Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.



Kleopatra


Pasarte honetan Artabe, Etxebe, Sabin eta ijito batzuk ageri dira. Artabe detektibe bat da, gizon baxua eta txikia da. Etxebe Artaberen laguntzailea da, gizon handia da, eta beti doa Artaberekin. Biak Gasteizekoak dira, baina une honetan Basaurin daude. Sabin txakur bat da, baina ez da haiena.


Artabek eta Etxebek kasu bat daukate, Mandeuli Urdinaren bila daude. Horretarako, Basauriko aldera joan behar izan dute. Hor, Putz-en, Artaberen gaztaroko lagun bat, etxean geratu dira lo egitera. Putz ez da benetan haren izena, baina horrela deitzen diote puzker asko botatzen dituelako.


Putzek Minguez komisariordearengana eraman ditu Artabe eta Etxebe, informazioa emateko. Minguezek esaten die lagunduko diela baina bi gauza egin behar dutrela horretarako: Bere emaztea prostituta ez dela ziurtatzea eta ijito talde bat aurkitzea. Horretarako txakur bat ematen die, Sabin.


Artabek eta Etxebek ijitoak aurkitzen dituzte eta oilar-borroka bat ikusi nahi dutela esaten diete. Ijitoek kasu egiten diete dirua ikustean, eta oiloak borrokatzen hasten direnean Sabinek ihes egiten du eta hozka egiten die oiloei. Momentu horretan ijitoak asko haserretzen dira eta Artabe eta Etxebe jipoitzen dituzte.


Pasarte hau eta gero Artabe eta Etxebe azkar ihes egiten dute eta gazte batzuei esaten diete lasterketa bat ikusi nahi dutela. Berriro autoan sartzean, nahi gabe, Sabin autoaz zarrapatzen dute.


Testu honetan narrazioa eta elkarrizketa ageri dira. Literatura testu bat da, eta, nire ustez idazleak komedia puntu bat eman nahi izan dio. Adibidez Artaberen eta Etxeberen arteko elkarrizketetan.


Liburua hirugarren pertsonan dago idatzita, eta narratzaile objektiboa da.


2016-2017 Ikasturteko KRONIKA

0- SARRERA:



Idazlan honetan 2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin dudana laburbiltzen saiatuko naiz. Ekainean gaude, eta kurtsoa amaitzear dago, beraz, euskara irakasgaian nota ona ateratzeko egin ditudan ahaleginak kontatuko ditut.


1-HISTORIA:



Hirugarren mailatik laugarren mailara pasatzean, klaseak nahastu zituzten. Ni aurreko ikasturtean beste klase desberdin batean egon nintzen. Klase horretan, nire lagun gehienekin egon nintzen, eta kurtsotik pasatzean, ez nuen haietako askorekin jarraitu. Hala ere, oraindik baneuzkan lagunak klase berrian, Miren eta Enara esaterako. Klase berrira ohitzea ez zitzaidan batere kostatu, erraza izan zen niretzat. Azkar moldatu nintzen klase-kideekin, ia guztiak bistaz ezagutzen nituelako.


Lehen hezkuntza Erromoko eskolan egin nuen. Hor, B ereduko klasera joan nintzen, eskola hasi nintzenetik bezala. Beraz, matematika gaztelaniaz ikasten nuen. DBHra pasatu nintzenean, Erromoko eskolako ikasle gehienak bezala, Artaza-Romo institutura joan nintzen, eta D eredura aldatu nintzen. Hori aldaketa handia izan zen niretzat, bi urte nituenetik klase berberean eta ikaskide berdinekin egon nintzelako. Dena den , nire lagun minarekin aldatu nintzen eta horregatik ondo moldatu ginen elkarrekin klase berrira. Euskara aldetik ez zitzaidan batere kostatu D eredura pasatzea. Jende asko pentsatzen du B ereduan euskara maila askoz baxuagoa dela D ereduan baino, baina nire ustez B eta D ereduen arteko desberdintasun bakarra matematika da. Lehenengo eta bigarren DBHn, klase berdinean egon nintzen eta hirugarren ikasturtean nahastu zituzten klaseak.


Euskara eta literatura irakasgaiari dagokionez, ondo eraman dut beti. DBHn euskarako lau irakasle gogoratzen ditut: Pili, Karmele, Maria eta Olaia. Ez zait inoiz kostatu euskara irakasgaia, txikitatik ikasi egin dudalako. Hala eta guztiz ere, gogoratzen dut Lehen Hezkuntzan euskaraz hitz egiten genuela bakarrik behartzen gintuztelako, eta DBHra pasatzean, ez genuen euskaraz ezer hitz egiten.


