Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2
I'm a Legend
Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki/I_Am_Legend


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.



2016-2017.
IKASTURTEKO KRONIKA

Sarrera

2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz…

1. Historia

Aldaketa asko izan dira pasa den urteko ikasturtetik aurtengo ikasturtera. Adibidez klaseko ikaskideen inguruan. Pasa den urtean nire klasean zeuden kide gehienak ez daude gaur egun nire klase berean, hots, batzuk beste institutuetara joan dira, beste batzuk beste herrialdeetara, eta abar.

Betidanik ikasi dut Romon, Romo eskolan egin nuen Lehen Hezkuntza. Nire bizitza osoan egon naiz D ereduan eta hala segituko dut.

Aldaketak ere ikasgaietan ikusi ditut, hau da, ikasgai berriak sartu dizkigute, Filosofia eta Ekonomia adibidez.

Irakasle berriak ere eduki ditugu urte honetan, batzuk lehen urtekoak baino zorrotzagoak eta kasu batean bakarrik berritzailea den bat. Nik uste, ondo moldatu naiz bai ikaskideekin bai irakasleekin urtean zehar, irakasle batekin izandako desadostasun batzuk aparte utziz, hori normala baita.

Bestalde, institutuaren antolakuntza guztiz aldatuko nuke, adibidez, irteerak ONDO antolatuz eta azterketak ONDO sakabanatuz, betikoa gerta ez dadin, hiruhileko bateko azkenengo astean azterketa guztiak edukitzea nahiko denbora izanda. Honetaz gain, klaseko ordenagailuen kontua dago, irakasleak eta ikasleok ados gauden kontua, hain geldoak dira gailu madarikatu horiek, non, klaseko denbora galdu ez ezik pazientzia ere galtzen dugula.

Institutuaren alde txarrak bakartuz, gure euskara ikasgai “berrian” egin dugun lanari buruz hitz egingo dut. Berria esaten dut, nire ikasle bizitza osoan ikusi dudan irakasle berritzaile bakarra delako euskara ikasgaiarena eta asko aldatu du betiko euskara ikasgaiaren lan modua. Onerako aldatu ditu gauzak, testuak egiten ditugu subjuntiboa eta aditz arraroak ikasi ordez. Nire ustez idazten ikasten da, are gehiago euskara arloan, hizkuntza konplexua eta oparoa da eta. Egiten ditugun idazlanak, irakasleak ipinitako edo guk aukeratutako gaiei buruz idazten ditugu, Wikipediara, koaderno digitalera edota webgune publikoetara igotzen ditugu gure amaituriko lanak.

Ordezkari kargu entzuten dudanean alferrikako kargua etortzen zait burura. Ez dakit zergatik hautatzen den ordezkari kargua, normalean ez dute ezer berezirik egiten eta zerbait berezia egiten duten aldian (Agenda 21) beraiek bakarrik egiten dute, nire ustez guztiok egin beharko genituzke gauza horiek ez bakarrik ordezkariak.


2. Gelako giroa

Euskara klasean gelako giroa ona izan dela uste dut, beti egiten dugu zerbait BERRIA klasean, adibidez, egun batean ekarritako argazki batzuk deskribatzea, ipuin batzuk irakurri eta azaltzea.
Euskarako klase giroan ikusi dudan hobetzeko gauza bakarra telefonoaren kontua da, hau da, klasean telefonoa erabiltzen duten pertsonen arreta falta, zorionez ez da gehiegi gertatzen.

3. Ahozkotasuna

Ikasturte osoan hiru ahozko aurkezpen egin ditut, eta nire ustez onena lurra eta bizitzaren sorrerarena izan zen, badakit hamar minutu iraun zuela baina gozatu egin nuen ahozkoa egiten.

Barka Aitzol baina nik bi ahozkoen grabazioa besterik ez daukat. <gorkaazk>

Normalean besteak ahozkoa amaitzen dutenean ez dut ezer bere ez galdetzeko ahozkoa ondo ulertu dudalako.

Baina badaude beste ikasgaiak, non, ahozko aurkezpenak egiten ditugun. Historian, aurkezpen digitalak, Informatikan proiektuak eta heziketa fisikoan klasea ematen dugu batzuetan.

Baina hitz egiteaz gain, entzumena ere badago. Ikasgelan normalean adi egoten naiz, baina ez dut parterik hartzen galderarik ez dauzkadalako.

