Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
anev_53D
Iraide A















2

Azalpen testua
2016 irailean
anev_53D
Iraide A

Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa

anev_53D
Iraide A


Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.




IKASTURTEKO KRONIKA.

Egia esanda, urte honetan aurrekoetan baino ahalegin askoz handiagoa egin dut. Egia esanda ikasturte hasieran pentsatzen nekien horrela ere euskara arloan hainbeste ahaleginak egin beharko genituenik. Testu honetan, urte hau gainditzeko egin ditudan ahaleginak laburtzen saiatuko naiz.

Egia da lehenengo ebaluazioan ez nituela ahalegin handiak egin. Nire lehenengo idazlana klasean egindako “lagunarteko gutuna” izan zen. Gainera ez nituen ezta ahozko bat ere egin. Beraz, horren ondoren lan handiagoa egitea erabaki nuen.

Nire familia gehiena Jaenekoa denez, Jaeneko herri bateko artikulua Wikipedian argitaratzea erabaki nuen, eta hori izan da nire ustez egin ditudan lanetatik hoberenetariko bat, filmarekin batera.

Gabonetan, beste hiru lagunen laguntzarekin, “Elephant” filma ingelesetik euskarara itzuli genuen. Bakoitzak filmeko 20 minutu itzuli behar izan genituen, gutxi gora behera, eta nire kasuan, hiru ordu behar izan nituen nire zatia amaitzeko. Hori euskara eta gainera ingelesa ikasteko modu ona iruditu zitzaidan. Eta hortaz aparte, filmari buruz Wikipedian zegoen informazioa ere itzuli dut, nahi eta ez argitaratu.

Gelako giroari dagokionez, esan beharra dut batzuetan ez zaidala hoberena iruditu. Beste ikasgaietan bezala, nahiz eta irakasleak isiltasuna eskatu, ez dute kasurik egin eta besteoi gogaitu egin gaituzte. Hoberena da bikoizketa egunetan, ez garelako hainbeste ikasle klasean, eta horrela nahiz eta batzuk hizketan ibili, ez dago hainbeste zarata.

Ahozkotasunari buruz gutxi dago esateko. Kurtsoan zehar bakarrik ahozko bat prestatu dut, gorroto dudalako jendearen aurrean hitz egitea. Ahozko hori, euskal literaturan ospetsua den Lizardiri buruz egin nuen, eta ez dut uste oso luzea izan denik. Gainera ez dut asko parte hartzen klasean. Baina normalean adi nagoela esango nuke.


Aurten, euskaraz, hiru liburu irakurri ditut (irakasleak agindu dizkigunak). Horretaz aparte artikulu batzuk ere irakurri ditut, baina ez astero, adibidez “Getxoberri” izeneko egunkaria, edo ekonomia ikasgairako berri batzuk, interneten. Literatura unibertsala ikasgaian ere bi liburu irakurri behar izan ditugu: Hamlet eta Madame Bovary. Hauek nahiko zailak eta astunak izan dira irakurtzeko. Hala eta guztiz ere, saiatu naiz.

Ostiralero informatika gelara joan gara, azterketa izan dugun egunaz aparte. Han denetarik egon da. Esan nahi dudana da, egun batzuetan nire koaderno digitalerako karaktereak idatzi egon nahiz, eta beste batzuetan alferra egin dut, oso nekatuta nengoelako agian. Orokorrean, ez dut uste lan handia egin dugunik. Gainera askok irakaslearen txapaz kexatu dira, baina gero ariketak egiteko agintzen zigunean ere kexatu dira.

Idazmena izan da zalantzarik gabe ahalegin gehien egin ditudan atala. Wikipedian argitaratzeaz gain, gure blogean eta filma ere idatzi ditut. Horretaz aparte argitaratu ez ditudan hainbat idazlan ere egin ditut. Idazteko beti zuzentzaile automatikoa erabili dut, nire akatsaz aditzeko, eta horrela ikasi ahal izateko. Gainera, nire idazlanak birritan edo hirutan irakurri ditut koadernora pasatu baino lehen, bada ez bada. Baina ez dut laguntza eskatu nire ikaskideei, eta nik gutxitan zuzendu dut lagun baten idazlana.

Lehen esan dudan moduan, nire idazlanik hoberenak “Baeza” artikulua eta “Elephant” filmaren itzulpena izan dira. Horietan ordu asko eman ditudalako eta gainera bat argitaratzeraino eraman dut. Gainera lan horietan bai izan dudala nire ikaskideen laguntza.

