Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
Juan David















2
Mago de Öz
Azalpen testua
2016 irailean
Alvaro Erice, Juan David
wikipedia eta taldearen web gunean
Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.




2016-2017 IKASTURTEKO KRONIKA



0. SARRERA


2016-2017. ikasturtean euskara maila hobetzeko egindako lanak laburbilduko ditut testu honetan, baita nire iritziak eta pentsamenduak ahalik eta hoberen adierazten saiatuko naiz.

1. HISTORIA


Ni betidanik egon naiz Romo eskolan. Urte batzuen ostean Artaza-romo institutuan hasi nintzen ikasten. Betidanik egon nintzen B ereduan, DBH hasi nuen arte. DBH D ereduan egiten hasi nintzen eta ikaskide berriak izan nituen, guztiak oso pertsona onak eta gustura egon nintzen haiekin, baita orain ere. Batzuk beste ikastetxetatik zetozen eta beste batzuk Romokoak ziren ere. Momentu honetan Batxilergoko 1. maila egiten naiz, edo bukatzen hobeto esanda.

Ikasturte honetan Gorka Azkarate izan dugu euskara irakasle. Urte honetan inoiz egin ez dugun progama bat eta euskara ikasteko modu bat ekarri digu. Betiko metodologia, liburuak, fitxak, aditzak ikasi... alde batera utzi eta euskara praktikan jarri dugu testuen bidez eta ahozkoen bidez. Aurrerago sakonduko dut gaia.

Ikaskideekin ondo moldatu naiz eta ahal izan dudan neurrian lagundu diet haien idazlanekin eta haiek niri ere. Ez daukat inolako pegarik modu horretan. Horri esker kurtso hasierako testuak hobetu ditut kurtso amaierakoekin konparatuz, naiz eta nire ustez oso gutxi izan.

2. GELAKO GIROA


Gelako giroa nire ustez klase guztietan egoten den giroa izan da, agian batzuen ustez pixka bat txarragoa. Klase guztietan bezala interes gehiago eta gutxiago duten pertsonak daude, interes gehienekoak arreta jartzen dute eta interes gutxi dutenek batzuetan jartzen dute interesa eta beste batzuetan bere gauzetara ibiltzen dira. Egia da kanpotik ikusita klase txar bat eman ahal duela baina nire ustez klasea konplementatzen da, asken finean batzuk besteak gabe aspertuko ziren, esan daiteke modu batean klasea atseginago egiten dutela. Egia da egun batzuetan astunagoa egiten dela klaseko giroa eta beste batzuetan arinagoa.

Ikusi dudan beste gauza bat inolako desadostasunik edo haserrerik ez egotea izan da. Normala da ikasleak eta irakasleak une batzuetan desados egotea, gehienetan ikasleak irakasleekin, baina aurten ez da horrelakorik gertatu euskara klasean eta horrek klaseko giroa ona izan dela adierazten du.

3. AHOZKOTASUNA


Nire partetik hemen ez daukat gauza handirik komentatzeko, ez dudalako ahozkorik egin. Nire ustez gauza askoren gehiketagatik izan da. Parte batean neure burua ez nuelako hain behartuta ikusten, gehien bat neure aldetik. Beste parte batean alferkeria izan da, saiatu naiz prestatzen baina azkenean beste gauzetan pentsatzen nuen eta ez nuen ezer egiten. Azkeneko partea lehenengoarekin lotuta dago, neure burua behartuta ikusten ez nuelako aste batzuetan osteguna heldu da eta ez naiz konturatu, ahozkoa prestatu gabe geldirik.

4. IRAKURMENA


Aurten irakurtzeko hiru liburu izan ditugu: lehengoa Iban Zalduaren Antologia bat, bigarrena Ferdinand von Schirach-en Krimenak eta azkenengoa Ur Apalategiren Fikzioaren Izterrak. Orokorrean liburuak ez zaizkit asko gustatu istoriotxoak zirelako, nik nahiago dut liburu osoa istorio bat izatea, bestela batzuetan interesa galtzen dudalako. Hiru liburuetatik Antologia bat egin zait astunena, nire ustez istorio batzuk astunegiak zirelako eta istorio asko zituelako, baina irakurri nuen. Krimenak liburua gehiago gustatu zitzaidan, hiruretatik gehien gustatu zitzaidana izan zen, eta gogo gehiagorekin irakurri nuen. Azkenengoa azterketa garrantzitsuekin kointziditu zen eta ozta-ozta irakurri nuen. Horretaz aparte testuek egiteko eredu batzuk irakurri ditut eta ikaskide batzuen testu batzuk zuzentzeko baina ez gehiagorik, agian neure burua behartu beharko nuen euskaraz pixka bat irakurtzera.