4. Irakurmena

Aurten testuak egiteaz aparte, irakurmenak ere egin ditugu, hau da, liburuak irakurri. Guztira hiru liburu irakurri ditugu, lehenengoa Krimenak deiturikoa, Ferdinand Von Schirach-ek idatzia, bigarrena Fikzioaren izterrak, Ur apalategik idatzia eta azkenengoa Antologia bat, Iban Zalduak idatzia. Esan beharra dut nire kabuz ez dudala ia ezer irakurtzen, ez euskaraz ez gaztelaniaz, soilik klasean irakurtzen dugunarekin nahikoa iruditzen zaidalako. Batzuetan, harpausoak koaderno digitalean begirada bat botatzen dut besteen idatzizko lanak ikusi eta zuzentzeko.

Mugikorraren inguruan dauden euskarazko aplikazioak ez ditut instalatu, normalean mugikorra erabiltzen ez dudalako, lanerako beti erabiltzen dut ordenagailua, non, Firefox euskaraz, XUXEN, eta abar instalatuta dauzkat.


5. Metodologia


Nire ustez, Euskara egiteko modu berri hau besteak baino eraginkorragoa eta erakargarriagoa da, ez bakarrik euskara askoz gehiago praktikatzen dugulako, baizik eta klaseak ez direlako ia inoiz monotonoak izaten. Ikasturte honetan egin duguna ez dugu inoiz beste urteetan egin, beste urteetan klaseak subjuntiboz eta ariketaz beterik zeuden eta azkenean oso aspergarriak egiten ziren eta ikasteko eta lan egiteko grina joaten zitzaigun. Euskaran daukagun irakasleak gure euskararen erabilera hobetzea nahi du eta horretarako beti laguntza eskaintzen eta ematen digu.

Egia esanda, ikasgai honetan aldatuko nukeen gauza bakarra irakurketa liburuak izango ziren. Ez dut esaten liburuak alde batera uztea, baizik eta liburu erakargarriagoak bilatzea.


6. Idazmena

Ikasturte osoan zehar idazlan asko egin ditugu, asko Wikipediara eta ZuZeu-ra bidaliak. Adibidez, nik egindako idazlanak aipatuko ditut. Lehenengoa nire esperientzia batena izan zen, Bilboko manifestazio batera joan nintzena. Beste testuak informatiboak eta iritzizkoak dira. Nik uste, kalitatea hobetzea lortu dut, testuak idatziz eta idatziz kalitatea hobetzen delako. Baina laguntza izan dut testuak eta nire kalitatea hobetzeko. Irakasleak gomendatutako euskarazko zuzentzaileak laguntza handikoak izan dira idazlanetan, are gehiago webgune publikoetara bidali behar genituen testuetarako. Laguntza handikoak izan dira ere ikaskideek egindako ekarpenak harpausoetako testuetan. Oso gutxitan zuzendu edo hobetu ditut kideen testuak, batzuetan hobekuntzaren beharra ez zutelako.

Bestalde, oso interesgarria iruditu zaidana, leku publikoetan gure testuak argitaratzea izan da. Lehenik oso arraroa iruditu zitzaidan Wikipedian edo ZuZeun testuak igotzea, pasaden urteetan egiten genituen testuak irakasleari ematen genizkiolako. Irakasleak webgune publiko horiek nola funtzionatzen zuten azaldu ostean, esan beharra daukat pixka bat mesfidati nengoela, baina ZuZeura lehen testua igotzean (Animalien merkatuari buruz hitz egiten zuena), konfiantza hartu nuen eta beste testu batzuk igo nituen. Wikipedian berdina gertatu zitzaidan, baina esan beharra dut askoz zailagoa eta serioagoa dela Wikipedian argitaratzea, pertsona guztiak erabiltzen dute eta.

Gizarte sareetan, WhatsApp, Telegram, noiz edo noiz, euskara erabili duzu? <gorkaazk>



7. ZEIN IZAN DA NIRE AURTENGO IDAZLANIK ONENA? ZERGATIK?

Aurten gehien kostatzen ari zaidan idazlana eta nire ustez hoberena, kronika hau da. Beste idazlanak, nire ustez, ez dira kronika honen esfortzu mailara ailegatzen. Are gehiago, kronika hau egitea gogoko dut nire iritzia ematen ari naizelako denbora osoan. Kronika alde batera utziz, gustatzen zaidan idazlan bat ere aipatuko dut. Idazlan hau “Youtuberen Bitxikeriak” deitzen da eta esan beharra dut, asko gustatu zitzaidala testu hau egitea oso gai interesgarria eta xelebrea aipatu nuelako.

Kronika hau digitalki egiten ari naiz, hots, ordenagailuarekin. Egia esanda, oso aukera ona da idazlanak digitalki egitea, ortografia akatsak murrizten direlako eta aurkezpena eta kaligrafia kontuan hartu behar ez direlako. Nire kasuan, kaligrafia txarra dudanez, asko lagundu dit Euskara eta literatura irakasgaiaren idazlanak digitalki txukun egiten. Batzuetan problemak izan ditut nire kaligrafiagatik, gehienetan ulertezina egiten zaielako irakasleei. Normalean ez dut problemarik izaten idazlanak egiteko, orokorrean idazten ondo moldatzen naizela uste dut.

