egiten diete.

Egoera politikoa aintzat hartuz, desengonkortasun itzela zegoen eta gobernua ez zeukan ia botererik. Bestalde, gobernu liberalek ezin zuten langile mugimenduen keskei erantzunak eman eta hau, faxistek aprobetxatu zuten bere indarra aurkezteko arazoa konpontzeko. 19919. Urtean “Fasci di combattimento y las Sequadre d’Azione”, hau da, faxistak, sortzen dira eta Alderdi Popularren eta alderdi Sozialistaren aurka aritu ziren.

GIzarte klase baxuko gizon batek, B. Mussolini deitutakoa, Italiako faxisten buru zen. Gizon hau “Avantti” egunkari sozialista gidatzen zuen faxisten buruzagi bihurtu zen arte, baina hau lortutakoan ez zuen egunkariaren mundua aldera batera utzi baizik eta beste bat sortu zuen; IL popolo d’Italia” egunkaria. 1919an “Fasci di Combattimento” sortzen ditu Milanen eta talde hauek langileen mugimenduen aurka aritzen ziren greba txikietan eta Italiako lehen talde faxista izan zen







Comprar, tirar, comprar

Cosima Dannoritzerrek kontsumismoari buruz 2011an egindako dokumentala da, RVT Mediak ekoiztuta.


Hainbat gai azaltzen dituen dokumentala da, adibidez, zaharkitzapen programatua. Zer da hori? Zaharkitzapen programatua produktu baten bizitza erabilgarriari bukaera zehatza ezartzeari deritzo. Horrela, erabiltzaileak behar baino lehenago baztertu beharko du erositako produktua, ekoizleak produktu hori konpontzeko atalak eskaintzen ez duelako, edo produktua konpontzeko zerbitzu teknikoa bertan behera uzten duelako. Denok dakigun moduan, politika honen helburua kontsumoa areagotzea da. Izan ere, zaharkitzapen programatuak produktu berriak behar baino lehenago erostera behartzen du kontsumitzailea. Enpresek produktuak betirako irauteko sortuko bazituzten ez zien onurarik ekarriko. Beraz, kontsumitzaileak ez zituzten produktu berriak erosiko jadanik betirako balio duen bat duelako. Bestalde, mugikorrak, telebistan, inprimagailuak… eta guztiok ezagutzen ditugun elektronikazko gauzak material ez-organikoen bidez daude eginda, hau da, birziklatu ezin diren gauzez eginda daude. Honen ondorioz, hauek apurtzean, zer egin ahal dugu beraiekin? Parte batzuk bai, berrerabili egin ditzakegu beste aparatu bat osatzeko, baina beste batzuk, ordea, herrialde pobreen zabortegietan geratzen dira. Lehen esan dudanez, produktu oro daude programatuta apurtzeko, baina gure ohiko bizitzan eta denok ditugun produktu programatuen artea bi ditugu: bonbilla eta inprimagailua.


1924 urtean, munduko bonbilla-ekoizle nagusiak elkartu ziren Ginebran, eta mundu osoko bonbillen bizitza erabilgarria mugatu zuten, produktu honen kontsumoa areagotzeko asmoz; hau da, 2500 orduko bizitza izan ahal zuten bonbillak, 1000 ordura mugatu zuten. Inprimagailuen kasuan, kontatzaile bat sartzen dute motorrean eta fotokopia kantitate zehatz batera heltzean ez ditu fotokopia gehiagorik egiten. Konpontzera bidaltzean, ez dagoela apurtu den pieza konpontzeko beste piezarik esan ohi dute eta beste bat erosteko aholkatzen dute. Gezurra, benetan ez dago ezer apurtuta. Baina denetan ezagunena izan den kasua Iphone-na izan da. Hauetan, “CHIP” bat ezartzen dute mugikorraren barnealdean, baterian, alegia. Honekin lortzen dutena bateria epe zehatz batean apurtzea da, hau da, denbora konkretu baterako erabili ahal diren bateriak dira.