5. METODOLOGIA


Gorago esan dudanez Gorkak inoiz egin ez dugun metodologia bat ekarri digu, testuak egitea eta lantzea, baina gaur eguneko erara moldatua, hau da, koaderno digital batean gure lanak argitarazten eta zuzendutakoan haiek sarean argitaratzen, ala nola Wikipedian edo ZuZeun. Metodologia alde batetik asko gustatu zait, ez gaituelako aditzak ikastera eta testu liburua ikastera bortzatu, askenean aspergarria egiten dena eta interesa piztu baino amatatzen du. Beste alde batetatik ez zait gustatu nire,kasuan behintzat, neure burua ez dudalako gehiegi bortzatu lanak egitera eta azkenengo momentuan egin ditudalako, testu hau bezala. Hau ez da metodologiaren arazoa, nirea baizik, baina erru apur bat badauka, azterketak ez egoterakoan ez naizelako gehiegi behartu lan egitera eta nota ona ateratzera. Espero dut honetatik ikasi izana eta berriz ez egitea, asken finean unibertsitatera sartzeko nota altua behar baldin badut.

6. IDAZMENA


Goian komentatu dudan moduan ez dut nire burua gehiegi bortzatu idaztera, baina hori alde batera utziz uste dut nire idazlanak hobetu egin direla, gutxi izan bada ere. Hasieran nabaritzen nuen kostatzen zitzaidala idazten hastea eta idaztea, baina orain jariakortasun gehiagorekin idazten dut eta horrek nire lanen kalitatea hobetu dute, edo hori espero dut. Wikipedian testu bat argitaratu dut, Anime artikulua hobetzeko, ia ia egiteko zeren ez baitzegoen askorik idatzita. Esperientzia hori gustatu zait eta espero dut norbaiti lagundu izana testu horrekin eta jendeak hobetzea.

7. Zein izan da nire aurtengo idazlanik onena? Zergatik?


Hemen bi testuren artean nago. Alde batetik animearen testua dago, Wikipedian argitaratuta dago eta gustuen egin dudan testua da. Beste alde batetik hezkuntza sistemaren testua dago, zeina argitaratu ez dudan arren uste dut nire iritzia ikusten dela eta nire benetako pentsamenduak jarri ditudan. Nire ustez batzuetan ez da idazten uste duzun guztia, beste pertsonek eraginda haien iritzien ale bat agertzen da. Horregatik uste dut hezkuntza sistemaren testua nire testu honenetakoa dela, ni naizen moduan eta pentsatzen dudan moduan agertzen naizelako.


8. Jarrera


Lehen aipatu dudan moduan klaseko giroa ona izan dela uste dut, batzuetan beste batzuetan baino astunagoa baina ona orokorrean. Nire partez besteak laguntzen saiatu naiz, kurtso hasieran kurtso amaieran baino gehiago, eta besteak ere laguntzen ibili dira.

Xuxen eta Euskalbar erabiltzeak testuen euskara maila hobetu egin dute, ortografia akatsak murriztuz. Nik gehien egiten ditudan akatsak azkar idazteagatik dira eta ez gramatikako arazoak, baina horiek ere izaten ditut eta batez ere xuxeni esker gutxitu egin dira.

Klasean etxean bezala ez dut askorik egin, egia da, baina nik uste dut gainditzeko esfortzua egin dudala eta maila badaukadala. Gustatuko litzaidake notan 10 bat izatea, nola ez, baina nire lana ikusita 6 bat merezi dudala uste dut, edo agian 7 bat, baina ez nago oso seguru. Hautatu beharko banuen 7 gustatuko litzaidake, biokimika ikasi nahi dudalako eta nota altua behar dudalako.

Klasean adi egon naiz eta ia beti izan dut beharrezkoa zen materiala, ahaztu nuen egun batzuetan izan ezik. Informatikako gelara joaten ginenean gutxi bazen ere batzuen orriak ikusten nituen eta laguntzen nuen, laguntzeko zerbait bazegoen, hau kurtso hasieran amaieran baino gehiagotan egiten nuen, hori egia da.

9. EUSKARAREN ERABILPENA IKASGELAN


Ikasgelan ez dut asko hitz egiten, edo hori uste dut, baina hitz egiten dudanean euskaraz da, zerbait puntuala komentatu behar badiot nire hondoko ikaskideari izan ezik.

Esparru akademikotik kanpo ez dut euskara erabiltzen. Etxean erdaraz hitz egiten dugu eta esan dezaken neure munduan ez dela euskara sartzen institutuan izan ezik. WhatsApp ez dut ia inoiz erabiltzen, lan baterako ez bada eta Twitter bakarrik gauzak ikusteko erabiltzen dut, ez dut inoiz ezer idatzi gizarte sare horretan.

