Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK


























The pianist (2002ko filma)

Pianista Roman Polański 2002an egindako film bat da, Adrien Brody protagonista bezala parte hartzen du. Władysław Szpilman musikariaren oroitzapeni buruzko adaptazio bat da. Filmaren filmazioa 2001ko otsailaren 9an ,Babelsberg estudioetan, Alemanian izan zen. Varsoviako Guetoren birsorkuntza behar izan zen. Hiria suntsituta geratu zen gerraren ostean, horregatik filmarentzako berregin egin zen gerra baino lehen zuen itxurarekin.
Sari ugari irabazi ditu, 2002an Urrezko Palma Cannes Festibal Internazionalean, 3 Óscar, 7 Cesar eta 2 BAFTA.

Władysław Szpilman Varsoviako irratian lan egiten duen judutar jatorriko pianojole bat da. Lan egiten duen irrati katearen egoitza bonbardaketa baten ondorioz suntsituta gelditu ostean, bere etxera ailegatu eta Erresuma Batua eta Frantziak Alemaniari guda deklaratu diotela jabetzen da. Gerra laster amaituko dela ustez, bera eta familia afari bikain bat ospatzen dute.

Bi urte ondoren gauzak ez dira hobetu, Poloniako juduen bizimodua behera egin du. Euren eskubideak murriztuta geratu ondoren honako egoeran geratzen dira: familia bakoitzeko diru kopurua mugatua dute, juduak direla jakinarazteko Daviden Izar bat besoan besoko bat eramatera derrigortuta daude. Han goseari aurre egin beharko dute, gainera torturak sarritan gertatzen dira poliziaren partez.

Denbora baten ondoren, juduak elkartu eta Treblinkako kontzentrazio-arloan sartuko dituzte. Azken unean, trenean igo baino lehen, judutar ghetoko polizia eta familiako adiskidea den Ithzak Heller poliziak Szpilman salbatu eginen du. Szpilman bere familia eta pertsona maiteetatik banatua egon arren, bizirautea lortzen du. Hasieran esklabo giza lan egiten du eraikuntza batean, non adiskide batekin topatzen da. Hortik atera ondoren juduak ez ziren kide batzuk laguntzen diote bizirik irauten.

1943ko Varsoviako Ghetoko Matxinada ikusten du bere ezkutalekutik. Urte bat ondoren, Varsoviako bizimodua oraindik gehiago gogortu da. Poloniar erresistentziak alemaniar okupazioaren aurkako beste Varsoviako Altxamendu bat antolatzen du, berriz ere porrot eginez. Horren ondorioz hirian ez dira ia biztanlerik bizi, eta Szpilman gaixotasun eta gosearengatik hiltzear dago. Bombardaketak etxebizitza suntzitzen dute eta hondakinen hartan elikagaien bila eta naziengandik ihes ibili ostean, kontserbako piper pote batekin topatzen da, baina ez du ezer ez irekitzeko. Bilaketarekin jarraitu ondoren, tximinia baten gainean hainbat lanabes topatu eta potea irekitzen saiatzen da, baina orduan alemaniar ofizial bat begira ari zaiola konturatzen da. Wilm Hosenfeld kapitaina, berehala asmatzen da Szpilman judua dela. Gerra aurretik Szpilman pianojolea zela jakitean, piano baten aurrean eramaten dio eta abesti bat jotzea eskatzen dio. Gero Szpilman Chopin konposatzailearen musikalan bat jotzen du, eta alemaniar kapitaina txundituta geratzen da honi entzutean. Kapitaina ez du judutar salatuko, aldiz eraikinaren teilatupean ezkutatzen dio, eta janaria eta poto-irekigailu bat ekartzen dizkio.

Aste batzuk ondoren, Armada Gorriaren aurrerapenaren ondorioz alemaniarrak atzera egin beharko dute. Hosenfeld ofiziala Szpilmanrengana joatean da, jaka bat emanten dio eta poloniar irratian entzungo diola hitzematen dio. Poloniar eta sobietarak piano-jolea jaka horrekin ikustean alemaniartzat hartzen dute, baina laster konturatzen dira poloniarra dela.

Hosenfeld kapitaina eta beste alemaniarrak atxilotuta izanen dira. Hosenfeld preso dagoela, judutar bati Szpilmanekin harremanetan jartzeko eskatzen dio. Szpilman alemaniar presoak dauden lekura beranduegi iristen da, gerra preso guztiak leku ezezagun batetara eraman zituztelako.
Władysław Szpilman Varsoviako irratian segitu zuen kontzertuak ematen, 2000 arte hil zenean.

external image The_Pianist_movie.jpg


Iritzia

ESTRALURTARRAK:


Bizi estralurtarra Lurra planetatik kanpo sortutako bizi da. Historian zehar zibilizazio askok pentsatu dute jainkoak Lurrera etorri zirela gizakiari laguntzeko, zigortzeko edo baita beraien ideiak hedatzeko ere bai.