8. Jarrera

Ikasturte osoan ez naiz egun batean ere berandu heldu institutura, medikuarenera joan izan naizenean edo gaixorik egon naizenean alde batera utzita. Baina euskara klasearen metodologiari buruz hitz egingo dut. Kronikaren hasieran esan dudanez, euskaraz mintzatzen ikasteko modu bikaina dira bakarrizketak. Are gehiago, pertsonen aurrean hitz egiten ikasteko eta moldatzeko modu bikainak direla pentsatzen dut. Bestalde, idazlanak egiten euskara gehien ikasi dugun modua izan da, nire iritziz. Ortografia akatsak murriztu ditugu eta euskararen erabilera hobetu dugu.




9. EUSKARAREN ERABILERA IKASGELAN ETA ESPARRU AKADEMIKOETATIK KANPO


Nire etxean oso gutxitan hitz egin dugu euskaraz nire aitak euskararik ez dakielako. Baina nire amak telefonoz deitzen didanean mintzatzen dugu elkar euskaraz. Nire amaren lagun batekin ere hitz egiten dut euskaraz baina oso gutxitan ikusten dugu elkar. Kalean, lagunekin ez dugu euskaraz inoiz hitz egiten erraztasun gehiago dugulako gaztelaniaz mintzatzen. Eta klasean bakarrik, irakasleekin hitz egiten dugu euskaraz. Bestalde, nik daukadan mobilak ez dit aukerarik ematen euskaraz ipintzeko baina oso gutxitan erabiltzen dudanez, berdin dit zer hizkuntzatan ipintzea.

  • Euskara erabili duzu WhatsApp edo Telegram bezalako gizarte sareetan?<gorkaazk>

10. AUTOEBALUAZIOA

Ikasturte honetan idazlanak egoki egiten ikasi dut. Pertsonen aurrean hitz egiten ere hobetu dudala esango nuke bakarrizketei esker. Hiru liburu irakurri ditut ikasturte honetan (bakarrik irakasleak agindutakoak), jeneralki irakurtzen ez zaidalako asko gustatzen. Nire lagunen idazlanak irakurri eta gutxitan zuzendu ditut, ortografikoki eta egitura egokia zutelako. Ikasturtean hamaika idazlan egin ditut kronika hau zenbatuz eta guztira 30.000 karakterera ailegatu naiz.


  • Auto-kalifikazioa

Nire ustez hirugarren ebaluazioan merezi dudan nota 8-9 bat izan beharko litzateke. Badakit Wikipedian ebaluazio honetan ez dudala ezer argitaratu, baina bai ZuZeun. Hain zuzen ere, bakarrizketak ere egin ditut, hiru guztira ikasturte osoan zehar eta idazlan guztiak kontuan hartuta 30.000 karakterera ailegatu naiz.

Zure ekoizpen onenak ordenagailuz egiten dituzu, paperean errazago galtzen dituzu puntuak. Tamalez, unibertsitatera sartzeko probak, oraingoz, paperean egin behar dira. Ea asko irakurriz eta idazterakoan ahalegin handiak eginez, zure idazkera hobetzen duzun <gorkaazk>










YOUTUBEREN BITXIKERIAK



Youtube 2005 sortutako webgune digitala da eta munduko webgunerik ospetsuenetariko bat bihurtu da. Denok dakigu nola dabilen Youtube, batez ere, pertsona gazteak. Youtube ikustea, gaur egungo gazteen denbora-pasarik ohikoena da, ez hainbeste pertsona nagusietan.

Baina Youtube ikusten duten pertsonak albo batean utziz, Youtuben edukia igotzen duten “Youtuber”ei buruz hitz egingo dut. Normalean Youtuberrak pertsona gazteak izan ohi dira hogei edota hogeita hamabost urtekoak batez beste, blog-ak edo bideo-jokoen bideoak igotzen dituztenak haien Youtube kanalaren edukia bezala. Oso arraroa izango litzateke pertsona adindun bat youtuberra izatea eta bideo-jokoen edukia igotzen duena existitzea ezta?. Baina ikaragarria badirudi ere, badago emakume nagusi bat Youtuberra dena eta bideo-jokoetara jolasten duena.

Emakume honen izena Shirley Curry da. Ezetz asmatu zenbat urte dituen?. Munduko Gamer zaharrena bihurtu da, arrazoi guztiz, laurogeita bat urte baditu eta bideo-jokoen munduan sartuta baitago.
Emakume honek horrela deskribatzen da haren sare sozialen profilan. “ Laurogeita bat urteko emakume nagusi bat naiz bideo-jokoak asko gogoko dituena. Virginian, Estatu batuetan bizi naiz eta Skyrim bideo-jokora jolastea gogoko dut. Lau seme, bederatzi iloba eta birbiloba bat ditut.”