Ikasturte hasieran Irene García aukeratu genuen ordezkaria izateko. Ez dut oso ondo gogoratzen zergatik izan zen bera hautatua, baina uste dut ez zitzaiolako axola bera izatea eta beraz bera bozkatu genuen. Irakasleak ikasturte guztietan bezala izan dira, batzuk oso onak eta jatorrak, eta beste batzuk ez nire gustukoak. Batzuk pasaden urtetik ezagutzen nituen, eta besteak berriak izan dira niretzat.


2- GELAKO GIROA:



Nire ustez, gelako hasierako giroa eta amaierako giroa guztiz bestelakoak dira. Hasieran, ikasturtea hasi zenean, nik uste nuen ez genuela ondo moldatuko klasean. Baina azkenean, denbora asko izan dugulako, ondo konpondu gara guztiak. Uste dut elkar errespetatu garela eta elkarri entzun garela. Telefonoari arreta gehiegi jarri diogu klaseetan, baina normala da.

3- AHOZKOTASUNA:



Beti izan ditut arazoak ahozkoak egiterakoan eta asko kostatzen zitzaidan egitea, oso urduri jartzen nintzelako. Hala ere, uste dut urte honetan lotsa galdu dudala eta askoz gutxiago jartzen naizela urduri.


Ikasturtean zehar ahozko bakar bat egin dut, Luna Jaunaren Azken Lana liburuaren pertsonaia bati buruz. Flor Huanaco zen pertsonaia hori, eta istorioan zehar gertatzen zitzaizkion gauzak kontatu nituen.


Horrez gain, beste ahozko inprobisatu bat egin nuen. Argazki bat deskribatu behar nuen, baina ahozko hori oso laburra izan zen, minutu batekoa edo.


Klasean parte hartzen saiatu naiz, klasearekin hitz egiten, irakasleari gauzak galdetzen … Dena den, klase batzuetan ez dut parte hartu oso nekatuta nengoelako edota beste gauza bat egin behar nuelako.


Ez ditut ahozko asko egin ikasturtean zehar beti ahazten nuelako bat egiten. Azterketa guztiekin eta idazlanekin, ez nuen ia denbora izaten ahozko bat prestatzeko eta ikasteko. Saiatuko nahiz ahozko bat gehiago egiten geratzen den denboran baina ez dakit denbora izango dudan ikasturteko azken txanpan gaudelako eta azterketa asko ditudalako.

4- IRAKURMENA:



Ikasturtean zehar hiru liburu irakurri behar izan ditugu guztiok: Luna Jaunaren Azken Lana, Izar-Malkoak eta Kleopatra. Nik hirurak irakurri ditut eta bakoitzeko idazlan bat egin dut azterketetan.


Lehenengo ebaluaketan, Luna Jaunaren Azken Lana irakurri nuen. Liburu hau ez zitzaidan izugarri gustatu baina ez zen egon oso txarto eta nahikoa azkar irakurri nuen.


Bigarren ebaluaketan, Izar-Malkoak irakurri nuen. Liburu hau hiruretatik gehien gustatu zitzaidana izan da. Istorioa nahiko entretenigarria zen eta oso azkar irakurri nuen oso laburra zelako. Liburu hau protagonista kontatzen du eta lehenengo pertsonan dago idatzita. Neska bati kontatzen dion istorioa da eta hori harrapatu zidan.


Hirugarren ebaluaketan, Kleopatra izeneko liburua irakurri nuen. Liburu hau ez zait batere gustatu. Nire ustez oso liburu nekagarria zen eta ez zen oso entretenigarria. Asko kostatu zitzaidan irakurtzea eta gainera amaiera ez nuen oso ondo ulertu, galdetu behar izan nuen nire ikaskideei.



Nire ikaskide batzuen idazlanak baita ere irakurri ditut eta zuzentzen saiatu naiz.


5- METODOLOGIA:



Ikasturte honetako metodologia beste ikasturteetan erabilitako metodologiaren guztiz bestelakoa izan da. Aurreko ikasturteetan gramatikako azterketak egiten pasatu ditugu. Baina aurten guztiz aldatu da. Hiru azterketa baino ez ditugu egin, hiru liburukoak, eta idazlanak eta ahozkoak egiten finkatu gara. Informatika gelara joan gara ostiral guztietan, idazlanak koaderno digitalean idazteko eta Wikipedian edo ZuZeun argitaratzeko.


Klasean ez du jende asko parte hartu. Parte hartu ez duen jendea mugikorrarekin, hitz egiten edo etxerako lanak egiten zegoen.