Baina gaur egungo zientzialari, pentsalari edota idazleek beste ideiak dituzte. Beraiek uzte dute jainko horiek ez zirela jainkoak, estralurtarrak baizik; eta historiako herri garrantzitsuenetako egitura famatuak egiteko estralurtarren laguntza izan zutela. Adibidez Guizako piramideak, Nazka basamortuaren marrazki erraldoiak, edo ere bai Ingalaterrako Stonehenge.

Nire ustez hori dena egiteko ez zuten estralurtarrek lagundu, baina egia da kostatzen zaidala imajinatzea nola egin ahal zituzten eskala hain handiko lan horiek.

Batzuek pentsatzen dute ez dagoela bizitza planeta onetik kanpo, baina hori ez da harroputz izatea? Nire ustez bai. Unibertsoa hain handia dela eta, ezin dugu bere benetako tamaina ideia egiteko gaitasuna. Badakigu gure Eguzki sisteman ez dagoela lurra bezalako beste planetarik (bizia izateko gaitasuna izatea),baina gure galaxian bai. Esne bidean bizia izateko gaitasuna duten planeta asko daude, baina oso urrun. Hori jakinda ezin dugu pentsatu bakarrik gaudela unibertsoan, edozein galaxian egon beharko litzateke bizia nahiz eta adimentsua ez izan.

Egitura famatuen gaira bueltatzen, ez dut uste estralurtarrak lagundu zutenik. Agian gizakiok uste dugun baino gaitasun gehiago zituzten lan horiek egiteko.


GAZTEAK ETA GIZARTE KONPROMISOA:
Gaur egungo gizartea esku zabala da, edo uste dugun berekoiagoa? Hori buruz hausnartuko dut iritzi artikulu honetan.

Jendeak esaten du gaur egungo gazteek, lehenengo munduko gazteek, ez dakitela bere bizitza baloratzen. Luxuzko bizitza bat delako. Ez dakitela zer den gosea pasatzea edo lo egiteko lekurik ez edukitzea. Munduko ume askok ezin dira eskolara joan edo ezin dute ume normal bat bezala jolastu; eta gazte askok ez dakite edo ez diote kasurik egiten egoera honi.

Badaude eskuzabal diren beste gazte batzuk ere, besteei bere denbora ematen dieten. Nik eta nire lagun batzuk adibidez, esklerosis multriple gaixotasun ikerketarako dirua bildu genuen dantza batekin antzerki batean Bilbon.


Bizigarritasuna eguzki sistemaren kanpo
Puerto Ricoko Unibertsitatea Arecibon bizigarri diren Eguzki Sistemaren kanpo dauden planeten katalogoa egin dute. Zerrendaren lehenengoa Gliese 667Cc da, 2012an haurkitu zuten zientzialari internazional talde batek. 22 argi urte dago gugandik, gure planetaren masa 4,5 aldiz dauka eta bizitza izateko baldintza egokiak daukala iruditzen du. Bere izarra 28 egun bakoitzeko orbitatzen du bere tenperaturak muturrekoak ez izateko distantzia batean eta ur urtsua eduki ahal izateko. Zientzialarien uzte momentuz ezagutu diren planeten artean egokiena da.
Lur erraldoi hau ezaugarri berezi bat dauka, hirukoitz izar sistema batean dago, Eskorpioi konstelazioan. Bere izarren hurbil dagoen bigarren planeta da, 667C deituta, gutxienez bost planeta osatzen duten sistema batean. Baina bere izarra nano gorri bat da izar erupzioz eutsita eta planeta radazio ultramoreaz estaliko zuen.
Kepler 62 bost planetak osatzen dituen sistema bat da 1.200 argi urte gugandik Lyra konstelazioan. Mundu horiek 62b, c,d,e eta f izendatuta izan dira. Kanpoaldeetarikoak e eta f, harriz eta urez osatuta daude, baina oraindik ez dakigu beraien masa ezta dentsitatea edo atmosfera badaukaten ala ez. Lur erraldoiak dira (gure planeta baino masa handiagoa dute), baina jigante gaseoso nola Neptuno baino txikiagoak. Kepler 62e Lurra baino pixka bat handiagoa da bere orbita 122 egunekoa da eta gu baino %22 bero-energia eta erradiazioa jasotzen du bere izarraren partez. Seguruenez zeru hodeitsu bat izango du eta beroa eta hezea izango da.
Kepler-283c zerrendaren hirugarren postua dauka.
Kepler-296f gure eguzkiaren erdia eta %5a dirdiratsuagoa den izar batek orbitatzen duen planeta da. Lurraren masaren bikoitza da eta bizigarritasun zonaldean dago, baina zientzialariek ez dakite helioz eta hidrogenoz inguratutako planeta gaseoso bat den edo urezko bat ozeano sakon batez inguratuta.
Hertfordshire Unibertsitateko astronomo internazionalen talde batek Tau Ceti Eguzkiaren gertu dagoen hurbiletariko izarrak, 12 argi urte distantziaz baino ez dagoena eta ikusgarria begi hutsez, bere inguruan bost planeta eduki ahal duela deskubritu dute 2012an. Horietariko bat izarrarekiko distantzia egokian dago bizigarri izateko. Tau Ceti e deitzen da eta Lurraren masa bost aldiz dauka, hau Eguzki antzeko izar baten inguruan bizigarri den inguru batean orbitatzen duen planetarik txikiena bihurtzen du. Ikertzaileek uzte dute, bere baldintzengatik, bizitza izaten ba du, termofila erakoa izan behar du, muturreko tenperaturak jasan ahal duten organismoak.
Informazio iturriak, erreferentziak?