Baina badago jendea hori ez duela onartzen eta honen kontrako mugimenduak burutzen dituztenak. Neistad anaiak kanpaina bat hasi zuten iPod-ek daramaten bateria hamazortzi hilabete baino ez zuelako irauten eta Apple-ek ordezko bateriarik saltzen ez zuelako. Zergatik? Anaia hauek pentsatu zuten, bateriarik ez saltzean, jendea iPod berriak erosiko zutela. Abokatu batek Apple-en kontrako salaketa bat ipini zuen eta bai, juizioa irabazi zuen. Zer motatako gizartean bizi gara? Kontsumismoan murgilduta dagoen gizarte batean.



Defentsa legitimoa

Lehenengo paragrafoan egiten den deskribapena susmatu dezakegu lehen bi protagonista horiek naziak direla. Beck izeneko pertsonaiak bazituen aurrekariak hamalau urte zituenetik eta Lenzbergerrek baino pixka bat txikiagoa zen. Azken hau lau zigor bakarrik zituen erregistroan, baina egun horretan bate bat zeraman gainean. Asperturik, Beckek adineko andre bat itsutu eta barre egin zuten eta aldi berean, bere hurrengo biktima ikusi zuten. Ez zirudien oso gizon indartsua eta batez ere, ez zirudien borrokak gustatzen zitzaizkion pertsona. Gizon hori zirikatzen hasi ziren, gauza asko eginez; buruan jo zuten eta hitz mingarri ugari esan zizkioten. Baina gizonak ez zuen ezer egin, alderantziz, pasiboki eta patxadaz hartu zituen bere erasotzaileen erasoak.

Bi hauen pazientzia agortu egin zen eta Beck-ek labana atera zuen gizona erasotzeko asmoz. Ebaki ez oso sakona egin zion, baina oraingoan gizonak jarrera aldatu zuen; beste ebaki bat egiteko prest zegoenean, labana hartu eta Beck-ek saihets-hezurrean iltzatu zion. Ez zen segidan hil, zeren eta minutu pare batez zutik geratu zen lurrera jausi baino lehen. Lenzbergerrek gora jaso zuen batea, baina ez zekien ia borrokatu ala ihes egin behar zuen.
Ez zuen denborarik izan; gizona, mugimendu bizkor baten bidez labana lepoan iltzatu zion. Ezer gertatu ez balitz bezala berriro jesarri zen bankuan eta polizia etorri eta atxilotzeko zain geratu egin zen pitilo bat erretzen. Polizia heldu zenean, agentea harrituta geratu zen. Ez zekien nola zegoen hain trankil bi gizon hil ostean, baina esan zion bakarra ez erretzea debekatuta zegoela izan zen.

Key klient bat zenez, (bezero garrantzitsuenak) abokatu horri eman zioten bere defentsa. Ez zekiten bere izena, hitz egin nahi ez zuelako eta fiskalak pentsatzen zuen ez zuela hitz egiten zerbait ezkutatzen zuelako, baina egia esanda, ez zuten ezer beraren kontra. Batzuk pentsatzen zuten labana iltzatu eta gero labana bere gorputzean mugitzea gehiegikeria zela eta horregatik hor egon behar zuela. Azkenean, epailearen ustez, ez zegoen lerro zehatz bat gehiegikeriaren eta bidezko defentsaren artean eta haiek zirenez gizonaren kontra zeuden kargu bakarrak, libre utzi zuten.

Aste batera, nagusiarekin geratzen da jateko eta gizonari buruz galdetzen dio. Bere izena ez zekitela esan zion eta berataz ezer gehiago jakin zutela esan zion. Nagusiak alkandora bueltatu zion baina abokatuak zakarrontzira bota zuen.

Ume soldaduak


Ume soldaduak armadak edo talde armatu bat biltzen dituen 18 urte azpiko pertsonak dira, gatazka belikoetan parte hartzeko nahian.Leku batzuetan, 14 edo 15 urte dituztenetik umeak izateari husten diote eta helduak bezala tratatzen dira. Nazioarteko legediaren arabera, 15 urte gutxienez izan behar dute armadan edo gatazka belikoetan parte hartzen dituzten pertsonak, baina denok dakigun moduan, hori ez da betetzen.