Alde batetik, nire ustez, oso ohituta gaude hezkuntza tradizionalera. Horregatik, aurten autonomia osoa edukitzean, asko lasaitu gara eta ez ditugu gauza asko egin. Metodologia hau oso ondo planteatuta dago, eta uste dut asko ikasi ahal dela horrela, baina asko ohitu digute azterketak egitera eta horregatik ez du funtzionatzen.


Beste aldetik, uste dut metodologia horri gramatika pixka bat gehiago ematea falta zaiola. Nire ustez oraindik ez dakigu gramatika guztia eta garrantzitsua da gramatika ikastea.


6- IDAZMENA:



Hainbat idazlan idatzi ditut aurten koaderno digitalean. Batzuk luzeagoak izan dira, beste batzuk motzagoak, baina saiatu nahiz guztiak nahiko kalitate onekoak izaten. Asko gustatu zait nik nahi dudanari buruz idaztea, horrela gogo gehiago nituen idazteko.


Autozuzenketa egin dut, baita ikaskideei nire idazlanak zuzentzea eskatu diet. Hala, nire ikaskideei ere zuzendu diet haien idazlanak. Zuzentzaile ortografikoak erabili ditut, Euskalbar edo XuXen kasu.



Wikipedian bi idazlan argitaratu ditut, Proactiva Open Arms-ekoa eta Cyberbullyingekoa. Tatoeban 85 esaldi itzuli ditut guztira, gaztelaniatik zein ingelesetik. Tatoeba ideia ona iruditu zait. Informatika gelan, idazlan bat egiteko gogoa ez nuenean, Tatoebako esaldiak itzultzen nituen, eta entretenitzen zitzaidan. Azkenik, 45D klaseko WhatsAppeko taldean noizbait euskaraz hitz egin dugu.


7- NIRE AURTENGO IDAZLANIK ONENA:



Ikasturtean zehar egin ditudan idazlan guztiak ditut gustuko. Denak nik aukeratutako eta gustuko gaiei buruz dira, beraz denak gustatzen zaizkit. Dena den, batzuk hobeto daude idatzita edo denbora gehiago eman dut egiten, eta beste batzuk ez dira hain onak.


Nire ustez nik egindako idazlan honena Cyberbullyingari buruzkoa da. Denbora asko eman nuen idazlan hori egiten, Wikipedia gaztelaniatik informazioa ateratzen eta euskarara itzultzen. Idazlan hori egiten nengoen bitartean, momentu batean, blokeatu nintzen. Ez nekien nola jarraitu, baina azkenean gauza batzuk aldatu nituen eta amaitu nuen. Idazlan hau Wikipedian argitaratu nuen ondo idatzita zegoela pentsatu nuelako.


Beste idazlan on bat nire ustez Lurraren Egunarena da. Ez da oso luzea, baina denbora eman nuen hori egiten. Uste dut ondo egituratuta dagoela eta kohesioa eta koherentzia duela. Idazlan hau ez dut inora igo oraindik, baina agian ZuZeu-n argitaratzen dut.


8- JARRERA:



Aurtengo euskara klaseetako giroa ez da oso ona izan. Askotan denbora galdu dugu adi ez egoteagatik edota mugikorrarekin egotegatik. Alde batetik, uste dut metodologia ondo egon dela baina ez duela funtzionatu oso ohituta gaudelako betiko hezkuntzara. Beste aldetik, nire ustez txarto egon da guri liburuak erostea behartzea gero ez erabiltzeko. Ikasturte osoan bost alditan gehienez ireki dugu liburua, eta hori ez da bidezkoa. Hala ere, liburua behar zen egunetan ekartzen nuen.


Nik adi egoten eta parte hartzen saiatu naiz baina askotan mugikorra erabili dut edo besteekin hitz egin dut. Ikasturtean zehar ez dut huts egin klaseetara.

9- EUSKARAREN ERABILERA:



Orokorrean klasetik kanpo ez dut euskaraz gehiegi hitz egiten, jendea ere ez duelako euskaraz hitz egiten.


WhatsApp taldeetatik noizbait euskaraz hitz egin dut. Irratia entzun dudanean, euskaraz entzun dut (Gaztea) eta euskal abestiak baita ere entzun ditut. Interneten ez ditut inoiz gauzak begiratzen ez gaztelaniaz ezta euskaraz.


10- AUTOEBALUAZIOA:



Orokorrean uste dut ikasturte honetan nire euskara maila hobetu dela, batez ere idatzizkoa. Hainbat idazlan egin ditut eta hori lagundu egin dit nire idatzizko euskara maila hobetzen.