Irailaren hemezortzian igo zuen bere lehen bideoa Youtubera. Baina hori egin baino lehen, Youtube denbora-pasa bezala ikusten zuela esaten du. Denbora libre asko zuela eta abenturazko bideo-jokoak gogoko zituela ikusiz, Youtuber Gazteek egiten zutena oinarritzat hartuz, gauza bera egin zuen, orduan Youtubezalea izatetik Youtuberra izatera pasatu zen.

Hortik aurrera Skyrim bideo-jokoaren hirurehun bideo baino gehiago igo ditu haren Youtube kanalera. 238.500 baino jarraitzaile gehiago ditu eta bideo guztien ikuspegiak bateratuz sei milioi baino gehiagora iristen dira. Egunero hogeita hamar minutuko bideo bat igotzen du.
Oraindik harrituta ez bazaude emakume hau ez da bakarrik Youtuben ondo moldatzen, are gehiago, Twitterren, Facebooken, baita Snapchaten ere moldatzen da. Gogoko zenuke honelako amama izatea ezta?.

ZuZeu-n argitaraua: Youtuberen bitxikeriak


http://www.vandal.net/noticia/1350683097/shirley-curley-la-mujer-de-81-anos-que-juega-a-videjuegos-en-su-canal-de-youtube/

=

Nelson Mandela




Nelson Mandela Mvezon, Hegoafrikan, 1918ko uztailaren 18an jaio zen. Bere gurasoak izan zituzten 13 seme-alabetako bat da. Haurtzaro lasaia izan zuen, bere herria bakean bizi zen garaiko istorioak entzuten. Mandela, Madiba ezizenez ezagutzen zitzaion Madiba klanetik zetorrelako, hain zuzen ere, Xhosa etniatik etorria.Nelson Mandela hiru aldiz ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituen, hogei biloba eta birbiloba mordo bat

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egin zituen eta hori egin eta gero zuzenbide ikasketak egin zituen.
1942 urtean, abokatu lanetan hasi zen eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide egin zen; kanpaina eta protesta baketsuak egiten ziren orduan, arraza-bereizkeriarekin aurka. Hor hasi zen bere mugimendu politikoa.

Arraza bereizkeriaren, apartheid izenez ezagunaren kontra egon da beti Mandela, eta, horren kontrako hainbat ekimenen bitartez, ospea hartuz joan zen. Garai hartan, Gobernuaren errepresioa bortitza zen: manifestazioetan, ohikoak ziren odola eta sufrimendua. Hori ikustean, armen bitartez borrokatu zuen Mandelak.

Urte bat geroago atxilotu egin zuten eta denbora luze egon zen kartzelan. Leku itxi horretan, baldintza gogorrak eduki zituen. Hantxe, 27 urte eman zituen, inolako eskubide gabe; sei hilabetetan bisita bat eta gutun bat bakarrik jaso ahal zituen. Denbora pasa eta gero, 1969an konkretuki, Hegoafrikako zerbitzu sekretuak Mandelaren hilketa prestatu zuen, hain zuzen ere, Mandela kartzelatik atera nahi zuten atxilotzeko unean tiro egiteko eta hiltzeko asmoarekin. Baina britainiar zerbitzuek plana zapuztea lortu zuten eta Mandela ez zegoen arriskuan.


Modu horretan Mandela Hego Afrikako liderrik garrantzitsuena izatera heldu zen. Kartzelatuta egotearen ondorioz, Mandela bere familiarekin zituen harremanak gero eta gehiago galduz joan ziren. Berak, ez zuen eduki aukerarik bere seme-alaben heziketa ikusteko.

1990. urtean, Frederik de Klerk orduko presidenteak aske utzi zuten Mandela. Biek batera negoziatu, eta apartheid arraza-bereizkeria indargabetu zuten. Horregatik, 1993 urtean Bakearen Nobel sariajaso zuten biok.

Lehenengo hauteskunde demokratikoak 1994. urtean izan ziren, eta Afrikako Kongresu Nazionalak (ANC) irabazi zituen, botoen % 63 lortuta. Hurrengo egunetan,Parlamentuak Nelson Mandela hautatu zuen Hegoafrikako presidente. Modu honetan, Nelson Mandela Hegoafrikak ikusi zuen arraza beltzeko lehen presidentea izan zen. Agintaldian zegoen bitartean, indarkeria, arraza-bereizkeria eta injustizia sufritu zituen demokrazia ezartzea izan zuen helburu bakar,. herrialdean. 1999. urtean, agintaldia bukatuta, ibilbide politikoa bukatutzat ematea erabaki zuen.