10. AUTOEBALUAZIOA


Testuak zein hipertestuak egiten hobeto ikasi dut eta espero dut ikasten jarraitzea. Ahozkotasunean ez daukat ezer esateko, ez dut bat ere egin lehen azaldu dudan moduan, baina beste ikasgaietan egin ditut eta uste dut zerbait hobetu dudala. Azken finean, entzuten eta ikusten ere ikasten da.

Hurrengo urtean metodologia honekin jarraitzen badugu egin beharko ditut ahozkoak, edo hobeto esanda, ahozkoak egingo ditut.



ZORTEA

Pasartea ipuinaren amaiera da, lehenengo Irinaren bizitza kontatzen da. Irina gerran dagoen herrialde batekoa da. Han diseinatzailea zen. Egun batean bere diseinu berriak nebari erakustera joan zen. Neba soldadutza egiteaz salbatu zen eta mendian bizi zen. Hondoan zegoen laku batera joan ziren hitz egitera eta bueltatzean lau soldadu aurkitu zituzten. Neba fusilatu eta Irina bortxatu zuten. Handik Alemaniara ihes egitea erabaki zuen. Alemaniara eramango zuen norbait aurkitu zuen. Irina Alemaniara ezer gabe heldu zen eta bere gorputza bakarrik zuenez prostituzioan sartu zen. Bere etxe ondoan zegoen eskale bat ezagutu zuen, Kalle deitzen zena. Egun batean Kallek zeukan txakurra auto batek harrapatu zuen. Momentu hartan Kalle eta Irina zerbait komunean zeukatela konturatu ziren eta irtetean hasi ziren.

Egun batean Irina bezero batekin zegoen. Bat-batean bezeroari bihotzekoa eman eta hil zen. Irina bere herrira bueltatuko zuten beldur zenez lagun baten etxera joan zen. Kalle bueltatu zenean gorpua aurkitu zuen. Irina arazoetan zegoela pentsatuz gorpua zatikatu zuen. Irina poliziarekin itzuli zen etxera gorpua erakusteko. Kallek egindakoa ikustean biak atxilotu zituzten. Autopsiak bihotzekoez hil zela errebelatu zuen eta biak libre geratu ziren, pasartean kontatzen den moduan.





AZALPEN TESTUA


https://eu.wikipedia.org/wiki/Anime

Animea


Animea, japoniarrez animēshon: アニメーション, animation hitzaren japonierako moldaera dela uste da, laburbilduta. Atzerriko erabilpenaren ondorioz gaur egun anime hitza japoniar jatorriko animazioari erreferentzia egiten dio.

Bere hasieran, 1910. urtean gutxi gorabehera, japoniar animazioak senga eiga (literalki “marra marraztuen pelikulak”) izena hartu zuen, gero Doga (“irudiak mugimenduan”) eta azkenik, 1960. urtean animēshon izena hartu zuen. Hortik dator «anime» laburbildura. Animea Japonian hedakuntza handia daukan medioa da, aldi berean entretenimendu kultural eta komertziala da, arte teknologiko bat bihurtu den arte. Edozein publikorako zuzenduta dago, haurrentzako, nerabeentzako, helduentzako… Horregatik hainbat kategoria daude, amodioa, abentura, zientzia fikzioa, umeentzako ipuinak, literatura, kirolak, beldurrezkoak, fantasiakoak, komedia eta beste hainbat.

Animea tradizionalki eskuz egina da, eta hasieran modu digitalean gauza espezifiko batzuetarako erabiltzen zen (ukituak eta muntaketa). Ala ere, gaur egun koloreztatua eta ikuste-efektuak (distira, itzalak…) metodo digitalen bidez egiten da, marrazkigileei lana arintzen dielako eta kontrol handiagoa ahalbidetzen duelako. Animeen gidoiak neurri handian fikziozko elementuak dituzte eta telebistan, bideoetan zein filmetan igortzen dira. Animearen erlazioa mangarekin oso handia da, anime asko mangetan inspiratuta daudelako, hainbat nobela bezala.

Animearen ezaugarrien barruan, azpimarratzekoa da istorioa hainbat kapitulutan bananduta dagoela, animearen zati handi bat kapitulutan banandutako telesailetan oinarrituta dago. 1970ko hamarkadan animeak beste norabide bat hartzen du animazioaren munduaren barruan. Mendebaldeko animazioak haurrentzako bideratuta zeuden bitartean, animeak beste tema konplexuagoak ere tratatzen zituen, batzuetan hizkera helduago bat erabiltzen zuten eta eszena bortitzak eta sexualak agertzen ziren. Askotan zein publikoari zuzenduta zegoen kontuan hartuta animeen eduki ideologikoa aldatzen zen: adibidez shōnen kategorian(gehien bat mutil gazteentzako), akziozko serieak, adiskidetasuna, borrokak, abenturak eta amodioa agertzen zen. Seinen kategorian(16 urtetik gorako mutilak), pertsona helduetarako ere zena, gai helduagoak ukitzen ziren, politikoak, sexualak edo zientifikoak adibidez. Kontuan hartu behar da manga batek arrakasta handia izaten bazuen animera moldatzen zela, mangaren ezaugarriak hartuz.