Ume soldaduak ez dira bakarrik gerratean fisikoki hari diren pertsonak, edozein motatako lanak burutu ahal dituzte bere taldearen barruan: sukaldaria, samak eramateko, guardia, espia, mezularia, esklabo sexuala edota kasurik txarretan, minak detektatzeko. Hainbat arrazoi daude umeak biltzeko; adibidez, helduak baino otzanagoak eta errazago manipulatzen dira. Gainera, ez dute arriskuari aintzat hartzen eta esaten dutenez, helduak baino erresistentzia gehiago dute.

Gaur egun 250.000 eta 300.000 ume artean daude munduan dauden gerrateetan borrokan. Bestalde, beren erreklutazkoa 10 urterekin hasten da eta klasean ikusi dugun pelikulan bezala, beren gurasoak eta lagunak hiltzeko erabiltzen dira. Umezurtzak edota bakarrik bizi diren umeak beren bizitzan aurkituko duten irtenbide bakarra bezala ikusten dute eta pentsamendu bakar bat dute buruan: talde armatu hauen partaidea izatea kalean bizitzea baino seguruagoa dela.

Baina beste aldetik, badira umeak beren borondatez aurkezten direnak talde armatu hauetan. Europan eta estatu batuetan ume hauek ez dute gerrateetan parte hartzen, baina sinesgarria izan arren, badira adin gabekoentzako errekrutatze zelaiak, adibidez, Ipar Irlandan eta Erruzian, Amnistia Internazionala salatzen duen moduan. Bestalde, Erresuma Batuak izan dira gehien gaitzetsi diren herrialdeak nerabeak, beren borondatez eta 16 urte edukita, armadan sartzen ustearen ondorioz. Baina hau ez da herrialde bakarra; Europatik alde batera utzita, estatu batuak ditugu. 2006an 13 urteko mutiko bat hil zen “Cuerpos de Liderazgo” izeneko akademia militar pribatu batean irteera batean jateari ukatu eta gero.

Asko geratzen da egiteko, baina beharbada gehiago ulertuko bagenitu ume hauek honelako erabakiak hartzeko pentsamenduak (edo behartuak izanda) edota begiak irekiko bagenitu, ikusiko genuke gertakari hau ez dela isolatua, baizik eta arazo mundiala. Hau gutxi balitz, pentsa dezakegu zer nolako ondorio ekarrik dezake umeentzat. Pentsatu momentu batez.
Resultado de imagen de niños soldado
Resultado de imagen de niños soldado


Askatasuna...bai ala ez?


Askatasuna ikuspuntu desberdinetatik ikus dezakegu, klasean ikusi dugunez; askatasun fisikoa, askatasun morala, askatasun ekonomikoa (nori ez zaio gertatu biziki nahi duzun gauza bat erostera joatea eta balio duen dirua ez edukitzea?) Nire ustez, askatasuna ez da pertsona batek urrratu ala bermatu ahal dizun gauza bat, baizik eta mundu guztia duen eskubide bat. (eskubideak bermatu baita urratu ere egin daitezke) Hala ere, eskubide hau… unibertsala("unibertsala"?) da?