Nelson Mandela hil zenean, mundu osoan zehar zabaldu zen honen berri. 2013ko abenduaren 5-an hil zen, Johanesburgon, sei hilabetez izan zituen birikietako problema kritikoen erruz.

Nelson Mandela askatasunaren eta itxaropenaren ikur globala kontsideratzen zuten. Hegoafrikako lehen presidente demokratikoa izan zen eta haren herrialdean arraza bereizketarekin amaitu zuen, politika eta justizia bakezale baten bidez.


“Urte ilunak” Nelson Mandelak idatzitako liburuan, bere bizitza osoan gertaturiko esperientziak isladatzen dira



LONJAK



Lonjak gaur egun lagunekin denbora pasatzeko gune edo toki ixi eta txikiak dira. Antzinean lonjak janaria edo materialak saltzeko erabiltzen ziren. Hemen, Euskal Herrian, oso ohikoa zen itsas ondoan zeuden lonjek itsasoan harrapaturiko arrainak saltzea. Bestalde, gaur egungo lonjak daude. Baliteke ohitura tradizionalak bestalde ipiniak izatea eta orain jolastoki edo lantegi bezala erabiltzen direla lonjak. Horrez gainera, gaur egungo gazte gehienak lonjetan batzen dira eta mahaiak, aulkiak, eta abar, hartzen dituzte haien etxetik edo kaletik lonjaren espazioa betetzeko.
---------------
Lonjak, goian esan dudan moduan lagunekin egoteko tokiak direnez, ondo pasatzeko edo erlaxatzeko guneak izan daitezke, batez ere negua ailegatzen ari denean. Hau da, eguraldi txarra egiten badu eta etxean aspertuta bazaude, han geratu ordez zure lagunekin joan zaitezke lonjara.
Lonjan, musika entzun, mahai jolasetara jolastu edo nahi dituzun gauzak egin ahal ditzakezu.
Zure lagunekin partekatutako etxe bat bezala da, gurasorik gabe.
--------------------
Zoritxarrez, gauza guztiek bezala kontrako aldeak dituzte lonjek ere. Nolabait, lonjak batzuetan ez dira behar bezala erabiltzen edo tratatzen. Lonja bat alokatzen duzunean, beste pertsona batena dela kontuan hartu behar da eta honekin batera behar den moduan tratatu. Lonja askok hormak, leihoak, ateak, eta abar, apurtzen dituzte eta ez hori bakarrik, gero lonja garbi utziko bazen ez zen hainbesterako izango baina zoritxarrez, gero ez da behar bezala garbitzen. Batez ere, oso zaratatsuak izan daitezke, musika altua ipintzen badute noski. Honek ekartzen ondoko etxeetan dauden pertsonen haserrean ekartzen du, hauek bere isiltasuna nahi dutela eskatuz.

Azkenik, nire iritziz lonjak ez dira hain beharrezkoak eta edukitzeko asmotan garbi eduki behar da.
Honekin batera, ondo tratatu behar dira eta inguruan dauden pertsonak ere errespetatu behar dira. Lonjak leku bikainak izan daitezke baina behar ez diren moduan egiten badira gauzak bakarrik problemak ekarriko dituzte.



2. ebaluazioa

ZINEMAN ALA ETXEAN ?

Non nahiago dituzu filmak ikusi, etxean ala zineman?. Nik pertsonalki filmak zineman ikustea nahiago ditut. Badakit dirua gastatu behar dela pelikula bat zineman ikusteko, etxean ikustean, aldiz, dohainik ateratzen da. Horregatik hilabetean behin edo bitan zinemara joatea gomendatzen dut. Denbora horretan normalean ikusi nahi duzun pelikula bat ateratzen da.

Lehenik, zinemaren abantailei buruz hitz egingo dut. Zinema batera joaten garen bakoitzean zirrara egiten digun lehenengo gauza honen pantaila izugarria da. Film bat hain handi ikusteak, pelikula maximoan aprobetxatzeko aukera ematen du. Are gehiago, pelikularen efektuen soinua hain altua entzuten da, non, filmaren barruan egoteko esperientzia ematen duela.

Zoritxarrez, munduko gauza guztiak bezala zinemak ere desabantailak baditu, orokorrena ikus-entzuleena da. Batzuetan, zorte txarra baduzu, zure atzean edo aurrean eserita ikusle zalapartatsu madarikatua edukitzeko posibilitatea dago, honek zure filmaren esperientzia guztiz zapuztuko du. Beste alde batetik, eserlekuen kontua dago. Zinema guztia ia-ia beteta dagoenean, gustuko ez duzun eserleku bat hartu beharko duzu, adibidez pantailaren aurrean dagoena. Kasu honetan gutxienez lepoa apurtuko duzu filma ikusteko ahaleginean.