Animea komertzializatzeko metodo ezberdinak daude:

Telesailak

Ohikoena da eta gehienetan mangan oinarrituta dago. Japonian sail bakoitzarentzako astero kapitulu bat igortzen da, 13 eta 26 kapitulu arteko tenporadetan, eta 20-25 minutu irauten du kapitulu bakoitzak. Sail bat amaitzen denean eta denbora baten ostean jarraipen bat agertzen denean ez da bigarren tenporada baten moduan hartzen, sekuela edo beste sail bat lehengoarekin erlazionatutzat baizik. Lehenengo telebistan igorritako animea Otogi Manga Calendar izenekoa izan zen, guztira 366 kapitulu 2 tenporaletan bananduta.

OVA

Original Video Animation (“jatorrizko animazioa bideoan”) kontzeptuaren edo Only Video Aviable (“bakarrik bideoan”)-ren laburdura da. Gehienetan bideoetan eta ez telebistan igortzen diren produkzioak dira. Haien kapitulu bat minutu gutxietatik 45 minutura aldatu ahal da, eta batzuetan istorioaren osagarri dira. OVA kapitulu espezial bat edo batzuk dira(ia beti istorioarekin zerikusirik ez duena) baina ez da film bat. Ohikoa da opening eta ending bat izatea, sailak dituenaren ezberdinak.

Filmak

Konpainiek egindako film luzeak dira, istorio originalak izan daitezke, manga batean oinarrituta, edo askotan animearen aldizkako istorio da. Gehienetan film hauek (50 eta 120 minutu tartekoak) beste animazio moduen ezberdina da, adibidez irudiaren kalitatea, eta horregatik produkzioak garestiagoak dira. Anime batzuk film asko dauzkate, Doraemon edo Pokemon bezala.

TELEBISTAKO ESPEZIALAK

Batzuetan ez dago telesailak erakusten duen istorioarekin erlazionatuta.
Normalean urtaro aldaketetako festa egunetan telebistan igorri ohi da; batzuetan animea amaitu ostean. Sailarekin erlazionatuta egon ohi da, baina ez du zertan animea jarraitu behar.
Batzuetan istorio nagusiaren eszena batzuk beste ikuspuntu batetik eta ustekabezko eszenak erakusten ditu. Normalean espeziala ulertzeko animea ikusita izan behar da.

Animean beste entretenimenduetan aurkitzen diren generoak daude. Hauek akzioa, abentura, komedia, zientzia fikzioa, drama, erdi aroko fantasia, amodioa eta beldurra dira.
Animean ez dira generoak banaka agertzen, gehienetan konbinatuta agertzen dira.

Animearen azpigeneroak

Hemen agertzen dira animean eta mangan bakarrik agertzen diren generoak:
  • Kodomo: haurrentzako animea. Adibideak: Doraemon, Marco, Hamataro.
  • Shōnen: mutil nerabeentzako animea, orokorrean mutil nerabe batek protagonizatua eta gehienetan elementu magikoak eta borrokak agertzen dira. Adibideak: Dragon Ball, One Piece, Naruto.
  • Shōjo: neska nerabeentzako animea, orokorrean neska nerabe batek protagonizatua. Adibideak: Sailor Moon, Vampire Knight, Kaichō wa Maid-sama!
  • Seinen: gizon helduentzako animea, ezena biolento, Gore eta sexu asko dituelako. Adibideak: Speeder Grapher, Btoom!, Elfen Lied.
  • Josei: emakume helduentzako animea, genero dramatikoak edo batzuetan emakumeen bista puntuko sexua. Adibideak: Nana, Chihayafuru, Bunny Drop.