Egia da XXI.(XXI) mendean munduko leku askotan ez daukatela, adibidez, hemen dugun askatasun maila, eta hori ez da bidezkoa. Gainera, inork ez badu bere askatasuna gogoz eta indarrez aldarrikatzen, zerbait aldatuko dela pentsatzen dugu? Hona adibide bat; gure gobernua aukeratzeko momentuan, zuk ez baduzu zure botoa ematen, zergatik joan behar da gehinezkoari? Zure eskubidean zaude botoa ez emateko, vaina hori egitekotan, bazaude zure botoa alderdi boteretsuari ematen. Ba ahal da hori askatasuna? Hala ere, Europan pentsatzen dugu guztiz askeak garela, kontuan hartu barik beti baldintzatuak izango garela faktore askorengatik eta garrantzitsuena bizi garen gizartea da eta horren ondorioz, beti ezingo dugula gure barneko asktasunaren nahia bete. Hau ikusita eta kontuan hartuta barneko askatasunik (bakoitzak nahi dituen gauzak burutzeko askatasuna izatea) gabe kanpoko askatasuna (gizartea edota gure inguruan dauden gauzak nola baldintzatu ahal dituzte zure nahia) ez duela ezertararako balio, ez dut uste XXI. Mendeko gizartea askea denik. (ez duzu nahiko azaldu zer diren kanpoko eta barneko askatasunak) Nire ustez, txikitatik komunikabideetatik gureak propioak ez diren baloreak inposatzen dizkigute eta hau gutxi balitz, eskolan ere ez digute gure kabuz pentsatzen uzten eta ez digute erakusten zer dagoen txarto eta zer ondo. Niri adibidez behin baino gehiago gertatu zait azterketa batean nire hitzez sortutako azalpen bat ematea edota nire iritziz ondo zetorren erantzun bat ematea eta irakasleak esatea hori txarto zegoela, guk berak esandakoa ipini behar dugula edo liburuan datorrena ikasi behar dugula. Bestalde, telebistan ageri diren programetan, adibidez, Salvame, Al Rojo Vivo edo debateak dauden programa guztietan(zein, zer nolako programetan? adibide konretuak) ikusten dugu nola norberak bere pentsamendua adierazteko eskubidea ez dagoela bermatuta; hau da, hori egitean nola veste pertsonek presioa egiten dioten bere pentsamendua aldatzeko edota pentsamendu hori ez ateratzeko.
Bestalde, bizi izateko baliabideak eskuratzeko lan egin behar dugu, eta hori ez da guk aukeratu ahal dugun gauza bat (kasu gehienetan). Gure gizartean, azken finean, gauza berdinak egiten amaitzen dugu; eskolara joaten gara, lan egiten dugu, ezkontzen gara, jubilatzen gara... Eta hau ikustean galdera bat etortzen zait burura; ez gara denok gizarteak inposatu duen bizitza perfektu baten ereduaren jarraitzaileak?Aitzitik, **Kant**ek esaten zuen askatasuna betebehar bat zela, hau da, ez ditugula guk nahi ditugun gauzak egiten, baizik eta guztientzako onak direnak baizik. Ez das hori gure askatasun propio murriztea gizarte osoarena osatzeko? Ni ez nago honekin batere ados, askatasunak boterea ematen digulako nahi duguna egiteko, lege eta arau batzuen barruan,("lege batzuen barruan" jokatzea gure askatasun propioa murriztea da, gizarte osoarena osatzeko" zure argudiaren artabera; kontuz kontraesana dago) baina ez gaitu gauza bat edo beste bat egitera behartzen.



Laburbilduz, nire ustez ez gara guztiz askeak, partzialki soilik. Hau da, askatasun absolutua ez dela existitzen, beti egongo garelako arauen eta legeen menpe. Leku bakarra non guztiz askeak gara gure irudimen propioan da.

Andrea, ideia interesgarriak agertu dituzu. Zuzenketak egingo?


Leonor

Resultado de imagen de libertad
Resultado de imagen de libertad





The Fault In Our Stars (eleberria)




The Fault in Our Stars (Gure izarren akatsa) John Greenek eginiko eleberri bat da, 2014ko irailean argitaratuta izan zena. Hamasei urteko eta birikietako minbizia jasaten duen nerabe baten istorioa da, Hazel Grace Lancaster izenekoa. Neska honen gurasoak laguntza talde batera joatera behartzen dute Hazel, eliza baten sotoan dagoena eta “Jesusen bihotz literala” izenez ezagutzen dena. Hor, Augustus Waters ezagutzen du, saskibaloian aritzen zen mutila hanka bat anputatu baino lehenago eta maitemindu zen.

Estatu Batuetan 2014ko ekainaren 6an zineman estreinatu egin zen, aldiz, Espainian, uztailaren 15ean. Aktore nagusiak Shailene Woodley eta Ansel Elgort dira.



Liburuko pertsonaiak



Protagonista nagusiak

  • Hazel Grace Lancaster protagonista nagusia da eta eleberri bere ikuspegitik dago kontatuta.
  • Augustus Waters Hazelekin maitemintzen da. Hamazortzi urte ditu eta bere hanka osteosarkoma izeneko gaixotasun batengatik galdu zuen. Gus laguntza taldera joaten da bere laguna, Isaac, laguntzeko. Geroago, Gus The Genius emandako desira Hazelekin partekatzea nahi du Amsterdamera joateko eta hor, Un Dolor Imperial izeneko liburuaren autorea ezagutzeko.



