Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
gorkaazk
AnneP





1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2
Dantza modernoa
Azalpen testua
2016 irailean
AnneP
Anev_53D

Wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki/Dantza_modernoa



Ilea dohaintzan ematearen garrantzia
Iritzi/azalpen testua
2017 urtarrilean
IraideA 53D


http://zuzeu.eus/gaztea/ilea-dohaintzan-ematearen-garrantzia/



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog


3
Matxismoa eta feminismoa
Iritzi-artikulua
Urria
anev_53D
Iraide A


http://zuzeu.eus/gaztea/matxismoa-eta-feminismoa/



Festaren mutikoa

Laburpena

Abendua







Defentsa legitimoa

Liburu azterketa

2017 urtarrilean







Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Benetan askeak al gara?
Iritzi-artikulua
2017 urtarrilean



http://zuzeu.eus/gaztea/benetan-askeak-al-gara/



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Bat-bateko ezkontza

Ipuina

2017 Urtarrilean








Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)



Ekarrizketa Iosebarekin

Elkarrizketa

2016 abenduan



http://zuzeu.eus/gaztea/bergarako-argazkilari-bertutetsua/




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)


4
Feminismoa

azalpen testua

2016 azaroan

















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK













































Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.





2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz…

SARRERA:

Ikasturte hau euskara maila nahiko onarekin hasi nintzen, pasaden urteko irakasleak asko irakatsi zigulako. Hala ere, esfortzu handia egin dut maila berberean edo handiagoan mantentzeko; adibidez, klasean bidalitako liburuak irakurtzen eta asko idazten.


HISTORIA:

Betidanik Romon ikasi egin dut D ereduan. Iaz, DBHko 4. mailan nengoen, 45D taldean, Teresa Arejita, euskara eta literatura irakaslea, tutore izanda. Nire ustez, aurten ez dut hainbeste euskera maila hobetu, pasaden urtean bezala, baina maila berdina mantentzea kostatu egin zait. Aurten, idazketa eta ahozko elkarrizketak izan dira gehien landu ditugun arloak, eta horietan, nik uste, pixka bat hobetu dut. 2015-2016 ikasturtean, gehien landu genituen arloak gramatika, irakurmena eta idazketa izan ziren.


Lehen esan dudan moduan, betidanik Romon ikasi dut, eta horren ondorioz ezin dut beste institutuekin alderatu.


KLASEKO GIROA:

Kurtso hasieran, ez nituen klasekide guztiak ezagutzen beste institutuetatik etorritako jende berria zegoelako. Besteei ezagutzen nien, pasaden urtean nire klasean edo ondoko klaseetan ikasten zutelako. Hasiera-hasieratik oso ondo moldatu egin gara, nahiz eta denok ezagutu ez izan. Gero eta hobeto eramaten ginen eta ez dira inoiz zailtasunak egon gure artean. Errespetua susmatu dut gure klase giroan kurtso hasieratik, baina batzuetan pixka bat okertzen zen. Normala da, pertsona batzuekin hobeto moldatzen zara besteekin baino. Nire ustez, klaseko jarrera nahiko ona izan da kurtsoan zehar, batzuetan astuna izan arren.



AHOZKOTASUNA:

Nahiz eta ikasturtean zehar hiru edo lau ahozko aurkezpen egin, onak izan direla uste dut. Kromoen “jolasa” klasean egin zutenean, nik ez nengoenez, ezin izan nuen parte hartu. Asteazkenetan, gehien bat hitz egiten genuen denon artean, eta egun batzuk izan ezik, oso nekatuta nengoelako, besteetan parte hartu dut elkarrizketetan.



IRAKURMENA:

Kurtsoan zehar hiru liburu irakurri ditugu: Krimenak - Ferdinand von Schirach, Fikzioaren izterrak - Ur Apalategia, eta Antologia bat - Iban Zaldua. Orokorki, ez ditut liburuak gustuko izan, ez zaizkidalako ipuin asko dituzten liburuak erakartzen. Hainbat kapitulu ez ditut ulertu, eta besteak, baten bat izan ezik, ez ditut gustuko izan. Hiru liburu hauetako bat hautatu beharko banu, Krimenak aukeratuko nuke dudarik gabe.

Nire kabuz hainbat artikulu irakurri ditut ZuZeu.eus , zientzia.eus. Batez ere Harpausoetan irakurri ditut nire ikaskideen idazlan asko.



METODOLOGIA:

Aurtengo metodologia, azken urteetakoekin konparaketa eginez, ez zait asko gustatu. Nire ustez, gramatika oso gutxi eman dugu, eta asteazkenak aspergarriak ziren ia inoiz norbaitek ahozko bat prestatzen zuelako. Alde positioak ere ikusten ditut; adibidez, klasean asko hitz egiten genuenez, ahozkoa hobetu egin dugu; berdina gertatu da irakurmena eta idazmenarekin.



IDAZMENA:

Idazmena izan da aurten gehien landu izan dudan arloa euskara ikasgaian. Testuak idazterakoan, zuzentzaile automatikoa eta hiztegiak ezin bestekoak izan dira. Lehenengo, testu prozesadore batean idazten nituen zirriborroak, eta gero, pare aldaketa bat eginez, lan-koadernoan argitaratzen nituen. Hainbat klasekideen lan-koadernoak zuzendu ditut, saiatzen languntzarik onena ematen.

Kurtsoan zehar, ZuZeu.eus eta Wikipedian artikulu batzuk argitaratu ditut. Oker ez banago, ZuZeu-n 4 artikulu argitaratu ditut, eta Wikipedian, aldiz, 2.
Klaseko WhatsApp taldean ia beti denok euskaraz hitz egiten genuen.



ZEIN IZAN DA AURTENGO IDAZLANIK HOBERENA? ZERGATIK?

Nire ustez, nire lanik hoberena bi izan dira: “Dantza Garaikidea”, Wikipedian argitaratutako azalpen-testua, eta “Ilea dohaintzan ematearen garrantzia”, ZuZeu-n argitaratutako iritzi-testua.