Klaseko giroa ikusita, esango nuke nire jarrera nahiko ona izan dela ikasgai honetan. Hitz egin nahi izan dudan bakoitzean (gutxitan) nire txandaraino itxaron dut nire atzamarra altxatuz, eta txirrina jo arte ez dut materiala batu. Gutxitan ahaztu dut testu liburua etxean, eta bakarrik klase batean joan naiz liburutegira, ikasteko. Guzti honetaz aparte, nire lagunekin Telegram euskaraz erabiltzen lehena izan naiz, haiekin batera. Mezuak euskaraz izateaz gain, aplikazioa ere euskaraz zegoen.


Beraz, ez dakit ze nota merezi dudan, zeren eta ahozkoak ez egin arren, lan handia egin dudala uste dut, eta falta diren egunetan saiatuko nahiz ahozkoren bat bidaltzen email- aren bidez. Ez dut uste nota txarrik merezi dudan. Hala ere, irakasleak jakingo du!





Elephant (2003ko filma)

https://eu.wikipedia.org/wiki/Elephant_(2003ko_filma)

Elephant (Espainian) edo Elefante (Argentinan) Gus Van Sant-ek zuzendua, idatzia eta editatua. Alex Frost, Eric Deulen, John Robinson, Elias McConnell, Jordan Taylor, Carrie Finklea, Nicole George, Alicia Miles, Timothy Bottoms eta Matt Malloy aktoreen partaidetzarekin egindako 2003ko film luzea da. Film honek Palma de Oro saria jaso zuen 2003an . Watt institutoan gertatzen da, Portland- en, Oregon, eta 1999ko Columbine High School-en gertatutako masakrean oinarrituta dago.

Van Sant- en “Death Trilogy” izeneko trilogiaren bigarren filma da. Lehenengoa “Gerry” da (2002. urtekoa) eta azkena “Last Days” (2005etkoa). Hirurak egiazko pasartetan oinarrituta daude.



Argumentua

Film hau Columbine institutuan gertaturiko hilketa bati buruz datza. Ikasleen bizitza hainbat ikuspuntutik ikusi daiteke. Elephant deituriko filma benetan gertaturiko istorio bati buruz doa, non AEBko jendea oso traumatizatuta geratu zen. Filmaren titulua Elephant in the room (hau da, ‘Elefantea gelan’) esamoldetik dator. AE.

Bertan ohikoa den esamolde horrekin adierazten da ikusteko moduko arazoen aurrean jendeak, askotan, ez-ikusiarena egiten duela. Elefante bat gelan egongo balitz bezala eta gelan daudenek kontua aipatuko ez balute bezala. Filmean, bi mutil eskolako egun bat nola aldatzen duten ikusten da, masakre baten bidez, ikasle eta irakasleen bizitzak aldatzen. Badago ere “Hora cero” izeneko telesail bateko pasarte bat non azaltzen den hilketa eta nola planeatu zen.



Aktoreen zerrenda

Alex Frost, Alex bezala. Bi hiltzailetatik azkarrena, dana planeatzen duena.

Eric Deulen, Eric bezala. Alex- en laguna, eta beste hiltzailea. Alexek azkarragoa zen, beraz berataz aprobetxatzen da. Alexek bularrean tiro egiten dio eta bertan hil egiten da.

John Robinson, John McFarland bezala. Alexen laguna da, ikastetxean problemak ematen ditu eta bere aita alkoholduna da. Alexek ohartu zion ikastetxetik kanpo mantentzea.

Timothy Bottoms, Johnen aita alkoholduna nezala.

Matt Malloy, Mr. Luce bezala, ikastetxearen zuzendaria.

Elias McConnell, Elias bezala. Ikastetxearen argazkilaria.

Nathan Tyson eta Carrie Finklea, Nathan eta Carrie bezala.lifeguard/football player popularra eta bere neska-laguna.

Kristen Hicks, Michelle bezala.Nerd neska bat, bere gorputzaz lotsaturik dagoena. Filmean agertzen da korridoretik, liburutegira doanean. Hiltzeko lehenengo da masakrean.


Harrera
KRITIKA
Elephant filma kritika positiboak jaso zituen Rotten Tomatoes- en 72% bat lortu zuen. Rotten Tomatoes 156 kritiketan datza, 7ko batezbesteko batekin. 10etik 1. Filmak %70 ere lortu zuen Metacritic- en. 37 kritiketan datza, eta Roger Ebertek filma laudatu zuen. 4tik 4 eman zion filmari.



COLUMBINE HIGH SCHOOL MASSACRE.