Euskal zinema:



1895-tean Lumiere anaiak kamara zinematografikoa asmatu zuten. Eta abenduaren 28an, lehen proiekzioa izan zen Parisen. Eta 1896ko abuztuaren 6an, San Sebastianera heldu zen. Bi egun geroago Bilboko Arriaga antzokira.


Euskal Herrian, lehenengo grabaketak 1923an egindako dokumentalak ziren. Lehen fikziozko filma “un drama en Bilbao” izan zen, eta zuzendaria Alejandro Olabarria izan zen.


Euskal Herriko hiru zinemazko jaialdi handienak, San Sebastianekoa , Bilbokoa eta Vitoriakoa dira.

Vitorian egiten dena metraje laburrezko filmak erakusten dira.

Bilbokoa, 2009an hasi zen eta kompromisu sozialesko zinemazko filmak agertzen dira.

San Sebastianean, 1953an hasi zen, eta mundu osoko filmak eta artistak egoten dira urrezko maskorra irabazteko.


Euskal zuzendari oso famatu bat Alex De La Iglesia da, eta Bilbon jaio zen. Espainia zinemazko akademiaren zuzendaria izan zen. Film esagun asko egin ditu, adibidez “el dia de la bestia”, “las brujas de Zugarramurdi”, “el bar” edo “mi gran noche”. Ere internacional aktorekin lan egin du, “los crímenes de Oxford” filmean John Hurt, Elijah Wood eta Leonor Watlingekin.


Tim Burtonen lana:

Timothy William Burton zuzendari, ekoizle, idazle eta diseinatzaile estatubatuarra da. Haren filmetan ohikoak dira osagarri gotiko dituzten irudimenezko munduak eta protagonista misteriotsu eta enigmatikoak agertzen dira. Edward Scissorhands eta Charlie and the Chocolate Factory bezalako filmak fama handia ekar zioten. Zuzendu zuen lehen filma Pee-wee's Big Adventure izan zen, 1985ean, eta, 2006an, Corpse Bride Oscarretan izendatuta egon zen. Johnny Depp aktore eta bere lagun mina, Danny Elfman musikaria eta bere bikotekide izanzena Helena Bonham Carterrek maiz hartzen dute parte bere filmetan.

Burton 1958ko abuztuaren 25ean jaio zen Burbanken, Kalifornian, eta Bill Burton eta Jean Ericksonen seme zaharrena zen.
1984an, Burtonek bigarren film laburra estreinatu zuen. Barret Oliver, Daniel Stern eta Shelley Duvallekin egin zuten 30 minutu iraungo zuen txuribeltzeko filma. James Whalen Frankestein lanean inspiratuta, autoistripu batean hil den Sparky txakurra bizitu nahi duen haur baten istorioa kontatzen du.
Timek Saturn Sarietarako izendapena jaso zuen, baina Disneyk zuzendaria despeditu egin zuen, istorioa gazteenentzat beldurgarriegia zela-eta.

1994an, Beetlejuice eta Batman filmak izandako arrakastaren ondoren, bideoan merkaturatu zuten film laburra. 2007an, Burtonek film laburra film luze bihurtzeko kontratua sinatu zuen Disneykin.

1990ean, Caroline Thompsonekin batera, Burtonek hurrengo film luzearen gidoia idatzi zuen, Edward Scissorhandsizendatuta. Johnny Depp izango zuen protagonista papera, asmatzaile arlote batean Vincent Pricekegongo zen. Edward ia-ia gizakia zen, baina bukatu gabeko lana zen eta guraizeak zituen eskuen ordez.

1994an egin zuen hurrengo filma. Ed Wooden bizitza kontatzen zuen, historian izan den zuzendaririk okerrena zen eta Johnny Depp protagonizatu zuen.
Independence Day filmatzen ari ziren bitartean, filmatu zuten Mars Attacks! eta 5 hilabete lehenago estreinatu zuten. Jack Nicholson, Pierce Brosnan, Michael J. Fox, Sarah Jessica Parker, Natalie Portman, Jack Black, Danny DeVito, Tom Jones, Glenn Close eta Christina Applegatek hartu zuten parte, arrakasta lortu zuen, bai telebistan eta DVD salmentan ere bai.