Animeak klasifikatzeko beste era bat istorioak erabiltzen duen gaiak dira:
  • Komedia: komedia askoko animazioa, animean ohikoak diren izenak erabiltzen dira(Naomi, Sakura, Kei…) eta bizitzako ohiko gauzak egiten dituzte, ikuspuntu komiko batekin. Adibideak: Gintama, Hayate no Gotoku!, Seitokai no Ichizon.
  • Cyberpunk: istorioan teknologiako aurrerakuntzek garrantzi handia hartzen duten animeak dira, gizartean aldaketa erradikal batekin batera. Adibideak: Akira, Megazone 23, Battle Angel: Alita.
  • Ecchi: egoera perbertituak komediara eramanda. Erotismoa eszena askotan erabiltzen bada fan service bat izatera pasatzen da. Ezberdintasuna Ecchi-ak eszena erotiko gutxi erabiltzen dituela da. Adibideak: High School DxD, Sora no Otoshimono, Seikon no Qwaser.
  • Gore: literalki odol eta beldur askoko animea. Adibideak: Gantz, Another, Genocyber.
  • Harem: emakume asko gizon batengatik erakarriak dira aldi berean. Adibideak: High School DxD, To Love-Ru, School Days.
  • Alderantzizko Harem: gizon asko emakume batengatik erakarriak dira aldi berean. Adibideak: Fruits Basket, Starry Sky, Amnesia.
  • Hentai: Japonian terminoa erabiltzen ez bada ere, Ero-Anime baizik, helduentzako animea da, sexu edukiak dituena. Adibideak: Bible Black, Aki Sora, La Blue Girl.
  • Kemono: gizakiak animalien ezaugarriekin edo alderantziz. Adibideak: Black Cat, Sonic X, Inuyasha.
  • Lolicon: adingabeko neska eta mutilen arteko erromantzea, batzuetan neska adingabe eta heldu baten artekoa izan ahal da. Adibideak: Kodomo no Jikan, Oni Chichi, Gunslinger Girl.
  • Shota: adingabeko haurren arteko amodio homosexual edo heterosexuala, batzuetan adingabeko mutil eta heldu batekin eman ahal da. Batzuk guztiz yaoi dira. Adibidez: Boku no Pico, Papa to kiss in the dark.
  • Mahō shōjo: sorgin-neska edo ahalmen magikoekin. Adibideak: Slayers, Sailor Moon, Mermaid Melody.
  • Mecha: robot erraldoiak edo arma biologikoak. Adibideak: Macross, Gundam, Kannazuki no Miko.
  • Meitantei: istorio polizialak dira. Adibideak: Detective Conan, Death Note, Gosick.
  • Nekketsu: protagonistak adiskidetasuna eta antzeko balioak babesten dituen eszena ugariko animea. Adibideak: Dragon Ball, One Piece, Pokemon.
  • Post-apokaliptikoak: istorioa mundu suntsitu batean gertatzen da. Adibideak: Highschool of the Dead, Neon Genesis Evangelion, Shinsekai yori.
  • Phicological Contrast: istorioa komedia edo istorio polita bat bezala hasten da, baina gertakizun batek goitik behera aldatzen du istorioa eta dramatikoa eta ikaragarria bihurtzen da. Gorea izan ahal du. Adibideak: School Days, Angel Beats!, CLANNAD.
  • Romakome: Komedia erromantikoa. Adibideak: Toradora!, Tonari no Kaibutsu-kun, Love Hina.
  • Sentai: animean superheroi talde bati erreferentzia egiten dio. Adibideak: Cyborg 009, Mega Man.
  • Shōjo-ai edo Yuri: nesken edo emakumeen arteko amodioa. Lehenengoa bigarrenetik ezberdintzen da edukia esplizitua bada edo ez. Adibideak: Strawberry Panic!, Aoi Hana, Kannazuki no Miko.
  • Shōnen-ai edo Yaoi: mutilen edo gizonen arteko amodioa. Lehenengoa bigarrenetik ezberdintzen da edukia esplizitua bada edo ez. Adibideak: Gakuen Heaven, Gravitation, Sekaiichi Hatsukoi.
  • Spokon: kirol istorioak. Adibideak: Inazuma Eleven, Ookiku Furikabutte,Keijo!, Haikyuu.
  • Virtual World: kasu honetan protagonistak bideo-joko baten barruan daude eta istorioa asko aldatu ahal da. Adibideak: Hack, Sword Art Online, Log Horizon.
  • Survival Game: genero hau ezaguna da eta odol nahikoa dauka. Istorio hauetan pertsonaiak biziraupen jokoetan parte hartzera bortzatuak dira, adiskideen artean hiltzen edo beste pertsona batzuekin talde egiten. Adibideak: Gantz, Mirai Nikki, Deadman Wonderland.






ENTROPIARENA


Ipuin honen protagonista Fernando da. Istorioa bere emaztearekin, Arantxarekin, duen bizimodua labur kontatzen hasten da. Protagonistak kontatzen du nola emazteak oihukatzen dion gela zikin daukalako, ez usteko komunaren estalkia altxaturik eta horrelako gauzak. Arantxa Georgiara bost hilabeterako lanarengatik bidaltzen dutenean hasten da benetan istorioa. Fernandok emaztea joan bezain laster garbitzeari uzten dio eta zikinkeria etxean pilatzen doa.