Dantza garaikidearen idatzi nuen ni konpetizio dantzaria naizelako, eta ez zegoen gai hoberenik hasteko lan-koadernoan idazten eta argitaratzen. Testua egitea asko kostatu zitzaidan, informazio pila bat bilatu behar nuelako, erabaki zer jarri eta nola, gramatika eta ortografia akats guztiak zuzendu, etab. Testu horrekin ez nekien gauza asko ikasi bainituen eta asko gustatu egin zitzaidan testua idaztea.


“Ilea dohaintzan ematearen garrantzia” ilea moztu eta gero idatzi nuen. Minbizia pertsona hurbil batek daukanean, pentsatzen hasten zara dena ez dela iruditzen duen bezain polita, eta ikusten duzu nola gaixoek asko sufritzen duten. Oso txarto sentitu nintzen ezin nuelako laguntzarik eman inori, eta orduan pentsatzen hasi nintzen, eta erabaki nuen ilea ez moztea denboraldi batean, hilabete batzuk geroago 20 zentimetro baino gehiago mozteko eta gaixo bati emateko ile ordain polit bat egin diezaioten. Hori egin eta gero, oso ondo sentitu nintzen, pozik nengoen, eta testua idatzi nuen jendea kontzientziatzeko eta ikusteko hain erreza den akzio bat, ilea moztea bezala, beste pertsona bati oso pozik egotea egingo duela.



JARRERA:

Nire jarrera egokia izan dela esango nuke. Ez naiz ia inoiz euskara klaseetara faltatu, eta egin dudanean, justifikatu egin dut. Nire ustez, klase-giro ona lortu dugu guztion artean, batez ere asteazkenetan, bikoizketa klasean.



EUSKARAREN ERABILERA IKASGELAN:

Klasean euskararen erabilera kurtsoan zehar hobetu egin da. Klasean denok hitz egiten genuen euskaraz, baina gutxiagotuta dagoen eremuetan, adibidez kalean, ez da batere erraza. Horregatik, klasez kanpo ez dugu euskaraz hitz egin beharrezkoa izan ez bada.



AUTOEBALUAZIOA:

Ikasturte honetan zehar hainbat gauza berri ikasi ditugu baina haien artean erabilgarrienak zuzentzaile automatikoa, online hiztegiak etab erabiltzen izan da. Lehen esan dudan moduan, kooperazioa nabarmena izan da urtean zehar, bai nire partez bai nire ikaskideen partez ere. Nik uste, hau ez da izan euskara gehien hobetu dudan kurtsoa, baina oso pozik nago egin dudanarekin eta hobetu dudan pixkatxo horrekin.




ALEMANIA NAZIA

1918ko azaroan, Gilen II.a enperadoreak abdikatu ondoren, eta Lehen Mundu Gerrako guduek jarraitzen zuten bitartean, Alderdi Sozialdemokratak (SDP) errepublika aldarrikatu zuen Berlinen, eta alderdiko buruzagi Ebbert kantziler (gobernaburu) izendatu zuten. errepublika sortu berriak hainbat arazori egin behar izan zion aurre berehala: aliatuekin sinatu beharreko armistizioari, ezker muturreko nahiz nazionalismo eskuindarreko altxamendu-saioei, eta gerraosteko arazo ekonomiko eta politiko larriei.



WEIMARKO ERREPUBLIKA

1919ko urtarrilean, Errepublika sortu berriak espartakisten altxamenduari egin behar izan zion aurre; talde hori boltxebikeen bidean jarraitzearen aldekoa zen, eta errepublika sozialista ezarri zuen. Sozialdemokratek, armadaren eta ofizial nahiz soldadu ohien kidego boluntarioen languntzaz, matxinada indarrez zapaldu zuten, eta talde horretako buruzagiak (Karl Liebknecht eta Rosa Luxenburgo) hil egin zituzten.


Krisi-egoera horretan, Biltzar Konstituziogilea eratzeko hauteskundeak izan ziren. Biltzarra Weimar hirian bildu zen, eta konstituzioa egin zuten; haren bidez, errepublika federala ezarri zen, printzipio demokratikoetan oinarritzen zena (bai gizonezkoen bai emakumezkoen sufragio unibertsala). Errepublikako presidentea zazpi urtean behin hautatu behar zen, eta botere bereziak zituen. Kantzilerra edo gobernaburua presidenteak izendatzen zuen, baina parlamentuaren (Reichstag) babesa behar zuen. Ebbert sozialdemokrata hautatu zuten errepublikako presidente izateko.


Hauteskundeetan, hiru alderdi handi moderatuenek (Zentroko Alderdia, Alderdi Demokrata edo DDP, eta Alderdi Sozialdemokrata) botoen %76,2 ortu zuen, eta koalizio-gobernua eratu zuten: Weimarko Koalizioa esaten zaio. Gobernu eratu berriaren lehen erabakia Versaillesko Ituna sinatzea izan zen: itun hori umiliagarria izan zen alemaniarrentzat, oso zorrotza baitzen, eta errepublikarentzat zama astuna izan zen. Lehen Mundu Gerrak oso ondorio ekonomiko negatiboak izan zituen Alemanian (inflazioa eta markaoren debaluazioa), baina ondorio horiek are gehiago larriagotu ziren herrialde horri inposatu zizkioten gerra-ordain izugarrien ondorioz.


Errepublikaren lehenengo urteetan, ezegonkortasun ekonomiko larria zegoen Alemanian; bereziki, 1922tik 1923ra bitartean; izan ere, hiperinflazioa zela-eta, herrialdeko ekonomiak behea jo zuen. Egoera horretan, atsekabe handia sortu zen bai gizartean, bai politikan, eta biztanleriak gero eta mesfidantza handiagoa zuen sistema errepublikanoarekiko. Horrenbestez, langileen mobilizazioak areagotu ziren eta armadako sektore batzuk eta nazionalismo ultraeskuindarra estatu-kolpea jotzen saiatu ziren, zenbait aldiz. Giro horretan, politika erradikalizatu egin zen eta demokraziak babesa galdu zuen.


1924tik 1929ra bitartean, Weimarko Errepublikak egonkortasun-aldia izan zuen, Lehen Mundu Gerran garaile izandako potentziek Alemaniari krisitik irteteko laguntza ematea erabaki baitzuten. Dawes Planari esker (1924), ekonomia hobetzen hasi zen; eta Locarnoko Itunaren bidez (1925) Alemania Nazioen Elkartean sartu zen, 1926an. Horrela, nazioarteko egoera normalizatu egin zen.