Bestalde, pelikulak etxean ikusteko aukera dago. Zineman ez bezala, ez dago ilararik egin behar pelikula bat ikusteko. Ordaindu beharrik ez dago, filmak Internetetik dohain ikusi edo deskargatu ahal direlako. Filma inolako oztoporik gabe ikusi ahal duzu eserleku eroso batean.

Baina lehen ezan dudan lez, desabantailak ere baditu. Desabantaila bat bakarrik aurkitu ahal izan dut etxean filmak ikustekotan, baina pelikularen generoan oinarritzen da. Beldurrezko edo zientzia fikziozko filmak ikusteko asmoa baduzu, hobeto zineman ikustea, goian aipatu dudan esperientziagatik. Aitzitik, publikoaren aurrean negar egin nahi ez baduzu utz itzazu drama filmak etxean ikusteko.

Orduan non nahiago dituzu filmak ikusi?





ASKEAK AL GARA ALA EZ?

Gizakiok betidanik askatasuna zer dela jakin eta bizi nahi izan dugu. Kanpoko askatasuna guk nahi dugun guztia egiteko aukera da inork oztoporik ipini gabe. Baina posible da gizakiak askatasuna izatea?.

Nire ustez ezinezkoa da munduko pertsona bakoitzak askatasuna izatea, bai oso polita dirudi mundu guztia askea izatea, mundu utopikoa izango litzateke eta. Baina bakoitzaren askatasuna beste baten askatasunari oztopo egiten dio. Adibidez, norbait askea da arma bat erosteko eta arma horrekin beste bat hiltzen du. Arma erosi duen pertsona askeak, askea zen pertsona hil du haren askatasunaren kontra.

Are gehiago, gure arrazak ez du inolako mugarik, nahi duena egingo balu mundua guztiz ustiatuko eta suntsituko luke, bai- ala bai. Horregatik gizakiak kontrolatzeko legeak ipini behar dira, ordena jarrai dezaten. Legeak ipintzea askatasuna mugatzea da, eta betidanik izan dira legeak. Adibidez, marihuanaren kontrako kontsumoaren legea, norbaitek kontsumitu nahi badu ezin izango du lege horren erruz, orduan ez da askea nahi duena egiteko.

Azkenik, askatasuna ez dugun beste adibide bat, seme- alabak dira. Betidanik egon dira haien gurasoek ipintzen dizkieten legeak obeditzen. Lege hauek haien askatasuna mugatzen dute, egia da oso txikiak direnean ez dutela arrazoitzeko kapazitaterik eta zer den edo ez den arriskutsua jakin behar dutela, baina hau askatasuna mugatzea da.

Guztiok legez betetako mundu batean bakoitzaren askatasuna bilatu behar dugu, hau da, bakoitzak bere askatasun mugatua edukiko du beste pertsona batena askatasuna bat oztopatu barik.



Manifestazioa


Orain dela urte bat, manifestazio batera joan nintzela gogoratzen dut, LOMCEren kontrako manifestazioa.

Bilbon izan zen. Manifestari gehienak gazteak ziren, unibertsitateko eta batxillergoko ikasleak hain zuzen. Zaharragoak ziren gizon emakumeak zeuden ere.

Ibiltzen ari ginen bitartean konturatu nintzen kaleen bazterretan "beltzak" zeudela, hots, zerbait larri gertatzekotan seguritateko polizia berezi hauek etorri eta denak jipoituz manifestazioa amaituko zen edo beltzen eta liskarraren sortzaileen arteko guda txiki bat sortzen da. Hau pentsatuz pasa nintzen haien albotik: "LOMCE legea "beltzen" seme-alabei etorkizunean tokatuko zaizkiela jakinda, nola liteke beraiek lege honen kontran egonda haien berbereko pentsamendua duten manifestazio horren pertsonen kontra egitea, hau da, haien pentsamendu eta nahien kontra egin behar zuten". Oso zaila da zure pentsamendu berbera duten pertsonak jipoitzea edo kontran egitea baina honezkero, haien lana zen.

Bat batean manifestari batek, "borroka" arropa zuen, denden erakuts-leihoetara harriak eta alboan edo lurrean zuen guztia horra botatzen hasi zen. Honekin batera, manifestazioko batzuk gauza bera egiten hasi ziren. Ez dakit zergatik egiten zuten hori, borroka fisikoak ez du ezertarako balio, benetan indarra duena hitza da. Orduan, denak korrika hasi ziren, beltzak zetozen, manifestazioa amaitu zen, etxera joateko gogoa nuen.