Egun batean, Fernando manifestaldi batera joatea erabakitzen du. Bat-batean manifestatzaileek poliziaren kontra egiten dute, Fernandok barne. Protagonistak kontatzen du nola poliziak haien atzetik joaten hasten diren eta ia harrapatu zutela, orkatila bihurritu zuelako eta pixka bat zaharra delako, manifestaldiko jendearekin konparatuta. Horrez geroztik astebururo manifestaldi batera joatea erabakitzen du, eta ez bazuen bat aurkitzen bingora joaten zen.

Fernandok ere kontatzen du unibertsitateko ikasle batekin irteten hasten dela. Neskatoa ez zen oso ona klasean eta berak gainditua jartzen zion, bost batekin. Horrela aste pare batez egon ziren, Fernandoren etxean gertatu zena arte. Fakultatetik heldu berriak ziren Fernandoren etxera eta telebista ikusten hasi ziren. Halako batean neskari bururatu zitzaion mahai gainean zegoen trofeo itsusiari buruz txantxa bat egitea, baita hartzea ere. Momentu horretan Fernando altxatu eta trofeoa kentzen zion bitartean zaplazteko bat eman zion. Han bertan amaitu zen bien arteko kontua.

Neskarekin gertatutakoa Arantxa bueltatzeko oso gutxi falta zenean gertatu zen, bi aste lehenago hain zuzen.Hurrengo egunean supermerkatura joan zen eta garbiketa produktu mordorekin itzuli zen. Hurrengo bi asteak etxeko zikinkeria garbitzen eta hildako landareak aldatzen eman zituen. Arantxa itzultzerakoan dena txukun-txukun aurkitu zuen.

Ipuina gustatu zait. Gehien gustatu zaidana protagonistaren aldaketa izan da, nola Arantxa etxea utzi bezain laster duen jokabidea eta bera itzultzerakoan berriro hasierakoa hartzen duen. Protagonistaren beste aspektu bat asko gustatu zait eta nola ikaslearekin moztu izanda ere, kurtsoa gainditu ziola inolako herrarik gabe izan da.






AZALPEN TESTUA



Carrie Fisher


Carrie Fisher 1956ko Urriaren 21ean jaio zen, Los Angeles-en, AEB. Amerikar aktore, idazle eta telebistako eta zinemako gidoigilea izan zen. Lehen aldiz ezagutua izan zen Star Wars filmean Leia Organa printzesaren papera egin zuenean.

Fisher liburuetan txikitatik hain interesatua izan zen, bere familian " the bookworm" ezizenarekin ezagutzen zutela. Bere lehenengo urteak literatura klasikoa irakurtzen eta poemak idazten eman zituen. Breverly Hills High School institutuan ikasi zuen, 15 urte bete zituen arte, " Brodway revival Irene"-n lehen aldiz agertu zen arte. Bere denbora Brodwayn bere ikasketekin eragozten zuen, azkenean ikasketak utziz.

Fisher zineman lehen aldiz agertu zen Columbia Pictures enpresaren komedia batean, "Shampoo". 1977an George Lucas-en Star Wars filmena agertu zen, Leia printzesaren papera antzeztu.

2016ko Abenduaren 23an, Londresetik Los Angeles-era hegazkin bidai batean zihoala bihotzeko bat eman zion. Hegazkinak lurra hartu bezain laster anbulantzian ospitale batera mugitu zuten. Lau egun geroago Fisher hil zen, 2016ko Abenduaren 27an, goizeko bederatzietan.






FILOSOFIA LANA


BENETAN ASKEAK GARA?



Askatasunaren kontzeptua hainbat ikuspuntutik abordatu daiteke: askatasun fisikoa, soziala, ekonomikoa… Hainbat filosofok honela definitu zuten filosofia: “La libertad es la conciencia lanzada a través de la existencia”(Arthur Shopenhauer), “...la libertad es la facultad de iniciar por sí mismo una serie de cambios. “(Immanuel Kant) edo “El hombre es la criatura más libre que conozco…Lástima que siempre lo encuentre encadenado”(Federico Nietzsche).


Gizakiak uste du askea dela, baina benetan horrela da? Libreki pentsatzen dugu ala baldintzatuta gaude? Jaiotzen garen momentutik gizarteak eta erlijioak gehien bat baldintzatzen gaitu. Munduko hainbat lekutan ez dago gauzak ikusteko ikuspuntu bera.


Filosofiaren ikuspuntutik bi askatasun mota daude: barne eta kanpo askatasuna. Barne askatasunaren barruan askatasun fisikoa, zibila, politikoa, pentsatzekoa eta erlijiosoa dago.