Ordenagailuak hobeto erabiltzen ere ikasi dut aurten: zuzentzaile ortografikoak erabiltzen, interneten testuak argitaratzen … Klasean adi egoten saiatu naiz, eta parte hartu dut askotan. Irakurri beharreko hiru liburuak irakurri ditut eta haiei buruzko idazlanak egin ditut. Wikipedian zenbait azalpen testu argitaratu ditut. Klase-kideak beti errespetuz tratatu ditut eta haien idazlanak zuzentzen saiatu naiz. Uste dut ahozkoetan gehiago egin ahal nuela eta hori hobetu behar dudala.


Amaitzeko, uste dut ikasturtean zehar eskatutakoa betetzen saiatu naizela eta ia guztiz lortu dudala. Denbora asko eman dut idazlanak egiten, eta bereziki kronika hau egiten. Aurreko ebaluaketetan 8 bat atera dut bietan, beraz, honetan uste dut berdina edo gehiago merezi dudala.




Tatoeba


Guztira 85 esaldi itzuli ditut:
https://tatoeba.org/eus/sentences/of_user/Amaia45d


Lurraren Eguna


1970eko apirilaren 22an, Estatu Batuetako Gaylord Nelson senatariak Lurra babesteko ingurumen-kezka batzuei buruzko kontzientzia piztea proposatu zuen. Horregatik, gaur egun urtero apirilaren 22ean Lurraren eguna ospatzen da mundu osoan zehar.


Egun honetan jendea kontzientzia gehiago dauka ingurumenarekin eta naturarekin, eta horretarako herrialde askotan hainbat gauza egiten dira. Adibidez, monumentu garrantzitsuenetako argiak itzaltzen dituzte, Eiffel dorrearenak, Empire State-ekoak… Beste leku batzuetan zuhaitzak landatzen dituzte, adibidez, Estatu Batuetan Lurraren egunean zuhaitzak landatzen dituzte herrialde horretan zuhaitzaren eguna oso gertu ospatzen delako, apirilaren 10ean. Baina, benetan merezi du hori guztia egitea baina egunero ezer ez egitea Lurra zaintzeko?


Alde batetik, egunero egin ahal ditugun gauzetatik bat birziklatzea da. Oso erraza da gutxienez hiru zakarrontzi izatea etxean: organikoa, plastikoa eta papera edo kartoia. Horiez gain, ere badaude beirazko, oliozko eta piletako edukiontziak. Birziklatzearen ondorioz, askoz lehengai gutxiago atera behar dira eta askoz gutxiago kutsatzen dira itsasoak, ozeanoak, airea eta planeta osoa. Egunero egin ahal dugun beste gauza bat garraio publikoan higitzea da. Autoa hartu beharrean, autobusa edo metroa hartzea hobeagoa da edozein lekutara joateko. Horrela, askoz gutxiago kutsatzen da planetaren atmosfera. Denok egin ahal dugun beste gauza bat ura aurreztea da. Ura aurreztea oso garrantzitsua da, adibidez, astean behin gehienez bainu bat hartzea, hortzak garbitzen zauden bitartean txorrota ixtea…


Beste aldetik, legeak derrigortu beharko zuen jendea birziklatzea eta Lurra zaintzeko gauzak egitea. Adibidez, fabriketan derrigorrezkoa izan beharko zen gauzak fabrikatzeko erabilitako materialak birziklatzea. Izan ere, nik uste dut isundu beharko zutela planeta kaltetzen duten gauzak egitea.


Amaitzeko, nire ustez oso garrantzitsua da orain Lurra zaintzea, urte batzuk barru Lurra berdin edo hobeto egoteko. Ondorioz, ezinbestekoa da denok gure planeta zaintzea birziklatzen, garraio publikoa erabiltzen…



IZAR-MALKOAK


Pasarte honetan Maider eta Beñat ageri dira solasean. Beñat pertsonaia nagusia eta narratzailea da. Narratzaileak lehenengo pertsonan eta ikuspuntu subjektibotik idazten du. Beñatek Maiderri kontatzen dio istorioa, gutun batean bezala. Maider oso neska polita da Beñatentzat. Beñat ordenagailuzale amorratua da, eta bere ametsa hackerra izatea da.