Columbine High School massacre ikastetxe bateko masakre bat izan zen, 1999ko apirilaren 20an gertatutakoa Coloradon, Amerikako estatu bat. Tiroei dagokionez, hain ondo antolatuta zegoen planean, su- bonba bat ere erabili zen. Ikasleek beste 12 ikasle eta irakasle bat hil zuten, eta beste 21 pertsona zauritu zituzten.

Masakreak armei buruzko, bullying- ari buruzko, eta subkulturari buruzko eztabaidak sortu zituen. Eta horren ondorioz ikastetxetako seguritatea asko handitu zen.






IKASTETXEETAN UNIFORMEA BAI ALA EZ?


Askotan ateratzen da uniformearen gaia. Itunpeko ikastetxe edo pribatu askotan, ikasleek uniformea erabiltzen dute. Haietariko askok uniformearen kontra daude, eta ikastetxe publikoetako ikasle batzuk, ordea, uniformea erabiltzea nahiago izango zuten.


Nire ustez, uniformea erabiltzea ez lirateke izango ideia txarra, zeren eta goizero denbora aurreztuko nuke, nahi ala ez uniformea jantzi beharko nukeelako. Baina orain, goizetan minutu batzuk behar ditut pentsatzeko ea zer jantzi, eta gutxienez, goizero, bi aldiz aldatzen nahiz arropaz, konforme ez nagoelako. Gainera, klasean denek berdin egongo lirateke jantzita, beraz, ezin izango zuten besteei iraindu bere arropagatik, “marka onekoa ez direlako”.


Bestalde, nik uste dut uniformeena txarto pentsatuta dago. Hau da, ia gehienak berdinak dira (laukidun gona, prakak grisak edo beltzak eta jertsea). Koloreak beti ilunak dira, eta gainera neskek bakarrik gona erabiltzeko aukera dute, eta askorentzat oso deserosoak dira. Eta nire ustez, neguan hotz handia pasatu behar dute. Horretaz aparte, garestiak dira eta zenbait urtetan behin aldatu behar dira, hazten garelako.


Arazo txiki horiek konponduko balituzte, uniformearen ideia ezin hobea izango litzateke eta ikasle gehiagok uniformeen alde egongo lirateke.


2050.


Argi dago 2050. urterako gauzak asko aldatuko direla, aspektu guztietan. Ex dago esan beharrik teknologia gehiago hobetuko duela, eta gure bizitzak askoz errazagoak izango direla, baina honek gauza onaz aparte, ondorio txarrak ere izan ditzake.

Alde batetik, bizitza errazagoa izango da, 2050. urtean bakarrik klasera joan beharko dira 12 urtera arte. 12 urtetatik aurrera etxetik ikasi beharko da, Skype aplikazioa edo antzeko baten bidez, eta horrela txikiek ongi hezituak izango dira, eta ondoren beraien kabuz ikasteko prest egongo dira. Gainera, kotxe guztiak elektrikoak izango dira, eta kutsadura asko jaitsiko da, planetaren bizitza luzeagoa eginez. Urte honetan, kotxe hegalariak egiten hasiko dira., eta aisialdi gehiago izango dugu nahi ditugun gauzak egiteko.

Aipatzekoa da, etxeak ere aldatuko direla ikaragarri. 2050. urterako, etxe azkarrak egongo dira, eta beraiek kontrolatuko dute gure argia, eta gasaren erabilpena, gutxiago kontsumitzeko. Gainera hainbat aparatu berriak egongo dira, adibidez: aginte bat sortuko dute etxeko atea nahi dugun lekutik irekitzeko. Hau da, sofan etzanda bazaude eta bat batean norbaitek atea jotzen ba du, nahi ba duzu aginte hori erabili ahal duzu atea irekitzeko sofa- tik altxatu barik.

Beste alde batetik, teknologiaren ideiak ondorio txarrak izango ditu. Robotek dena egingo dute, beraz pertsonak lana galduko dute eta dirua lortzeko beste modu bat bilatu beharko dute. Gainera, bere aisialdian kirola egiten ez duena asko lodituko da, zeren eta orain teknologiak dena egingo du. Beraz, ondo pentsatu behar dugu egiten ari garen gauzaz, zeren eta ondorio onaz aparte, ondorio txarrak ere dakarte.



==

Zortea.



“Zortea” izeneko kapitulua, “Krimenak” deituriko liburukoa da. Narratzailea 3. pertsonan dago, eta orojakilea dela esango nuke. Pasarte hau istorioko amaierakoa da, hain zuzen.