Kontzeptu hauek ezagutzeko orain azalduko ditut. Askatasun fisikoa mugitzeko askatasuna da. Askatasun zibila estatu bateko legeek hiritarrei aitortzen dizkien eskubideak gauzatu ahal izatean datza. Askatasun politikoa erabaki politikoetan parte hartzeko askatasuna da. Pentsatzeko askatasuna norberak bere pentsamendua eragozpenik eta zigorrik gabe adierazteko libertatea da. Askatasun erlijiosoa norberak erlijioa aukeratzeko eta praktikatzeko askatasuna da. Barne askatasuna Nahi izateko askatasuna, aukeramena eta askatasun psikologikoa adierazten du. Nahi izateko askatasunak adierazten du nire nahia edo nahimena (=borondatea), librea dela, hau da, beste inoren nahiak ez didala mugarik jartzen.







IRITZI ARTIKULUA


HEZKUNTZA SISTEMA


Hezkuntza, mundu guztian egon behar den zerbitzua da. Oinarrizko gauza da, ezinbestekoa gure etorkizunerako. Hezkuntzari esker, bizitzan garrantzitsuak diren hainbat kontzeptu jakin ditzakegu. Baina gaurko hezkuntzak alde onak zein txarrak dauzka.

Nabaria da gaurko hezkuntza antzinakoa baino hobea da, teknologian egondako aurrerapenei esker eta hezkuntzarik gabe ezjakin utzak izango ginateke, bizitzaren hainbat gauza alde batera utziz.

Hezkuntzak alde horretatik gauza onak ditu, baina nire uztez oso txarto antolatuta dago eta erabiltzen diren metodoak ez dira izan litekeen bezain onak. Irakasleek uste dute liburuan dagoen teoria guztia buruz ikasita dena jakingo dugula, baina hori ezinezkoa da gurentzat eta nire uztez tontakeria bat da horrela pentsatzea. Bizitzan esperientzia jakituria baino erabilgarria da eta nire ustez praktika gehiago erabili behar da eskoletan eta teoria gutxiago.

Hezkuntzan aldatu behar den beste gauza bat azterketak dira. Nire ustez azterketak ez dira ebaluatzeko metodorik egokiena, ikasleok presio handia daukagulako eta blokeatu ahal garelako. Azterketan blokeatzen bagara nola ebaluatuko gaituzte?
Beste metodo bat erabili beharko lirateke, praktika ebaluatu edo ez dakit.

Nire ustez txarto dagoen beste gauza bat akademiak dira. Eskola ikasteko dago eta irakasleen beharra irakastea da. Orduan zertarako joan behar gara akademietara klase orduak eta gero klasean ikasten ez duguna ikasteko? Nire ustez hor arazo bat dago.

Baina ikastolak alde batera utzita gobernuek ere hezkuntzaren alde egin behar dute. Espainian adibidez 2012. urtean gobernuak hezkuntzan inbertitutako dirua 4.039 €tan murriztu zen, hau da; %15,73an murriztu zen, hezkuntzan inbertitutako dirua 46.789,6 milioi euro izanik. 2016ko aurrekontuetan hezkuntzan egindako gastua 2.139,5 milioi eurokoa izan zen ( 2015 baino %10.80 gehiago). 2014an **ELGA**k (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) munduko herri aberatsenen artean(34 herri) egindako estudioen arabera gehien inbertitzen duena Danimarka da bere BPGaren (BPG) %8 hezkuntzan inbertitzen duena eta gutxien inbertitzen duena Grezia da; PIB-aren %4,3arekin. Espainia taularen erdi-behealdean dago (BPGaren % 5,6arekin. Ikasle bakoitzeko gehien gastatzen duen herria AEB da, ikasleko 15.171 dolar gastatzen eta gutxien gastatzen duena Mexiko, ikasleko 2.993 dolar gastatzen. Espainiak ikasleko 9.484 dolar gastatzen omen ditu.

Nire ustez hezkuntzak aldatzeko gauza asko dauzka, baina denbora dago, falta den gauza hezkuntzaz arduratzea da. Azkenean hezkuntza gure etorkizuna da eta hezkuntza txarra bada gure etorkizuna are txarragoa izango da.










AZALPEN TESTUA


MÄGO DE OZ



Mägo de Oz espainar folk metal musika talde bat da. 1988ko uztailaren 7an Txus di Fellatio bilbotar bateria jotzaileak, Madrilgo Begoña auzoan sortu zuen taldea. Hasieran taldea "Transilvania 666" deitu zen Iron Maiden taldearen ohorez azkenez Mägo de Oz izenarein geratuz.

Haren hasieratik taldea bereizgarria izan zen bere musika heterogenarengatik metal eta hard rock musika estiloak beste estilo ezberdinekin nahastean, ala nola muska klasikoa, rock and roll-a, blues-a, zelta musika eta folk musika. Haien musikan orain arte zelta musika izan da gehien nagusitu den soinua. Espainiako heavy metal talderik garrantzitzuenetarikoak izanda, arrakastara salto egin zuten 1998an "La leyenda de la Mancha" diskoarekin, Espainiako musika arrakastatsuenen listetaraino iritzi ziren "Molinos de viento" edo "Fiesta pagana" bezalako abestiekin, azkeneko hau bere lehen disko kontzeptual bikoitzekoa, Finisterra.