Surrealismoa eta Salvador Dali:

Lehen Mundu gerraren ostean Frantzian sortu zen arte higikunde bati deitzen zaio surrealismoa. Surrealismoak dadaismoa du hurbileneko aitzindaria, eta oso kontuan hartu zituen sinbolismoa eta Freuden psikoanalisia.
Andre Breton izan zen surrealismoaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia. Hona hemen nola definitu zuen surrealismoa berak : "azrtonzatismo psikrkoa, pentsaizenduaren benetako fuutziozaanzezadua hitzez, idatziz edo beste modu batez crdieraztezzn duena. adrmerzarenn inongo kontrolik gabe eta kezka estetiko edo mazal oro baztertuz". Surrealistek ametsa, irudimena, umore beltza eta erotismoa irudikatzen zituzten. II. Mundu gerran, surrealistak sakabanatu egin ziren eta, ondorioz, surrealismoak behera egin zuen, baina eragin nabarmena izan zuen mendebaldeko kulturan eta artearen eremu guztietan.

Surrealismoa pinturan, literaturan eta zineman hedatu zen, batez ere. Pintura estilo jakin bat ez zenez, pintore espresionistak, abstraktuak, errealistak eta klasizistak bildu zituen, XX. mendeko margolari garrantzizkoenak tartean zirela, hala nola Hans Arp, Marcel Duchamp, Max Ernst, Rene Magritte, Joan Miro, Salvador Dali, Francis Picabia, Pablo Picasso, etab. Idazle surrealisten artean ondorengo hauek dira garrantzitsuenak: Louis Aragon, Andre Breton eta Paul Eluard. Luis Buñuel, Salvador Dali, Jean Cocteau eta Man Ray zinemagile surrealistak oso garrantzitsuak izan ziren.

Margolari oso famatu bat Salvador Dali izan zen. Gironan Figueresen jaio zen 1904an. Adierazpen probokatzaileak zirela eta, XX. mendean artearen munduak eman duen pertsonaia polemikoenetako bat izan da kataluniar artista, baina horrek ez zuen estali behar margolariaren talentu aparta. Txikitatik marrazketan trebea zen eta aitak Madrila bidali zuen, San Femandoko Arte Edenetako Eskolan ikasteko. Madrilen ezagutu zituen Luis Buñuel zinemagilea eta Federico Garcia Lorca poeta. 1928an, Joan Mirok bultzatuta, Parisera joan zen. Garaitsu hartan ezagutu zuen Gala, Paul Eluard frantses poetaren emaztea, gero Dalien musa eta bizikide bihurtu zena. Surrealismoa bi film ospetsu egin zituen Luis Buñuelekin batera -Un chien arzdalozt (1924) eta L Elge doi - ( 1930)-, eta bere margolan hoberenetako batzuk egin zituen : Lapersrsterzcia de la nzerzzoria (1931, Museum of Modern Art, New York) eta El grarz nzasttrrbadoz. Estilo heldua erakusten du margolan horietan, eta Giorgio De Chuco italiarraren eragina nabaritzen zen ere, guztiz orijinala da islatzen duen ametsetako mundua : alegoria metafisikoz eta sexu irudiez josia, eta guztia teknika oso landuan oinarrituta . 1933an egin zuen erakusketak ospe handia ekarri zion, eta orduan hasi zuren Daliren probokazioak eta xelebrekeriak. Jarrera hura zela, batzuen iritziz margolanak merkaturatzeko modu bat zen, eta politikan posturarik hartu nahi ez zuelako, bota egin zuten surrealisten higikundetik. Aldi hartan, psikoanalisiaren teorietan oinarriturik, mintzaira piktoriko errealista bateko elementuak elkartuz, eguneroko gauzakiak eta irudien interpretazio bikoitzak erabiliz, "interpretazio metodo paranoiko-kritikoa" deitu zuena. Aro honetakoak dira Construccron blarzda jtrdras cons hervidas (1936, Museum of Art, Filadelfia), eta Plapa con teldforeo obrak. II. Mundu gerran Estatu Batuetan bizi izan zen, Hollywoodetik hurbil, eta pelikula batzuetako kide izan zen. 1940. hamarraldiaren azkenetan itzuli zen Espainiara eta gai mistikoak landu zituen, Azken afaria, esate baterako, Leonardo da Vinciren margolanean oinarriturik. Geroago, bitxien diseinugintzan eta liburuen ilustrazioan aritu zen. 1989an hil zen, Bartzelonan.


Drogak zineman:Trainspotting

Trainspotting 1996 urteko filma eskoziarra da. Danny Boylek zuzendu zuen eta Irvine Welshek idatzitako eleberrian oinarrituta dago. Ewan McGregor, Ewen Bremner, Jonny Lee Miller, Kevin McKidd, Robert Carlyle, Kelly Macdonald eta Peter Mullan aktoreeklan egin zuten. 2017an T2: Trainspotting izeneko jarraipena egin zuten. Filmak Edinburgheko heroinomano talde baten bizitza deskribatzen du. Drogari, sexuari eta bizitzari buruzko hainbat hausnarketa egiten ditu, dena drogazalearen eta bizitzan helbururik ez dituen ikuspuntutik kontatzen du. Ikuspuntu pesimista da baina, eta aldi berean, ardurarik gabeko horrek pelikula osoan ikus daiteke behin eta berriro. Adibide gisa, Mark Renton pertsonaiak hasierako monologoan botatakoa: "Aukera ezazu bizitza. Baina nik ez nuen bizitza aukeratu. Nik beste gauza bat aukeratu nuen. Arrazoiak? Ez daude arrazoiak. Ez dira arrazoirik behar heroina daukazunean".