Maider eta Beñat egun bat egon ziren diskotekan eta elkar musukatu ziren. Beñatek Maiderri eman zion telefono zenbakia, baina Maiderrek ez zion deitu. Egun batean, Maider Beñaten etxera joaten da eta elkarrekin joaten dira pasiera bat egitera. Hitz egiten dute eta Maiderren etxera joaten dute bere gurasoak etxean ez zeudelako. Hor larrua jotzen dute. Beñat urduri zegoen birjina zelako, baina Maider ez zen birjina. Amaitzen dutenean, ikusten dute izarak odolez zikin zeudela, Maiderri hilekoa jaitsi zitzaiolako. Zikinduta zeudenez, dutxara joaten dira, eta elkarrekin sartzen dira. Dutxatzen ari ziren bitartean, soinu bat entzuten dute. Maiderren ama eta aita ziren. Maider bainugelatik ateratzen da, baina ate aurrean geratzen da aita sartu nahi delako, eta sartzen bada, Beñat ikusiko du. Maider ate aurrean dagoen bitartean, amak bere logela ikusten du, eta kondoiak ere bai. Amak ez du ezer esaten ez duelako nahi aita haserretzea, eta joaten dira.

Hori gertatu eta gero, egunak pasatzen dira eta Maiderrek esaten dio gaixorik dagoela. Beñat bere etxera joaten da bisita egitera baina ez dago inor etxean. Kaletik joaten da eta Maider ikusten du beste mutiko batekin musukatzen. Momentu horretan konturatzen da Maiderrek bera ez duela maite eta huts egin diola, eta Maider ahazten saiatuko da.




Asmakizunik handiena?



Historian zehar asmakizun ugari egon dira, gaur egungo mundura heltzea ahalbidetu dutenak. Mito baten arabera, asmatzeko joera hau sortu zen Prometeok sua jainkoei ostu eta guri oparitu zigunean, duela 800.000 urte. Momentu horretatik aurrera milioika asmakizun egon dira, bai asmatzaile ezezagunenak, bai asmatzaile ospetsuenak. Baina, galdera zera da: zein da historiako asmakizunik handiena?


Alde batetik, bizitza errazten duten hainbat asmakizun daude; esaterako, historiaurreko txanpona eta gurpila edo XI. mendeko inprenta. Tresna hauek guztiak berritzaileak izan dira, bakoitza bere garaian, eta lana asko errazten dute. Gaur egun, asmakizun teknologiko berriak agertzen dira egunero, informatikan oinarrituta. Hauek ere lana erraztea dute helburu nagusi, baina gero eta gehiago erabiltzen dira aisialdian, Internet eta eskuko telefonoa, besteak beste.


Horretaz gain, medikuntzan ere asmakizun ugari egon dira, osasuna hobetzea xede dutenak; adibidez, mina kentzeko farmakoak eta anestesia edota txertoak, gaixotasun ugari saihestea, ekiditea, ahalbidetzen dutenak. Asmakizun hauek oso estimatuak dira, haiei esker biziraupena luza daitekeelako. Hala ere, aurkikuntza hauek ez dira egun batetik bestera izaten. Txerto edo farmakoren bat asmatu baino lehen, ikertzaile talde bat lanean aritu da hainbat urtez.


Beste alde batetik, kaltegarriak diren hainbat asmakizun ere badaude; hala nola, bonba atomikoa, suzko armak… Hauek gudak direla eta asmatu ziren helburu bakar batekin: etsaia hiltzea. Gainera, industria iraultza eta gero asmatu diren tresna gehienak oso kutsatzaileak dira eta naturari kalte handia egiten diote.



Laburbilduz, agerian geratzen da asmakizun batzuek historia aldatu dutela. Hala ere, nire ustez ezin daiteke tresna bakar bat aukeratu asmakizun handiena bezala, baizik eta, historian aurreratzea ahalbidetu duena hainbat asmakizunen multzoa da. Are gehiago, oraindik makina bat tresna asmatzear dago, gaur egun imajina ezinak diren tresnak, hain zuzen ere.




Lan bila atzerrira


Jende asko lana bilatzeko beste leku askotara joan behar du bere familia, lagunak eta herria utziz. Haien herrietan lana ez dagoelako eta beste herrialdetan lan gehiago dagoelako joan ohi dute. Nire ustez oso gogorra da beste leku batera joateko beharra edukitzea.
Alde batetik, beste herrialde batera joatean, zure familia eta lagunak utzi behar dituzu, eta denbora luze batean haiengandik urrun zaude. Gainera, leku horretan lagunak egiten ez badituzu, bakarrik sentitu ahal zara.

Beste aldetik, herrialde desberdin batera joan behar baduzu, hizkuntzaz, janariaz, ordutegiaz, legez eta bizitzeko moduz aldatzen zara.