Irina, protagonista, bere herrian zegoen, eta momentu horretan gudan zegoen. Bere nebaren partzelara joatean, soldadu batzuk bere neba nola hiltzen duten ikusten du, eta gainera, horren ostean, Soldaduek Irina bortxatzen dute. Beraz, herritik ateratzea erabakitzen du. Hori egiteko laguntza bilatzen du, eta gudan zeudenez, lagun batek lagundu zion, baina diruaren truke.


Bere helmugara heltzen da. Eta dirurik ez zuenez, prostituta bezala lan egiten hasi zen, eta bizileku bat lortu zuen. Egunero eskale bat ikusten zuen eta elkar irribarre egiten ziren. Irinak diru gehiago lortzean, honi arropa berria erosten dio hotzik ez pasatzeko, eta Kalle deitzen dela esaten dio.

Kallek 16 urte zituenean, etxetik alde egin zuen eta hortik aurrera ibildaun bat zen. Denborarekin maitemindu ziren eta Irinak bizitzen ari zen leku utzi eta beste leku bat bilatu zuten elkarrekin bizitzeko. Hortik aurrera Kallek lan bat aurkitu zuen, baina hala ere ez zuen diru gehiegi irabazten, beraz, Irinak berriz prostituitu behar izan zuen. Gizon batekin, “potoloa”, zegoela, bihotzeko bat eman eta bezeroa hil egin zen.


Kallek etxera heltzean gorpua ikusi eta Irina kanpokoa zenez eta bere herrira berriz eraman ahal zutenez, gorpuaz arduratzea erabaki zuen.Beraz, gorputzeko atalak zatitu, poltsa batean sartu eta parkera joan zen gorpua lurperatzeko.

Irinak poliziari deitu eta horra heltzean odol guztia ikusi zuten, baina gorpua ez, eta atxilotuak izan ziren biak. Baina Kallek gorpua non zegoen erakutsi eta autopsia egitean, bihotzeko bategatik hil zela jakin zuten.

Ez zait liburu hau gustatu, zeren eta kapituluak oso luzeak eta astuna egin zaizkit. Gainera ez ditut gustuko krimenei buruzko liburuak.






BOB MORLEY
Robert Alfred Morley, edo Bob, Australian, 1984. urteko abenduaren 20an (22 urte) jaiotako aktore bat da. Bob ezaguna da “It takes two” (2007), “Home and Away” (2007) , “The Strip” (2007), “Neighbours” (2011), “Blinder” (2013) eta “The 100” (2014) izeneko filmetan parte hartzeagaitik.

BERE BIZITZA

Filipinan jaiotako emakume baten eta Australiar- Irlandar gizon baten semea da. Bere aitak Bob txikia zenan hil zen. Bi arreba eta anaia bat ditu, haien artean bera txikiena. Kyneton- eko baserri batean hazi zen. Drama ikasi zuen eskolan.

KARRERA

2006an bere lehenengo paper garrantzitsua egin zuen “Home and Away” izeneko sailean.

2007an “It takes two” izeneko kanta txapelketa batean parte hartu zuen, bigarren postuan amaituz.

2008an “The Strip” sailean agertu zen Tony Moretti besala. Sailak tele- ikusle gutxi izan zituenez bakarrik sasoi bat atera zuten. Urte horretan ere “Scorched” deituriko filman parte hartu zuen, Brendan izeneko pertsonaia interpretatuz.

2010ean “Sea Patrol” saileko laugarren pasartean agertu zen. Urte horretan Craig pertsonaia interpretatu zuen “Road Train” izeneko beldurrezko filmean.

2011ko abuztuaren 19an “Neighbours” izeneko tele sailaren laugarren sasoian agertu zen, Aidan Foster erizaina bezala.

2013an “The 100” telesail estatubatuar batean agertu zen Bellamy Blake bezala, pertsonai printzipal bat.



FILMOGRAFIA

TELESAILAK
Urtea
Izenburua
Personaia
Oharrak
2014- gaur egun
__The 100____8__
Bellamy Blake
46 pasarte
2016
__Winners & Losers__
Ethan Quinn
"Cold Hard B." pasartea
2011- 2013
__Neighbours__
Aidan Foster
62 pasarte
2010
__Sea Patrol__
Sean
"Paradise Lost" pasartea
2008
The Strip
Tony Moretti
13 pasarte
2006-2008
__Home and Away__
Drew Curtis
262 pasarte