Hamarkada horretako filmarik arrakastatsuenen arten dago, eta bere inguruan iritziak eta kultura adierazpen ugari sortu dira. Arrakasta honen funtsa erabilitako estetikan, musikan eta filosofian oinarritzen da. Soinu-banda garrantzitsuena "Lust for Life" (1990) da, Iggy Pop da bere abeslaria, baina beste hamahiru abesti gaiago daude filmean.

T2: Trainspotting 2017ko Danny Boyle ingeles zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltz eta drama film bat da. Irvine Welsh eskoziar idazlearen Porno eleberrian oinarritua dago. Ewan McGregor, Ewen Bremner, Jonny Lee Miller eta Robert Carlyle aktoreek antzeztu zuten. 1996ko Trainspotting metraje luzeko film famatuaren jarraipena da. Hura zuzendu zuen zuzendari bera zuzentzeaz aparte, antzeztu zuten aktore berberak ere agertzen dira. Lehenengo film bezala Eskoziako Edinburgo hiriburuan garatzen da baina hogei urte geroago.

“Lehenbizi aukera bat egon zen ...... ondoren traizioa” hitz hauek pertsonai batek esaten ditu lehenengo filmean gertatutakoa gogoratzen. Jada hogei urte igaro dira. Gauza asko aldatu dira, baina dena berdin doa. Mark Renton (Ewan McGregor) etxera bueltatzen da. Bere zain betikoak daude: Spud (Ewen Bremner), Sick Boy (Jonny Lee Miller) eta Begbie (Robert Carlyle). Beste aspaldiko hainbat adiskide ezagun ere zain dauzka: poza, mendekua, gorrotoa, adiskidetasuna, maitasuna, beldurra,heroina , autosuntsiketa eta berriz heriotz arriskua. Guztiok Marki ongietorria egiteko zain daude eta jakina bakoitza bere modura, batzuek besarkada batekin eta beste batzuek gorrotoarekin.

Nire gogoenetariko filmak dira biak eta kalitatezko zinema gustuko duen edozein pertsonari gomendatzen dizkiot.



VALLECASEKO KASUA
NONDIK DATOR KASU HAU?
Estefania, 16 urteko neska bat madrilekoa, ouijako sesio bat egon zen egiten bere mutilagunarekin kontaktuan jartzeko beste gelako ikaskideekin bainu­-gelan. Bat-batean irakasle batek ustekabean harrapatu zituenean Aragoiko eskolan. Momentu horretan edalontzia apurtu egin zen ke arraro bat botatzen hasi non Estefaniak zoritxarrez arnastu zuen.
Hurrengo hilabeteetan zehar bere amaren arabera Concepcion, Estefaniak konbultsioak eta etengabe deitzen hari zizkioten pertsonen bisio arraroak hasten da sumatzen bere ohearen inguruan. Estefaniak hainbat mediku eta psikiatra bisitatu zituen baina inork ez zion erantzunik bat eman bere arazoak konpontzeko.

BERE AZKEN EGUNA
1991ko ekainaren 14an, Estefania hospitalaratu zuren azken aldiz Gregorio Marañon hospitalean. Egun bat lehenago hil baino lehen beste atake bat izan zuen bere ahizpa txikia erasotuz. Esnatu hostean Estefania ez zen ezertaz gogoratzen.
Egun horretan, etxera itzuli zenean gauean beste atake bat izan zuen golpe bat emanez kontzientzia galduz. Horrek esan nahi du 14ko goizeko hordu bietan hil egin zela.

GERTAKARI PARANORMALAK ETXEAN
Hilabete batzuk pasata, familia horren etxean gertakari arraroak hasi ziren gertatzen non jasanezinak izatera heldu ziren. Haietako batzuk: Edalontzien hausturak, objektuak bakarrik mugitzen, gizon altu baten itzala, ateak zabaltzen eta ixten etengabe. Bere amak esan zuen arabera harrigarriena dudarik gabe argazkiarena izan zen. 1993ko irailaren batean bat-batean Estefaniaren argazki batek sua hartu zen inguruko beste objektuak mindu gabe.

POLIZIA GERTAKARIEN LEKUKO
Aitak ezin zituen jasan gertakari gehiagorik. Gau batean itzala berriro agertu zenean, polizia deitu zuen laguntza eskatuz. Inspektore bat eta beste bost agente joan ziren. Familia osoa etxetik kanpo atera egin zen beldurtuta. Poliziek Estefaniaren logelan harramazkadak ikusi zituzten poster batean eta sumatu zuten nola ateak etengabe zabaltzen eta ixten zeuden. Beheko pisura jaitsi zirenean soinuak entzun zituzten.