Azkenik, zure herritik joaten bazara denbora luzez, zure herriko tradizioak galtzen amaitzen dituzu. Batzuetan, herrimina sentitzen duzu, eta, horregatik, elkarturik egoteko eta elkarri laguntzeko asmoz, Euskal Etxeak sortu zituzten garai batean. Euskal Etxeak euskal diasporako euskal herritarrak biltzeko zentroak dira, batez ere kultur helburuak dituztenak, adibidez, euskal dantzak praktikatzeko. Munduan zehar 150 Euskal Etxe baino gehiago daude. Gehienak Argentinan daude, izan ere, Argentinako biztanleen %10 inguru euskal jatorrikoa da.

Nik beste leku batera lan egitera joan beharko banu, nire herrira etorriko nintzateke oporretan eta Euskal Etxeetara joango nintzateke. Hala ere, aurretik, nire herrian beste lanen bat aurkitzen saiatuko nintzateke.



Cyberbullyinga (Wikipedian)



Cyberbullyinga komunikabide digitalen bidez eginiko jazarpena da, eraso pertsonalaren edo informazioaren hedapenaren bitartez. Jazarpen honek, egonezina edota larritasun emozionala eragin nahi du, eta delitu penalean amai dezake.


Sare sozialak oso ohikoak dira gaur egungo gizartean. Hauek lagunak egiteko eta sozializatzeko erabilgarriak izan daitezke, baina, bestalde, arazo bat izan daitezke, esaterako cyberbullyinga. Gainera, sare sozialen munduan hainbat kasu existitzen dira, batez ere gazteetan edo umeetan. Datuen arabera, sei urteetako umeen %42-a sare sozialen batean dago, nahiz eta 14 urte baino gazteentzako debekatuta dagoen.


Cyberbullyinga hainbat jazarpen mota bildu dezake: jazarpen psikologikoa, eskola jazarpena, jazarpen sexuala …


Cyberbullyingean hiru pertsonek hartzen dute parte: erasotzailea, biktima eta lekukoak.

  • Erasotzailea: Erasotzailea gaitasun posizioan dago, jazarpena anonimatuan egiten duelako, eta horregatik, haren gain ondoriorik egongo ez direla pentsatzen du. Jazarpena egiteko zergatia gehienetan gorrotoa, inbidia, maitasun obsesioa edo mendekua da.
  • Biktima: Biktima babesgabea sentitzen da, jazarpena jasotzen duela esateko ausardia gabe.
  • Lekukoak: Batzuetan, inguruko pertsonek ez dira konturatzen benetako jazarpena dela. Hala ere, konturatzen direnean, ez dute ezer esaten edo egiten. Ez dituzte arazoak izan nahi, biktimek zerbait egin dutela pentsatzen dute eta ez dute biktimarekin egon nahi.


Cyberbullyingaren ezaugarriak:

  • Salaketa faltsuak: Erasotzaile gehienek biktimaren erreputazioa hondatzen saiatzen dute salaketa faltsuen bidez.
  • Biktimaren informazioa biltzea: Erasotzaileek biktimaren lagunak edota familia zelatatzen dute informazioa lortzeko.
  • Ez da hurbiltasun fisikoa behar: Cyberbullyinga jazarpen psikologikoa da, edozein momentuan eta lekuan egin daiteke, erasotzailea biktima ondoan egotea behar izan gabe.
  • Jazarpen ezkutua egiteko modua da.
  • Batzuetan erasotzaileak esaten du berak irainak jaso dituela biktimaren aldetik, eta horrela beste pertsonek erasotzailea animatzen dute.
  • Biktimizazio faltsua: Erasotzaileak esaten du biktimak bera erasotzen duela.
  • Babesgabetasun legala: Nahiz eta sare sozial baten kontu bat itxi, beste bat ireki daiteke berehala.


Nagusiki, cyberbullyingaren arrazoia Internetaren erabilpena da. Internetaren erabilpenaren masifikazio eta hedapenagatik, cyberbullyinga gertatu ahal da edozein gazte mugitzen den eremuan.