Bigarren mailako pertsonaiak

  • Isaac: Augustus-ren laguna, itsua dena.
  • Peter Van Houten: Hazelen libururik gogokoenaren autorea Un Dolor Imperial.
  • Patrick: Laguntza taldearen buruzagia, minbizia barrabiletan duena.
  • Monica: Isaac-en neskalagun ohia.
  • Caroline Mathers: Augustus-en neskalagun ohia.
  • Sra. eta Sr. Lancaster: Hazelen gurasoak.
  • Sra. eta Sr. Waters: Augustusen gurasoak.


The Fault In Our Stars (filma)

Zinemako egokitzapena

2012ko urtarrilean, Fox 2000 ekoiztetxeak, eskubideak erosi zituen eleberriak zinemara egokitzeko. Josh Boonek kontratu bat sinatu zuen filma zuzentzeko. Wyck Godfrey eta Marty Bowen filma produzitu zuten. Shailene Woodley Hazel antzeztu zuen eta Ansel Elgort, Augustus. Nat Wolff Isaac bezala aukeratu zen, Laura Dern Hazelen ama bezala eta Sam Trammel Sr. Lancaster bezala, Hazelen aita. Mike Birbiglia Patricken rola hartu zuen eta Willem Dafoe, Peter Van Houtenena.



Filma 2013ko abuztuaren 26an hasi zen filmatzen Pittsburgh-en eta Scott Neustadter eta Michael H.Weberrek gidoiaren moldaketa idatzi zuten.



Resultado de imagen de bajo la misma estrella
Resultado de imagen de bajo la misma estrella


Resultado de imagen de bajo la misma estrella
Resultado de imagen de bajo la misma estrella








  • Lagunarteko gutuna


Aupa, Idoia!

Ez duzu sinetsiko nondik idazten ari naizen… Behar bada telebistan ikusi duzu, atzo elkarrizketa bat egin zidatelako. Ugandan nago! Gogoratzen duzu kontatu nizunean bidaia bat egiteko asmoa nuela? Ba hemen nago.

Ez nago hemen oporretan, bai zera! Horretarako Ibizara joango nintzen, baizik eta GKE- batekin etorri naiz. Zorakeria dela pentsatuko duzula seguru nago, baina ez dakizu zenbat gauza ikasten ari naizen! Hau beste mundu bat da. Atzo, adibidez, alargun eta umezurtzak bizi diren herrixka batera joan ginen, arropak, jostailuak eta sendagaiak eramatera. Hau gutxi balitz, fitxa tekniko bat egin genien ume guztiei, urte batzuk barru nola dauden ikusteko. Benetan ikaragarria da nola hain gauza gutxi edukita, nola irribarre egiten duten mutil eta neska guztiek.

Gauza hauek alde batera utzita, ikusi beharko zenuke zer nolako lekuetan bizi diren. Nebetan pribilegiatuak gara beraiekin konparatuta; goizero joaten gara uraren bila eta ez da lan makala… 2 kilometro ibili behar dugu putzu batera heltzeko… gogorra, ezta? Gainera umeak eskolara joateko, 10 kilometro baino gehiago duen ibilbidea egin behar dute. Beste aldetik, futbolean aritzen dira egun osoan. Baina ez gu ditugun porteria eta pilota berberekin baizik eta makilaz egindako porteria eta poltsaz eta sokaz egindako pilotekin.

Esperientzia benetan paregabea da. Nik uste dut zu bezalako pertsona batek hemen egon behar duela. Zer deritzozu? Hurrengo bidaian nirekin etorriko zinateke?

Zure erantzuna jasotzeko irrikatan nago.

Andrea




AZALPEN TESTUA-

Non utzi dugu Rap-a?