NAZISMOAREN HASTAPENAK

1919an, liberalismoaren aurkako-eta arrazismoaren aldeko propaganda hedatzen zuten alderdi nazionalistetako bat sortu zen Munichen: Alemaniar Langileen Alderdia (DAP). Hitler alderdi horretan sartu zenean hasi zen nazionalsozialismoaren edo mugimendu naziaren historia. 1920an izandako biltzarra Hitlerrek zuzendu zuen; bertan, alderdiaren 25 puntuko programa landu zuten, eta alderdiaren izena aldatu zuten: aurrerantzean, Alemaniar Langileen Alderdi Nazional Sozialista (NSDAP) izango zen. Urte horretan bertan sortu zen SA: talde paramilitarra zen, eta berehala hasi zen indarkeria erabiltzen aurkaritza egiten zioten taldeen aurka.


Ideologia nazia gizarte-klase guztietara bideratutako postulatu multzo nahasia zen. Italiako faxismoak bezala, kapitalismoaren aurkako sozialismo nazionala defendatzen zuen. Horren bidez, sozialismo marxistan ez bezala, klaseen arteko gatazkak “nazioaren interes gorenen” mesedetan gainditu nahi zituzten. Baina programa horretako ideia nagusiak bi izan ziren. Alde batetik, diktadura nazionalista indartsua ezartzea, arrazari nahasi gabe eusteko eta Alemaniaren etsaiak desagerrarazteko: demokratak, marxistak eta juduak. Bestetik, alemaniar guztiak Alemania Handi batean biltzea, arraza arioaren garapena ziurtatuko zuen bizi-espazioa eratuz.


Hitler alderdiko buru izendatu zuten 1921ean, eta egitura elitista eta hierakizatua ezarri zuen NSDAPren baitan; führera (buruzagia) zen erakundearen euskarri nagusia.


1923an, hiperinflazioa zegoen Alemanian, eta frantziar-belgikar tropek Ruhr okupatu zutenean, asaldura nazionalista areagotu zen. Orduan, talde ultranazionalista eskuindarrek -Hitler eta bere alderdi txikia barne- estatu-kolpea prestatu zuten: Municheko putscha esaten zaio. Baina erabateko porrota izan zuen, eta Hitler espetxeratu egin zuten.


1925ean, espetxetik irten ostean, Hitlerrek alderdia birsortu zuten, eta bere programan zenbait aldaketa egin zituen, gizarte-babesa sendotzeko. Kapitalismoaren aurkako postulatuak mugatu zituen, baina hal ere, finantzari juduen aurka egiten jarraitu zuen. Gainera, Alemanian zegoen joera antisemita eta antikomunista indartsua eta Versaillesko Itunarekiko desadostasuna baliatu zituen. Estrategia aldatu zuen, bere alderdia masa-mugimendu bihurtzeko. Parlamentu-sistemako arauak onartzea erabaki zuen, eta hainbat bitarteko erabili zituen boterea lortzeko; propaganda, mitinak, ibilaldiak, uniformeak eta instrukzio militarra.




Jon Kortajarena ezagutzen


external image Nu3BoBPUxsnuSv37GgG5W9lwkHqVCR1__yVv1MEjhFRPRO7dVvBq6ACd3IPnHzDNoKopogz8SI-BRF7djGLNwITYzNAd5Zdhyrd_TUvtIz5LM2Spkmh45ma-nD-qu3tpcZEZICAz
Dena hasi zen 2016ko apirilaren 2an. Lagun batekin Bilbora joateko Areetako metroan gelditu ginen. Prisa geneukanez, ez ginen makillatu, bakarrik rimel pixka bat. San Mameseko geltokian jaitsi eta ibiltzen hasi ginen Bilboko auzoetaz gozatzen. Indautxu inguruan geudenean, taberna baten ondoan pasatu ginen eta han Jon Kortajarena bere koadrilarekin eserita zegoela ohartarazi ginen. Ezin genuen sinestu! Jon Kortajarena gure aurrean zegoen! Jon agurtzea nahi genuen, baina, zer esango genion mundu osoak ezagutzen duen top model bati? Taberna zegoen eraikina inguratu genuen, eta 30 minutu geroago, gure lagunari konbentzitu genion berak gu ordez hitz egiteko. Ai, ama! Zergatik erabaki genuen hori? Desastre hutsa izan zen! Hatzamarrarekin kolpetxoak ematen deitu zion, Jon harrituta buelta eman zen arte. Hau izan zen elkarrizketa:

  • Ehh… zu zara Jon…? -buelta eman zen guri begiratzeko- Nola zen?
  • Kortajarena - erantzun genuen deseroso biak.
  • Hori hori… Neska hauek zurekin argazki bat atera nahi dira. -esan zuen azkarregi eta handik joan zen. Biak shook-ean geratu ginen. Jon ere harrituta zegoen.
  • Beno, galdetu nahi genizun ea zurekin argazki bat atera ahal bagina. -esan genuen lotsaz beterik.
  • Bai, noski! Zein mugikorrarekin egiten dugu argazkia? -galdetu zigun.

Dena oso azkar igaro zen. Oso jatorra izan zen gurekin. Argazkia atera eta Joni eskerrak eman ondoren, gure laguna bilatzera joan ginen. Ikusi genion bezain laster bronka bota genion. Momenturik lotsagarriena pasatzea egin zigun! Argazkia ikusi bezain pronto, makillajea ez generamala konturatu ginen. Ai ene! Zelako aurpegiak! Hala ere, gure sare sozialetan publikatu genuen argazkia.

Beraz, gure aholkua da: Bilbora bazoaz, guapoa jarri. Ez dakizu nor aurkituko duzun edo zer gertatuko den.





Ilea dohaintzan ematearen garrantzia


Heriotza asko sortzen dituen gaixotasun bat minbizia da. Minbizia sortzen da, gorputzeko atal batean zelulak neurririk gabe hazten eta hazten direnean. Minbizia mota ezberdin asko egon arren, hasiera bera izaten dute, hau da, normalak ez diren zelulak kontrolik gabe hazten dira.