Gaur egun hainbat kontzientziazio konpainia daude mundu osoan cyberbullyingaren kontra. Espainian, irabazi-asmorik gabeko elkarte asko daude cyberbullyingari aurre egiteko. Elkarte hauek biktimak aholkatzen dituzte, herritar kontzientziazio kanpainak egiten dituzte baita modu anonimoan salaketak egiten dituzte ere. Elkarte horien artean hauek dira nagusienak: Oficina de Seguridad de Internauta, Protegeles, Pantallas Amigas, Fundación Alia2, Padres 2.0, Agencia de Calidad de Internet …

https://eu.wikipedia.org/wiki/Cyberbullying


Luna Jaunaren Azken Lana


Mendizabal doktorea Pabloren ikastetxeko psikologoa da. Pablo Madrilgo nerabe bat da. Mutila oso azkarra eta inteligentea da, eta horregatik Programa Berezian sartuta dago. Programa Berezia bere ikastetxeko klase berezia da. Hor ikastetxeko neska eta mutil azkarrenak daude.

Patricia Arroyo ikastetxeko neska politena eta popularrena da. Programa Berezikoek neska beti ikusten dute eta asko gustatzen zaie. Egun batean, Patriciak Pablori gauza bat esan behar diola esaten dio eta Pablo oso nahastuta geratzen da. Gero, Patriciak matematikako klase partikularrak eman ahal dion galdetzen dio eta Pablok baietz esaten dio asko gustatzen zaizkiolako matematikak.

Pablo Patriciaren etxera joaten da egun batzuetan klaseak emateko. Egun batean, Patriciak esaten dio klaseengatik konpentsatzeko kontzertu batera gonbidatzen diola eta Pablok baietz esaten du. Pablori asko gustatzen zaio Patricia eta oso urduri dago kontzertuagatik. Kontzertura joaten dira eta kontzertua eta gero, Pablok Patriciari musukatzen dio. Momentu horretan, Patriciak errore bat izan dela esaten dio mutil-laguna duelako. Pablo oso lotsatuta eta deprimituta geratzen da hori gertatu ondoren.

Victor Muñoz Patriciaren mutil-laguna da, eta ikastetxeko erasotzailea da. Pablo, ikastetxera joaten da baina lehenago ateratzen da Patriciarekin ez topatzeko. Ateratzen denean, Victorrekin topatzen da eta, borrokatzen hasten dira Patriciagatik. Patricia ateratzen denean, biak ikusten ditu eta Pablori kontatzen dio berarekin joan zela kontzertura eta klaseak ematera Mendizabal doktoreak esan ziolako. Pablo Mendizabalekin hitz egitera joaten da eta berak esaten dio gizartean integratzeko egin zuela.



IRITZI-TESTUA:

SARE SOZIALAK

Gizarte sareak


Facebook, Twitter, Instagram, YouTube, Telegram, WhatsApp eta beste asko dira, gaur egun, jende asko haien mende daukaten sare sozialek. Pertsona batzuk, maite ditugu, eta beste batzuk, berriz, gorroto egiten dituzte. Gazteek, batez ere nerabeek, ezin dute haien bizitzak sare sozialik gabe imajinatu. Guraso batzuk, haien seme-alabek izan ahal dituzten arriskuen beldur dira, edozein arazoan sartu ahal diren beldur.

Alde batetik, sare sozialak oso tresna onak dira argazkiak, bideoak edota mezuak bidaltzeko. Tresna hauek lagunen artean haien intereseko gauzak partekatzeko ahalmena ematen diete. Gainera, urrun bizi diren lagunekin kontaktua mantendu ahal dute edo lagun berriak egin ahal dituzte. Adibidez, ikas bidaietan egindako lagun berriekin kontaktua mantendu ahal dute, soilik mugikorretako botoi bati emanez.

Beste aldetik, arrisku asko agertu ahal dira sare sozialetan. Pribatutasuna arriskuan dago. Oso arretatsu egon behar dira kontaktuekin, ezin dute edozein ezezagun pertsona haien argazkiak ikustea utzi. Beste arrisku bat mendekotasuna da. Kontrolatu behar dute zenbat ordu egoten diren konektatuta, ikasketak baztertu ez ditzaten. Azkenik, kontziente izan behar dira publizitateari buruz.

Amaitzeko, nire ustez, sare sozialak oso tresna erabilgarriak dira, baina kontziente izan behar gara eta ardura eduki behar dugu haietaz.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Gizarte-sare_zerbitzu#Interneteko_euskal_gizarte-sareak


Antzeko gaiarekin zure ikaskide batzuek ZuZeu.eus horretan argitaratu dute... Ea animatzen zaren!
http://zuzeu.eus/saila/gaztea/




IRITZI-TESTUA:


HEZKUNTZA-SISTEMA


Gaur egun jende asko dago hezkuntza-sistemaren kontra. Gero eta jende gehiago pentsatzen du Espainiako hezkuntza-sistema aldatu eta berritu behar dela. Arrazoi hauek dira nagusienak:

Txikitatik ikastera eta etxerako lanak egitera derrigortu gaituzte. Honek, ikasteko eta gauzak jakiteko gogoak kendu digu. Haurtzaindegian, umeek fitxa amaigabeak egiten pasatzen dituzte egunak, jolasteko eta esperimentatzeko denbora kenduz. Lehen mailako hezkuntzan, ikasleek etxerako lanak eta etxerako lanak baino ez dituzte egiten, eta azterketetan ikasteko gaitasuna neurtzen dute soilik, jakin-mina edo sormena baloratzearen ordez. Azkenik, institutua, nerabeak aspertuta heltzen dira etapa honetara, ikasteko behartuak eta denbora librerik gabe.