FILMAK


Urtea
Izenburua
Pertsonaia
Kideak
2013
Blinder
Ick
__Anna Hutchison__,__Rose McIver__&__Oliver Ackland__
2010
Road Train
Craig
__Xavier Samuel__,__Georgina Haig__&__Sophie Lowe__
2008
Scorched
Brendan
__Rachael Carpani__,__Georgie Parker__,__Nathan Page__,__Les Hill__&__Salvatore Coco__


AGERPENAK


Urtea
Izenburua
Oharrak
2007
It Takes Two
10 pasarte - partaide


SARIAK ETA IZENDAPENAK


Urtea
Kategoria
Saria
Saila
Emaitza
2008
Cleo Bachelor of The Year
Cleo Bachelor Award
-
Izendatua
2007
Most Popular New Male Talent
Logie Award
Home and Away
Izendatua



Entropiarena


“Entropiarena” izeneko ipuinak lehenengo pertsonako narratzailea erabiltzen du. Hau da, narratzailea ipuinaren pertsonaia bat da, kasu honetan protagonista, Fernando izenekoa. Narratzaile subjektiboa da, zeren eta sentimenduak etab kontatzen ditu. Fernandoz aparte Arantxa eta Marrubi ere pertsonaia garrantzitsuak dira istorio honetan. Nire ustez kontatzaile fidagarria da.

Protagonistak kontatzen du bere emakumeak, Arantxak, etxetik kanpo bost hilabete egiten dituela eta bost hilabete horietan zer gertatzen den.
Arantxa oso tiki-miki da, dena bere lekuan egon behar da berak nahi duen moduan. Baina Fernandok guztiz kontrakoa da. Beraz, Arantxa joaten denean etxea txerri-leku bat dirudi; ez ditu gauzak batzen ezta ohea egiten ere, komuna zikin dauka, etab.

Fernandok unibertsitatean lan egiten du. Bertan ikasle bat dago, Marrubi izenekoa. Nahiz eta Marrubi ikasle txarra izan, eta burugogorra, gure protagonistari oso neska polita iruditzen zaio.

Egun batean, ez daki nola, baina festa batean zegoela Marrubirekin katramilatzen da eta Fernandoren ohean bukatzen dute. Marrubik gainditu behar duelako titulatzeko. Fernandoren sorpresarako, haiena nahikotxo irauten du.

Arantxa itzuli baino bi aste lehenago dena bukatu zen. Egun batean, bere etxean zeudela telebista ikusten, Marrubik trofeo bat hartzen du eta kritikatzen hasten da. Fernandok, haserre, zaplazteko bat ematen dio eta hitzik gurutzatu barik, Marrubi etxetik joaten da eta Fernandok trofeoa bere lekuan uzten du.

Nahiz eta azterketara ez joan, “nahiko” batekin gainditu zion. Etxea garbitzen du goitik behera , eta amaitzear dagoenena Arantxa heltzen da. Heldu bezain laster erreta botatzen dio gauza bat txarto izateagaitik.

Liburua ez zait gehiegi gustatu, oso astuna iruditu zait eta. Baina justu ipuin hau gehien gustatu zaidana izan da, nahiz eta luzea izan, oso interesgarria iruditu zait eta. Ez nuke liburua gomendatuko, hainbeste ipuinekin nahastu ahal direlako.


Benetan askeak gara?


Gaur egun askatasun mota asko daude. Ala eta guztiz ere, pertsona askok pentsatzen dute nahiz eta gauza asko gure kabuz egin, guztiz askeak ez garela. Beraz, benetan askeak gara?

Bi askatasun mota daude: kanpokoa eta barnekoa. Kanpoko askatasunaren barruan hainbat bereiztu ditzakegu , hala nola: fisikoa, zibila, politikoa, pentsatzea eta adieraztearena eta erlijiosoa. Guzti hauek kanpokoa askatasuna dela esan daiteke egiten ari garen ekintza egiteko oztoporik ez dugulako, ezerk ez digulako eragozten.

Barne askatasuna, berriz, gure nahia adierazten du eta erabakien independentzian datza. Honen barruan autodeterminazioa (autodeterminazioa) eta nahimenezko askatasuna aurkitu ditzakegu. Norberaren gauzak aukeratzeko askeak gara, gu geuk gure bizitzaren jabe garelako eta bakarrik guk dakigu guri komeni dizkigun gauzak zeintzuk diren.