Rap-a musika mota bat da, Ipar Amerikan sortu zena, baina geroago jakin denez, 60. hamarkadan afroamerikarren artean askoz gehiago garatu egin zen, Estatu Batuetan, alegia. Hip-Hop kulturan, Bronx-en, New York, 70. hamarkadan agertua, oso garrantzitsua den genero bat da. Rap-a musika dituen pultsuen artean abesten da, ingelesez, “beat”. Esan beharra dago hitz egiten eta abesten egiten dela, nahiz eta batzuetan errezitatu ere. Musika mota hau egiten duten pertsonei MC deritze, hau da, “Maestro de Ceremonias”. Bestalde, ohiko galdera da hau: Ba al da Rap hitza beste hitzen laburpena? Horixe baietz, “Rhythm and Poetry”, “Ritmo y poesia”, hain zuzen ere. Musika genero garrantzitsu eta eragin handiko honek rap kantaria xelebre asko utzi ditu urteotan zehar; 2pac, Jay Z, Eminem… beste batzuen artean. Azkenik, Rap-a mundu osoan ezagutu egin zen 1979an, orduan, ez da hain zaharra.

West Coast rap, Hip-Hop-aren azpiko genero bat da eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostan sortzen diren artista edota musika guztiak hartzen ditu bere barnean. Funk, blues eta East Coast Rap,aren arteko nahasketa bat da, 1980aren bukaeran sortu zena, nola ez, Estatu Batuetan. Lehen esan dudanez, 2pac izenez ezagutzen den rap kantaria garrantzia asko zeukan hip-hop munduan eta West Coast rap-aren barruan zegoen sartuta. Beste aldetik, 1990an, garai hartan zeuden MC ospetsuenak Los Angeles-en kokatuta zegoen Good Life Cafe-ra joaten ziren bere trebetasuna eta artea partekatzeko besten artean.

Hona hemen orain ditugun West Coast rapean dauden diskorik hoberenak:
  • Xzibit – Man vs Machine (2002)
  • Dr Dre – Compton (2015)
  • The Game – The Documentary 2/2.5 (2015)
  • YG – My Krazy Life (2014)
  • The Game – The Documentary (2005)
  • 2Pac – All Eyez On Me (1996)


Azkenik, Euskal Herrian ere baditugu Rap taldeak. 1999. urtean argitaratu zuen Selektah Kolektiboa izeneko boskote batek lehen aldiz rap disko bat euskaraz, edo eurek esaten zuten bezala, errapea: ”Esan ozenki” izena zuena. Euskaraz rapa entzuteak sor zitzakeen aurreiritzien gainetik, zenbait kantuk arrakasta lortu zuten, hala nola, Koktel Molotoff ala Beti Sk-k. Handik urte batzuetara, Esperientzien Etorbidetik, Meta diskoetxearen eskutik, disko atera zuten, musikalki garatuagoa eta kalitate handiagokoa. Hirugarren diskoa ateratzear zeudela, Metak diskoetxearen itxiera etorri zen, eta horrek ere, neurri handi batean, proiektu honen amaiera ekarri zuen.

Aurreko taldea baino askoz ezezaguna den 2003an sortutako euskaraz rapeatzen duen beste talde bat ere topatu dezakegu; M.A.K (Mikrofon Addikt Klan). Hauek arrakasta gutxi lortu izan zuten. Hala ere, 2005ko otsailaren 24an disko bat argitaratu zuten, “Suari Darion Kea”. Disko hau nagusiki euskaraz da, baina gaztelaniaz, frantsesez eta katalanez ere kantatzen dute. Hamazazpi abesti ditu eta musika latinoaren, jazzaren, sinfonikoaren eta rockaren eraginak ditu. Honako hauek ditugu diskoa osatzen duten abestiak:

  1. Jatzar herensugea
  2. M.A.K
  3. Prest I
  4. Ongi pasa
  5. Sobera
  6. Polizia
  7. Fin ta tinko
  8. Polizia
  9. Mou el teu cul!
  10. Herensugearen seme-alabak
  11. Bakardadean
  12. El pueblo unido
  13. Informanipulazioa
  14. Shoot 'em all
  15. Ezin dut ulertu
  16. Beldur beltza
  17. Agurra






  • Resultado de imagen de west coast
    Resultado de imagen de west coast


Resultado de imagen de rap
Resultado de imagen de rap



Itxaropen baten bila


XXI. mendean ditugun arazoak makalak ez izan arren, nire ustez, errefuxiatuen gatazkak arazo horien gainetik daude. Oraintxe ditugun jazarpenen eta guden ondorioz, estatistiken arabera, 24 pertsona etxerik gabe geratzen dira minutuko, harrigarria ezta? Baina badakigu zenbat inplikatzen diren Europa osatzen duten herrialdeek? Ez gara gu izango hilketa masibo honen parte hartzaileak?