Taldearen ospea eta arrakasta handiagotu zen 2003an Gaia diskoa ateratzean, geroago beste bi diskorekin osatua izango zena, Gaia II: La Voz Dormida(2005) eta Gaia III; Atlantia(2010), Gaia bezain arrakastatzuak edo gehiagokoak. Haien kontzertuetan nabarmengarria da haien eszenografia, itsasontzi piratak eta Erdi Aroko katedralak eta piroteknia gehitzen dituena. 2008. urtean diamantezko diskoa eman zieten Espainian bakarrik haien diskoen milioi kopia baino gehiago saltzeagatik. Kalkulatzen da bi milioi kopia baino gehiago saldu zituztela Espainian eta Latinoamerikan 2013. urterarte. Mägo de Oz aldaketa asko izan ditu bere taldekideetan Txus di Fellatio taldean geratzen den jatorrizko azkenengo taldekidea izanik.

Taldearen letrak era askotakoak dira, haien musika bezain beste: maitasunari buruz hitz egin ahal dute, hainbat ikuspuntutik, sexualitatea barneratuz( "El que quiera entender... que entienda", "Siempre"," Adiós Dulcinea","Quiero morir en ti"), berdintasuna( gizarte eta politika aldarrikapenekin), ekologismoa( batez ere Gaia trilogiarekin), mitologia( Finisterra diskoan batez ere), literatura( hainbat hobra literarioen izenak haien diskoetan eta abestietan jartzen, batez era La leyenda de la Mancha), erlijioa( kritikazten nahiz aipatzen), edo abestiak festarekin, garagardoarekin, tabernekin eta laguntasunarekin erlazionatuta( "Resacosix en la barra","La Posada de los Muertos","Vodka 'n' Roll","Que el viento sople a tu favor";"Y ahora voy a salir"). Beste alde batetik albumak beti izan ohi dira obra kontzeptualak, abestien artean lotura dutenak historio baten bidez, narrazio batekin diskoen libretoetan idatzia eta erabiltzen hasi zirenak bere bigarren diskoan(" Jesús de Chamberí")


Datu interesgarriak:

Taldearen izena, Mägo de Oz, Txusek dioen moduan "Elegí este nombre porque, como en la película, la vida es un camino de baldosas amarillas, en el que caminamos en compañía de otros buscando nuestros sueños" erabaki zuen.

Jesús María Hernández Gil, Txus di Fellatio, El Príncipe de la Dulce Pena edo Pantani ezizenekin ere ezagutua Bilbotarra da, lehen esan dudan moduan. Mägo de Oz eta Bürdel King taldeetan dago gaur egun, bigarrena berak sortua 2011. urtean Mägo de Oz taldean atera ezin zituen sentimenduak ateratzeko.

Mägo de Oz taldearen web gunea: http://www.magodeoz.com

external image wall_big_Concierto_de_Mago_de__z_en_la_sala_Custom_de_Sevilla.jpg




LAGUNARTEKO GUTUNA



2016ko irailaren 16a

Kaixo Ander:

Zelan zaude? Nola gauzak hortik? Ni, dakizun moduan, Txinan nago UNICEFekin lan egiten. Wang Tang eskualdean gaude, iparraldean. Ez daukat denbora askorik idazteko, nekatuta nagoelako lan egiteaz.

Hemengo txinatarrak kultura Taoistakoak dira eta hauen oinarria Jing-Jang indarretan dago. Jing indarrak ongia irudikatzen du eta Jang indarrak gizakien alde txarra. Haiek uste dute bi indarrak orekan bizi behar direla, oso interesgarria iruditzen zait.

Hemengo umeek oso gogor egiten dute lan haien gurasoek etorkizun ona izango dutelako itxaropena dutelako. Gure lana ume hauei hezkuntza bat ematea da. Oso ondo pasatzen dut haiei irakasten eta haiekin jolasten.

Goizeko zortzietan esnatzen gara eta bederatzietan ordu erdiko bidaia egiten dugu herrira iristeko. Urik ez daukatenez gizon batzuk gurekin eramaten ditugu hurbil dagoen putzu batera ura hartzera. Gero umeak gurekin eramaten ditugu eta kanpamentuan hainbat gauza irakasten dizkiegu, atzo matematika, gaur historia eta bihar geografia irakatsiko diegu. Esan behar dut guk baino azkarrago ikasten dutela.

Gutunari amaiera emateko animatu nahi zaitut laguntzera, hemen boluntario moduan lan egiten edo diru apur bat ematen.

Espero dut zure berri lehenbailehen izatea.

Besarkada handia,

Ander.