Guzti hau ikusita nik uste dut askeak garela gauzak aukeratzeko, baina ezin dugu egin benetan guk nahi duguna. Beti zerbait aukeratzeko orduan kontuan izan beharko ditugu zenbait gauzak, batzuetan gustatuko ez zaizkigunak. Hau da, gure askatasuna baldintzatuta dago faktore askorengatik. Eskolan ez digute irakasten gure kabuz pentsatzen eta gauzak ondo edo txarto dauden ikusi. Txikitatik sartzen digute buruan egin behar ditugun gauzak nagusitzean, hala nola: lan egin. Beraz, ez. Nire ustez ez gara guztiz askeak.







Ikastetxeko ordutegia


Artikulu honen helburua ikastetxeko ordutegi aldaketa lortzea izan beharko luke. Horretarako bururatzen zaizkizun argudio guztiak batu, lagunei laguntza eskatu eta azkenik ikastetxeko zuzendaritza taldeari eta OOG batzarrari bidali beharko zenioke. OOG hori ikastetxean erabaki potoloak hartzeko dago ORGANO GORENA da. Irakasleak, gurasoak eta ikasleok osatzen duzue. Zure helburua ez litzateke euskara eta literaturan nota ona ateratzea bakarrik, benetako testua, benetako helburuekin idatzi beharko zenuke.

OOGko zure ikaskideek, gurasoek edo irakasleek, agian, zure argudioekin bat egingo lukete. Ezagutuz gero.

Testua harpausoak.wordpress.com horretan argitaratu nahi?

<gorkaazk>

Aurten (eta ez dakit beste urtetan) gure ikastetxean (Artatza-Romo ikastetxean) batxilergoko lehenengo mailako ikasleek 15:35etan ateratzen dira jateko eta tartean bakarrik bi atsedenaldi daude: lehenengoa erdi ordukoa eta bigarrena hamar minutukoa.

Nire ustez, hau ez da ordutegi egokia irakasleentzat, ezta ikasleentzat ere. Zazpi ordu klasean gehiegizkoa iruditzen zait. Azkenean ikasleek nekatuegi heltzen dira etxera eta gero etxeko lanak egiteko edo ikasteko indarrik ez dute. Berdin irakasleentzat, zazpi ordu egon behar dira egun bakoitzean hainbat eskolatan, berdina errepikatzen. Gainera, hemendik hurbil bizi ez direnak etxera heltzen direnerako ia askaria hartzeko ordua da, eta jateko gogoak desagertzen zaizkie.

Hau gutxi balitz, badaude irakasle batzuk etxeko lan itzelak bidaltzen dituztenak hurrengo egunerako. Gutariko askok eskolaz kanpoko ekintzak ditugu eta ezinezkoa egiten zaigu dena egitea. Eta dena egiten badugu, berandu arte egon behar dugu altxaturik ikasten, edo zerbait amaitzen. Eta horren ondorioz, ez dugu ahal dugun guztia errenditzen hurrengo egunean. Honetaz aparte, liburuak ere irakurtzea agintzen digute eta nire ustez ez gara makina batzuk dena egiteko eta nekaturik ez egoteko.

Arazo hauek ez gertatzeko, hainbat gauza egin ahal dira. Nire ustez goizago hasi beharko genituzke klaseak. Horrela goizago amaituko genuke eta bazkaltzeko ordua normala izango litzateke. Nahiz eta goizago esnatu, modu honetan bazkaldu eta gero oso nekatuta bagaude, gutxienez, siesta egin ahal izango genuke eta gero etxeko lanak egiteko, ikasteko eta eskolaz kanpoko ekintzak egiteko, denbora izango genuke. Honetaz gain, uste dut hamar minutuko atsedenaldia kendu beharko luketela. Hamar minututan ez dugulako denborarik ezer egiteko eta, horren ordez, lehenago atera gintezke.

Beste aukera bat badago. Hamar minutuko atsedenaldiaren ordez luzeago bat jarri jateko denbora izateko eta gero ikastetxetik beranduago atera, baina nire ustez hau ez da oso egokia zeren eta denbora asko kentzen digu beste gauza batzuk egiteko.




Baeza


Artikulu hau hobetu eta euskal wikipedian argitaratzea duzu <gorkaazk>
https://eu.wikipedia.org/wiki/Baeza

Baeza, Jaeneko probintziako La Loma eskualdeko udalerri espainiar bat da, Andaluziako iparraldeko erdialdean dagoena. Baeza, aldi berean, udalerri baten izena, udalerri horretako hiriburuarena, eta barruti judizialaren izena da. La Loma eskualdeko mendebaldeko hiriburutzat hartzen da Baeza.

194,3 km²ko azalera du eta 2015ean 16163 biztanle zeuden erroldaturik. Hau da, 83,45 biztanle km²ko dentsitatea. Bertakoei baezano/a edo beaciense esaten zaie gaztelaniaz.