Minbizia sendatzeko modu desberdin batzuk daude, hala nola, kimioterapia, erradioterapia… Kimioterapia tratamendu oso gogor bat da, eta honen ondorioz, tratamendu hau ematen zaien gaixoei, ilea jausten zaie. Gizonek ez dute ile-jauzi hau hain txarto eramaten zeren eta beraien bizitzen momentu batean ilea jauzten zaie, baina emakumeek oso txarto daramate hau.

Emakume askok autoestimua oso baxua daukate hau dela eta. Autoestimua berriro igotzeko, eta emakume hauek berriro politak sentitzeko, ileordeak eramateko aukera daukate; bi motatako ileorde daude: ile sintetikokoak eta naturalekoak.

Lehenengoak, merkeagoak dira, baina ez diote buruari arnas hartzen uzten; bigarrenak, aldiz, oso garestiak dira, 1.500€-tik gora, eta pertsona guztiek ezin dute diru hori ordaindu ileorde batengatik.

Orain dela urte batzuk, ilea biltzen hasi ziren elkarte batzuk (AECC, Mechones Solidarios…). Hauen helburua zen jendeak moztutako ilea biltzea geroago ileorde naturalak egiteko, eta ordaindu ezin zuten emakumeei emateko. Ilea dohaintzan emateko irizpide erraz batzuk bete behar dira:
  • Gutxienez 20 zentimetroko goleta moztu.
  • Goleta edo trentza batean gorde behar dira ile guztiak altuera berdinean egoteko.
  • Ileak garbi eta siku egon behar du.
  • Berdin du ile kizkurra edo lisoa izan.
  • Berdin du tindatuta dagoen edo ez.

Emakumek askok ez dute beraien ilea moztu nahi ile laburra ez zaielako gustatzen. Niretzat, pentsamendu hori oso egoista da, zeren eta guri ilea berriro eta azkar hasiko zaigu, eta beraiei ez. Ez du ezer kostatzen ile-apaindegi batera joatea, eta gutxienez 20 zentimetroko goleta moztea.

Ni ere lagundu nahi izan dut kausa polit honetan, seguru emakume batek ni baino gehiago behar izango duelako nire ilea. Agur 27 zentimetro! Lagundu emakume bati berriro polita sentitzen!


Escáner_20170202.png



Defentsa legitimoa - Liburu azterketa

Lenzberg eta Beck lagunak ziren, Beck Lenzberg baino pixka bat txikiagoa. Beck hamaika aldiz egon zen kondenatuta indarkeria-delituengatik; Lenzberg, berriz, lau alditan.

Metroan zeudela, trajedun gizon bat ikusi zuten. Kontularia edo funtzionarioa zela imajinatu zuten, norbait aspergarria, etxean emaztea eta haurrak zain zituena. Beldurtzeko biktima aproposa zen. Egun hori ez zen ondo joan, ez zuten diru nahikorik lapurtu gauza onak erosteko, eta emakumerik ez. Gizonarengana hurbildu ziren, eta bat-batean, Lenzbergerrek labana bat atera zuen eta gizonari ziztatzen saiatu zen, baina gizonak labana zeukan eskua hartu zion eta hil, defentsa propio moduan. Ondoren, Beck ere hil egin zuen. Poliziari deitu zion eta metroko bankuan eserita itxaron egin zuen poliziak heldu arte.

Polizia heldu zenean, bi gorpuak ikusi zituen eta gizonak hil zituela pentsatzen zuten. Epaiketara eraman zuten zigorra ha aukeratzeko. Han, Ferdinard abokatua ezagutu zuen. Ferdinard-i kontatu zion metroan gertatutako guztia arratsalde horretan. Berak ez zituen hil bi mutikoak nahi zuelako, defentsa propioaz baizik. Hori egin ez balu, bera izango zen zauritua edo hilda.

Epaiketara joan ziren eta gizonak gertaturiko guztia kontatu zien berriro ere. Ferdinardek ere gizonari ahal zuen hoberen defendatzen saiatu zen. Azkenean, metroko segurantza-kameretan grabazioak ikusten eta gizonak kontatzen zuen gertaerarekin, epaileek erabaki zuten zigorrik ez jartzea, egin zuena defentsa legitimoaz egin zuelako.

Niri, pertsonalki, liburua irakurtzea asko kostatu egin zait, ezin nintzen kontzentratu irakurtzeko, eta kapitulu batzuk ez ditut ondo ulertu (adb: katiluarena). Ulertu ditudan kapituluak, gustatu zaizkit.



Bat-bateko ezkontza

2015eko udako egun bat zen, abuztuaren 3a hain zuzen. Nire lagun batzuk mozorro-festa bat egingo zuten gau hartan. Ni aingeruz jantzi nintzen eta nire ilea lisatu nuen. Ispiluan begiratzerakoan oso guapa nengoela pentsatu nuen. Alkandora bat hartu eta festarantz abiatu nintzen.
Resultado de imagen de fotos famosas de la historia
Resultado de imagen de fotos famosas de la historia


Hor, nire lagun mina Aintzane nuen zain. Ez zegoen ni bezain polit jantzita. Dena esan beharra dago, Aintzane ez zen oso erakargarria. Mutilek berataz alde egiten zuten, baina neska oso jator bat zen! Berandu heltzeagatik pixka bat haserretu zen. Berehala konpondu genuen edari bat hartzen. Dantzan hasi eta mutiko batek begiratzen ari zidala konturatu nintzen. Itxura galanteko mutil bat zen: oso altua, errubioa eta begi berdeekin. Minutu pare bat geroago, nigana hurbildu zen eta bere izena Inozentzio zela aitortu zidan. Nahiko astuna eta erromantikoegia zen, baina guapoa zenez ez zitzaidan inporta. Biak batera dantzan hasi ginen eta ordu pare bat geroago nitaz maitemindurik zegoela konfesatu zidan. Ni,oso edanda negoen eta ezkontzea proposatu nion. Bere autoan sartu eta zuzenean epaitegira joan ginen.