Txikiak ginenean, irudimena eta jakin-mina kendu ziguten. Adibidez, zerbait marrazterakoan, irakasleek esaten ziguten nola eta zein modutan egin, horregatik helduagoak garenean, ez dugu ez sormenik ezta irudimenik ere.


Azterketak, beste aldetik, teoria buruz ikasteko eta azterketa egunean botatzeko erabiltzen dira gehienetan. Ikasleek, azterketarako ikasteko orduan, ez dituzte gauzak ulertzen saiatzen, bakarrik buruz ikasten dituzte.

Amaitzeko, nire ustez, Espainiako hezkuntza-sistema aldatu behar da. Espainiako eskola porrota Europako altuena da, gazteen %20-ak uzten du hezkuntza-sistema institutua amaitu gabe. Niretzat hori aldatu behar da.

Antzeko gaiarekin zure ikaskide batzuek ZuZeu.eus horretan argitaratu dute... Ea animatzen zaren!
http://zuzeu.eus/saila/gaztea/



Proactiva Open Arms



Proactiva Open Arms Badalonako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da. Oscar Camposek sortu zuen 2015ko urrian.

Erakundearen helburu nagusia gudak, jazarpen edo pobreziatik ihes egiteko Europara iristen diren errefuxiatuak itsasotik erreskatatzea da. Egeo itsasoan eta Mediterraneo itsasoan laguntza behar duten pertsonen itsasontzien zaintzan eta salbamenduan aritzen dira, baita gertatzen ari diren injustizia guztien salaketan ere.

Jatorriz, Proactiva itsas salbamendu eta sorospen enpresa bat zen, Proactiva Servicios Acuaticos deiturikoa. Errefuxiatuen krisiaren ondorioz, 2015ko irailean Proactivako zuzendariak Lesbosera joatea erabaki zuen, enpresako hiru kideekin batera. Enpresak hondartzetako zaintzan esperientzia handia zeukan, beraz, Egeo itsasoan egunero gertatzen ziren heriotzei aurre egiteko erabiltzea erabaki zuten. Hasieran, neoprenoak, hegatsak eta erreskate hodiak ziren haiek zeukaten material bakarrak. Taldearen ekintza nagusia errefuxiatuei hondartzetara heltzeko laguntza ematea zen, gehienbat Siriarrak, Turkiatik etortzen zirenak oso itsasontzi prekarioetan. Denborarekin, ordea, ekipamendua hobetu zen, batez ere partikularren dohaintzei esker.

Haren ekintzei esker, Proactiva hainbat sariekin izan da eskertuta. Horien artean, nabarmenenena 2016ko Premio Ciudadano Europeo da. Gainera, fundatzailea, Oscar Campos, Urteko Katalan bezala izan zen sarituta.


Informazio iturriak:

https://ca.wikipedia.org/wiki/Proactiva_Open_Arms

https://www.proactivaopenarms.org/es
https://content.www.proactivaopenarms.org/es




Getxo, 2016ko irailaren 16a, ostirala
Kaixo, Miren!

Zer moduz zure bidaietan? Ni Gobernuz Kanpoko Erakunde batean elkarlanean ari naiz Afrikan. Hemen bizitza oso desberdina eta askoz txarragoa da.

Oso pozik hartu gintuzten, batez ere umeek. Hemen oso eskola gutxi daude eta umeek lan egiten pasatzen dituzte egun guztiak. Niretzat hori oso penagarria da hezkuntza oso garrantzitsua delako. Ura oso eskasa da, eta une honetan bero handia egiten ari da.

Amaitzeko, animatzen zaitut erakundean elkarlanean aritzeko. Zure aisialdiko denboraren eta energiaren zati bat ematera animatzen zaitut. Munduan dauden gizarte desberdintasunen kontra gaude, horregatik, gutxiago garatuta dauden herrialdeetan bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu. Zure erantzuna espero dut.

Musu handi bat,
Amaia.