PANDA GORRIA
Panda gorria ugaztun orojale mota bat da Ailuridae familiakoa. Familia horren barruan geratzen den animalia bakarra da. Espezie mota hau galzorian dago bere bizilekuak mehatxupean daudelako, endogamiagatik eta isileko ehizagatik.
BIZILEKUA: Panda gorria Himalayako, Butaneko, Hegoaldeko Txina, Indiako eta Nepaleko eskualde menditsuetatik dator. Orokorrean baso epele hezetan bizi da eremu altuetan bambu askorekin.

KARAKTERISTIKAK: Bere ilajea gorrixka, buztan luzea eta iletsuarekin. Aurrekaldeko muturrak laburrak dira horrek esan nahi du bere ibiltzeko modua nahiko berezia dela. Animalia bakartia da, karaktere lurraldekoiarekin eta gaueko ohiturekin. . 30cm eta 60cm artean daude. Emeak 3 eta 4,5kg pisatu ahal dute eta arrak 4,5 eta 6,2kg . Panda gorri bakoitzak orban mota desbedinak dauzka aurpegiaren inguruan.

ELIKADURA: Bere elikadura bambuaren inguruan dabil baina orojalea denez ere intsektuak, ugaztun txikiak, arrautzak eta txori txikiak ahoratu ahal ditu. Mundan 2500 geratzen dira guztira.

BIZIMODUA: Pandak aktiboagoak dira egunetik eta egusentitik. Egunean zehar zuhaitzetako adarretan lo egiten daude. Oso sentikorrak dira eguzkiarekiko ezin dituzte jasan 25 gradutik gorako tenperaturak. Bakartiak dira oso arraroa da panda bat familian edo bikoteka bizitzen ikustea. Oso lasaiak dira garrazien bidez komunikatzen dira. Gauean zehar janaria bilatzen dute zuhaitzen eta lurraren artean. Oso animalia baketsuak dira baina arriskuan daudenean kontuz ibili behar duzu haiekin.

HARREMANAK: Erreprodukzio garaian bi sexuetako pandak bikote bat baino gehiagorekin izan ahal dute erlazioak garai hori urtarrilaren amaieran hasi eta martxoaren hasieran amaitzen dira. Kumeak ekainaren eta uztailaren amaieraren artean jaiotzen dira. Emeak lau kume izaten dituzte normalean.



TXINATAR ANTZOKIA

Grauman´s Chinese Theatre edo Txinatyar Antzokia, 6925ko Hollywood Boulevard Californian dagoen antzoki famatu bat da. Aretoa 1927an ireki zuten eta artatik Californiaren hegoaldeko erreferentzia eta antzeman daitekeen puntuen artean dago.


Sid Graumanek, aretoaren eren baten jabe eraiki zuen , ere ziren jabe Mary Pickford, Douglas Fairbanks eta Howard Schenck antzeslariak. Grauman ere eraiki zuen “Million Dollar Theater” Loa Angelesen. Txinatar Antzokiaren arkitekto nagusia Raymond M. Kennedy zen, Meyer and Holler firmatik.


Eraikina txinatar pagoda gorri handi baten antza du. Fatxada txinatar dragoi handi bat irudikatzen du, ate nagusia bi fu txakur zaintzen dute eta kobresko teilatuaren aldeetan dragoien silueta txikiak daude.

Antzokia 1927 Maiatzaren 18an inauguratu zuten Cecil B DeMille “Erregen erea” filmaren estrenaldiarekin.


Sid Grauman 1929an William Fox produktoreari bere partizipazioa zaldu zion, baina antzokiaren zuzendariaren moduan jarraitu zuen bere heriotzaren arte 1950an. 1968an eraikin kultural eta historikoa jo zuten, eta hortik aurrera berriztapen proiektu asko jasan ditu. Antzokia 1973an Ted Mannek erosi zuen, Mann Antzoki katearen jabea eta Rhonda Fleming antzezlearen senarra, antzokiaren izena aldatu zuena “Mann´s Chinese Theateren” ordez. 2001 Azaroaren 9an, antzokiaren jatorrizko izena eraikinaren fatxadara bueltatu zen.


Eraikinaren kanpoaldean, artisten askoren eskuen eta oinen aztarnak daude zementuan, modu honekin omenaldi bat egiten zaie. Aztarna horien artean Clark Gabel, RitaHaywoeth, Samuel L.Jackson, Sophi Loren, Marilyn Monroe edo Shirley Templerenak daude. Guztien artean berrehun aztarna baino gehiago daude zementuan utzita. Normalena beti izan da oinen edo eskuen aztarnak uztea, baina ere egon dira beste gauzen aztarnak utzi zituzten pertsonaiak: Harold Lloyd bere betaurrekoena utzi zuen; Grocho Marx eta George Burns, beraien puruaren aztarna; Betty Grable, bere hankak hilezkortu zituen; John Wayne bere ukabila; Al Jolson, belaunak; Sonja Henje bere patinen hortzak; eta Jimmy Durante eta Bob Hopen sudurrak. Westerneko izarrak Willian S. Hart eta Roy Rogers beraien armen aztarnak utzi zituzten. Eta ez dira beti izan pertsonak aztarnak utzi dituztenak, Tom Mix, Gene Autry eta Roy Rogersen zaldiak beraien apatzen aztarnak utzi zituzten haien gainean igo ziren izarren ondoan. Harry Potter sagaren actoreak Daniel Radcliffe, Emma Watson eta Ruper Grint beraiek filmetan erabiltzen zituzten bariten aztarnak utzi zituzten.