Buruko min handi batekin esnatu nintzenean, etxe ezezagun batean nengoela konturatu nintzen. Ohetik altxatu eta pilula baten bila abiatu nintzen sukaldera. Han, festan ezagututako Inozentzio aurkitu nuen gosaria prestatzen zegoela. Galdetu nion ea zergatik nengoen han, eta dena kontatu zidan: ezkondu ginen eta bere etxera bizitzera joatea erabaki nuela biok batera poz-pozik elkar egoteko. Asko beldurtu nintzen, Inozentzio bromatan egon behar zen, hortik ihes egin behar nuen. Horretarako, mahaian zegoen kafeontziarekin buruan kolpe gogor bat eman nion eta han konorterik gabe utzi nuen Inozentzio. Nire gauzak hartu, eta handik korrika atera nintzen. Ez nekien non nengoen, ikusten nuen bakarra arto-zelai oso handi bat zen. Nola aterako nintzen hortik? Nire mugikorra hartu nuen Aintzaneri deitzeko, baina ez zegoen estaldurarik.

Korrika hasi nintzen, eta 10 minutu geroago, errepide batekin topo egin nuen. Ez nuen asko itxaron behar kotxe bat handik agertzeko. Jauzika eta zeinuak egiten hasi nintzen autoa gelditzeko, eta halaxe izan zen. Kotxean igo nintzen eta gidariari eskatu nion handik urrun zegoen edozein hiritara eramateko. Gidaria nirekin hitz egiten hasi zen eta ez zuen errepiderantz begiratzen. Segundu batzuk geroago, kolpe handi eta gogor bat sentitu nuen, gero anbulantziaren soinua, eta hortik aurrera… ezer.



Benetan askeak al gara? - Filosofia


Askeak bagaren edo ez, ikuspuntu desberdinetatik ikus dezakegu: askatasun fisikoa, askatasun morala, askatasun ekonomikoa. Niretzat, askatasuna pertsona guztiek duten eskubide bat da. Baina, benetan askeak al gara?

Filosofo batzuek esaten zuten determinatuta gaudela; hau da, askatasunez bizitzeko aukera ukatuta dugula. Determinismoa, ekintza eta erabaki guztiak kausa-printzipioaz eragindakoak direla baieztatzen duen teoria da. Horrela, dena kausa-efektu kate batez gertatzen da, erabakimen askea eta zoria ukatuz. Duela egun batzuk klasean eztabaidatu genuen ea batxilergoak karrera bat egitera determinatzen bagintuen edo ez. Nik esaten nuen baietz, determinatuta gaudela zeren eta gizarte zientzietako batxilergoa egiten badut (nire kasuan), unibertsitatera sartzerako orduan ezin izango dut, adibidez, medikuntza, erizaintza eta fisioterapia ikasketak aukeratu zientzietako batxilergoa egin ez dudalako.

Barneko askatasuna guk geuk nahi ditugun gauzei buruz erabakiak hartzeko eskubidea da, “nahimenaren askatasuna” izenarekin ere ezagutua. Norberaren kontuak aukeratzeko guztiz askeak gara, gure bizitzaren jabeak gu geu garelako eta egoera hartan gure onerako edo txarrerako diren gauzak baino ez ditugulako aukeratzen. Nire ustez, barne askatasuna ez da iruditzen duen bezain erraza. Agian pertsona bati “arraroa” den arropa mota bat gustatzen zaio, baina besteek modan dagoena gustuko dute. Pertsona horrek, seguruenik, ez du bere gustuko arropa jantziko, eta modan dagoena janzten hasiko da “desberdina” ez izateko. Horrela, besteek ez dute ezer komentatuko bere arropari buruz. Benetan libreak al gara aukera desberdinen aurrean erabakitzen dugunean ala arrazoi desberdinek behartzen gaituzte, horietaz ez ohartu arren?

Bestalde, askatasun fisikoa mugitzeko askatasuna da. Helbidea aukeratzeko edo herriz aldatzeko eskubideak askatasun mota honen barnekoak kontsidera daitezke. Egia da munduko leku askotan ez daukatela hemen dugun askatasun maila. XXI. mendean hori ez da bidezkoa, denok eskubide berdinak eduki behar genituzke. Guk ezin gara kexatu, jaio eta bizi garen tokian askatasun handia dugulako beste herrialde batzuekin alderatuta. Hemen, nahi dudanean edozein tokira joan naiteke, nahi dudan moduan jantzi ahal naiz eta nahi dudan musika entzun dezaket, baina munduko beste leku batean ezin dute guk hartzen ditugun erabaki batzuk hartu, ez direlako gu bezain “askeak”.

Uste dut aurreko argudioekin argi geratu dela nire iritzia gai honi buruz: ez garela guztiz askeak, bakarrik pixka bat. Askatasun absolutua ez da existitzen, eta ez da inoiz existituko, beti legeen edo arauen menpe egongo garelako nahitaez. Bakarrik dago leku bat non nahi dugun bezain askeak izan ahal garen: gure irudimena.

Zure ustez… benetan askeak al gara?





Elkarrizketa gure lagun Iosebarekin:


external image ff9086_dab92cd3187b416d8bf700ec31e6a7e4~mv2_d_6016_4000_s_4_2.webp
external image ff9086_dab92cd3187b416d8bf700ec31e6a7e4~mv2_d_6016_4000_s_4_2.webp

Ioseba Anton, 1996an jaio zen argazkilari amateur bergararra da. 2012an argazkilaritzaren munduagatik interes handia izaten hasi zen eta 15 urterekin bere lehen reflex-kamera eskuratu zuen. Gauzak horrela, bere kabuz era guztietako argazkiak egiteari ekin zion bere kamera ahalik eta hoberen menperatu arte.
Pare bat urte geroago, benetan argazkilaritza atsegin zuela eta lan gehiago eta hobegoak egin nahi zituela ohartzean, Barakaldon ("Samar" dendan) argazkilaritza- eta edizo- fotografikorako ikastaroetara joaten hasi zen. Hor, gauza asko irakatsi zizkioten. Denborarekin, argazkiak egiterakoan zeuzkan akatsak konpontzeko, ekipamendua berritzen joan da: tripodeak, objetibo berriak...
Urte honetan argazkilaritza digitalean espezializatu eta zerbitzuak eskaintzen hasi da. 20 urte dituela, argazkilaritzarako sarbide-ikastaroak ematen ditu. Gainera, Bilboko "The Travellers"en argazkilari ofiziala da.
Gehiago jakin nahi izanez gero, eskuragarri usten dugu bere web-gune berriaren esteka:

Anne:Eguerdi on. Hasiko gara elkarrizketarekin.
Ioseba: Aupa! Oso ondo.
Anne: Nola eta zergatik hasi zinen argazkilaritzan?Ioseba: Nola eta zergatik? Beno ba kontatuko ditzuet pixka bat nire ibilbidea, ez? Ni argazkilaritzan txikitatik gustatu izan jabet argazkixak ateratzea. Gurasok bazeuken halako argazki kamera nahiko zaharra zana, eta horrekin ibiltzen nitzan pixkat tontoarena egiten eta holan. Eta gero, benetan gustatzen hasi jaten eta esan non “zergatik ez erosi niretzat kamara bat, ez?” Klaro, ni azkenean txikixa nintzen, 14-15 urte neuzkan eta ez neukan dirurik hortarako. Orduan hasi nintzan ematen zozten diru hori dana ahorratzen eta holan eta lortu nuen benetan argazki kamara erosten. Orduan hasi nitzan nere kabuz pixkat eta gelditu nitzan nire amaren laguna zanakin eta berekin holaxe explikatzen gainetik, ze nik ez neukan ideiarik bez argazki kamara zela zoian. Ze klaro, zen argazki kamara digitala holako berrixa, reflexa, ta ez neukan ideiarik ez erabiltzen. Botoi danak neretzat ziren ezezagunak eta horrela hor pixkat jolasten eta hola, eta hortik aurrera hasi nintzan aurrera egiten.Andrea: Zer nolako argazkiak egiten dituzu? Eta, horretarako, zein kamera erabiltzen duzu?
Ioseba: Argazki motei dagokixonez azkenean, nik ikasteko be jendeari eskatu dotzat ba neri laguntzeko eta eurei argazkixak ateratzen. Orduan, gaur egun gehien bat egiten ditut erretratuak diranak, jendeen argazkixak eta holan. Horretarako bere egunean erosi nuen kamera oindino erabiltzen dut. Hori argazki kamera digital bat, reflexa dana, objetiboak eta bai dauzkatela berrixak baina horrekin ibiltzen naiz eta, gustora.
Nerea: Zer gomendatuko zenioke argazkilaritzan hasiko den edonori?
Ioseba: Argazkilaritzan hasiko dan pertsona berri bati ba lehenik eta behin gehixana informatzeko. Nik adibidez esan beharra daukan erosi nebala nere kamara bai asko irakurriz baina asko jaikin barik. Orduan bai gomendatuko nebala asko informatzea benetan kamara horrekin zer lortu nahi daben jakiteko. Horrekin erosi ahalko dau kamara mota bat edo beste bat eta horrekin gero ba aurrera egiten. Eta benetan ba ikastaro matitxeko ze asko egiten dauena da halako argazki kamara on bat erosi baina gero benetan erabiltzerako orduan egitxen da automatikoa jarri eta fuera. Azkenean argazki kamera hauek daukate izugarrizko jolasteko aukera ona eta manualean ibiltzeko nik gomendatuko nutzen benetan ondo ikastea erabiltzen eta partidu on bat ateratzen kamarari.
Anne: Zer nolako lanak egiten dituzu?
Ioseba: Azkenik pixkat hasi naiz mundu profesionalari begira. Baina ez profesionalki baizik eta ni afizionaua naiz baina azkenean mundu honetan ibiltzea diru asko suposatzen dau; argazki kamerak, objektu berriak, materiala oso garestixa da… Orduan bai hasi naizela ba hori, lan batzuk eskaintzen. Alde batetik, ikastaroak ematen ditudala, esan dutzen moduan argazkilaritzan hastea be informatzea eta asko ikastea da. Eta neri bere egunean ba bai gustoko jaten ikastea modu eraginkor batean benetan ondo ikasteko. Orduan nik eskaintzen dudan ikastaroa horretan finkauta: teoria pixka bat, eta gero gehixana praktika da ze azkenean horren bitartez ikasten da. Gero eskaintzen dut halako sesinoak eta ateratzen ditut sesinoak bai indibidualki, bai taldean dana dalakoa. Beti be kanpoan ze nik azkenean gaztea naiz eta ez daukat ez nolako dendarik, estudixorik ez ezebez. Bestalde, halako lanak ba enpresei begira webgune baterako argazkixak edo dana dalakoa. Enpresa batekin ibili naiz justo azkenaldixean.





Festaren mutikoa


Anne eta biok gaztelaniazko ikasgaian egindako ipuinean Alazne izeneko neskaren istorioa kontatzen da.

Alazne 19 urte dituen Leioako unibertsitateko ikaslea da. Egun batean, Ricky, bere lagunik onena, ea berarekin festa batera joan nahi duen galdetzen dio. Alazneri ez zaizkio festak asko gustatzen, baina azkenean, baietz esaten dio. Hor dagoela, bat-batean, Ricky galtzen du, eta edari baten bila joaten denean mutil bat ezagutzen du. Hurrengo egunean, Alazne etxe ezezagun batean esnatzen da, ez du aurreko gauaz ezer gogoratzen. Hala ere, bere etxera bueltatzen da ezer gertatu ez balitz bezala. Hilabete bat geroago, haurdun dagoela konturatzen da. Oso urduri jartzen da ez dakielako zer gertatu den eta zer egin, orduan Rickyri deitzen dio. Biok batera etxearen jabea eta festako mutiko ezezagun hori aurkitzen dute. Zoritxarrez, mutikoak, Ekaitz deitzen dena, modu txarrez esaten dio abortatu egin behar duela. Alaznek umea izan nahi du eta berarekin eztabaidatzen hasten da. Azkenean, bere etxetik haserre eta korrikan joaten da. Parke bateko eserleku batean gelditzen da eta negarrez hasten da. Segundo batzuk geroago, Ricky agertzen da eta besarkada handi bat ematen dio. Rickyk zin egiten dio bera umearen aitaren papera egingo duela, nahiz eta homosexuala izan, eta poz-pozik biziko direla hirurok batera.