Europa osoa 7.951 errefuxiatu hartu zituen bere babespean, hitz eman zuten % 3 - % 4 bakarrik, ekainean eginiko ikerketa batean adierazten den moduan. Badira 3.800 hildako Mediterraneo itsasoan urte honetan eta zifra hori gora doa. Esan beharra dago, Italiak 4.000 errefuxiatu hartzen dituela bere gain hogeita lau ordutan; Espainia, aldiz, 400 bederatzi hilabetetan.

Ez zait batere bidezkoa iruditzen ni bizi naizen herrialdean hori gertatzea, inplikazio gehiago beharko genuke. Guk beraien herrialdera joaten garenean noiz eduki ditugu arazoak sartzeko? Ez dut uste hori gertatu denik. Badaude hamaika pertsona oraintxe bertan, nik hau idaztean ari naizen bitartean eta zuk nire idazlana irakurtzen ari zaren bitartean, Melillako harresian edo Mediterraneo itsasotik nabigatzen ari direnak hona heltzeko asmoz eta bizitza berri hobeago bat lortzeko asmoz. Gudak herrialdeak despopulatzen ari dira eta badaude emakume, gizon eta umeak milaka kilometro arakatu behar dituztela amets gaizto batengatik ihes egiteko. Egia da hemen erauzita daude gaixotasunak ekartzen dituztela, baina ez dugu ahaztu behar gaixotasun horiek jasaten dituzten pertsonak haiek direla. Gainera, gu bezalako pertsonak dira eta ez da batere bidezkoa zaborra bezala tratatzea. Nire ustez, hau ez da arrazoi bakarra errefuxiatu horiek ez babesteko; aurreiritziz betetako gizarte batean bizi gara. Pentsatzen dugu terrorista guztiak musulmanak direla, beltz guztiak lapurtuko digutela eta herrialde horietatik datozen pertsona guztiak min egingo digutela.

Baina, zer gertatzen da beste herrialdeetatik etorritako pertsonekin etxea eta lanbidea aurkitzen ez badute? Edota hemen bizi diren pertsonekin egoera berdin horretan? Esklusio soziala gure inguruan dugun arazo larri bat da. Espainian herritarren %28,6 esklusio soziala jasan dute beste herrialdetatik etortzeagatik, drogengatik edo bizitzeko baliabide urrak edukitzeagatik. Nire ustez herrialde guztietako gobernuek “plan” berezi bat martxan jarri behar zuten bizitzeko beharrezkoak diren baliabideak (etxebizitza, lanbidea, osasuna, hezkuntza …) herritar guztien eskuetan egoteko. Onargarria ahal da batzuk bere bizitza osoan gastatuko ez duten dirua edukitzea, beste batzuk kalean bizitzen ari diren bitartean, beraiek eta beraien umeak elikatu ezinik ? Lehen esan dudanez, bizi garen gizartea aurreiritziz beteta dago; kalean bizi diren pertsonak arriskutsuak dira? Zergatik “gauza arraroak” bezala tratatzen ditugu? Gauza batengatik edo bestetik hor daude, batzuk gaixotasun senda ezinen menpean eta beste batzuk, substantzia kaltegarrien ahalmenean.

Amaitzeko, zer gertatuko litzateke gu beraien azalean egongo bagina? Gure herrialdetik ihes egin beharko bagenu eta beste herrialde batera joan beharko genuke babesaren bila. Edota bizitza ikusi pasatzen kalean bizitzen ari zaren bitartean. Niretzat heroiak dira baldintza horietan bizi diren pertsonak eta uste dut, gehiago baloratu behar genituzkeela.

Resultado de imagen de REFUGIADOS
Resultado de imagen de REFUGIADOS


Resultado de imagen de exclusion social
Resultado de imagen de exclusion social

Refugees

ZuZeu link:
http://zuzeu.eus/gaztea/itxaropen-baten-bila/