Zimenaren munduaren kanpoan dagoen pertsona bakarra bere aztarna zementuan uztean antzokiaren aurrean Graumanen ama izan zen.


Gaur egun, Grauman´s Chinese Theater funtzionatzen jarraitzen du, instalazio berritu eta hobeturiekin. Film estreinaldi asko Txinatar Antzokian egiten dira, eta horietan pertsonai famatu asko joaten dira.


Antzokia Akademia Zarien (Oscars) egoitza izan zen hiru urte segituetan, 1944 eta 1946en artean. Eta Dolby Antzokiaren alboan dago, hau zarien egoitza izaten ari da urte hauetan.



2016-2017 ikasturteko kronika

IKASTURTEKO KRONIKA

0-Sarrera

Urtean zehar hainbat lan, ahozko, idazlan, irakurketak eta gure artean hitz egitea egin dugu gure euskara maila hobetzeko. Hemen saiatuko naiz ahal dudana azaltzen eta kontatuko dut nolakoa den nire euskara maila kurtsoaren amaieran.

1-Historia

Ni Erromo eskolatik nator, beti egon naiz Erromon ikasten. Aurten gure azken kurtsoa da institutuan dena gainditzen ba dugu. Eta egia esateko pena ematen dit. Ia ikasturte guztietan taldeetako jendea aldatu joan egin da. Eta horrekin batera betiko lagunak joan eta etorri egin dira, baina hondo egon dago pertsona berriak eta ezberdinak ezagutzea. Nire eskolako taldea DBHko lehenengo kutsuan banandu zen eta artatik ahurrera askoz aldatu joan da.

Euskarazko klasea noski baietz aldatu dela eta asko gainera. Gogoratzen dut lehenengo eta bigarren urteko irakasleak Maite zuen izena eta irakasle ona zela uste dut. Berarekin gramatika eta idazlan asko egiten genituen baina batez ere nor-nori eta nor-nori-norkeko fitxak egiten genituen. Kurtso hau gainditzea ez zen oso zaila izan. Ematen genituen gauzak eskolako bezalakoak ziren baina pixka bat konplexuagoak. Hurrengo urtean aurrekoak bezalakoa izan zen, klaseko ikaskideak ez ziren aldatu eta irakasleak ia ere ez. Kurtso hau gainditzea ez zen zaila izan, baina aurrekoan baino esfortzu handiagoa egin behar zen nota onekin pasa ahal izateko.

Hirugarren mailako nire euskarako irakaslea ez zitzaidan bat ere gustatzen. Leire zuen izena. Berarekin liburuarekin lan egiten genuen, liburuarena irakurri eta zeuden ariketak egin, ez zuen ezer azaltzen. Baina bere azterketak ez ziren zailak eta erraz gainditzen genuen. Gainera klaseko giroa urte horretan euskarazko klaseetan ez zen batere aproposa eta berak ez zuen ezer egiten giroa hobetzeko.

Urtero hiru liburu irakurri behar ditugu, eta inoiz ez ziren nire gustuko. Bueno “Metro bateko letra” gustatu zitzaidan, ez zen motza baina erraz ulertzen eta irakurtzen zen. “Nahiago nuke mutila banintz” ez zaidan batere gustatu.

Klaseko harremana urte guztietan oso ona izan da, ondo moldatzen naiz jende berriarekin eta beti ondo dago lagunen bat klasean edukitzea. Urte guztietan hainbat pertsona ezberdin ezagutu ditut, baina aurten klaseko gehienak ez nituen ia batere ezagutzen eta horri esker pertsona berriak hobeto ezagutu ahal izan ditut. Klase honetako giroa ez zen beti aproposena izan ikasteko, baina hori urte guztietan eta klase guztietan gertatzen da beti, ez dago inoiz klase perfektu bat.

Irakasleen parte ondo egon da ikasturtea, guztiekin gustura egon naiz klasean. Batzuek iaz egon ziren nirekin eta ondo ezagutzen nituen beraien klase emateko era, beste batzuekin beraien klase emateko modura moldatzen ikasi behar izan dut.

2-Gelako giroa

Gelako giroa ez beti aproposena izan, lehen ezan dudan bezala. Baina ia guztietan hondo geunden geure artean entzuten eta arreta jartzen. Ikasgai bakoitzean giro desberdina zegoen. Adibidez, euskarakoa, lenguakoa eta matematikakoa askoz desberdina zen historia zeukanari begiraturik. Historian guztiok isilik, oso adi eta geldirik edo apunteak artzen geunden; eta besteoi begira adi geunden baina klaseko giroa gehiago parte hartzekoa zen eta ez zuen hain zorrotza iruditzen.