Biztanleen zaindari katolikoak San Andres Apostolua (azaroaren 30ean ospatzen da) eta Alkazarreko Ama Santua dira. Azken hau, abuztuaren 15ean ospatzen da.

Baeza, gaur egun ezaguna da bere oliba produkzioagatik, bere monumentu ugariengatik (Unescok Gizartearen ondarea izendatua izan du, Ubeda herriarekin batera) eta bere unibertsitateagatik. Badu XVI. mendetik unibertsitatea.

“Gabiraien habia” esaten zioten erromantze-kantariek. Kokagune giltzarria izan zen kristau erregeentzat Al-Andalusen konkistan. Guadalquivirren talaian dago. Talai horretako alkazarreko atzeguardia finkatu zen Baeza. Kristauen menpe geratu zenetik mehatxu handia izan zen islamiar erreinuentzat (Guadalquivirreko hego eta mendebaldean kokaturik).


Kokapena

Jaeneko hiriburutik 48 km-ra dago eta Ubedarekin elkartzen da bere ekialdetik. Udalerria Jaen probintziaren erdialdean kokaturik dago.
Baeza Jaeneko hiriburua izan da XVI. mendearen amaiera arte. Baeza itsas-mailatik 769 metrora dago kokatuta.

Klima

Hiria hiru muinen gainean dago eta Guadalquivirreko ibarra erdialdean geratzen da. Leku nahiko altu batean dagoela (769 m-ra). Klima mediterraneo-kontinentala du. Hau da, negu hotzak ditu eta uda nahiko beroak dira. Bataz besteko tenperatura 15 gradu. Euriteak urria eta maiatzaren artean gertatzen dira. Udak oso lehorrak dira, sargoritsuak.

Gastronomia

Bertako platerik ezagunenak hauexek dira: 'orza' solomoa(1), bakailaoa Baeza eraran, “ochio”- ak, lapikoa Baeza eraran, lapikokoak, piltzarrak, ogi-mamiak etab. eta hainbat gozoki, hala nola: ogi-torradak, “papajote”ak, esne frijitua, etab.

'orza' hitz hori agertzen da es.wikipediako artikuluan baina nekez elkar daiteke solomo hitzarekin; RAE hiztegian:
http://dle.rae.es/?id=RGoJP0h|RGogmZk

Monumentuak, ondare historikoa

Aspaldidanik, etengabe bizi izan dira gizakiak Baezan, brontze arotik gutxienez. Horregatik, nahiz eta suntsipen ugari izan urteetan zehar, hiriak oraindik ditu ondare monumentalak, non hainbat kultura, aldi, eta arte estilo ikus ahal ditugun. Baezan behatu ditzakegu brontze aroko, erromatar aroko eta Hispania bisigodoko, kristau eta islamiar garaietako hondakinak. Hiriko hoberen mantendurik dagoen ondare monumentalak hainbat arte estilokoak dira.

2003. urtean UNESCOk hirigune historikoa munduko ondare izendatu zuen.

Jai eta ospakizun erlijiosoak
  • Urteko jaiak abuztuaren 15ean (Asuncion eguna) ospatzen da, bere zaindariaren jaia (Alkazarren ama santua).
  • Jaialdi handia La Yedrako erromeria da, irailaren 8aren inguruan ospatzen da.
  • Ondoren, bere beste zaindariaren jaialdia (San Andres Apostoluarena) ospatzen da, azaroaren 30ean.
  • Aste Santua eta Corpus Christi eguna oso ospakizun handiak izan dira Baezan urtetan.
  • Azkenik, San Isidro (nekazarien patroia), San Cristobal (gidatze gremioen patroia) eta Gure Karmen Andrea ere ospatzen dela aipatu beharra dago.

Kirolak
Udalerrian hainbat kirol klub daude, esaterako:
  • Baezako areto- futbola.
  • Baeza futbol kluba.
  • PMJD Baeza: Kiroletako eskola (futbola, saskibaloia, dantza, etab.).
  • Aznaitin media kiroldegia.

Kanpo loturak

http://www.turismoencazorla.com/dondeiryquever/ubedaybaeza/baeza1.html




Lagunarteko gutuna


Ostirala, 2016ko irailaren 16a.
Aupa Helen!

Zer moduz? Ni bikain. Oso ondo sentitzen naiz nire buruarekin.

Pasa den hilabetean, asperturik nengoela, anaia nagusiari galdetu nion ea zer egin nezakeen nire aisialdian. Anaiak proposatu zidan berarekin Gobernuz Kanpoko Erakunde batean sartzea. Pentsatu gabe baietz esan nion.