Etxera ailegatzean, guzti honetaz pentsatu nuen, manifestazio hori biztanleen bizimodua eta etorkizuneko ikasketen hobekuntza egiteko egin zen. Mota honetako erakundeak interneten bilatu nituen, jakin-mina nuen ea nire bizimoduarekin edo nire pentsamenduekin bat egiten zuten erakunde gazte batzuk ote zeuden. Konturatu nintzen askotariko gazte taldeak zeudela, ingurumenaren aldekoak, drogen eta alkoholaren kontrakoak, pertsona pobreen eta immigranteen aldekoak, munduko pobreziaren kontrakoak eta abar zeuden.

Mugitzeko ordua da, pentsatu nuen, mundua eta pertsonen pentsamenduak aldatzeko ahalmena dugu gazteak ere. Egun batzuk pasa eta gero nire herriko ingurumenaren aldeko talde batean parte hartu nuen.








I Am Legend



I Am Legend (Kondaira hutsa naiz) Francis Lawrencek 2007an zuzendutako zientzia-fikzio, drama eta beldurrezko filma da.


Sinopsia


Robert Neville izeneko zientzialari militar batek, Will Smithek interpretatzen duena, munduan bakarrik bizi den pertsona ez kutsatua da, hots, minbizia sendatzeko asmoz sortutako birusa mutatu ondoren, beldurgarria eta saihetsezina bihurtu zen. Birusa minbizia zuten pertsonak kutsatu egin ondoren munduko ia pertsona guztiak kutsatu ditu. Munduko biztanleriaren %90a hil da eta beste %10a ere kutsaturik geratu da.

Neville kutsaturik ez dagoen munduko pertsona bakarra da, berak birusarekiko immunitatea daukalako. Baina ez da mundu horretan bizi den bakarra, beste motatako izakiz inguratuta baitago. Birusak kutsaturiko pertsonak eta animaliak mutante arriskutsu bihurtu ditu. Neville munstro hauetaz inguratuta dago eta gauean bizi diren izaki kutsatu hauekin kontuz ibili behar izango du bizirik irauteko.

Zientzialari protagonistak gauez mutanteengandik ihes egin beharko du, baina eguzkia ateratzen den bitartean kutsatuen bila doa, hauek eguzkitik ezkutatzen direlako eta haien lo ordua delako. Egunero, irrati batetik mezu bat bidaltzen du bizirik dirauen pertsonak aurkitzeko asmoz. Esperantza guztiak galdu eta gero, konturatzen da birusaren kontrako antidotoa egiteko bere odola erabiltzea dela irtenbide bakarra.





Datuak
Jatorrizko izenburua
I Am Legend
Izenburua euskaraz
Kondaira naiz ni
Urtea
2007
Estreinaldia
2007ko abenduaren 14a
Generoa
Drama / Zientzia fikzioa / Ikara
Herrialdea
AEB
Iraupena
100 min.
Aurrekontua
150 milioi dolar
Irabaziak
585,3 milioi dolar
Banatzailea
Warner Bros.
Zuzendaria
Francis Lawrence
Ekoizleak
Akiva Goldsman
David Heyman
James Lassiter
Neal H. Moritz
Gidoilariak
Mark Protosevich
Aktiva Goldsman
Aktoreak
Will Smith
Alice Braga
Dash Mihok
Salli Richardson
Willow Smith
Charlie Tahan
Abbey and Kona
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

WIKIPEDIAN ARGITARATUA

https://eu.wikipedia.org/wiki/I_Am_Legend



IRITZI-TESTUA

SALDUTAKO BIZITZAK


Oraindik gogoratzen dut duela sei urte ikusi nuena. Nire gurasoekin izan zen, larunbat arratsalde batean. Carrefour-era joan ginela gogoratzen dut eta niretzat ohi zen bezala animalia dendara joaten nintzen arrainak, txakurrak, untxiak eta abar ikustera. Garai horretan, hamar urte nituen jada eta ez nintzen kontzientea animalia denda horretan gertatzen ari zen krudelkeriaz.



Gaur egun, txakur txiki bat daukat. Ez da Carrefour-en edo beste denda batean erositako txakur bat, txakurtegi batean adoptatua baizik. Egunero ehunka txakur bertan behera uzten dira, bihotzgabeko jendea dela kausa. Batzuetan txakurtegietara bidaltzen dituzte eta han itxaroten gelditzen dira, jabe berri bat etorriko den itxaropenaz. Animalia hauek guztion laguntza behar dute eta txakur bat erosi beharrean hobe da adoptatzea.
Beste aldetik, txakurtegiek ez daukate leku nahikorik txakur asko gordetzeko, orduan leku gehiagorik ez dagoenean txakur zaharrenak hiltzen dituzte, oso kruela badirudi ere.
Denda batean erositako txakur bat, hau da, bizitza bat erostea, zentzugabekoa da.
Demagun ume bat adoptatu beharrean erosten dugula...Arraroa izango litzateke umeak saltzea ezta?.