Kurtsoaren hasiera batzuekin ez nintzen ezer moldatzen ez hondo edo txarto, ez ginen ezagutzen baina kurtsoaren amaieran klaseko erlazio on bat geratu da. Ikaskideak beraien artean laguntzen ikusi ditut, parte horretatik hondo bukatuko da kurtsoa.

3-Ahozkotasuna

Ikasturtean zehar bi ahozko egin ditut jende aurrean eta biok Naiararekin batera. Lehenengoa panda gorriari buruzkoa zen (desagertzeko arriskuan dagoen animali bat), eta bestea Vallecaseko kasuari buruzkoa (ouija jokatu zuen neska bati buruzko kasu arraro bat). Ez dut oso ondo gogoratzen zein izan zen hoberena, agian ouijarena , bigarrena izan zelako eta konfiantza pixka bat hartu genuelako lehenengoarekin.

Ahozkoak beti egiten genituen klase banaketan eta horregatik ezin izan ditut ahozko guztiak entzun, eta gainera nire taldean ez ziren asko egiten. Baina gure artean edozein gauzei buruz hitz egiten genuen euskaraz.

4-Irakurmena

Aurten hiru liburu irakurri behar ziren, nik bi irakurri ditut osoak. Nire gustukoena “Luna jaunaren azken lana” da, baina ez zitzaidan bakar batek konbentzitu. Nire kabuz ez ditut euskarazko liburu gehiagorik irakurri. Mugikorra gaztelaniaz daukat, kurtso hasieran hizkuntza aldatu nuen baina gero mugikorra aldatzerakoan ez nuen berriro aldatu eta gaztelaniaz geratu zen.

Klasean hainbat gauza irakurri ditugu, azalpen testuak, artikuluak eta ipuinak ere. Askotan Wikipedia irakurtzen genuen.

5-Metodologia

Aurten edukitako metodologia gustatu zait. Klasean klaseko lanari buruz hitz egiten genuen edo beste gauzei buruz ere, informatikari buruz adibidez. Gure lana idazlanak eta ahozkoak egitea zen eta klasean parte hartzea ere bai. Modu honekin, etxeko-lanik gabe denbora gehiago uzten zuen beste gauzak ikasteko, edo euskarako beste lan batzuk hobeto prestatzeko. Ikasgelan parte hartzea oso garrantzitsua zen, jende aurrean euskara egiteko eta hobetzeko. Klaseak dinamikoak ziren eta oso gutxitan aspergarriak.

6-Idazmena

Idazlanak egiterakoan asko kostatzen zitzaidan gai bat aukeratzea. Ebaluazio guztietan eskatutako mimoetara heldu naiz. Baina batzuetan epea bukatzerako azken egunetan eta prisa pixka batekin egin ditut. Testuak egiteko askotan Wikipedian bilatzen nuen informazioa, baina besteetan bideoetan edo etxean neukan liburuetan. Egindako idazlan luzeetariko bat “The pianist” da.

Batzuetan ikaskideei eskatu diot nire idazlanak irakurtzea eta zuzentzea. Idazlan batzuk egiteko lehenengo paper batean gidoi edo eskema moduko bat egiten nuen hobeto antolatzeko. Nire gustuenetariko bat Txinatar Antzokiarena da, lekua gustatzen zait eta gustura egon nintzen lana egiten.

7-Zenin izan da nire aurtengo idazlanik onena? Zergatik?

Nire uztez onena Los Angeleseko Txinatar Antzokiarena da, gaia gustatzen zait eta denbora egon nintzen egiten. Baina Vallekaseko kasuarena ere ondo dago, baina hori Naiararekin egin nuen ahozko baterako eta ez dut kontatzen nirea bakarrik ez delako. Antzokiarena egiteko Wikipedian eta beste interneteko orrialdeetan sartu nintzen, baina azkenean Wikipediaren informazioa erabili nuen.

8-Jarrera

Nire jarrera klasean egokia izan dela uste dut. Klaseko geneukan metodologiarekin adi nengoen eta parte hartzea saiatu naiz. Nire ustez klasean ez aspertzeko parte hartu behar da. Klaseko giroa lehen ezan dudan bezala ona zen, jendea parte artzen zuen eta txandak errespetatzen. Metodologia ere ona zen, klasean euskara lantzen genuen eta etxean edo informatika orduan lanak egiten genituen.

9-Euskararen erabilera klasean

Euskarako klase bat da eta horregatik denbora guztian saiatzen ginen erabiltzea. Beste klaseetan ez da hain garrantzitsua eta inportantzia gutxi ematen zaio. Horregatik ondo zegoen euskara hainbeste lantzea eta fitxak eta fitxak denbora osoan ez egitea. Nire klasean egon ginen WhatsApp taldean euskaraz hitz egiten, etxeko lanak edo edozein gauza euskaraz esaten genuen.

10-Autoebaluazioa

Aurten ikasi dut euskaraz pitin bat hobeto idazten eta hitz egiten. Hainbeste idazlan egitea ikasteko eta hobetzeko balio du, baina oraindik bide luze bat daukat nire euskara maila hobetzeko.