Erakunde honetan hainbat gauza egiten ditugu. Lehenengo egunean pila bat janari, arropa, etab. elkartu genuen behar zuten pertsonei eman ahal izateko. Dena prest izanda Afrikako herri txiki batera joan ginen. Bertan jendeari txertoak jarri, janaria eta arropa eman genien eta gauetan txikienei ipuinak irakurtzen genizkien. Nire bizitzako bi asterik hoberenak izan dira. Asko ikasi dut bidaia honetan, nik baino askoz txarrago bizi diren arren, oso positiboak dira.

Afrikatik bueltatu ginenean, jantoki batera joan ginen txiroei janaria prestatzeko eta ondoren zerbitzatzeko. Egun horretan jende oso atsegina ezagutu nuen. Gosarian esnea eta ogi txigortuak edo gailetak eskaini genituen. Jateko eta afaltzeko hainbat gauza. Egun berean, jantokian ez geundenean, alboko herri bateko ibaiak gainezka egin zuenez, hango biztanleentzat kiroldegi batean lo egiteko hainbat zaku eta tapaki prestatu genituen, baita arropa lehorra ere.

Azkenik, pasa den astean, pertsona helduekin egon ginen egoitza batean. Bertan haiekin abestu eta dantzatu genuen, ipuinak irakurri genien eta behar zutenei lagundu genien . Agian jaria ematen, edo botika. Eta anaiari lagundu nion emakume bat dutxatzen.

Benetan gomendatzen dizut hurrengo hilabetetan nirekin etortzea. Asko ikasiko duzu eta bikain pasatuko dugu elkarrekin.

Espero dut laster ikustea,

musu handi bat,

Teresa.

Zorionak. Nik dakidala zu izan zara Telegram euskaraz sortu eta erabiltzen hasi zaren lehen BATX-1 ikaslea. Bada marka!
Zorionak. Nik dakidala zu izan zara Telegram euskaraz sortu eta erabiltzen hasi zaren lehen BATX-1 ikaslea. Bada marka!






“Entropiarena” izeneko ipuinak lehenengo pertsonako narratzailea erabiltzen du. Hau da, narratzailea ipuinaren pertsonaia bat da, kasu honetan protagonista, Fernando izenekoa. Narratzaile subjektiboa da, zeren eta sentimenduak etab kontatzen ditu. Fernandoz aparte Arantxa eta Marrubi ere pertsonaia garrantzitsuak dira istorio honetan. Nire ustez kontatzaile fidagarria da.
Protagonistak kontatzen du bere emakumeak, Arantxak, etxetik kanpo bost hilabete egiten dituela eta bost hilabete horietan zer gertatzen den.
Arantxa oso tiki-miki da, dena bere lekuan egon behar da berak nahi duen moduan. Baina Fernandok guztiz kontrakoa da. Beraz, Arantxa joaten denean etxea txerri-leku bat dirudi; ez ditu gauzak batzen ezta ohea egiten ere, komuna zikin dauka, etab.
Fernandok unibertsitatean lan egiten du. Bertan ikasle bat dago, Marrubi izenekoa. Nahiz eta Marrubi ikasle txarra izan, eta burugogorra, gure protagonistari oso neska polita iruditzen zaio.
Egun batean, ez daki nola, baina festa batean zegoela Marrubirekin katramilatzen da eta Fernandoren ohean bukatzen dute. Marrubik gainditu behar duelako titulatzeko. Fernandoren sorpresarako, haiena nahikotxo irauten du.
Arantxa itzuli baino bi aste lehenago dena bukatu zen. Egun batean, bere etxean zeudela telebista ikusten, Marrubik trofeo bat hartzen du eta kritikatzen hasten da. Fernandok, haserre, zaplazteko bat ematen dio eta hitzik gurutzatu barik, Marrubi etxetik joaten da eta Fernandok trofeoa bere lekuan uzten du.
Nahiz eta azterketara ez joan, “nahiko” batekin gainditu zion. Etxea garbitzen du goitik behera , eta amaitzear dagoenena Arantxa heltzen da. Heldu bezain laster erreta botatzen dio gauza bat txarto izateagaitik.
Liburua ez zait gehiegi gustatu, oso astuna iruditu zait eta. Baina justu ipuin hau gehien gustatu zaidana izan da, nahiz eta luzea izan, oso interesgarria iruditu zait eta. Ez nuke liburua gomendatuko, hainbeste ipuinekin nahastu ahal direlako.