Azkenik, guztiok dakigu txakurra gizakiaren lagunik onena dela, horrenbeste, ez ditzagun alde batera utzi.

zuzeu-n argitaratua:
http://zuzeu.eus/gaztea/saldutako-bizitzak/




AZALPEN TESTUA



BERNARDO ATXAGA

Bernardo Atxaga izengoitiz, agiri ofizialetako izen-deiturez Jose Irazu Garmendia eta lagunartean, Joseba Asteasu Gipuzkoan, 1951ko uztailaren 27an jaio zen. Euskal idazle entzutetsu eta nabarmena da, Euskal Herrian nahiz nazioartean.

1988. urtean plazaratutako *Obabakoak ipuin-bildumak eman zion ospea; hainbat hizkuntzatara itzulia izan dira. Geroztik, egungo euskal literaturaren erreferentzia nagusi bilakatu da, batez ere atzerrian, eta makina bat sari jaso ditu. Eleberria, ipuina, saiakera eta, neurri apalagoan, olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza jorratu ditu. Haur literaturako lan ugari egin ditu 2007az geroztik euskaltzain osoa da. Adibidez, Nikolasaren abenturak eta kalenturak 1980an eginda.
Olerkigintza ere jorratu du.

Olerkigintza ez da Atxagak gehien landu duen generoa; berak adierazi duenez, kosta egiten zaio poesia idaztea. Etiopia (1978) izan zen bere lehen poema lana. Lan horretan, poesia sozialari eta existentzialistari bizkar ematen die, ez baitzuen uste poesia mundua aldatzeko tresna zenik. Bizitzaren patua naturaltasunez onartuz, sentimenduak arrazionalizatuz eta hirugarren pertsonan idatziz eta distantzia atxikiz, sentimentalismorik ez dago bere poemetan, baina aldi berean sufritzen dutenekiko elkartasuna adierazten du horietan.

1995etik Goitin, Zalduondon, Arabako lautadan, bizi da, Andoin-Luzuriaga jauregian hain zuzen. Asun Garikano euskara irakasle eta itzultzailearekin ezkonduta dago 2002 urteaz geroztik (Atxagaren idazlan zenbait itzuli ditu gaztelaniara) eta harekin bi alaba ditu, Elisabete 1998an eta Jone 2000an jaio ziren.


*Obabakoak euskal literaturaren historian libururik ezagunena izan da, jadanik hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan da. Landa munduan girotutako ipuin bilduma da, errealismo magikoaren eragin nabariarekin eta literatura unibertsalari egindako milaka keinu intertestualez baliatuz.



IRITZI-TESTUA
2. ebaluazioa

GAZTEAK + ALKOHOLA = DESOREKA



Zoritxarrez, alkoholaren kontsumoa gero eta gehiago zabaltzen ari da gure gizartean, are gehiago gazteen artean. Gazteek droga honen kontsumoari aurre egiteko, ez fisikoki ezta mentalki prest daudela jakinda, ez da arraroa gero eta istripu gehiago gertatzen ari direla entzutea.

Gazteak, oraindik heldugabeak eta autokontrol gutxikoak, ez dira kontziente droga likido honek dituen arrisku guztiez. Mendekotasuna jada arazo larria izan daiteke,hots, gazteek jasan ezin duten droga hau gehiegizko kontsumoarekin batuz ezin du amaiera onik izan. Irtenbide bakarra mendekotasun hau etorkizunean ondo tratatzea eta azkenean suntsitzea da.

Beste alde batetik, heriotza arriskua dago. Kontrol gabeko gazteak litroak egiten, alkohola gazteei erosten dieten pertsona nagusiak, nerabe kuadrillak alkohola edaten eta edaten pausarik gabe ura izango balitz bezala. Gradu altuetako edari hauek jada ekarri dituzte nahiko hildako, baina gazteak ez diete garrantzi handirik ematen, haiei gertatuko ez zaiela pentsatuz.

Hau guztia ikusita, nire ustez alkoholaren salmenta debekatuta egon beharko luke adin guztietako pertsonentzat. Ez dago alkohola edateko beharrik, hau da, helduak eta gazteak ez dute alkohola behar bizirik irauteko. Alkoholaren salmenta guztiz debekatzen bada, istripuen tasa guztiz jaitsiko zen, honekin batera ez lirateke alferrikako hildako gehiago egongo, haien artean oraindik bizitza oso bat bizi behar izan zuten gazteak.

ZuZeu-n artgitaratua:
http://zuzeu.eus/euskal-herria/gazteak-alkohola-desoreka/