Feminismoa - Azalpen testua (bukatu barik)

Feminismoa XVIII. mendearen amaieran hasi zen mugimendu sozial eta politiko bat da. Feminismoa ez da matxismoaren berdina baina “aldrebes”. Feminismoa mugimendu sozial bat da, filosofia bat da, etika bat dauka, proposamen politiko bat da, epistemologia da, baita metodologia bat ere. Gainera, aktibismo eta eguneroko akzioa da.

Mugimendu sozial bat da: Emakumeen eskubideak emantzipatu eta errebindikatzen ditu. Beharrezkoa eta indarrekoa emakume guztiak (beharbada bat ere oraindik) ezin ditugu horietaz disfrutatu, ezta neurri berean ezta modu berean ere. Mugimendu guztiek bezala, noski, eskakizun eta proposamen propioak ditu.

Filosofia da: Edozein zapalkuntza-mota erauzteko borondatean, eta ordezko bizimoduko eraikuntzan mantenduta dagoenez gero, berrikuste kritikoak egiten dira historiaren ideiei eta diskurtso filosofiko diskriminatzaile, sexista eta misogino indartsuenei.

Etika da: Feminismoak etika bat du, zeren eta giza segurtasunerako errespetuan oinarrituta dago, eta etikak beti aukera kontzienteena irudikatzen du.

Politika da: Proposatzen eta borrokatzen duelako eskubideen ariketengatik, eta sarbide osoa giza duintasunera. Zeren eta gainera, ahalorde-eraikuntzarekin ikusi behar duelako, baina ez nagusitasuneko boterea baizik eta libertarioa.

Metodologia da:







Matxismoa eta feminismoa - Iritzi artikulua


Jende askok pentsatzen du feminismoa emakumeak gizonen gainetik egotean datzala, baina ez da horrela. RAE hiztegian “machismo” eta “feminismo” hitzak bilatzen baditugu hau da agertzen dena:

Machismo: 'Actitud de prepotencia de los varones respecto de las mujeres'.
Feminismo: 'Ideología que defiende que las mujeres deben tener los mismos derechos que los hombres'.

Matxismo eta feminismo hitzak, harrigarria bada ere, ez dira Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian agertzen.

XXI. mendean, oraindik badago jendea XVIII. mendeko pentsamendu matxistak dituztenak. Pertsona hauek pentsatzen dute emakumeok etxean lan egin behar dugula, gure senarrei dena egin behar diegula, emakumeak gizonak baino maila “baxuago” batean gaudela, eta abar. Hau guztia aldatzea lortu behar dugu, urte batzuk barru gizonak eta emakumeak eskubide berberak edukitzeko.

Jende askok matxistak diren jokabideak normaltzat hartzen ditu filmetan, telebistan, kalean… etengabe ikusten direlako. Adibidez, “Dalas Review” deituriko Youtuber bat Twitterren arazo asko izan ditu gauza matxistak esateagatik. Beste egunean, adibidez, aurkezpen batean “Hola me llamo Dalas y soy machista” esan zuen eta bera bakarrik barrezka hasi zen. Entzuten zegoen jende gehienari ez zion batere graziarik egin iruzkin hori.

Emakume askori gertatu zaigu kaletik bakarrik joatea eta mutil batek edo talde batek zerbait oihukatzea, hala nola, “guapa”, “tía buena”, “eman zure telefono zenbakia” edo halako zerbait. Baina mutil bakar bat edo mutil talde bat zurekin badoa, inork ez du ezer oihukatzen. Emakumeok ez dugu nahi beti mutil bat alboan edukitzea kaletik beldurrik gabe joateko, gu geuk bakarrik joan nahi dugu beldur barik.

Nire ustez, matxismoa ez da inoiz amaituko zeren eta beti egongo da matxista den norbait. Lehen aipatu dudan bezala, hau guztia aldatzea lortu behar dugu denok pozik eta ondo bizi ahal izateko.

Dalas aurkezpenean
external image 170px-Womanpower_logo.svg.pngexternal image El-feminismo-busca-la-igualdad-entre-ambos-sexos.jpg


Argazkigilea: Jaluj  [CC BY-SA 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)], via WIKIMEDIA COMMONS
Argazkigilea: Jaluj [CC BY-SA 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)], via WIKIMEDIA COMMONS




Dantza Modernoa - Azalpen testua


external image dantzamodernoa.jpg?crc=3828994546
Adierazpen artistiko hau XX. mendearen hasieran sortzen hasi zen eta ballet klasikoaren arauak eta irizpideak apurtzen ditu. Musika kontuetanez da dantza zorrotz bat, edozein musika motak balio duelako: pop, rock, folk, klasikoa...

Dantza mota hau 8 musika kolpetan egituratzen da, geroago lotzeko eta koreografia bat sortzeko. Pausu libreak ere egon ahal dira non dantzari bakoitzak nahi duena egin ahal duen. Berdin da aurrez aurretik asmatuta edo momentu horretan inprobisatuta egotea, dantza mota honetan dena balio du. Dantza modernoa “dantza desberdinen dantza” bezala ezagutzen da, zeren eta ballet, hip-hop, funk, elektrodance,... pausuen nahasketa dago.

Hainbat dantza desberdinen nahasketa honetan ezusteko aldaketak daude, bat-batekoak eta aldi berean oso dinamikoak.

Dantza modernoaren ezaugarri batzuk:
  • Grabitate-indarra: Dantzariak grabitate-indarrarekin jolasten du. Bere gorputzaren pisua erabiltzen du mugimendu dinamiko desberdinak sortzeko. Mugimenduak maila desberdinetan burutzen ditu eta balantze-puntua aurkitzen du mugimenduetan. Balantzea galtzen eta berreskuratzen du, erorialdiak eta jauziak egiten ditu.

  • Zorua: Dantzaria zorua erabiltzen du eszenatoki koreografiko bezala. Dantza modernoan zoruan egin daitezken posizio eta mugimendu posibilitate guztiak esploratzen dira.

  • Mugimendu naturalak: Dantza modernoan mugimenduak naturalak eta libreak dira. Ia-ia dantza modernoaren teknika guztiak erraztasun korporala eta malgutasunean oinarritzen dira.

  • Arnasketa: Dantza modernoa dantzatzen dutenek, mugimenduak arnasketarekin koordinatzen dute.

  • Erritmoa: Nahiz eta ez egon musika mota bati elkartuta, dantza modernoak erritmoan oinarritzen du bere koreografia.

  • Oinetakoak: Dantza modernoan normalean oinutsik dantzatzen da, baina edozein motatako zapatekin ere dantza daiteke.



Dantza modernoak dantza-teknika desberdinak eskaintzen ditu dantzatzeko trebetasuna garatzen laguntzen dituztenak. Dantza-teknika horiek beste dantza mota bateko teknikak hobetzen lagundu ahal dute, ez dira bakarrik dantza modernoa dantzatzen ikasteko erabiltzen. Duncan-, Graham-, Hawkins- eta Limón-teknikak garrantzitsu eta famatuenak dira.

  • Duncan teknika: Isadora Duncan-ek sortua, fokuratzen da gorputzaren adierazpen organikoa askatzean.
    Duncan-ek nabarmentzen ditu mugimendu libreen fluidotasuna, musikaltasuna, naturaren mugimenduak eta arte klasiko greziarretik inspirazioa hartutako erak. Bere teknikak adierazpen garbia eragozten duten eta dantzan garbitzen dituen ohiturak ezabatzen laguntzen du.
    Duncan teknika oso femeninoa da, baina gizonek bere klaseei etekina atera diezaiekete ere. Ez du eskatzen gorputz edota indar fisiko espezifikoa. Ez duzu dantzako aurreko esperientziarik behar ere Duncan teknikaren klaseak hartzen hasteko.

  • Graham teknika: Martha Graham-ek sortua, fokuratzen da dantzaren bitartez zirrarak adieraztean.
    Graham teknikaren oinarrizko printzipioak uzkurdura eta erlaxazioa edo “release-a” dira. Teknika honek gorputz-enborraren ahalmen adierazkor eta interpretatzailea garatzen du jatorri hauen bitartez. Graham-ek nabarmentzen ditu ere mugimendu bakoitzeko arnasketaren koordinazioa, lurzoruko lana, pelbisa hasiera-leku bezala, eta kiribil itxurako mugimenduak.
    Graham teknika, hasiberriengandik aurreraturaino, maila guztietara irakasten da. Baditu ariketak eta ikastaldi-maila bakoitzerako kodetutako mugimenduak.


  • Hawkins teknika: Erick Hawkins-ek sortua, teknika hau garatu zuen lesiorik eragin ez zuen entrenamendua dantzariari emateko asmoarekin.
    Hawkins teknikaren jatorri zentrala gorputzaren grabitate-zentrotik hasten diren mugimendu arin eta libreko erabilera da. Teknika fokuratzen da jarreraren printzipio anatomikoak jarraitzen duten mugimenduak eta gorputzaren lerrokatzea sortzean.

  • Limón teknika: Limón fokuratzen da gorputzaren mugimendu organikoenez ohartzean. Grabitate-indarrarekiko gorputzaren pisuaren erlazioa esploratzen du. Teknika honetan erorialdiaren, orekaren errekuperazioaren eta errebotearen hasierak bere erritmo naturalenetan esploratzen dira.
    Limón teknikak ohi ez bezalako kontzientzia sortzen du dantzako arnasketaren garrantziari buruz. Nola prestatzen duen arnasketak mugimendua hasteko, nola eragiten dion arnasketak mugimendu bakoitzari eta nola sortzen duen arnasketak fluidotasuna dantzan ulertzen laguntzen du.
    Limón-ek gorputz-enborra gorputzeko parte boteretsuena zela zirrarak adierazteko pentsatzen zuen. Bere teknikak gorputz-enbor ikaragarriaren ahalmen adierazkorra garatzen laguntzen du.

http://elrincondeladanza.blogspot.es/1255449517

http://www.mastiposde.com/bailes_modernos.html

http://baile.about.com/od/Danza-moderna/a/La-Danza-Libre-En-La-Historia-De-La-Danza-Moderna.htm

https://andre0716.wordpress.com/2013/02/28/danza-moderna/









Lagunarteko gutuna


Madagaskarren, 2016ko irailaren 14an.
Kaixo, maitea!

Zelan zaude? Ni hemen oso ongo nago baina zure falta sumatzen dut. Hona heldu nintzenetik gauza asko ikusi ditut!

Lehenengo egunean, Gobernuz Kanpoko Erakundearen kanpamentura eraman ninduten beste laguntzaileekin egoteko. Han, Sasha izena duen neska ingeles batekin hizketan hasi nintzen. Oso jatorra eta dibertigarria da! Hurrengo egunean, herrixka batera eraman gintuzten hango jendeari janaria, botikak, eta abar emateko. Umeekin hitz egiten eta jolasten hasi nintzen. Gauza asko kontatu zizkidaten, hala nola, beraien anaia-arreba askok hil egin zirela ura eta janaria ez zeukatelako!

Hori entzun egin nuenean negarrez hasi nintzen. Ez da bidezkoa munduko leku askotan denetarik edukitzea eta beste leku batzuetan ezer ez. Sashak kontatu zidan datuen arabera, hemen egunero lau eta bost ume inguru hiltzen dira eta bederatzi eta hamar heldu inguru. Herrixka honetan adibidez, pertsonarik “zaharrenak” 30 urte ditu!

Orain dela bi egun, niri gertatu zaidan gauzarik traumatikoena gertatu zait. Umeei sendatzen diegun kanpadendan nengoen eta ume bat negar egiten hasi zen buruko mina zeukalako, orduan, umea hartu nuen, Dalsy pixka bat eman nion eta lasaitzen saiatu nintzen. Umetxoa nire besoetan zegoela hil zen! Oso txarto pasatu dut aurreko egunetan hori gogoratzen baina orain hobeto nago, lasai.

Beno maitea, isildu egingo naiz, bestela bueltan, zer kontatuko dizut?

Besarkada handi bat,
Andrea